Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Egutegi orokorra.

Egutegi orokorra: (egutegi honetako datatik datako epeak beti biak barnekoak dira)

JARDUKETA NAGUSIAK EGUTEGIA LEGE-OINARRIA
1.- HAUTESKUNDE-DEIALDIA     
Deialdiko dekretua egitea  Martxoaren 4a HAOLO, 42.1
Hauteskundeen deialdia BOEan argitaratzea. Martxoaren 5a HAOLO, 42.1 eta 2
2.- HAUTESKUNDE-ADMINISTRAZIOA: HAUTESKUNDE-BATZORDEAK.    
PHB eta EHBen hasierako eraketa: bokal judizialak. Martxoaren 8a HAOLO, 14.1
Bokal judizialak ordeztea. Martxoaren 9tik 12ra HAOLO, 14.2.
PHB eta EHBen osaera LHAOetan argitaratzea. Martxoaren 13a HAOLO, 14.3
Hautagaitzen ordezkariek bokal ez-judizialak izendatzeko elkarrekin egindako proposamena. Apirilaren 1etik 11ra HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b)
Hautagaitzen ordezkariak adostasunera iritsi ezean, bokal ez-judizialak izendatzea PHBari edo EHBari dagokio.  Apirilaren 12a HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b)
3.- BARRUTIAK SAILKATZEA: HAUTESKUNDE-ATALAK ETA -MAHAIAK.    
HEBPOk LHAOetan argitaratzea hauteskunde-atalen, hauteslekuen eta hauteskunde-mahaien kopurua eta muga. Martxoaren 11a HAOLO, 24.2.
Hautesleek mugapen horien aurkako erreklamazioak aurkeztea PHBen aurrean. Martxoaren 12tik 17ra HAOLO, 24.3.
PHBek mugapenei buruzko erreklamazioak ebaztea. Martxoaren 18tik 22ra HAOLO, 24.3.
Hauteskunde-atalen, -mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda argitaratzea udaletxeetan eta INEren webgunean. Martxoaren 18tik apirilaren 27ra HAOLO, 24.4.
4.- ERROLDAREN ERAKUSTALDIA, HAUTESKUNDE-ALDIKO ZUZENKETAK ETA ERROLDA-TXARTELAK    
Indarrean diren hautesle-zerrenden erakustaldia, udaletxeetan eta kontsuletxeetan. Martxoaren 11tik 18ra HAOLO, 39.2.

HEBPOn aurkeztea:

1.- Hautesleek erreklamazioak egitea, hautesle-zerrendan sartu edo ez sartzeagatik.

2.- Hautagaitzek erreklamazioak egitea, udaleko hautesle-erroldako hautesle-kopurua arrazoirik gabe asko handitu delako.

3.- Hautagai-zerrendei hauteskunde-propaganda posta bidez bidaltzeko ematen zaizkien erroldaren kopietan ez agertzeko eskaera.

Martxoaren 11tik 18ra HAOLO, 39.3. eta 4.
HEBPOk erreklamazioak edo inpugnazioak ebaztea. Martxoaren 19tik 21era HAOLO, 39.6.
HEBPOk agintzea zuzenketak jendaurrean jartzeko, eta aldaketa horiek erreklamaziogileei, udalei eta kontsuletxeei jakinaraztea. Martxoaren 22a HAOLO, 39.6.
HEBPOren ebazpenen aurkako errekurtsoa administrazioarekiko auzien epailearen aurrean. Martxoaren 23tik 27ra HAOLO, 40.1.
Epaileak errekurtsoa ebaztea. Martxoaren 28tik apirilaren 1era HAOLO, 40.2.
Epailearen epaia jakinaraztea hautesleei, udalari, kontsuletxeari eta HEBPOri. Apirilaren 1a HAOLO, 40.2.
HEBPOk hautesleei errolda-txartela bidaltzea. Apirilaren 1etik aurrera HAOLO, 39.7
HEBPOk hautagaitzen ordezkariei eta EHBei hautesle-errolda entregatzea. Apirilaren 2a eta 3a HAOLO, 41.5
5.- HAUTESKUNDE-MAHAIAK OSATZEKO ZOZKETA.    
Udalek zozketa egitea, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko. Martxoaren 30etik apirilaren 3ra HAOLO, 26.2 eta 4
EHBk mahaikideen izendapena jakinaraztea izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere. Apirilaren 4tik 6ra HAOLO, 27.2.
Izendatutako partikularrek EHBren aurrean alegatzea mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo desenkusak. Apirilaren 7tik 13ra HAOLO, 27.3.
EHBk ebaztea, eta hala badagokio, ordezkapena jakinaraztea lehen ordezkoari. Apirilaren 14tik 18ra HAOLO, 27.3.
Mahaikideek EHBri jakinaraztea ezin direla kargua betetzera joan. Apirilaren 19tik 25era HAOLO, 27.4.
6.- HAUTAGAITZETAKO ORDEZKARIAK HAUTESKUNDE-ADMINISTRAZIOAREN AURREAN.     
Alderdiek, federazioek eta koalizioek HBZren aurrean ordezkari nagusiak izendatzea. Martxoaren 6tik 13ra HAOLO, 168.1
Ordezkari nagusiak HBZren aurrean hautagaitzen ordezkariak izendatzea.  Martxoaren 6tik 15era HAOLO, 168.2
HBZk PHBei jakinaraztea beren barrutietako hautagaitzen ordezkarien izenak. Martxoaren 16tik 17ra HAOLO, 168.3
PHBen aurrean hautagaitzen ordezkariak aurkeztea, izendapena onartzeko. Martxoaren 18tik 19ra HAOLO, 168.4
7.- HAUTAGAITZAK AURKEZTEA ETA ALDARRIKATZEA.    
Hautaezinak PHB eskudunaren aurrean aurkeztea/dimisioa ematea. Martxoaren 8tik 25era HAOLO, 7.1
Hautesle-elkarteen eta aurkeztu nahi duten baina 2015eko hauteskundeetan ordezkaritzarik lortu ez zuten hautagaitzen sinadurak jasotzea.  Martxoaren 5etik 25era HAOLO, 169.3
Hauteskunde-koalizioaren eraketa jakinaraztea, dagokion PHBaren aurrean. Martxoaren 6tik 15era HAOLO, 44.2 eta 169.1
Hautagaitzak dagokion PHBaren aurrean aurkeztea. Martxoaren 20tik 25era HAOLO, 45 eta 169.1
Aurkeztutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. Martxoaren 27a HAOLO, 47.1 eta 169.4
Dagokion PHBak hautagaitzei jakinaraztea aurkitutako edo salatutako irregulartasunak. Martxoaren 29a HAOLO, 47.2
Ordezkariek hautagaitzetan aurkitutako edo salatutako irregulartasunak konpontzeko epea. Martxoaren 30etik 31ra HAOLO, 47.2
Dagokion PHBak hautagaitzak aldarrikatzea. Apirilaren 1a HAOLO, 47.3
Aldarrikatutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. Apirilaren 2a HAOLO, 47.5 eta 169.4
Aldarrikatutako hautagaitzei PHBak boto-paperen ereduak entregatzea.  Apirilaren 2tik 3ra HAOLO, 70.4
Baztertutako hautagaitzek edo hautagaiek administrazioarekiko auzien epaitegian  hauteskunde-auziagatiko errekurtsoa aurkeztea. Apirilaren 3tik 4ra HAOLO, 49.1 eta 2
Aurkeztutako errekurtsoari buruzko ebazpen judiziala. Apirilaren 5etik 6ra HAOLO, 49.3
Konstituzio Auzitegiaren aurrean babes-eskaera. Apirilaren 7tik 8ra HAOLO, 49.4
Konstituzio Auzitegiak babes-eskaera ebaztea. Apirilaren 9tik 11ra HAOLO, 49.4
8.- HAUTESKUNDE-ALDIAN BOTERE PUBLIKOEI EZARRITAKO DEBEKUAK    
Aginte publikoei debekatzea publizitateko edo komunikazioko erakunde-kanpainak egitea, salbu eta interes publikoa babesteko eta zerbitzu publikoak egoki egiteko ezinbestekoak diren jarduketak. Martxoaren 5etik apirilaren 28ra HAOLO, 50
Aginte publikoei debekatzea lortutako emaitzak edo betetako helburuak ekitaldietan aipatzea, bai eta hautagaitzen adierazpenak edo irudiak erabiltzea ere. Martxoaren 5etik apirilaren 28ra HAOLO, 50.2
Aginte publikoei debekatzea obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionatzen has daitezke Martxoaren 5etik apirilaren 28ra HAOLO, 50.3
9.- HAUTAGAITZEN HAUTESKUNDE-AURREKANPAINA    
Aurrekanpaina: Hauteskunde-zerrendei debekatzea hauteskunde-propagandako ekintzak egitea karteletan, merkataritza-euskarrietan edo hedabideetan. Martxoaren 5etik apirilaren 11ra HAOLO, 53
10.- HAUTESKUNDE-KANPAINA    
Hauteskunde-kanpainaren iraupena. Apirilaren 12tik 26ra HAOLO, 51.2
Hauteskunde-inkesten emaitzak zabaltzeko debekua. Apirilaren 23tik 27ra HAOLO, 69.7
11.- HAUTESKUNDE-KANPAINAKO PROPAGANDA ETA EKITALDIAK.    
Hautagaitzek hauteskunde-propagandarako posta-bidalketak Corresoen uzteko epea.

Apirilaren 3tik 17ra

(HBZren erabakia 2019-04-11koa)
HAOLO, 59
PCI/227/2019 Agindua, 2019ko hauteskunde orokorretan posta-zerbitzuak dituen betebeharrei buruzkoa.
Udalek EHBei jakinaraztea kartelak doan jartzeko zer leku erabil daitezkeen. Martxoaren 6tik 12ra HAOLO, 56.1
EHBek hautagaitzei jakinaraztea zer leku dituzten kartelak jartzeko. Apirilaren 3a HAOLO, 56.3
Udalek EHBri, eta EHBk PHBri jakinaraztea zer lokal ofizial eta leku publiko dituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. Martxoaren 6tik 15era HAOLO, 57.1
LHAOetan argitaratzea zer lokal eta toki publiko dauden hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. Martxoaren 6tik 20ra HAOLO, 57.2
Hautagaitzen ordezkariek EHBri egitea lokal eta leku publikoak erabiltzeko eskaera. Martxoaren 21etik apirilaren 4ra HAOLO, 57.2
EHBk lokal eta leku publikoak hautagaitzei esleitzea, eta hautagaitzen ordezkariei jakinaraztea. Apirilaren 5a HAOLO, 57.3
12.- EGOITZA ESPAINIAN DUTENEK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO    
Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar da. Martxoaren 5etik apirilaren 18ra HAOLO, 72.a)
Erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko die HEBPOk hautesleei. Apirilaren 8tik 21era  HAOLO, 73.1 eta 2
Hautesleek (botoa postaz emango dutenak) dokumentazioa bidaliko diote mahaiari. HBZren epearen luzatze berria: Apirilaren 8tik 26ra, 14:00 ordu arte HAOLO, 73.3
13.- GAIXO DAUDEN EDO DESGAITASUNAK DITUZTEN ESPAINIAKO EGOILIARREK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO    
Gaixorik dagoen edo desgaitasuna duen pertsonak botoa posta bidez emateko eskaera egitea, notario bidez baimendutako pertsona baten bitartez. Martxoaren 5etik apirilaren 18ra HAOLO, 72.c)
PHBak egiaztatuko du ea botoa posta bidez emateko eskaeretan lehen adierazitako baldintzak betetzen diren.  Martxoaren 8tik apirilaren 18ra HAOLO, 72.c)
PHBak, lehen adierazitakoak egiaztatu ondoren, dagokion HEBPOra itzuliko dira eskaerak . Apirilaren 22tik baino lehen 605/1999 ED, 8.3 artikulua
HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igorriko ditu hautesleak adierazitako helbidera.  Apirilaren 8tik 21era  HAOLO, 73.1 eta 2
Botoa posta bidez mahaira bidaltzea. Apirilaren 8tik 24ra  HAOLO, 73.3
14.- ATZERRIAN ALDI BATERAKO BIZI DIREN EGOILIARREK POSTA BIDEZ BOZKATZEKO (oporrengatik, ikasketengatik, negozioengatik kanpoan badira eta, betiere, baldin eta Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan ageri badira)      
Kontsuletxeko matrikula-erregistroan "ez-egoiliar" gisa inskribatuta egon behar dute. Martxoaren 5etik 30era HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
Botoa posta bidez emateko eskaera egin. Martxoaren 5etik 30era HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
HEBPOk botoa posta bidez emateko dokumentazioa bidaliko die atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrei. Apirilaren 2tik 8ra [1] HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
Atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrek botoa posta bidez bidaliko dute mahaira.  Apirilaren 2tik 24ra HAOLO, 74 eta
1621/2007 ED
15.- ITSASOAN DIREN LANGILEEK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO   HAOLO, 74 eta
605/1999 ED (9.1 art.)
Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar du, erradiotelegrafia bidez. Martxoaren 5etik apirilaren 18ra 605/1999 ED, 9.2, 3 eta 4 artikuluak
HEBPOak dokumentazioa bidaliko dio, itsasoan den pertsonak adierazitako portura, armadoreari, kontsignatarioari edo itsasontzira. Apirilaren 8tik 21era 605/1999 ED, 9.5
Itsasoan den pertsonak posta bidez bidaliko du botoa mahaira, estatuko edozein portutatik. Apirilaren 8tik 24ra  605/1999 ED, 9.6
16.- IRAUNKORKI ATZERRIAN BIZI DIRENEK BOTOA EMATEKO    
HEBPOak AEHZn inskribatutako hauteslearen helbidera igorriko die botoa eskatzeko inprimakia. Martxoaren 5etik apirilaren 1era (epea luzatu egin da, HBZren erabakia, 2019-03-29koa) HAOLO, 75.1
Hautesleek HEBPOari igorriko diote botoa eskatzeko inprimakia. Martxoaren 5etik 30era HAOLO, 75.1
HEBPOak hauteslearen helbidera igorriko die botoa emateko dokumentazioa. Apirilaren 2tik 8ra ([2]) HAOLO, 75.2 eta 3
Boto hori entregatzeko era: Hauteslea zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegora posta ziurtatua bidalita.  Apirilaren 3tik 27ra (HBZren erabakia 2019-04-04koa)  HAOLO, 75.4
Boto hori entregatzeko era: Zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegoko hautetsontzian botoa sartuta berak. Apirilaren 24tik 28ra (20:00 ordu) (HBZren erabakia 2019-04-04koa) HAOLO, 75.5 eta 6
Kontsuletxeko bulegoek Kanpo Arazoetako Ministeriora bidaliko dituzte hautesleek hautetsontzian sartutako gutun-azalak (betiere ekainaren 28ra 20:00 orduak arte jasotakoak), baita kontsuletxeko funtzionarioak emandako akta ere. Apirilaren 29a  HAOLO, 75.8
Kanpo Arazoetako Ministerioaren Bulegoak PHBetara bidaltzea hautesleek kontsuletxeetako hautetsontzietan sartutako gutun-azalak eta kontsuletxeetan jasotako posta bidezko botoak. Apirilaren 29tik 30era HAOLO, 75.10 eta 11
17.- IRAUNKORKI ATZERRIAN BIZI DIREN BAINA HAUTESKUNDE-PROZESUAREN ALDIAN ALDI BATERAKO ESPAINIAN DIREN EGOILIARREN POSTA BIDEZKO BOTOA     
Espainiako edozein posta-bulegotan posta bidezko botoa eskatzea. Martxoaren 5etik apirilaren 18ra HAOLO, 72.a)
HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igortzea hautesleak adierazitako helbidera. Apirilaren 8tik 21era HAOLO, 73.1 eta 2
Hautesleek dagokien PHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde dokumentazioarekin. Apirilaren 8tik 24ra HAOLO, 73.3
18.- ARTEKARIAK ETA AHALDUNAK IZENDATZEA    
Hautagaitzaren ordezkariak artekaria izendatzea. Apirilaren 2tik 25era HAOLO, 78.1
EHBak taloitegiko 3. eta 4. orriak bidaltzea udaletxeetara, bozketaren egunean hauteskunde-mahaietan banatzeko. Apirilaren 26tik 27ra HAOLO, 78.2
Hauteskunde-mahaietako ahaldunak izendatzea. Apirilaren 2tik 28ra HAOLO, 76
19.- HAUTESKUNDE-ADMINISTRATZAILEAK, DIRU-LAGUNTZEN AURRERAPENA ETA DIRU-LAGUNTZEN EGUNERATZEA.    
Alderdi politiko, federazio eta koalizioen ordezkari nagusiek administratzaile orokorra izendatzea HBZren aurrean. Martxoaren 5etik 15era HAOLO, 174.1
Alderdien ordezkari nagusiek hautagaitzetako administratzaileak izendatzea PHBaren aurrean. Martxoaren 20tik 25era HAOLO, 174.2
Administratzaile orokorrak eta hautagaitzakoak HBZri eta PHBari jakinaraztea irekitako kontu korrontearen zenbakia. Martxoaren 5etik 28ra HAOLO, 124.1 eta 2
Hauteskunde-gastuen diru-laguntzaren % 30 aurreratzeko eskaera. Martxoaren 26tik 28ra HAOLO, 127bis. 1 eta 2
Eskatutako aurrerapena ordaintzea. Apirilaren 3tik 11ra HAOLO, 127bis.4
Lortutako boto eta aulkien arabera hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak eguneratzea, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzeko ere. Eta hautagaitzen hauteskunde-gastuaren muga finkatzea.  Martxoaren 6tik 10era HAOLO, 175.4
20.- BOZKETA, BOTO-ZENBAKETA ETA HAUTETSIAK ALDARRIKATZEA    
Bozketa Apirilaren 28a HAOLO, 84.1
EHBak boto-zenbaketa orokorra egitea. Maiatzaren 1etik 4ra HAOLO 103.1 / 107.2
Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBan erreklamazioak eta kexak aurkeztea. Maiatzaren 5a HAOLO, 108.2
PHBk ebazpena eman eta hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei jakinaraztea. Maiatzaren 6a HAOLO, 108.3
Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jartzea. Maiatzaren 7a HAOLO, 108.3
PHBk espedientea eta txostena bidaltzea HBZri. Maiatzaren 8a HAOLO, 108.3
PHBk ebazpena bidali duela jakinaraztea hautagaitzetako ordezkariei, eta HBZren aurrean agertzeko deitzea. Maiatzaren 9a HAOLO, 108.3
HBZk audientzia ematea hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei. Maiatzaren 10a eta 11a HAOLO, 108.3
HBZk aurkeztutako errekurtsoen ebazpena ematea eta PHBri jakinaraztea, hautetsien aldarrikapena egin dezan. Maiatzaren 12a HAOLO, 108.3
PHBak hautetsiak aldarrikatzea. Maiatzaren 13a HAOLO, 108.4
HBZk BOEan Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak argitaratzea, barrutiaren arabera. Ekainaren 22tik aurrera HAOLO, 108.6
21.- IKUSMEN-DESGAITASUNA DUTENENTZAKO BOTO IRISGARRIA    
Ikusmen-desgaitasuna duenak Barne Ministerioari telefonoz jakinaraztea, boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko. Martxoaren  5etik  HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
apirilaren 1era
Barne Ministerioak ikusmen-desgaitasuna duenari baiestea jaso duela jakinarazpena, eta gaitasuna ematen zaiola, NANa aurkeztuta, bozketa-egunean dagokion mahaian Braillez idatzitako dokumentazioa jasotzeko. Martxoaren  6tik  HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
apirilaren 2ra
Horretarako jarrita dauden Barne Ministerioaren webgunean —formatu irisgarrian— eta Barne Ministerioaren doako telefonoan, aldarrikatutako hautagaitzak eta haietako kideak kontsultatzeko aukera.   HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
Apirilaren 2tik 28ra
Barne Ministerioak, udalen bitartez, hauteskunde-mahaietara bidaltzea ikusmen-desgaitasunak dituztenek botoa eman ahal izateko beharrezko Braille dokumentazioa. Hauteslekuetan gune irisgarri bat prestatuko da, dokumentazioa botoaren isilpekotasuna bermatzeko moduan erabiltzeko. Azken eguna:  HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
apirilaren 27a
Boto-txartela aukeratuta eta gutun-azalean sartuta, hautesle den mahaian emango du botoa. Apirilaren 28a HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED
22.- HAUTESKUNDEEKIKO AUZI-PROZESUA.    
Hautetsiak izendatzeko ekitaldia dela-eta, PHB eskudunaren aurrean auzi-errekurtsoa jartzea. Maiatzaren 14tik 16ra HAOLO, 112.1 eta 2
Justizia Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzietako salaren epaia. Maiatzaren 20a HAOLO, 113.1
Interesdunei epaiaren berri ematea. Ekainaren 4ko ez beranduago HAOLO, 114.1
23.- DIPUTATUEN KONGRESUA ERATZEA    
Hautetsiekin Diputatuen Kongresua eratzeko data. Azken eguna:  EK 68.6
Maiatzaren 23a

(1)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea apirilaren 16ra arte luzatu daiteke.

(2)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea apirilaren 16ra arte luzatu daiteke

Laburdurak:

  • BOE =     Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • LHAO =  Lurralde historikoko aldizkari ofiziala
  • CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • CERA = Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Errolda
  • HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza
  • HBZ = Hauteskunde-batzorde Zentrala
  • PHB = Probintziako Hauteskunde-batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde-batzordea
  • PRE  Agindua = Presidentzia Ministerioaren agindua
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED = Errege Dekretua
  • KA =       Konstituzio Auzitegia

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: