Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Nork eman dezake botoa?.
2019ko apirilaren 28ko igandea egingo dira Espainiako Estatuko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak.
Kongresuak eta Senatuak Espainiako Gorte Nagusiak eratzen dituzte; horixe da Parlamentua, besteak beste legeak egiteko eta Estatuko Gobernuaren ekintza kontrolatzeko ardura duena. Diputatuen Kongresua guztira 350 diputatuk osatzen dute (HAOLO, 162.1 art.), eta horietatik 18 hautatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan: Araban 4, Bizkaian 8 eta Gipuzkoan 6. Orobat, Estatuan 208 senatari hautatuko dira, eta horietatik 12 dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoari (HAOLO, 165. art.).Nork eman dezake botoa 2019ko hauteskunde orokorretan Euskal Autonomia Erkidegoan?
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein udalerritan bizi den herritarrak, espainiar nazionalitatea baldin badu, adin nagusikoa bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean egoiliarren hautesle-erroldan inskribatuta ageri bada (HAOLO, 2. art.), 2019ko urtarrilaren 1ean baino lehen (hauteskunde hauetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren itxiera, HAOLOko, 39.1 artikuluaren arabera).
- Azken administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean duen herritarra, edo haren ondorengoak, baldin espainiar nazionalitatea badute, adinez nagusi badira, iraunkorki atzerrian bizi badira eta atzerrian bizi ohi diren egoiliar absenteen hautesle-erroldan (CERA) inskribatuta ageri badira, 2019ko urtarrilaren 1ean baino lehen (hauteskunde hauetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren itxiera, HAOLOko, 39.1 artikuluaren arabera).
- Europar Batasuneko 26 estatuetakoren bateko nazionalitatea duten atzerritarrek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenek.
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten atzerritarrek, Europar Batasunaz kanpoko herrialderen bateko nazionalitatea dutenek.
Euskal Autonomia Erkidegoko hautesle-erroldan agertzeko eta 2019ko Hauteskunde Orokorretan bozkatu ahal izateko, zein baldintza bete behar dira?
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean 2019ko urtarrilaren 1ean baino lehen erroldatuta egotea.
- Espainiar nazionalitatea izatea
- 18 urte beteta izatea, hau da, 2011ko apirilaren 29a baino lehen jaioa izatea.
- Eskubide zibil eta politikoak erabiltzeko gaitasun osoa izatea, hau da, epaiketa bidez botoa emateko ezgaituta ez egotea (HAOLOren 3.1 b] eta c] artikulua) edo epai judizial irmoz boto eskubideaz gabetua ez egotea, desgaikuntza berezia izateagatik edo osagarria izateagatik kondena penalak irauten duen aldirako (HAOLOren 3.1 a] artikulua).
Azken aldaketako data: