Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Egutegi orokorra

Jarraian, legezko epeak eta, hala badagokio, dagozkien luzapenak adierazten dira.

  1. Espainako egoiliarrek botoa posta bidez ematea
  2. Gaixorik dauden edo desgaitasunak dituzten Espainiako Estatuko egoiliarrek botoa posta bidez ematea
  3. Itsasoan diren langileek botoa posta bidez ematea
  4. Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatzea
  5. Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa (AEHE)
  6. Atzerrian iraunkorki bizi diren (AEHE) baina Hauteskunde-prozesuan Espainiako Estatuan aldi baterako dauden egoiliarren posta bidezko botoa
  7. Ikusmen-desgaitasuna dutentzako boto irisgarria (Braille sistema bidezko botoa)
  8. Hauteskunde-garaian Errolda zuzentzea

  1. Espainako egoiliarrek botoa posta bidez ematea

    1. taula: Espainian posta bidez bozkatzeko egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Hautesleak botoa posta bidez emateko eskatzea Otsailaren 27tik apirilaren 11ra HAOLO, 72 a)
    HEBk hautesleei bidaltzea posta bidez bozkatzeko dokumentazioa Apirilaren 1etik 14ra HAOLO, 73.2
    Botoa posta bidez mahaira bidaltzea

    Apirilak 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua)

    HAOLO, 73.3
  2. Gaixorik dauden edo desgaitasunak dituzten Espainiako egoiliarrek botoa posta bidez ematea

    2. taula: Egoiliar ezgaituen posta bidezko boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Gaixorik dagoen edo desgaitasuna duen pertsonak botoa posta bidez emateko eskaera egitea, notario bidez baimendutako pertsona baten bitartez Otsailaren 27tik apirilaren 11ra HAOLO, 72.c)
    LHHBk dagokion HEBra itzuliko ditu eskaerak Otsailaren 27tik apirilaren 13ra 605/1999 ED, 8.3 artikulua
    HEBPOk erroldako inskripzio-ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igortzea hautesleak adierazitako helbidera Apirilaren 1etik 14ra HAOLO, 73.1 eta 2
    Botoa posta bidez mahaira bidaltzea

    Apirilak 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua)

    HAOLO, 73.3
  3. Itsasoan diren langileek botoa posta bidez ematea.

    3. taula: Ontziratutako posta pertsonalaren bidez bozkatzeko egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Botoa posta bidez emateko eskaera itsasontzitik egitea: erradiotelegrafia, posta elektroniko edo fax bidez Otsailaren 27tik apirilaren 11ra 605/1999 ED, 9.2, 3 eta 4 artikuluak
    HEBak dokumentazioa bidaltzea, itsasoan den pertsonak adierazitako portura, armadoreari, kontsignatarioari edo itsasontzira Apirilaren 1etik 14ra 605/1999 ED, 9.5
    Itsasoan den pertsonak botoa posta bidez bidaliko du mahaira, estatuko edozein portutatik.

    Apirilak 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua)

    605/1999 ED, 9.6
  4. Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatzea (ERTA)

    4. taula: ERTA boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Posta bidez botoa emateko eskaera kontsuletxeetan egitea, edo Kontsuletxeko Erregistroan "ez-egoiliar" inskribatzea Otsailaren 27tik martxoaren 23ra 1621/2007 ED
    HEBk hautesleen etxeetara bidaltzea bozkatzeko behar diren hauteskunde-dokumentuak  Martxoaren 26tik apirilaren 1era 1621/2007 ED
    Hautesleek botoa posta bidez bidaltzea mahaira Martxoaren 26tik apirilaren 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua)  1621/2007 ED
  5. Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa (CERA).

    5. taula: AEHEren boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    HEBek ofizioz bidaltzea CERA dokumentazioa (boto-paperak izan ezik) Martxoaren 16tik 22ra HAOLO, 75.1 eta 3
    HEBek boto-paperak ofizioz bidaltzea Martxoaren 27tik 31ra HAOLO, 75.1 eta 3
    Hautesleek posta bidezko botoa kontsulatura bidaltzea Martxoaren 26tik apirilaren 16ra HAOLO, 75.7
    Hautesleek botoa hautestontzian gordetzea kontsulatuetan edo zentro gaituetan Apirilaren 13tik 18ra HAOLO, 75.4 eta 5
    Bulego kontsularrek MAEUEri bidaltzea hautestontzietan utzitako gutun-azalak, postaz jasotakoak eta kontsulatuaren akta Apirilaren 20a HAOLO, 75.8
    MAEUEk hautestontzietan utzitako gutun-azalak eta kontsulatuetan jasotako botoak bidaliko dizkie LHHBei (boto-zenbaketaren eguneko 8: 00ak baino lehen) Apirilaren 20tik 21ra HAOLO, 75.8
  6. Atzerrian iraunkorki bizi diren (CERA) baina Hauteskunde-prozesuan Espainian aldi baterako dauden egoiliarren posta bidezko botoa

    6. taula: Bertaratutako AEHEren boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Hautesleak posta bidez bozkatzeko eskaera egitea Espainiako edozein posta-bulegotan Otsailaren 27tik apirilaren 11ra HAOLO, 72.a)
    HEBk erroldako inskripzio-ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa bidaltzea hautesleak adierazitako helbidera Apirilaren 1etik 14ra HAOLO, 73.1 eta 2
    Dagokion LHHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde-dokumentazioarekin batera Apirilarn 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) HAOLO, 73.3
  7. Ikusmen-desgaitasuna dutentzako boto irisgarria (Braille sistema bidezko botoa)

    7. taula: Braille botoaren egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Ikusmen-desgaitasuna duenak Segurtasun Sailari telefonoz jakinaraztea (012), boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko Otsailaren 27tik martxoaren 25era 1612/2007 ED
    Hautagai-zerrenda aldarrikatuak eta hautagai-zerrendetako hautagaiak kontsultatzeko aukera, Segurtasun Sailaren webguneko formatu erabilgarrian, edo Segurtasun Sailak horretarako jarri duen doako telefono bidez Martxoaren 25etik apirilaren 21era 1612/2007 ED
  8. Hauteskunde-garaian Errolda zuzentzea

    8. taula: Errolda ikusgai jartzeko eta zuzentzeko egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Hauteskunde-errolda udaletan eta kontsuletxeetan erakustea Martxoaren 4tik 11ra HAOLO, 39.2
    HEBn egindako erreklamazioak udaletan eta kontsuletxeetan aurkeztea Martxoaren 4tik 11ra HAOLO, 39.3.
    Hautesleak HEBri eskatzen dio bere etxean propaganda-bidalketarik ez jasotzeko. Martxoaren 4tik 11ra HAOLO, 39.3.
    Errolda arrazoirik gabe handitzea salatzeko erreklamazioak hautagai-zerrendetako ordezkariek aurkeztea HEBn Martxoaren 4tik 11ra HAOLO, 39.4
    HEBk erreklamazioak ebaztea Martxoaren 4tik 14ra HAOLO, 39.6
    Erroldaren zuzenketak udaletan eta kontsuletxeetan erakustea Martxoaren 15a HAOLO, 39.6
    HEBren ebazpenen aurkako errekurtsoak administrazioarekiko auzien epaitegian aurkeztea Martxoaren 4tik 20ra HAOLO, 40.1.
    Epaia jakinaraztea interesdunari, udalari, kontsuletxeari eta HEBri Martxoaren 4tik 25era HAOLO, 40.2.
    HEBk hautesleei errolda-txartela bidaltzea. Martxoaren 4tik aurrera HAOLO, 39.7.
    HEBPOk hauteskunde-erroldaren ale bat ematea hautagai-zerrendetako ordezkariei (hautagai-zerrendak aldarrikatu ondoren) Martxoaren 26tik 27ra HAOLO, 41.5

 

Laburdurak:

  • EHAA = Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • LHAO =  Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • EHE = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • CERA= Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEB = Hautesle Erroldaren Bulegoa
  • AEHB = Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
  • LHHB =  Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • ELHL = Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • PRE AGINDUA = Presidentziako Ministerioaren Agindua
  • ED = Errege Dekretua
  • KA = Konstituzio Auzitegia
  • EAEAN = Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia