Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Hauteskunde-batzordeen erabakiak.
Hauteskunde-Batzorde Zentralaren (HBZ) eta beste Hauteskunde-batzorde batzuengoen erabakien eta jarraibideen bilduma, 2016ko hauteskunde orokorretan bete beharrekoak. Gai hauek dituzte:
- Hautesle-elkarteak:
- Ikusi HAOLOko 169.3 artikulua, legez galdatutako sinadura kopuruaz.
- HBZren 7/2011 Jarraibidea, 2011ko irailaren 15ekoa, sinadurak ziurtatzeko prozedurari buruzkoa.
- Ahaldunak:
- Ahaldunak izendatzeko ordutegia zehazteko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-22koa).
- Ahaldunak izendatzeko behar den dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
- Udalak:
- Udal batek egindakok kontsulta, Udalek hauteskunde-mahaietako kideen izendapenak jakinarazteko daukaten betebeharrari buruz (HBZren erabakia, 1996-02-14koa).
- Kontsulta, ea hauteskundeetako boto-paperak, kartelak eta materiala biltegian gordetzea eta banatzea udalen eskumena den (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Kanpaina instituzionalak hauteskunde-aldian:
- Irizpide orokorra:
- 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak eta 2019ko maiatzaren 26ko Udal, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak hain jarraian egiteak hauteskunde-kanpainaren antolaketaren gainean dituen ondorioei buruzko Hauteskunde Batzorde Zentralaren martxoaren 4ko 3/2019 Instrukzioa. (BOE, 56. zk., 2019-03-06koa)
- HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioa, aginte publikoek hauteskunde-aldian egiten dituzten kanpaina instituzionalen eta inaugurazio-ekitaldien mugei buruz. Ikusi HBZren 2/2011 Instrukzioa, martxoaren 24koa, HBZren Erabakiak argituta, 2011-04-07koa.
- “Aginte publikoak” terminoaren irismena kanpaina instituzionalen arloan (HBZren erabakia, 2011-04-28koa).
- Hauteskunde Batzordeek ez daukate kanpainak, inaugurazioak edo beste ekintza instituzional batzuk aldez aurretik baimentzeko eskumenik (HBZren erabakia, 2011-04-07koa, 3. atala).
- Printzipioz, Udalaren eta haren menpeko enpresa eta erakunde autonomoen kontratazio-jarduera guztia aztertzeko Udal Ikerketa-Batzorde bat sortzeak ez du HAOLOk 50. artikuluan ezarritako debeku hau urratzen: botere publikoek egindakoen edo lortutako lorpenen gaineko kanpaina egiteko debekua (HBZren erabakia, 2016-05-12koa).
- Obrak zein zerbitzu publikoak inauguratzeko ekitaldiak (HAOLOren 50.3 art.) edo izaera instituzionala daukatenak:
- Kantabriako PHBren apirilaren 5eko erabakiaren aurkako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Autonomia Erkidegoko presidenteari eta Obra Publikoen Kontseilariari Comillasko portuko obren proiektua aurkezteagatik isun bat jarri zitzaien. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- PSOEk eta Coalición por Melillak errekurtso bat aurkeztu dute Melillako Hauteskunde Batzordearen martxoaren 29ko erabakiaren aurka; horren bidez Melilla hiriko Gobernuari Merkatu Zentralean erabilera anitzeko gela bat inauguratzeagatik irekitako zehapen-espedientea artxibatzen zen eta. Batzordeak Melillako Batzordeak egindako jarduerak deuseztzat jo ditu eta jarduerak atzera eramateko agindu du, salaketa aurkeztu zeneko mementora (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Tenerifeko Kabildoko presidentearen errekurtsoa, Santa Cruz de Tenerifeko PHBren 2016-10-19ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez 800 €ko zehapena ezarri zitzaion hauteskunde-arloko arau-hauste batengatik, HAOLOren 153.artikuluaren eta 50.2 artikuluaren arabera (HBZren erabakia, 2016-10-11koa).
- CCa-PNCk eta Santa Cruz de Tenerifeko alkateak Santa Cruz de Tenerifeko PHBren 2016-06-20ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoak. Erabakia, ekainaren 10ean San Andres auzoan, alkateak eta Portu Agintaritzako presidenteak parte hartu zuten ekitaldi bati buruzkoa da (HBZren erabakia, 2016-06-24koa).
- Hauteskunde-kanpainaren garai berean, Cervantes hil zelako IV. ehunurteurrenerako programatutako hainbat ekitaldiren legezkotasunari buruzko kontsula (HBZren erabakia, 2016-06-15ekoa).
- PPren errekurtsoa, Las Palmasko PHBren 2016-06-08ko erabaki honen aurka: PPk antolatutako eta jarduneko Sustapeneko ministroak parte hartu zuen ekitaldi baten aurka, Unidos Podemosek aurkeztutako salaketari buruzko erabakia. (HBZren erabakia, 2016-06-15ekoa).
- PPren errekurtsoa Arabako PHBren 2016-05-23ko erabakiaren aurka. PHBko erabaki hori Vitoria-Gasteizko Alkateak Europa Jauregiko instalazioak inauguratzeko egin zuen ekitaldiaren aurkako salaketari buruzkoa zen. (HBZren erabakia, 2016-06-02koa).
- Gran Canariako Uharteko Kabildoaren errekurtsoa Las Palmasko PHBren 2016-05-17ko erabakiaren aurka. PHBren erabaki hori CCk eta PPk Kabildo horren eta Las Palmasko Udalaren aurka, 15M eguna oroitzeko antolatu zituzten ekitaldiengatik, aurkeztutako salaketari buruzkoa zen. (HBZren erabakia, 2016-06-02koa).
- PPren salaketa, Vitoria-Gasteizko alkateak maiatzaren 4an Europa Jauregiko instalazioak inauguratu zituelako (HBZren erabakia, 2016-05-12koa).
- Obrak inauguratzeko debekua: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.1 atala (BOE, 2011-03-28koa).
- Natura-parke bateko interpretazio zentroa martxan jartzeko ekitaldi publiko bat debekatzea (HBZren erabakia, 2011-06-16koa).
- Baimenduta dauden inaugurazioak: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.2 atala (BOE, 2011-03-28koa).
- Obra edo leku publikoak edo pribatuak bisitatzea:
- PSOEk eta Coalición por Melillak errekurtso bat aurkeztu dute Melillako Hauteskunde Batzordearen martxoaren 29ko erabakiaren aurka; horren bidez, Ingurumeneko Kontseilariak Melillako haur-parke berriaren obretara egindako bisitagatik irekitako zehapen-espedientea artxibatzen baitzen. Batzordeak Melillako Batzordeak egindako jarduerak deuseztzat jo ditu eta jarduerak atzera eramateko agindu du, salaketa aurkeztu zeneko mementora (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk Melillako hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; izan ere, erabaki horren bidez hiriko presidenteari eta Koordinazioko eta Ingurumeneko kontseilariari zehapena jarri zitzaien Oro Ibaiaren bokaleko obran egindako bisitagatik. Errekurtsoa ezetsi da eta Melillako hauteskunde-batzordearen Erabakia berretsi da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PPren errekurtsoa Arabako PHBren 2016-05-31ko erabakiaren aurka. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi sailburuak Arasur trenbide-plataforma eraikitzeko lanetara egin zuten bisita dela eta, egindako salaketaren ingurukoa zen erabakia. (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko presidenteak eraikitzen ari zen lantegi batera egindako bisitari buruzkoa (HBZren erabakia, 2014-05-22koa).
- Errioxako Probintziako Hauteskunde-batzordearen Erabakiaren aurkako errekurtsoa arrazoi hauengatik: “Adarraga” kirol zentroko instalazio berrietan ateak zabaltzeko eguna eta Logroñon trena lurperatzeko egiten dabiltzan obretara Herri-lanen sailburuaren bisita (HBZren erabakia, 2011-10-11koa).
- Hitzarmenak sinatzeko, diru-laguntzak emateko eta kondekorazio publikoak emateko ekitaldi publikoak:
- Baliabide publikoak eta Estatuko erakundeak erabiliz, hainbat herrialdetan atzerrian bizi diren Espainiako pertsonalitateei dominak emateko programatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea (HBZren erabakia 2011-10-27koa).
- Gutunak edo mezuak bidaltzea, edo iragarkiak jartzea edo publizitate hesiak jartzea leku publiko edo komunikabideetan:
- PPk Illes Balearsen PHBren apirilaren 1eko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; erabaki horren bidez, PPk Balearretako Portuko Agintaritzari publizitate hesiak jartzeagatik aurkeztutako salaketa ezesten baita. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Illes Balearsen PHBren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Coalición Canariak Tenerifeko PHBren apirilaren 1eko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; erabaki hori, kanarietako telebista publikoko programa batean koalizio horretako hautagai bati egindako elkarrizketa zabaltzeagatik, UPk aurkeztutako salaketari buruzkoa da. Batzordeak errekurtsoa baiestea eta Tenerifeko PHBren erabakia errebokatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk Badajozko PHBren apirilaren 4ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; erabaki horren bidez ezesten baita, Extremadurako Juntako presidentearen aurka, apirilaren 1eko Gobernu Kontseiluaren aurretik egindako prentsaurreko batean bere gobernuaren lorpenak aipatzeagatik, jarritako salaketa. Batzordeak errekurtsoa zati batean baiestea eta Badajozko PHBren erabakia errebokatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk Badajozko PHBren martxoaren 27ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; erabaki horren bidez ezesten baita Extremadurako Juntako presidentearen aurka, martxoaren 26an bere gobernuak lortutako lorpenak aipatzeagatik, aurkeztutako salaketa. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du HAOLOren 50.2 artikulua urratzen ez baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Kanaria Handiko Las Palmaseko Udalak Las Palmasko PHBren martxoaren 19ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa jarri du; izan ere, Coalición Canariak salaketa bat jarri zuen Udalak Metroguagua abian jartzeari buruz irratian eta telebistan egindako iragarkiengatik eta erabaki horren bidez salaketa onartu zen. HBZk errekurtsoa ezetsi eta Las Palmasko PHBren erabakia berretsi du (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- Alderdi Popularrak Ikerketa Soziologikoen Zentroko presidentearen aurkako salaketa jarri du, martxoaren 21ean prentsa digitalari emandako elkarrizketa bategatik. Erreklamazioa ezetsi da HBZren 2019-03-27ko Erabakiaren bidez.
- Alderdi Popularrak Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarreko presidentea salatu du herritarrei hauteskunde-garaian lorpenei buruzko eskutitzak bidaltzeagatik. Salaketa artxibatu da (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
- Erakunde publiko baten webgunean, interneten bidez zabaldutako informazioak edo sare sozialetan zabaldutakoa (twitter, facebook, etab.)
- PPk Kataluniako Generalitatearen Gobernuaren aurkako salaketa jarri du, twitter sare sozialaren bidez hauteskunde-balorazio eta balorazio-politikoak ematen dituzten mezuak zabaltzeagatik. Batzordeak salaketa baiestea erabaki du eta mezu horiek berehala kentzeko agindu du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak galdetu du hauteskunde garaian, hauteskundeak deitzen direnetik kanpaina hasten den arte, hautagaitzek eta hautagaiek sare sozialetan dituzten edukiak publizitatzerik dagoen. Batzordeak adierazi du hedabide digitaletan hauteskunde-publizitatea edo –propaganda egitea debekatuta dagoela (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- En Mareak Galiziako Xuntako Ogasun kontseilariaren aurkako salaketa jarri du, erakundeko webgunearen eta sare sozialen bitartez Gobernuko lorpenei buruzko adierazpenak zabaltzeagatik. Erreklamazioa zati batean onetsi da eta, zehapen-neurririk ezarri gabe, bideoa berehala kentzeko agindu da. (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PPk Justiziako ministroaren aurkako erreklamazio bat aurkeztu du, sare sozialetan bideo bat zabaltzeagatik; izan ere, bideoan Gobernuko presidentea agertzen da, PSOEk apirilaren 2an egindako hauteskunde-kanpainaren aurkezpenean. Salaketa zati batean onetsi da HAOLOren 50.2 artikulua urratzeagatik, baina ez da zehapen-neurririk hartu, bideo hori berehala kendu delako (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Valentziako Generalitateak Valentziako PHBren martxoaren 27ko Erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkeztu du; izan ere, Generalitateko profil sozialetan HAOLO urratzen duten edukiak argitaratzeagatik Ciudadanosek salaketa aurkeztu zuen eta erabaki horren bidez salaketa hori zati batean onetsi zen. Errekurtsoa ezetsi da eta Valentziako PHBren Erabakia berretsi da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PPk Gobernuko presidentearen aurkako erreklamazioa aurkeztu du, presidenteak martxoaren 28an egindako ekitaldi batean egindakoak eta lorpenak aipatzeagatik eta Presidentetzako webgune ofizialean eta twitterreko profil instituzionalean argitaratzeagatik. Erreklamazioa zati batean onetsi da eta argitalpen horiek berehala kentzeko agindu da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Geroa Bai koalizioak Nafarroako PHBren martxoaren 18ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa jarri du, erabaki horren bidez koalizio horrek UPNren aurka, Facebooken bidezko hauteskunde-publizitatea kontratatzeagatik, aurkeztutako salaketa ezetsi baitzen. Errekurtsoa baietsi eta Nafarroako PHBren Erabakia errebokatu da (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- PPk Estatuko Gobernuko presidenteordearen aurkako salaketa jarri du, twitterreko profil instituzionalean, berdintasunaren aldeko borroka dela eta, hauteskundeekin lotutako kritika alderdikoi bat argitaratzeagatik. Salaketa baietsi da, Gobernuko presidenteordeari zehapen-espedientea irekitzeko aukerari buruzko ohartarazpena egin zaio. (HBZren Erabakia 2019-03-21).
- PPk Extremadurako Autonomia Erkidegoaren presidentea salatu du, 2019ko hauteskunde orokorrak deitu ondoren, erakundeko webgunetik lorpen eta proiektuei buruzko kanpaina bat zabaltzeagatik. Erreklamazioa zati batean baietsi da eta salatutako publizitate-ekitaldi zehatz batzuk bertan behera uzteko agindu da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- PPk Gaztela-Mantxako Gobernua salatu du, 2019ko hauteskunde orokorrak deitu ondoren, erakundeko webgunetik lorpenak eta proiektuak zabaltzeagatik. Salaketa zati batean onartu da eta webgune horretatik prentsa-ohar zehatz batzuk kentzeko agindu da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- Agintari publikoek egindako ekitaldiak, kargu hartzeko, prentsaurrekoak egiteko eta informazioa emateko:
- PPk Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarreko Gizarte Ongizateko kontseilaria salatu du, martxoaren 5eko prentsaurrekoan lorpenei buruzko kanpaina bat egiteagatik. Salaketa artxibatu da. (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
- PPk Extremadurako Juntako Gobernu Kontseiluaren aurkako salaketa jarri du, Kontseilu horren ondoren eduki sozial eta politiko nabarmena daukaten neurriak zabaltzeko prentsaurrekoak bertan behera utz ditzan. Erreklamazioa ezetsi da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek salatu dituzte Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoak, Gobernuaren lorpenei edo ekintzei buruzko aipamenak dituztenak edo eduki politiko eta sozial nabarmeneko neurriei buruzko publizitatea daukatenak. Erreklamazio horiek ezetsi dira. (HBZren 2019-03-11ko eta 2019-03-11ko erabakiak).
- Mediterraneoko Etxearen Partzuergoko zuzendari nagusiak Alacanteko PHBren 2016-06-06ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, PSOEren salaketa baten ondorioz, Mesias izeneko txostena aurkezteko ekitaldia bertan behera geratu zen (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Melillako Hauteskunde-Batzordearen erabaki aurkaratutakoa berrestea. Melillako Gobernuko ordekari berriak kargu hartu zueneko ekitaldian Gobernuko ordezkari ohiak eta Lurralde Politikako Estatuko idazkariak izandako parte hartzeari buruzko erabakia (HBZren erabakiaren 2. Atala, 2011-04-28koa).
- Argitalpenak eta liburuxkak argitaratzea eta zabaltzea:
- Praviako alkateak Asturiasko PHBren apirilaren 8ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, Ciudadanoseko salaketan zerrendatzen diren publikazio guztiak, sare sozialetako profiletan agertutakoak, kentzeko agintzen da. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Asturiasko PHBren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa)
- Perales de Tajuñako (Madril) Udalak udal aldizkariaren, erakundeko orriaren eta sare sozialen bidez egindako informazio-kanpaina instituzionala dela eta, Madrileko PHBk martxoaren 22an hartutako Erabakiaren aurka errekurtso bat jarri du Udal horrek. Udalaren errekurtsoa ezetsi da eta udal aldizkaria kentzeko agindu da (HBZren Erabakia, 2109-03-27koa).
- Madrileko Probintziako Hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa, Madrileko Autonomia Erkidegoak “Diario del Sol" Buletina zabaltzeagatik (HBZren erabakia, 2011-05-22koa).
- Hautagaitzak:
- Hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa:
- HBZren Jarraibidea, 2000-01-20koa: Behar den dokumentazioa
- Hautagaitzak onartzeari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Senaturako hautagai titular baten ukoari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Hauteskunde hauetara hautagaitzak aurkezteko behar diren sinadurak, aurreko 2015eko hauteskunde orokorretan ordezkaritzarik lortu gabe:
- Abalen bilketan, %0,1eko portzentajea barruti bakoitzeko errolden gainean aplikatu behar da: EHEren zein AEHEren gainean (HBZren erabakiaren 1. atala, 2016-05-26koa)
- Abalen baliozkotasunari buruzko kontsulta, 2015eko abenduaren 20 Hauteskunde Orokorretarako aurkeztutako abalak 2016ko ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorretarako ere baliozkoak diren kontsultatzea (HBZren erabakia, 2016-05-12koa).
- Hurrengo Hauteskunde Orokorretarako Alderdi batek sinadurak aurkezteko beharrari buruzko kontsulta, baldin eta alderdi hori 2011ko Hauteskunde Orokorretan Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuen hauteskunde-koalizio baten parte izan bazen (HBZren erabakia, 2015-11-11koa)
- HBZren 7/2011 Jarraibidea, 2011ko irailaren 15ekoa, sinadurak ziurtatzeko prozedurari buruzkoa.
- Sinadura falta akats konpongarria da, Konstituzio Auzitegiaren 163/2011 Epaiari jarraituz (2011ko azaroaren 2ko epaia; ikus 11. eta 12. oinarri juridikoak) (BOE, 283. zenbakia, 2011-11-24).
- Sinadura-orriak PDF formatuan aurkezteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-11koa).
- Hauteskunde-deialdia baino lehen bildutako abalen balioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-11koa).
- Koalizioa eratu baino lehen hautagaitza aurkezteko abalak biltzeari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
- 7/2011 Jarraibideko 3.4 zenbakiaren interpretazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
- Gune publikoetan (hala nola kaleak, plazak eta abar) hautagaitzen abaleko sinadurak biltzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
- HBZren erabakia, 2011-10-06koa, sinadura elektrikoaren ziurtapenaren bidez abaleko sinadurak baliozkotzeari buruzkoa.
- Hautagaitzen izena, logo, ikurra edo enblema eta siglak:
- Ciudadanosek Alacanteko PHBren apirilaren 3ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, alderdi horri dagozkion boto-paperetan agertu behar den logoa dela eta. Errekurtsoa ezestea erabaki da PHBk onartutako logoa Alderdi Politikoen Erregistroan agertzen dena baita (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Erreklamazioa, hauteskunde-koalizio bati eragozteko bere izenean “los Verdes” zatia ager dadin (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
- Erreklamazioa beste hauteskunde-koalizio bati eragozteko “UP” edo “Up” siglak erabil ditzan (HBZren Erabakia, 2015-11-15ekoa).
- Kontsulta, ea alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehi dakiokeen, hauteskundeetarako (HBZren erabakia 2000-01-20koa).
- Kontsulta, Alderdi Politikoen Erregistroan badirela hiru alderdi politiko, sinboloetan hainbat antzekotasun dituztenak, eta ezberdintasun gutxi, kolore-ñabarduretan oinarrituak (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
- Kontsulta, ea alderdi politiko batek hauteskunde-barruti jakin batean barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta ikurra erabil ditzakeen (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
- Kontsulta, ea hautagai-zerrenda batek ordeztu dezakeen aurkeztu duen ikurra beste berri batekin (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).
- Hautagaitzetako ordezkariak izendatzea:Hautagaitzaren ordezkaria epez kanpo izendatuz gero, konpondu al daiteke egoera hori? (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa)
- Hautagaien zerrenda:
- Hautagaiak ez-izenekin boto-paperetan agertzeko aukera (HBZren Erabakia, 2007-01-25koa)
- Hautagaien izenak katalanez agertzeko aukera, NANean gaztelaniaz ageri badira ere (HBZren Erabakia, 1999-09-27koa).
- HBZren Erregistroan hautagaitzak aurkezteko ordenari buruzko erreklamazioak. Batzorde horrek ez du ontzat eman hautagaitza posta elektronikoz aurkeztea (HBZren Erabakia, 2014-04-21ekoa).
- Hautagaitzak aldarrikatzea:
- Hautetsitzat aldarrikatu al daiteke hautagai bat, baldin eta hauteskunde-egunean hautaezintasun-egoeran badago baina egoera hori ez bada aurretik hauteman. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa)
- Hautagaitz bat osorik aurkeztu ez bada, irregulartasun hori zuzentzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
- Hautagaitz bat sinbolorik eta siglarik gabe aurkezten bada, sigla edo sinbolo horiek Alderdi Politikoen Erregistroan ez daudelako, hautagaitz horren aldarrikapenaren balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2008-02-07koa).
- Hautagaitzak aldarrikatzearen kontrako errekurtsorako epeen zenbaketa (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- Hautesle-errolda:
- Unidos Podemosek Bizkaiko PHBren 2016-06-16ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, HEBri ez zaio baimentzen hautagai-zerrenda horrek epez kanpo eskatutako hautesle-erroldaren kopia bat ematea (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, hautagaitzei erroldaren kopiak entregatzeari buruzkoa (BOE, 2010-01-06).
- Apirilaren 12ko 7/2007 Jarraibidea, zentzu-ziurtapen espezifikoari buruzkoa (BOE, 2007-04-19).
- Urtarrilaren 20ko Jarraibidea, erroldako datuak Internetez kontsultatzeari buruzkoa (BOE, 2004-01-22).
- Hauteskunde-koalizioak:
- Nola sortu koalizio bat?
- 1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, koalizioen eraketari buruzkoa (BOE, 2010-09-17).
- Zer dokumentazio behar da koalizio bat eratzeko ? (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- Koalizioak eratzean akatsak eginez gero, ba al da eperik akats horiek konpontzeko? (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Hauteskunde-koalizioen izena:
- Hauteskunde-koalizioen izena ordena publikoaren kontua da, hautesleen gainean eragina daukana, eta HBZk ofizioz jartzen dio arreta (HBZren erabakia, 2008-02-04koa)
- “Recortes Cero-Los Verdes” hauteskunde-koalizioaren izen desegokia. “Recortes Cero-Grupo Verde” izenak ordezkatu du (HBZren erabakia, 2016-05-19koa).
- Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak?:
- Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak? (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
- Hauteskunde-dirulaguntzaren lehen aurrerakinaren banaketa: Banaketa-irizpideak direla eta, ikusi HBZren erabakia, 2019-04-16koa.
- Hauteskundeekin batera herri-galdeketa egitea:
- Kontsulta galdetzeko hiri-hondakin solidoak biltzeko sistemari buruzko udal mailako galdeketa egiteko, hauteskunde orokorretako azpiegitura aprobetxatu eta hauteskunde orokorrekin batera egin daitekeen (HBZren erabakia, 2015-10-29koa)
- Herri-galdeketak egin daitezke, baldin galdeketak Toki Araubidearen Oinarrien Legean ezarritako legezko betekizunak betetzen baditu eta hauteskundeen bozketa oztopatzen ez badu. Bozketako eta botoak zenbatzeko eragiketa guztiak bereizita egin behar dira. Gainera, ezingo da hautesle-errolda erabili, eta ezingo da galdeketa egin hauteskunde-mahaietan, ez eta hauteslekutzat erabilitako lokaletan ere (HBZren erabakiak, 2014-02-06koa eta 2014-04-10koa).
- Hauteskunde-kontabilitatea:
- PSOEk apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako kanpainarako hauteskunde-kontu korronteak irekitzeko epeari buruz galdetu du (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Hauteskunde-debateak:
- Junts koalizioak Atresmedia korporazioaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, bosten arteko hauteskunde-eztabaida bat apirilaren 23an telebista pribatuan eman nahi izateagatik. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du eta, HAOLOren 66.2 artikuluaren arabera, bosten arteko eztabaida proportzionaltasun-printzipioaren aurkakotzat jo du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- VOXek RTVEren estaldura informatiborako planaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, haren hautagaiari apirilaren 22an egingo den lauren arteko eztabaidan parte hartzen ez uzteagatik. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 66 artikulua urratzen ez baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Alderdi Animalistak Atresmediaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, apirilaren 23rako iragarrita dagoen eztabaidan parte hartuko ez duelako. Erreklamazioa ezetsi da (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
- Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan:
- Zamorako Animalien Defentsarako Elkarteak Zamorako PHBren 2016-06-15eko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horretan ez da baimentzen elkarte horrek gogoeta-egunean egin nahi duen kontzentrazioa (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, erabaki horrek ez zuelako hauteskunde-ekitaldiak egiteko baimenik ematen udalak alderdi politikoei ezarritako eremuetatik kanpo (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako oraindik esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
- Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- 2011ko udal-hauteskundeen hauteskunde-garaian egindako elkarretaratzeei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa eta Auzitegi Gorenaren Autoa, 2011-05-20koa).
- 2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako, partikularrek sustaturiko elkarretaratze, bilera eta manifestazioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-19koa).
- Boto-zenbaketa orokorra
- Madrileko PHBren abenduaren 29ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa; horren bidez, Batzorde horrek egindako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazio-idazkia ez onartzea erabaki baitzen (HBZren Erabakia, 2016-01-04koa).
- Mahaiko boto-zenbaketan hautagaitzaren ezein ordezkarik protesta egin ez duenean boto baliogabeak berrikusteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).
- Propagandarako doako tarteak komunikabide publikoetan:
- PSOEk errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 64.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PUM+J-k errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, RTVEn hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka eta RTVEren estaldura informatiborako planaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, 4/2011 Instrukzioaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PSOEk erreklamazioa aurkeztu du hauteskunde-propagandarako doako tarteei buruz RTVEk egindako proposamenaren aurka. Batzordeak RTVEren irizpidea berrestea erabakia du (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen komunikazioa, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetarako EiTBren hauteskunde-kanpainaren informazio-estaldurari buruz (BAO 69 zk., 2019-04-09).
- Eremu nazionaleko titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa (HBZren erabakia, 2019-04-04koa; BOE 83 zk., 2019-04-06koa).
- A Coruñako PHBk galdetu du Irrati-Telebistako Batzordearen parte izateko eskubidea daukaten alderdiei buruz (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- 6/2019 Instrukzioa, martxoaren 18koa, 2019ko apirilaren 28an egitekoak diren hauteskundeak direla eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusten diren eskumenak PHBei eskuordetzan emateari buruzkoa (HBZren instrukzioa, 2019-03-18koa).
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna:
- Senaturako hautagaitzen ordezkoen zerrendetan emakumeen eta gizonen osaera orekatua izateari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-15ekoa).
- 5/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, HAOLOko 44.bis eta 187.2 artikuluak aplikatzeari buruzkoa, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunari dagokionez (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
- 8/2007 Jarraibidea, 2007ko abenduaren 17koa, aipatu berdintasuna ez betetzearen irregulartasunak konpontzeari buruzkoa (BOE, 2007-04-20).
- Artekariak:
- Ahaldunen eta artekarien identifikazioa ehunezko euskarrian jartzeari buruzko kontsulta, zehazki, 2016ko Hauteskunde Orokorren egunean kamiseta batean inprimatuta jartzeari buruz (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Kontsulta, ea, mahaiko boto-zenbaketaren akta bukatutakoan, boto-eskubidea erabili duten pertsonak idatzita alderdietako artekariek egin dituzten zerrendak suntsitu behar diren, ala, aitzitik, artekariek eraman ditzaketen (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
- 2/2007 Jarraibidea, 2007ko martxoaren 22koa (BOE, 2007-03-29), artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa.
- Gogoeta-eguna:
- ARES elkarteak Asturiasen duen ordezkariak errekurtsoa jarri du Asturiasko PHBren apirilaren 12ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, apirilaren 27an egitekoa zen Erreserbistaren Eguna ospatzeko baimena ukatzen da, gogoeta-egunarekin batera delako. Batzordeak errekurtsoa ez onartzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-22koa).
- Hauteskunde-batzordeak:
- 11/2007 Jarraibidea, 2007ko irailaren 27koa, batzordeen aurkako errekurtsoetako prozedurari buruzkoa (BOE, 2007-10-05).
- Hauteslekuak (hauteskunde-kolegioak):
- HBZri publikoak eta akonfesionalak diren lokalak hautatzeko eskaera; eta, ezinezkoa izanez gero, lokal horietan jendaurrean sinbolo edo ikur politiko edota konfesionalik ez agertzea (HBZren Erabakia, 2014-04-10ekoa).
- Udalerrietan hauteskunde- propagandako ekitaldiak egiteko doako leku eta lokal publikoak:
- HAOLOren 57.2 artikuluaren arabera, zerrenda hori Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratzen da eta bertan udalerriak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen arabera taldekatuta agertzen dira.
- Araba/Álava:
- Bizkaia:
- Gipuzkoa:
- Titulartasun publikoko hedabideak:
- Recortes Cero-Grupo Verde koalizioak erreklamazioa aurkeztu du TVEko la 1k estaldura informatiborako plana bete ez duelako. Batzordeak erreklamazioa onartzea erabaki du eta RTVEri eman gabeko saioagatik koalizio hori konpentsatzeko agindu dio (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- Ciudadanosek errekurtsoa jarri dio Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko (CCMA) hedabideek Madrilgo martxoaren 16ko manifestazioari emandako estaldura dela eta, Bartzelonako PHBk martxoaren 21ean hartutako Erabakiari. Errekurtsoa baietsi da eta Bartzelonako PHBri agindu dio CCMAko arduradunei zehapen-espedientea irekitzeko (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- 1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, hedabide horiek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
- Titulartasun pribatuko hedabideak:
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (BOE, 74. zenbakia, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
- Bozketarako edo sinadura-bilketarako informazio-mahaiak, gogoeta- eta bozketa-egunekin batera: Hauteslekuetatik hurbil hautesleei galderak egitearren, erakunde politiko nahiz sozialen bozketa-mahaia instalatzeko baimena ukatzea (HBZren erabakiak: 2005-03-10ekoa eta 2014-05-19koa). (Azken akordio hau berretsi zuen STSk, 2015-06-16koa).
- Mahaiak osatzea eta ezgaitasunen bat duten pertsonek mahaiko kide gisa parte hartzea:
- Mahaiko kidea ez izateko desenkusak:
- 6/2011 Jarraibidea, 2011ko apirilaren 28koa, mahaiko karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzkoa (BOE, 2011-05-30), mahaiko kargudunentzako desenkusa pertsonal berriari buruzko 2014ko abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatua (BOE, 307. zenbakia, 2014-12-20).
- Mahaiak eratzea, eta entzumen-desgaitasuna duen kide baten kasua:
- Hauteskunde-mahaietako lehendakariak ezintasun fisikoren batengatik lokalean sartu ezin ziren pertsonen botoak jasotzera lokaleko ateetara mugitu zirelako kexa aurkeztu zen (1999-07-15eko erabakia).
- Mahaiak eratzeko ordutegiari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-15ekoa).
- Gortasuna edota entzuteko ezintasunen bat izanik, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat eskatu dioten pertsonek hauteskunde-mahaietako kide izateko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-30ekoa).
- Protesta-elastikoak jantzita debekatzea eta hautesleen erreklamazioak ebaztea:
- Kontsulta, bozketa-egunean, ikuskatzaileek eta ahaldunek –baita horien boto-emaileek ere– alderdiaren logo eta sigla dituen elastiko bat eramateari buruz (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
- Hautesleek mahaietan aurkeztutako erreklamazioei buruz jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-12-01ekoa).
- Mahaietako kideek eta boto-emaile batzuek protesta adierazteko elastikoak soinean eramanez gero jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-20koa).
- Bozketa-egunean hauteslekuetan hedabideak egotea:
- Informatzeko eta irudiak hartzeko eskubidea: mugak (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa).
- Udaletako idazkariek hauteskunde-mahaietako kideen izendapen-agiriak sinatzeari buruz:
- Ocañako EHBk galdetu du udal idazkariei sinatzeko eskumena eskuordetzan eman ahal zaien (HBZren erabakia, 2019-03-21ekoa).
- Botere publikoen neutraltasun politikoa:
- Ciudadanosek Kataluniako Generalitateko presidentea salatu du Generalitateak Erresuma Batuan daukan Ordezkaritzan ikur alderdikoiak erakusteagatik. Salaketa baietsi da eta ikur horiek kentzeko agindu da (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- Kataluniako Generalitateko Palauko balkoian martxoaren 21ean agertutako pankarta berriari buruzko kontsulta. HBZk erabaki du pankarta hori ez doala Batzordearen erabakien aurka (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- Ciudadanosek erreklamazioa aurkeztu du Generalitateko Gobernuak eraikin publikoetako ikur ideologiko eta alderdikoiak kendu ez dituelako. Erreklamazioa baietsi da eta ikur horiek kentzeko epe bat ezarri da. Horrez gain, Generalitateko presidenteari zehapen-espediente bat ireki zaio eta Fiskaltza Nagusiari igorri zaio, erantzukizun penala izan lezake eta. (HBZren Erabakia 2019-03-21).
- Ciudadanosek Kataluniako Generalitatearen aurkako erreklamazioa jarri du, eraikin eta esparru publikoetan ikur ideologiko edo alderdikoiak erakutsi direla eta, Kataluniako Generalitateak egindakoengatik zein ez egindakoengatik. Erreklamazio hori ezetsi da (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
- Ciudadanosek Kataluniako Generalitatearen aurkako salaketa jarri du, eraikin eta esparru publikoetan ikur ideologiko edo alderdikoiak erakusteagatik. Erreklamazioa zati batean baietsi da (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- Hautesleek hauteskunde-propaganda posta bidez jasotzeari aurka egitea: Aurka egite horretaz baliatzeko izapidearekin lotuta (HBZren erabakiaren 2. atala, 2019-01-23koa)
- Bozketarako txartelak eta gutun-azalak:
- UPk galdetu du PHBk balidatzen ari diren boto-paperak baliozkoak diren, eredu ofizialarekiko aldaketa txiki batzuk dituzte eta. Batzordeak boto-paper horiek baliozkotzat jo behar direla erabaki du, nahiz eta horietan hautagai-zerrendaren aurretik testu hau agertu: “Doy mi voto a la candidatura” (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Huescako PHBk abenduaren 4an Senaturako bozketako gutun-azala ez baliozkotzeko erabakia dela eta, horren aurka PPk, Partido Aragonés-arekin koalizioan, jarritako errekurtsoa (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- PPren errekurtsoa Kordobako PHBren 2015-11-27ko erabakiaren aurka. Horren bidez erabaki zen alderdi politiko horrek homologatzeko aurkeztu zuen Senaturako bozketako gutun-azala ez onartzea (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
- Boto-paper batzuen balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2007-05-21koa).
- Ortografia-akatsak edo tipografia-erroreak, azentuak faltan edo hizkiak elkartuta dituzten boto-paperen balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-25ekoa).
- Inprentako akatsen bat dela-eta ordezkoen izenak ez dituzten txartelen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-17koa).
- Kontsulta, bozketaren egunean mahaiaren lokalean boto-paperak jarri beharreko hurrenkerari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-05-12koa).
- Lankidetza Hauteskunde-batzorde Probintziarekin hautagaitzen ikurrak formatu digitalean lortzeko boto-paperak egiteko (HBZren Erabakia, 2015-10-29koa)
- Senatuko boto-paperak eta gutun-azalak:
- PPk aurkeztutako hauteskundeetako gutun-azalaren baliotasunari buruzko kontsulta, gutun-azalak hegala gutun-azalari lotuta geratzen den lekuan lerro bat daukalako (HBZren erabakia, 2016-06-24koa).
- Senaturako boto-paperetan ordenatzeko irizpidea, hain zuzen, “Unidos Podemos” koalizioari dagokionean (HBZren erabakia, 2016-06-02koa).
- Kontsulta, Senatuko boto-paperetan hautagaitzek izan beharreko hurrenkerari buruzkoa, 2008an Senatuan ordezkaritza lortu zuen koalizio bat eratua izanik bereizita aurkeztea erabaki duten alderdien kasuan (HBZren Erabakia, 2011-10-27, 2 eta 3. atalak).
- Kontsulta, Senatuko boto-paperetan hautagaitzek izan beharreko hurrenkerari buruzkoa, Senaturako aurreko hauteskundeetan aurkeztu ez ziren hautesle-elkarteen eta hautagaitzen kasuan (HBZren Erabakia, 2011-10-27, 1. atala).
- Hauteskundeetarako baimenak hautagaientzat:
- Hautagaiak diren funtzionarioei hauteskunde-kanpainan zehar baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
- Administrazio Publikoetako lan-itunpeko langileei hauteskunde-baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2007-01-25ekoa).
- Kontsulta, ea hautagaitz batekoa hautagai aldarrikatua izan ostean, horri enpresak hamabost eguneko baimen ordaindua nahitaez eman behar dion (HBZren erabakia, 2000-02-21ekoa).
- Desgaitasunen bat daukaten pertsonak:
- Valentziako PHBk galdetu du desgaitasunen bat daukan hautesleak boto-papera aukeratzeko eta hauteskunde-mahaiko presidenteari emateko benetan bere konfiantzako pertsona baten laguntza jaso nahi duen egiaztatzeko irizpideei buruz (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- 7/2019 Instrukzioa, martxoaren 18koa, desgaitasunen bat daukaten guztien sufragio-eskubidea bermatzeko HAOLOren 3. artikuluan egindako aldaketa aplikatzeari buruzkoa (BOE 69 zk., 2019-03-21ekoa).
- Desgaitasunen bat daukaten pertsona guztien sufragio-eskubidea bermatzeko neurriak (HBZren erabakiaren 1. atala, 2019-01-23koa).
- Hauteskunde-kanpainaurrea:
- EN MAREAk A Coruñako PHBren apirilaren 8ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, hauteskunde-kanpaina hasi aurretik leku publikoetan jarritako hauteskunde-kartel guztiak kentzeko agintzen zen. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- Mitjans Audiovisuals Korporazio Katalanak errekurtsoa aurkeztu du, Bartzelonako PHBk, TV3ko programa batean “prisispilitics” etiketaren erabilerari buruz, apirilaren 4an hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Bartzelonako PHBren erabakia berrestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk RTVEren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, 7an La 1ko telediarioan eta 24 horas kanalean hauteskunde aurrekanpainari buruzko informazioa emateagatik. Batzordeak erreklamazioa ezestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen ez delako (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- 3/2011 Jarraibidea, 2011ko matxoaren 24koa, kanpainaurrean hauteskunde-propagandako ekintzen debekuei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Preso prebentiboak eta hauteskunde-kanpainan parte hartzeko eskubidea:
- Junts koalizioak eskatu du Madrilgo espetxe batean dagoen hautagaiak apirilaren 21ean 17:00etan egingo den hauteskunde-ekitaldian telematikoki parte hartzeko aukera izan dezala. Batzordeak eskabide hori onartzea erabaki du, baina nabarmendu du 17:30ak baino lehen amaitu beharko duela (HBZren erabakia, 2019-04-22koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du espetxean dauden bi hautagaik espetxetik bertatik apirilaren 26ko hauteskunde-ekitaldietan telematikoki parte hartzeko aukera izan dezatela. Batzordeak erabaki du apirilaren 26ko goizean egingo den ekitaldirako eskabidea ukatzea, baina onartzea bideokonferentzia bidez parte hartzea 19:00etatik aurrera (HBZren erabakia, 2019-04-22koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide publikoetako eztabaida publikoetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik, apirilaren 18an, 19an, 24an eta 25ean. Batzordeak eskabidea ezestea erabaki du; izan ere, espetxeko bideokonferentzia-gela ezin da erabili erreserbatuta dagoelako. Horrez gain, Espetxetako idazkari nagusiaren txostenetan agertzen diren aurkako irizpideak kontuan hartu dira (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide eta eztabaida publiko zehatz batzuetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik. Batzordeak eskaera ezestea erabaki du preso prebentiboak espetxetik ateratzeko eskumenik ez daukalako. Eztabaidetan espetxetik bertatik parte hartzeari dagokionez, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren txostena eskatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- JUNTS koalizioak eskatu du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan Bartzelonarako hautagaia denarekin Madrilgo espetxe batean hauteskunde-debate bat egiteko baimena. Batzordeak adierazi du eskatutakoa ebazteko eskumenik ez daukala eta eskaera hori Auzitegi Goreneko Arlo Penaleko Salara bideratu behar dela, organo horrek daukalako eskatutakoa hautagaia atxilotuta egotearekin bateragarria den erabakitzeko eskumena (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Esquerra Republicanak eskatu du Madrilgo bi espetxetan apirilaren 13an hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko baimena. Batzordeak erabaki du eskaera arlo horren gaineko eskumena daukaten probintziako hauteskunde-batzordeetara bideratzea (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
- Hautagaitzen hauteskunde-propaganda:
- Illes Balears-eko AEHB-k hartutako erabakia atzera botatzea. Horren ondorioz, ikus-entzunezko ekoiztetxe bati, hauteskunde garaian, hedabide publiko baten bidez, hautagai-zerrenda baten aldeko botoa berariaz eskatzeko adierazpen batzuk egiteagatik jarri zitzaion isuna bertan behera geratzen da. (HBZren erabakia, 2016-04-13koa).
- PSOEk “Hazteoir.org” elkartearen aurka jarritako salaketa, hauteskunde kanpainan zehar "Hazte Oir" eta "Vota Valores" plataformen bidez botoak erakartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa)
- Espainiako bandera erabiltzen dutelako, VOX alderdiko hauteskunde-propagandarako 900.000 gutun-azalen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren erabakiak, 2015-12-09koa eta 2015-12-17koa). Abenduaren 9ko erabakiaren bidez gutun-azal horiek banatzea debekatu zen, baina erabaki horri errekurtsoa jarri zaio Auzitegi Goreneko Administrazioareki Auzietarako Salako 7. Sekzioan eta horrek, 2015-12-15eko Autoaren bidez, HBZren erabaki hori kautelaz etetea erabaki du.
- Behin betiko emaitzak:
- Hauteskunde-batzorde zentralak 2019ko maiatzaren 30eko BOEn 2019ko apirilaren 28ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen behin betiko emaitzak argitaratu ditu, barrutiaren arabera banatuta. BOE 129. Zk., 2019/05/30ekoa.
- Hauteskundeetarako diru-laguntzak:
- Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan “mailing”-a dela eta sortutako gastuetarako diru-laguntzari buruzko kontsulta, baldin eta Ganbara horietako baterako hautagai-zerrenda bakar bat edo beste alderdi batzuekin koalizioan aurkezten bada (HBZren erabakia, 2015-11-11koa) eta erabakia honen argitasuna (HBZren erabakia, 2015-11-25ekoa).
- Errolda-txartela: 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako errolda-txartelak batera bidaltzea erabaki da (HBZren erabakia, 2019-02-18koa).
- Bozketa:
- Eskaera, hedabide guztiek Kanarietarako programa nazionalaren deskonexioa egin dezaten, hauteslekuak ixteko ordutegi-aldea dela-eta (HBZren Erabakiak, 2015-05-24koa eta 2015-12-17koa).
- Etxe barruko atzipenaldiko egoeran dauden pertsonen boto-eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-08koa).
- Boto baliogabea:
- PPk HBZren apirilaren 25ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, boto bat baliogabetzat jo zen gutun-azalaren barruan 2016ko boto-paper bat baino ez zegoelako. HBZk errekurtsoa ezestea erabaki du ulertzen duelako arrazoizko zalantzak daudela hautesleak, indarrean zegoen hauteskunde-prozesuko boto-paper bat ez aukeratzean, zeukan asmoari buruz (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
- 1/2012 Instrukzioa, matxoaren 15ekoa, boto-paperen alterazioei buruzkoa (BOE, 2012-03-19koa) eta horren osagarria da 158/2015 KAE, 2015eko uztailaren 14koa, boto-paperetako beheko aldeko zati zuria moztuta zeukaten boto-paperen bidez emandako bi botoen balioari buruzkoa (Ikusi 4. OJ.) (BOE, 194 zk., abuztuaren 14koa).
- Espainian bizi direnen posta bidezko botoa:
- Kontsulta posta bidezko botoa emateko dokumentazioa posta bulego bateko Correos-eko zerrenda batera edo posta kutxatila batera bidali ahal den galdetzeko (HBZren erabakia, 2007-05-16koa).
- Hauteskunde-mahaietara mezularitzako posta-zerbitzuaren bidez bidalitako posta bidezko botoei buruzko kontsulta eta fax bidez bidalitako errolda-ziurtagiri berezien balioari buruzkoa (HBZren erabakia, 2003-05-22koa).
- Espainian bizi eta, gaixotasun edo ezintasunen bategatik, beraiek botoa posta bidez emateko eskatu ezin badute, ahaldun baten bitartez eskatzea:
- Posta bidezko botoa ahaldun baten bitartez eman ahal izateko, notarioaren baimena lortzeko prozedurari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa).
- 1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, gaixoek eta bere kabuz botoa emateko gai ez direnek aurkeztu behar duten mediku-ziurtagiri ofizialari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
- 1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, Probintziako Hauteskunde-Batzordeak posta bidezko boto horren gorabeherak egiaztatzeari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
- Nortasun Agiri iraungitaren balioaren gaineko kontsulta, posta bidezko botoaren tramitaziorako behar den notarioaren onespenari buruzkoa, HAOLOko 72. c) artikuluaren arabera (HBZren erabakia, 2008-02-14koa).
- Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa:
- Hegoafrikan baimendutako operadorearen bidez posta-bidalketak egiteko arazoak daudela eta, batzordeak erabaki du HEBPOek AEHEko hautesleei bidaltzen dieten dokumentazioa aipatzen diren operadore postal pribatuen bidez tramitatuko dela (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Bulego kontsularretan botoa sartzeko epea handitu da eta boto horiek apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan hauteskunde-batzordeek zenbatu ahal izateko helduko direla bermatzeko neurriak hartu dira (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- AEHE botoa eskatzeko epea luzatu egin da apirilaren 1era arte (HBZren erabakia, 2019-03-29koa).
- AEHE botoak hautestontzian sartzeko egunari eta boto-kontaketa horri dagokienean HBZk neurri zehatz batzuk hartzea (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Hedabideek egiten dituzten eskaera hauei buruzko kontsulta: Kontsulatu eta Enbaxadetako lokaletan hautestontzietako bozketaren garapenari buruzko irudiak hartzeko, hautestontzietan bertan boto-emaileei elkarrizketak egiteko, eta baita hautesle-zerrendetako ordezkariei buruzko elkarrizketak egiteko ere (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
- 2/2012 Instrukzioa, irailaren 20koa HAOLOren 75.artikuluaren interpretazioari buruzkoa, hauda, AEHEn inskribatuta dauden hautesleen posta bidezko botoen balioari buruzkoa, hautesleak botoa zuzenean eskumena duen Batzorde Zentralera bidaltzen duenean, Kontsultatuetara bidali ordez (BOE, 229 zk., irailaren 22koa).
- Kontsuletxe-bulegoek hauteskunde-dokumentazioa hautesleek CERAn inskribatutakoa ez den helbide batera bidaltzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
- Hautagaitzek Hautesle Erroldaren Bulegoarengandik (HEB) CERAren kopia bat, boto horren eskaerak erakusten dituena, jasotzeko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-05ekoa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPOri) faxez bozkatzeko eskaera bidaltzearen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa). Gainera, HBZren erabaki horretan, baliozkotzat jotzen dira HEBPOan papereko postan jasotako eskaerak, nahiz eta gutun-azalean familia-taldeen edo antzekoen eskaerak batera etorri.
- Kontsuletxe-bulegoetan hautagaitzen ordezkariak izendatzeko epeari eta ordezkari horien kopuruaren mugari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
- CERAn inskribatutako hautesleen botoak kudeatzean sortutako hainbat arazori buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-11koa).
Azken aldaketako data: