Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2023ko uztailaren 23a. Hautesleak. Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa (CER eta CERE)

Nortzuek eman dezakete botoa posta bidez?

Espainiako nazionalitatea duten pertsonek, baldin eta adinez nagusiak badira eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta badaude.

Botoa eman nahi duenak izapide hauek egingo ditu epearen barruan:

  • Postaz bozkatzea eskatuko du, inprimaki bat erabiliz. Inprimaki hori Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko da, jatorrizko NANa erakutsiz. Inprimaki hori postetxean bertan eskura daiteke, Barne Ministerioaren webgunean edo INEren webgunean. Eskaera telematikoki ere egin daiteke Correosen webgunean, baliozko ziurtagiri digital bat izanez gero.
    Eskaera bidaltzeko epea maiatzaren 30ean hasi eta uztailaren 13an amaituko da – LOREG, 72. artikulua –.
  • Botoa postaz emateko agiriak eta jarraibideak eskabidean adierazitako helbidean jasoko ditu. Horretarako, Hauteskunde-erroldaren Bulegoa uztailaren 3tik 16ra bitartean bidaliko ditu agiri horiek – LOREG, 73.1 eta 2 artikuluak –.
  • Posta ziurtatu bidez bidaliko du botoa hauteskunde-mahaira, honako epe honetan: uztailaren 3tik 19ra. Uztailaren 20ra arte luzatua (HBZren Erabakia 2023/06/08) ­­­­­­– LOREG, 73.3 artikulua –. Hauteskunde-batzorde Zentralaren ekainaren 8ko 5/2023 Jarraibidean oinarrituta, beharrezkoa da dokumentazioa posta-bulegoetan pertsonalki aurkeztea, NANaren edo baliozko beste identifikazio-agiri baten bidez identifikatuz. Posta bidezko botoa eskatu duen pertsonak ezin badu posta-bulegora joan dokumentazioa entregatzera, baimena eman behar dio beste pertsona bati bere izenean entrega dezan. Beharrezkoa da hautesleak baimena sinatzea eta haren NANa edo identifikazio-agiria aurkeztea.

Azken aldaketako data: