Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Braille Botoa

Apirilak 21. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

Nola bozka dezaket baldin eta ikusteko desgaitasunen bat badut?

Boto-prozedura irisgarria erabil dezakezu:

  • Braille sistema ezagutzen baduzu eta
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta baduzu edo ONCEko bazkidea bazara

Nola eska dezaket?

  • Eusko Jaurlaritzaren doako 012 telefonora deituta otsailaren 27tik martxoaren 25era bitartean

Eta nola helduko zait bozkatzeko dokumentazioa Braillen?

Bi eratan lortuko duzu:

  • Behar besteko aurrerapenarekin zure etxean jasoko duzu
  • Horretaz gain, bozketa egunean hauteskunde-mahaian jaso dezakezu zure jatorrizko NANa aurkeztuta

Informazio gehiago 012an eta euskadi.eus web-orrian

Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza.