Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Hauteskunde-araudia.

2016ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, ondorengo legezko testu hau eta arau hauek izango dira aplikagarri:

A) HAUTESKUNDE-LEGEDI APLIKAGARRIA:

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa, 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) 1985eko ekainaren 20an argitaratua, eta ondorengo BOE hauetan argitaratutako aldaketak egin zaizkiona: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzko 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan, HAOLOko 160 artikulua aldatzeko 2011ko ekainaren 16koan, eta azken erreforma, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidezkoa (alderdi politikoen eta abarren ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeko legea; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31), 2/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa (BOE, 2018ko abenduaren 6koa) eta, azkenik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (Azken Xedapenetatik Hirugarrena) (BOE, 2018ko abenduaren 6koa).

Zehazki, hauteskunde horietan aplikatu ahal izango diren artikuluak Estatuko Lege Organikoaren I. eta III. tituluetan jasota daudenak dira.

B) GAI NAGUSIETAN APLIKA DAITEZKEEN ARAU-AIPAMENAK:

  1. Hauteskunde-aurrerapenak:
  2. Hautesle-elkartea eta beharrezko sinadura kopurua, 2016ko hauteskunde orokorretan (aurkezten den barrutiko hautesleen % 1). Ikusi 1985eko ekainaren 19ko Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoko 44.1 c), 46.8 eta 169.3 artikuluak (BOE, 147. zenbakia, 1985-06-20).
  3. Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 2015eko azaroaren 27ko 1079/2015 Errege Dekretua, 2015eko urtarrilaren 1ari dagozkion udal-erroldaren azterketatik ateratako biztanle-kopuruak ofizialtzat deklaratu dituena (BOE, 301. zenbakia, 2015-12-17).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
    • 2011ko martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (BOE, 73. zenbakia, 2011-03-26).
    • 2009ko otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatu duena. Horren bidez, hauteskundeetarako zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautu da. (BOE, 33. zenbakia, 2009-03-07).
  4. Hauteskunde hauetara aurkeztu nahi duten hautagaitzak, aurreko 2015eko hauteskunde orokorretan ordezkaritzarik lortu ez zutenak: Hautagaitza aurkezten duten tokiko hautesleen sinaduren % 0,1 izan behar dute, 2016ko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Ikusi HAOLO, 169.3 artikulua, eta STC 163/2011, azaroaren 2koa (BOE, 283. zenbakia, 2011-11-24), behar diren sinadurak ez izatea zuzentzeko modukoa izateari buruzkoa.
  5. Hautagai-zerrendetako hauteskunde-kontabilitatea:
    • 2019ko martxoaren 29ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, Gorte Nagusietarako 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko jarraibidea argitaratzen duena (BOE 81 zk., apirilaren 4koa).
    • 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko presidentearena, martxoaren 7ko Osoko Bilkuraren Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, talde politikoei egokitutako kontabilitate plana aldatzen da, 2018ko abenduaren 20an onartutakoa (BOE 68 zk., 2019ko martxoaren 20koa).
  6. Hauteskunde-deialdia, barruti bakoitzean hautatu beharreko diputatuen kopurua finkatzea eta Gorte Nagusien desegitea: Maiatzaren 3ko 184/2016 Errege Dekretua, Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta hauteskunde-deialdikoa (BOE, zk. 107, maiatzaren 3koa).       
  7. Hautesleen eta hauteskunde-mahaietako kideen lan-eskubideak: Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko martxoaren 13ko Aginduak arautzen ditu eta Agindu horrek langileek 2019ko apirilaren 28ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen ditu (EHAA 56 zk., 2019-03-21ekoa).
  8. Hauteskunde-propaganda posta bidez bidaltzea, , sare sozialen bidez eta sms-en bidez: Arlo hori hauexek arautzen dute:
    • HAOLOren 39.3 art.: Hautesleen eskubidea bidalketa horri aurka egiteko.
    • HAOLOren 58 bis art.: Hautagai-zerrendek hautesleei hauteskunde-propaganda bidaltzea bide elektronikoak edo mezularitza sistemak erabiliz. Betekizunak eta mugak.
    • 1/2019 Zirkularra, martxoaren 7koa, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarena, alderdi politikoek iritzi politikoen gaineko datu pertsonalak tratatzeari eta hauteskunde-propaganda bidaltzeari buruzkoa, HAOLOren 58 bis artikuluaren arabera (BOE 60 zk., 2019-03-11koa).
  9. Alderdi politiko bat sortzea: Horretarako, 6/2002 Lege Organikoko I. eta II. kapituluetan (BOE, 154. zenbakia, 2002-06-28) adierazitakoa aintzat hartu behar da. Agindu hori aldatu zuen alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzko 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoko bigarren artikuluak.
  10. Hauteskundeetako arau-hausteak, hautagaitzek HAOLOko 175.2 artikuluko hauteskunde-gastuaren muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOko 153.3 artikulua, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzkoa; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  11. Mahaiak eta hauteslekuak:
    • Hauteskunde-mahaiko kideen dietak: INT/282/2019 Aginduak, martxoaren 7koak, arautzen du Hauteskunde Mahaietako Kide bakoitzarentzako dieta 65 €koa izango dela (BOE 63 zk., 2019-03-14koa).
    • 2016ko hauteskunde orokorretarako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia-Ordezkaritzak hauteskunde atal, mahai eta lokalen zerrenda argitaratu du.
  12. 2019ko hauteskunde orokorretan erabili beharreko boto-paperen eta inprimakien ereduak: Ikusi HAOLOko 172.2 eta 3 artikuluak, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako boto-paperen ezaugarri nagusiei dagokienez. Hauteskunde-inprimakiei dagokienean, ikusi INT/318/2019 Agindua, martxoaren 19koa, Errege Dekretu honen eranskinak aldatzen dituena: apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretua, hauteskunde-prozesuen erregulazio osagarriari buruzkoa (BOE 69 zk., 2019-03-21ekoa).
  13.  2019an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalak dituen betebeharrak:
    • PCI/227/2019 Agindua, martxoaren 4koa, Ministro Kontseiluaren 2019ko otsailaren 22ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2019an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 55. zenbakia, 2019-03-05).
  14. Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
    • Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  15. Urritasuna duten pertsonak:
    • Desgaitasunen bat daukaten pertsona guztiei sufragio-eskubide aktiboa bermatzen zaie, beti ere adinez nagusiak badira eta espainiar nazionalitatea badaukate. Izan ere, Estatuaren Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 3. artikulua aldatu da.
    • Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  16. Erakunde-publizitatea: 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Erakunde Publizitate eta Komunikazioarena (BOE, 312. zenbakia, 2005-12-30) eta Euskal Autonomia Erkidegoko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31)
  17.  Hauteskundeetako diru-laguntzak, lortutako botoko eta aulkiko, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzekoak eta 2019ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-gastuaren muga finkatzekoak ere: Ikusi HAC/268/2019 Agindua, martxoaren 7koa, 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira.  (BOE, 59. zk., 2019-03-09)
  18. Aldi baterako  (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegoan izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua, herritar horientzako bozketa-prozedura espezifikoa arautzen duena (BOE, 299. zenbakia, 2007-12-14).
  19. Pertsona itsuen botoa: 2019ko hauteskunde orokorretan, itsuek bi aukera izango dute, hauteskunde-mahaian botoa emateko:
    • Haien konfiantzako pertsona batek boto-paperak aukeratuta eta bozketako gutun-azaletan sartuta, ondoren itsuari hautetsontziraino laguntzeko eta gutun-azalak han uzteko, HAOLOko 87.1 artikuluari jarraikiz.
    • Mahaian ezarritako boto pertsonal eta irisgarrirako prozedura baten bidez, Braille sistema dakitenentzat. Prozedura hori HAOLOko 87.2 artikuluan araututa dago, eta 2007ko abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuan garatua (BOE, 294. zenbakia, 2007-12-08). Braille botoa eskatzeko izapideak Barne Ministerioraren web orrian daude.
  20. Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan arautzen da, eta bi arau hauek garatzen dute: otsailaren 27ko INT/358/2015 Aginduak, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den apirilaren 16ko  605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duena eta AEHE botoa eskatzeko inprimaki berriak ezartzen dituena (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa); eta Hautesle Erroldaren Bulegoak 2015eko martxoaren 9an emandako Ebazpenak, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteek botoa eskatzeko prozedura ezartzen duenak (BOE, 63. Zk., martxoaren 14koa).

Twitter

Azken aldaketako data: