Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hauteskunde-araudia

2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan araudi hau aplikatu behar da:

Euskadin aplikatzeko hauteskunde-araudia

Legeak:

  • 5/1990 LEGEA, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 134 zk., uztailaren 6an), eta lege hori aldatu zituzten beste lege hauek ere: ekainaren 19ko 15/1998 Legea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 128 zk., uztailaren 9an), urriaren 4ko 6/2000 Legea (EHAA, 213 zk., azaroaren 7koa), martxoaren 28ko 1/2003 Legea (EHAA, 72 zk., apirilaren 10ekoa), otsailaren 18ko 4/2005 Legea (EHAA, 42 zk., martxoaren 2koa) eta abenduaren 23ko 11/2015 Legea (EHAA, 3 zk., 2016ko urtarrilaren 7koa eta hutsen zuzenketa 13zk.ko EHAAn, 2016ko urtarrilaren 21ekoan).

Garapen-arauak:

  • 7/2024 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten duena (EHAA, 42 zk., otsailaren 27koa).
  • 148/2018 DEKRETUA, urriaren 16koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituena (EHAA, 203 zk., urriaren 22koa). Uztailaren 2ko 100/2019 Dekretuak aldatua (EHAA, 128 zk., uztailaren 8koa). Indarrean dagoen testu kontsolidatua.
  • 104/2023 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-materialaren eta -dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak zehazten dituena, bai eta horiek entregatzeko prozedura ere. (EHAA, 145 zk., abuztuaren 1ekoa).
  • AGINDUA, 2024ko martxoaren 11koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak. (EHAA, 58. zk., 2024ko martxoaren 20koa)
  • AGINDUA, 2024ko martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena. (EHAA., 48. zk., 2024ko martxoaren 4koa).
  • 35/2024 DEKRETUA, martxoaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeko burua eta kideak izendatzen dituen Dekretua aldatzen duena. (EHAA 59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna).
  • AGINDUA, 2024ko martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena. (EHAA 59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna).

Estatuan aplikatzeko hauteskunde-araudia

Legeak:

  • Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) 1985eko ekainaren 20an argitaratu zena, eta lege horren aldaketak, EAO hauetan argitaratu zirenak: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan eta 2011ko ekainaren 16ko azken aldaketa, HAOLOren 160. artikulua aldatzen duena, eta martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidez egindako azken aldaketa, alderdi politikoen jarduera ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa (Laugarren Azken Xedapena ikusi) (EAO, 77. zk., martxoaren 31koa).
    Zehazki, hauteskunde hauei aplikagarri zaizkien artikuluak  dira HAOLOren I. Tituluan dauden artikuluetatik Lehenengo Xedapen Gehigarriaren bigarren atalean ezarritako artikuluen zerrendaren arabera oinarrizko izaera dutenak.

Garapen-arauak:

  • PJC/284/2024 Agindua, apirilaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Ministroen Kontseilua, 2024ko martxoaren 19koa, zerbitzu publikoko betebeharrak posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari 2024an deitzen diren hauteskundeak. (EAO, 81 zk., apirilaren 2koa)
  • 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasunen bat duten  pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte har dezaten oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.  (EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • 1621/2007 Errega Dekretua, abenduaren 7koa, atzerrian aldi baterako dauden espainiarrek boto emateko prozedura arautzen duena. (EAO, 299 zk., abenduaren 14koa).
  • 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria arautzen duena. (EAO, 294 zk., abenduaren 8koa).
  • Barne Ministerioaren 3817/2007 Agindua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria garatzen duena. (EAO, 310 zk., abenduaren 27koa).

Arlo esanguratsuenei aplikagarri zaizkien arauei buruzko aipamenak:

2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, loturak indarrean dagoen hauteskunde-araudiari buruzko aldizkari ofizialekin eta beste informazio interesgarriekin

  • EAO

    Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 1085/2023 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, 2023ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 306 zk., abenduaren 23koa).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilez hil eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena. (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 423/2011 Errege Dekretua, martxoaren 28koa, beste Errege Dekretu hau aldatzen duena: otsailaren 2ko 157/1996 ED, hautesle-errolda hilez hil eguneratu beharra ezartzen duena eta errolda horretan inskribatzeko behar diren datuak arautzen dituena (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden edukia eta hautesle-erroldaren kopiak arautzen dituen 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa,  aldatzen duena. (EAO 33 zk., 2009ko otsailaren 7koa).
  • EHAA


    • Langileen parte-hartzea: Agindua, 2024ko martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena. (EHAA, 59 zk., martxoaren 21ekoa)
    • Hauteskunde-gastuen muga: Agindua, 2024ko martxoaren 11koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak. (EHAA, 58 zk., martxoaren 20koa).
    • Hauteskundeetarako diru-laguntzaren zenbatekoak: Agindua, 2024ko martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena (EHAA, 48 zk., martxoaren 6koa).
    • Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko eratzea: 148/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena. (EHAA, zk., 116, ekainaren 15ekoa). Martxoaren 19ko 35/2024 Dekretuak aldatua (martxoaren 21eko EHAA, 59. zk.)