Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek botoa posta bidez ematea

APIRILAK 21. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

  • Aldi baterako atzerrian bizi naiz eta botoa eman nahi dut

    -“EZ EGOILIAR” gisa inskribatu behar duzu dagokizun Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan otsailaren 27tik matxoaren 23ra bitartean, eta botoa eskatu.

  • Non lor dezaket boto-eskaera?

    Zure Kontsuletxean, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.euskadi.eus) edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.exteriores.gob.es/eu/).

  • Non entregatu behar dut?

    Zure Kontsuletxean zuk zeuk entregatu behar duzu jatorrizko NANa edo pasaportea erakutsita.

  • Noiz jasoko dut bozkatu ahal izateko dokumentazioa?

    Martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean

  • Eta botoa aukeratu ondoren?

    -Posta ziurtatu bidez bidali behar duzu Euskadiko zure hauteskunde-mahaira martxoaren 26tik apirilaren 17ra bitartean.

Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza.