Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Irisgarritasuna

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak gaixoei edota desgaitasun fisikoren bat dutenei, lekualdatu ezin badira, garraio-zerbitzua eskaintzen die beren hauteslekura joan ahal izateko.

Zerbitzu hori nahi duenak, apirilaren 16ra arte deitu dezake telefono zentralita hauetara:

DYA

Nork erabil dezakeen eta nola eskatu behar den

Braille sistema ezagutu behar da, eta gainera: %33ko edo gehiagoko ikusmen-desgaitasuna eduki edo ONCEko afiluatua izan.

Hori eskatzeko, 012 telefonora deitu behar duzu, eta horrek Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Zerbitzuarekin harremanetan jarriko zaitu.  28 egun dituzu hauteskundeetarako deialdia argitaratzen denetik (otsailaren 27tik martxoaren 25era).

Telefonoz datu hauek eskatuko dizkizute:

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea
  • NANa.
  • Harremanetarako telefonoa.
  • Braillea ezagutzen baduzu.
  • % 33ko edo gehiagoko ikusmen-desgaitasuna aitortuta baduzu edo ONCEn afiliatuta bazaude.
  • Nahiago baduzu bozkatzeko maletatxoa hauteskunde-mahaira edo zure etxera bidaltzea.

Zertan datza

Nahi duzun boto-papera pertsonalki aukeratu ahal izango duzu, irisgarritasuna eta boto-sekretua bermatuta gera daitezen.

Horretarako, boto-paper eta gutun-azal normalizatuak eta braillezko dokumentazio osagarria erabiltzen dira maletatxoa baten barruan.

Hauteskunde-mahaian edo zure etxean, aldez aurretik identifikatuta, maletatxoa emango dizute. Honako hauek ditu:

  • Dokumentazioa erabiltzeko jarraibideak
  • Bozketarako gutun-azal normalizatu bat.
  • Gutun-azal handi bat, hautagaitza bakoitzeko beste gutun-azal txikiago batzuk Gutun-azal txiki bakoitzaren kanpoaldean, hautagaitzaren izena agertzen da tintaz eta braillez. Gutun-azala txikiaren barruan bozkatzeko boto-paper normalizatu bat dago, kanpoan brailllez adierazten den izenarekin bat datorrena.

Bozketa

a) Hauteskunde-mahaira maletatxoa bidaltzeko eskatu baduzu:

  • Identifikatu mahaiaren aurrean. Mahaiak eskaera egin zenuela egiaztatuko du eta bozkatzeko maletatxoa emango dizu.
  • Dokumentazio hori pribatuan erabiltzeko prestatutako gunera joan.
  • Aukeratutako boto-papera, gutun-azal normalizatuan sartu.
  • Mahaira itzuli eta gutun-azala (boto-paperarekin) hautestontzian sartu.
  • Emandako boto-paper guztiak jaso, zure botoaren sekretua ziurtatzeko.

b) Zure etxean maletatxoa jasotzea eskatu baduzu, eragiketa guztiak bertan egingo dituzu, eta gero zure hauteskunde-mahaian bozkatuko duzu. Nolanahi ere, azkenean a) puntuan adierazitakoaren arabera botoa ematea erabaki baduzu, beste maletatxo oso bat izango duzu hauteskunde-mahaian. Zure etxera maletatxoa bidaltzeko eskatu baduzu eta ezin baduzu jaso, beste pertsona batek jaso dezake zure lekuan. Beharrezkoa da pertsona horrek zuk sinatutako baimen sinplea eta NANaren edo pasaportearen fotokopia (edo jatorrizkoa) aurkeztea.

Bestelako informazioa

Hautesleek 012 telefonoa erabil dezakete hautagai-zerrendak, hautagai-zerrenda horietako hautagaiak eta braille botoari buruzko beste edozein informazio kontsultatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi araudia: 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei botoa ematea errazten dien boto eskuragarriaren prozedura arautzen duena (abenduaren 8ko BOE, 294. zk.) eta 3817/2007 Agindua, Barne Ministerioaren abenduaren 21eko Agindua, hura garatzen duena (abenduaren 27ko BOE, 310. zk.).

Datuen babesa

Kontsultatu hemen datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Gaixoen edo ezgaitasunen bat dutenen botoa

  1. Presentziala

    Bozketa-egunean gaixotasunen bat edo ezintasunen bat baduzu, botoa ematen lagunduko dizun pertsona batekin edo gutun-azalak mahaiari entregatzeko baliabide materialen batekin lagun dezakezu.

  2. Posta bidezko botoa

    Boto-eskaera egiteko posta-bulego batera joatea eragozten dizun gaixotasun edo ezintasunen bat baduzu, zure izenean egin dezake notariotza- edo kontsulatu-baimena eman diozun beste pertsona batek. Horretarako, honako hauek eman behar dizkiozu notarioari:

    • Zure NANa (ez du fotokopiarik balio)
    • Ordezkatzen zaituenaren NAN (ez du fotokopiarik balio)
    • Medikuaren ziurtagiri ofiziala, botoa eskatzera Correosera pertsonalki joan ezin zarela egiaztatzen duena.
    • Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia, zure eta zure ordezkariaren datuekin beteta.

    Notarioak bisita egingo dizu egiaztapena egiteko eta baimendutako pertsonaren alde notario-ahalordea zabaltzeko. Izapide hau doakoa da, zure etxera joatea barne.
    Baimena banan-banan eman behar zaio hautesle bakoitzari. Pertsona berak ezin du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

    Ordezkatzen zaituen pertsona bera joango da posta-bulegora, honako hauekin:

    • posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia
    • notario-ahalordea
    • NANa

    Postetxeko langileek egiaztatuko dute eskabidean ordezkatzen zaituen pertsonaren sinadura eta haren NANa bat datozela.

    Botoa eskatzeko epea otsailaren 27tik apirilaren 11ra izango da.


    Errolda-bulegoak posta ziurtatu bidez bidaliko zaitu, apirilaren 1etik 14ra, eskabidean adierazitako helbidera:

    • Erroldako inskripzio-ziurtagiria
    • Mahaiburuari zuzendutako gutun-azala
    • Bozkatzeko gutun-azala
    • Hautagai-zerrenda bakoitzeko boto-orri bat
    • Jarraibideen orria


    Dokumentazio hori jasotzen duzunean, hau egin behar duzu:

    1. Botoa eman nahi duzun hautagai-zerrendako txartela aukeratzea.
    2. Boto-txartela gutun-azalean sartu eta itxi.
    3. Mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean honako hauek sartzea:
      • boto-txartela duen gutun-azala
      • erroldan izena eman izanaren ziurtagiria
    4. Gutun-azala itxi eta mahaira bidali.
    5. Ordezkariak berak joan behar du posta-bulego batera eta gutun-azala entregatu.

    Bidaltzeko azken eguna apirilaren 18a da (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua). Lehenbailehen egitea gomendatzen dizugu, epe barruan jasotzen dutela ziurtatzeko