Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2016. Hautaezintasunak eta bateraezintasunak. Definizioak eta Lege-erregimena

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

Hautatua izateko ezintasuna eta bateraezintasuna: definizioak eta haiei buruzko lege-xedapenak

1.- HAUTATUA IZATEKO EZINTASUNA: definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak:

  • Hautatua izateko ezintasuna:Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagai izateko legezko ezgaitasun-egoeran egon daitezkeenek. Hautatua izateko ezintasuna hautagaitzak aurkezten direnetik botoa emateko eguna arte gerta daiteke  (HBZren Erabakia, 1996-01-29koa). Hautaezin ez izateko, nahikoa da hautatua izateko ezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimisioa eman). 2016ko hauteskundeei dagokienez, hori egiteko epea 2016ko maiatzaren 6tik 23ra bitartekoa da, biak barne.
  • Hautatua izateko ezintasuna, gerora etorritakoa: Aurrekoaren definizio bera du. Hautagaitzak aldarrikatu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da; hau da, 2016ko maiatzaren 31tik.

    Nolanahi ere, hauteskunde hauetan eskumena duten probintziako hauteskunde-batzordeek adierazi behar dute hautagaiaren hautaezintasuna.

2016ko hauteskunde orokorretako lege-araubidea:

  • HAOLO:
    • 6.1, 2 eta 3 artikuluak: hauteskunde-mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.
    • 154 artikulua: Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.

2.- BATERAEZINTASUNA: definizioa eta hari buruzko lege-xedapenak:

  • Bateraezintasuna: Kargu hautetsi bat beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatu batzuekin batera izateko debekua da. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak aukeratu egin beharko du hautetsi-karguaren eta kargu publiko edo pribatuaren artean.

    Betiere, kargu hautetsiaren bateraezintasuna Diputatuen Kongresuaren edo Senatuaren osoko bilkurak adierazi beharko du, diputatu- edo senatari-kargurako hurrenez hurren (HAOLO, 160.3 artikulua).

2016ko hauteskunde orokorretako lege-araubidea:

  • HAOLO:
    • 6.4 artikulua, mota guztien hauteskundeetan bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa eta hauteskundeetan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa.
    • 155.2tik  160ra artikuluak: hauteskunde orokorretarako hautaezintasun-arrazoi espezifikoak.
  • 1/2014 Legea, 2014ko ekainaren 26koa, 1/2014 Legea, 2014ko ekainaren 26koa, zeinak kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen baititu: 2. eta 16. artikuluak (EHAA, 145. zenbakia, abuztuaren 1ekoa).
  • 49/2016 Dekretua, 2016ko martxoaren 22koa, zeinen bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen katalogo eguneratua (EHAA, 59. zenbakia, martxoaren 30ekoa).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: