Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautagaiak. Hauteskunde-batzordeen erabakiak eta jarraibideak

Hauteskunde-batzorde Zentrala (HBZ)

Hautesle-elkarteak:

Ahaldunak:

Hautagaitzak:

a. Hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa:

b. Hautagaitzen izena, ikurra edo enblema eta siglak:

  • Ciudadanosek Alacanteko  PHBren apirilaren 3ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, alderdi horri dagozkion boto-paperetan agertu behar den logoa dela eta. Errekurtsoa ezestea erabaki da PHBk onartutako logoa Alderdi Politikoen Erregistroan agertzen dena baita (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
  • Erreklamazioa, hauteskunde-koalizio bati eragozteko bere izenean “los Verdes” zatia ager dadin (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
  • Erreklamazioa beste hauteskunde-koalizio bati eragozteko “UP” edo “Up” siglak erabil ditzan (HBZren Erabakia, 2015-11-15ekoa).
  • Kontsulta, ea alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehi dakiokeen, hauteskundeetarako (HBZren erabakia 2000-01-20koa).
  • Kontsulta, ea alderdi politiko batek hauteskunde-barruti jakin batean barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta ikurra erabil ditzakeen (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
  • Kontsulta, Alderdi Politikoen Erregistroan badirela hiru alderdi politiko, sinboloetan hainbat antzekotasun dituztenak, eta ezberdintasun gutxi, kolore-ñabarduretan oinarrituak (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
  • Kontsulta, ea hautagai-zerrenda batek ordeztu dezakeen aurkeztu duen ikurra beste berri batekin (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).

c. Hautagaitzetako ordezkariak izendatzea:

d. Hautagaien zerrenda:

e. Hautagaitzak aldarrikatzea:

  • Hautagaitzak aldarrikatzearen kontrako errekurtsorako epeen zenbaketa (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
  • Hautetsitzat aldarrikatu al daiteke hautagai bat, baldin eta hauteskunde-egunean hautaezintasun-egoeran badago baina egoera hori ez bada aurretik hauteman. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa)
  • Hautagaitz bat sinbolorik eta siglarik gabe aurkezten bada, sigla edo sinbolo horiek Alderdi Politikoen Erregistroan ez daudelako, hautagaitz horren aldarrikapenaren balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2008-02-07koa).
  • Hautagaitz bat osorik aurkeztu ez bada, irregulartasun hori zuzentzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).

Hautesle-errolda:

  • 3/2023 Jarraibidea, apirilaren 13koa, HBZrena, hautagai-zerrendetako ordezkariek hautesle-erroldaren kopiak telematikoki eskuratzeari buruzkoa.
  • Unidos Podemosek Bizkaiko PHBren 2016-06-16ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, HEBri ez zaio baimentzen hautagai-zerrenda horrek epez kanpo eskatutako hautesle-erroldaren kopia bat ematea (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
  • Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
  • Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, hautagaitzei erroldaren kopiak entregatzeari buruzkoa (BOE, 2010-01-06).

Hauteskunde-koalizioak:

  1. Nola sortu koalizio bat?

  2. Hauteskunde-koalizioen izena:

    • “Recortes Cero-Los Verdes” hauteskunde-koalizioaren izen desegokia. “Recortes Cero-Grupo Verde” izenak ordezkatu du (HBZren erabakia, 2016-05-19koa).
    • Hauteskunde-koalizioen izena ordena publikoaren kontua da,  hautesleen gainean eragina daukana, eta HBZk ofizioz jartzen dio arreta (HBZren erabakia, 2008-02-04koa).
  3. Hauteskunde-koalizioak eratzeko idazkiaren eredu ofiziala:

  4. Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak?:

  5. Balio osoz eratutako hauteskunde-koalizioak HBZri eta AEHBri argitaratzearen komunikazioa:

Hauteskunde-debateak:

  • Junts koalizioak Atresmedia korporazioaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, bosten arteko hauteskunde-eztabaida bat apirilaren 23an telebista pribatuan eman nahi izateagatik. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du eta, HAOLOren 66.2 artikuluaren arabera, bosten arteko eztabaida proportzionaltasun-printzipioaren aurkakotzat jo du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
  • VOXek RTVEren estaldura informatiborako planaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, haren hautagaiari apirilaren 22an egingo den lauren arteko eztabaidan parte hartzen ez uzteagatik. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 66 artikulua urratzen ez baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • Alderdi Animalistak Atresmediaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, apirilaren 23rako iragarrita dagoen eztabaidan parte hartuko ez duelako. Erreklamazioa ezetsi da (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).

Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan:

  • Zamorako Animalien Defentsarako Elkarteak Zamorako PHBren 2016-06-15eko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horretan ez da baimentzen elkarte horrek gogoeta-egunean egin nahi duen kontzentrazioa (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
  • Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, erabaki horrek ez zuelako hauteskunde-ekitaldiak egiteko baimenik ematen udalak alderdi politikoei ezarritako eremuetatik kanpo (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
  • Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako oraindik esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
  • Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
  • 2011ko udal-hauteskundeen hauteskunde-garaian egindako elkarretaratzeei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia,  2011-10-06koa eta Auzitegi Gorenaren Autoa, 2011-05-20koa).
  • 2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako, partikularrek sustaturiko elkarretaratze, bilera eta manifestazioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-19koa).

Propagandarako doako tarteak komunikabide publikoetan:

  • Cero-Los Verdes-Municipalistas errektore-koalizioak eta Por un Mundo más Justo eta Partido Animalista contra el Maltrato animal alderdiek (PACMA) Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 18ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, RTVE.TVE-RNE-Baliabide digitalak Korporazioaren Informazio Estalduraren Planari dagokionez (HBZren erabakia, 2020-07-09koa).
  • Ongi Etorri andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 24ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, aipatutako alderdiari Espainiako Irrati eta Telebistan (RTVE) dagokion hauteskunde-propagandarako doako tarteei buruzkoa (HBZren erabakia, 2020-07-01ekoa).
  • Unión cristiano Demócrata Españolak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 24ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeen harira titulartasun publikoko hedabideetan doako tarteak banatzea onartu zen (HBZren Erabakia, 2020-07-01ekoa).
  • Vox enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 18ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, EITBk 2020ko uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetarako proposatutako doako publizitate-denboren banaketari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2020-06-26koa).
  • PSOEk errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 64.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • PUM+J-k errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, RTVEn hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka eta RTVEren estaldura informatiborako planaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, 4/2011 Instrukzioaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen  komunikazioa, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetarako EiTBren hauteskunde-kanpainaren informazio-estaldurari buruz. (BAO 69 zk., 2019-04-09).
  • Eremu nazionaleko titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa (HBZren erabakia, 2019-04-04koa; BOE 83 zk., 2019-04-06koa).
  • PSOEk erreklamazioa aurkeztu du hauteskunde-propagandarako doako tarteei buruz RTVEk egindako proposamenaren aurka. Batzordeak RTVEren irizpidea berrestea erabakia du (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
  • A Coruñako PHBk galdetu du Irrati-Telebistako Batzordearen parte izateko eskubidea daukaten alderdiei buruz (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
  • 6/2019 Instrukzioa, martxoaren 18koa, 2019ko apirilaren 28an egitekoak diren hauteskundeak direla eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusten diren eskumenak PHBei eskuordetzan emateari buruzkoa (HBZren instrukzioa, 2019-03-18koa).

Boto-zenbaketa orokorra:

  • Madrileko PHBren abenduaren 29ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa; horren bidez, Batzorde horrek egindako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazio-idazkia ez onartzea erabaki baitzen (HBZren Erabakia, 2016-01-04koa).
  • Mahaiko boto-zenbaketan hautagaitzaren ezein ordezkarik protesta egin ez duenean boto baliogabeak berrikusteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna:

  • 8/2007 Jarraibidea, 2007ko abenduaren 17koa, aipatu berdintasuna ez betetzearen irregulartasunak konpontzeari buruzkoa (BOE, 2007-04-20).
  • 5/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, HAOLOko 44.bis eta 187.2 artikuluak aplikatzeari buruzkoa, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunari dagokionez (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).

Artekariak:

  • Hauteskunde-batzorde Zentralaren urtarrilaren 23ko 1/2019 Jarraibidea, hainbat hauteskunde-prozesu batera gertatzen direnean kontu-hartzaileek eman beharreko botoari buruzkoa (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 79.1 artikulua). (BOE, 26. zk., urtarrilaren 30ekoa).
  • Ahaldunen eta artekarien identifikazioa ehunezko euskarrian jartzeari buruzko kontsulta, zehazki, 2016ko Hauteskunde Orokorren egunean kamiseta batean inprimatuta jartzeari buruz (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
  • Hautagaitzetako artekariek bozketarekin lotutako hainbat kontu, boto eman duten hautesleen zerrenda, hain zuzen, ezagutu dezaketelako jarritako kexa bati buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa).
  • Kontsulta, ea, mahaiko boto-zenbaketaren akta bukatutakoan, boto-eskubidea erabili duten pertsonak idatzita alderdietako artekariek egin dituzten zerrendak suntsitu behar diren, ala, aitzitik, artekariek eraman ditzaketen (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
  • 2/2007 Jarraibidea, 2007ko martxoaren 22koa (BOE, 2007-03-29), artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa.
  • Mossos d’Esquadrakoek hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzko kontsulta, alderdi politiko bateko artekari, ahaldun edo hauteskunde mahaietako kide gisa. (HBZren erabakia, 2000-03-20koa).

Titulartasun publikoko hedabideak:

  • Recortes Cero-Grupo Verde koalizioak erreklamazioa aurkeztu du TVEko la 1k estaldura informatiborako plana bete ez duelako. Batzordeak erreklamazioa onartzea erabaki du eta RTVEri eman gabeko saioagatik koalizio hori konpentsatzeko agindu dio (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
  • Ciudadanosek errekurtsoa jarri dio Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko (CCMA) hedabideek Madrilgo martxoaren 16ko manifestazioari emandako estaldura dela eta, Bartzelonako PHBk martxoaren 21ean hartutako Erabakiari. Errekurtsoa baietsi da eta Bartzelonako PHBri agindu dio CCMAko arduradunei zehapen-espedientea irekitzeko (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
  • Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, EITBk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
  • Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, RTVEk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
  • 1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
  •  4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, hedabide horiek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
  • 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).

Titulartasun pribatuko hedabideak:

  • 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (BOE, 74. zenbakia, 2011-03-28).
  • 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).

Bozketarako edo sinadura-bilketarako informazio-mahaiak, gogoeta- eta bozketa-egunekin batera:

  • Hauteslekuetatik hurbil hautesleei galderak egitearren, erakunde politiko nahiz sozialen bozketa-mahaia instalatzeko baimena ukatzea (HBZren erabakiak:  2005-03-10ekoa eta 2014-05-19koa). (Azken akordio hau berretsi zuen STSk, 2015-06-16koa).

Hauteskundeetarako baimenak hautagaientzat:

Hauteskunde-kanpainaurrea:

  • EN MAREAk A Coruñako PHBren apirilaren 8ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, hauteskunde-kanpaina hasi aurretik leku publikoetan jarritako hauteskunde-kartel guztiak kentzeko agintzen zen. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
  • Mitjans Audiovisuals Korporazio Katalanak errekurtsoa aurkeztu du, Bartzelonako PHBk, TV3ko programa batean “prisispilitics” etiketaren erabilerari buruz,  apirilaren 4an hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Bartzelonako PHBren erabakia berrestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • PPk RTVEren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, 7an La 1ko telediarioan eta 24 horas kanalean hauteskunde aurrekanpainari buruzko informazioa emateagatik. Batzordeak erreklamazioa ezestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen ez delako (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • PPren errekurtsoa, Badajozeko PHBren 2015-11-23ko erabakiaren aurka. Horren bidez ebatzi zen PSOEk erabaki honen aurka jarritako errekurtsoa: PPk “100 días de Gobierno” “Gobernando con hechos” izeneko ekitaldi publikoaren aurka jarritako salaketa zela eta, Llerenako EHBk 2015-11-17an hartutako erabakia. (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
  • Kontsulta, hautagaien argazkiak alderdiaren hauteskunde-programa aurkezteko ekitaldiak iragartzeko hedabideetan erabiltzeari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
  • 3/2011 Jarraibidea, 2011ko matxoaren 24koa, kanpainaurrean hauteskunde-propagandako ekintzen debekuei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
  • Kanpainaurrean propaganda edo publizitatea egiteko debekuari buruzko kontsultak (HBZren Erabakia, 2011-02-17koa).

Preso prebentiboak eta hauteskunde-kanpainan parte hartzeko eskubidea:

  • Junts koalizioak eskatu du Madrilgo espetxe batean dagoen hautagaiak apirilaren 21ean 17:00etan egingo den hauteskunde-ekitaldian telematikoki parte hartzeko aukera izan dezala. Batzordeak eskabide hori onartzea erabaki du, baina nabarmendu du 17:30ak baino lehen amaitu beharko duela (HBZren erabakia, 2019/04/22koa).
  • ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du espetxean dauden bi hautagaik espetxetik bertatik apirilaren 26ko hauteskunde-ekitaldietan telematikoki parte hartzeko aukera izan dezatela. Batzordeak erabaki du apirilaren 26ko goizean egingo den ekitaldirako eskabidea ukatzea, baina onartzea bideokonferentzia bidez parte hartzea 19:00etatik aurrera (HBZren erabakia, 2019-04-22koa).
  •  ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide publikoetako  eztabaida publikoetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik, apirilaren 18an, 19an, 24an eta 25ean. Batzordeak eskabidea ezestea erabaki du; izan ere, espetxeko bideokonferentzia-gela ezin da erabili erreserbatuta dagoelako. Horrez gain, Espetxetako idazkari nagusiaren txostenetan agertzen diren aurkako irizpideak kontuan hartu dira (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
  • ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide eta eztabaida publiko zehatz batzuetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik. Batzordeak eskaera ezestea erabaki du preso prebentiboak espetxetik ateratzeko eskumenik ez daukalako. Eztabaidetan espetxetik bertatik parte hartzeari dagokionez, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren txostena eskatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
  • JUNTS koalizioak eskatu du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan Bartzelonarako hautagaia denarekin Madrilgo espetxe batean hauteskunde-debate bat egiteko baimena. Batzordeak adierazi du eskatutakoa ebazteko eskumenik ez daukala eta eskaera hori Auzitegi Goreneko Arlo Penaleko Salara bideratu behar dela, organo horrek daukalako eskatutakoa hautagaia atxilotuta egotearekin bateragarria den erabakitzeko eskumena (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
  • Esquerra Republicanak eskatu du Madrilgo bi espetxetan apirilaren 13an hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko baimena. Batzordeak erabaki du eskaera arlo horren gaineko eskumena daukaten probintziako hauteskunde-batzordeetara bideratzea (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).

Hautagaitzen hauteskunde-propaganda:

  • 1/2021 Jarraibidea, maiatzaren 13koa, HBZrena, hartzailea izendatuta ez duten bidalketen bidez hauteskunde-propaganda zabaltzeari buruzkoa.
  • Illes Balears-eko AEHB-k hartutako erabakia atzera botatzea. Horren ondorioz, ikus-entzunezko ekoiztetxe bati, hauteskunde garaian, hedabide publiko baten bidez, hautagai-zerrenda baten aldeko botoa berariaz  eskatzeko adierazpen batzuk egiteagatik jarri zitzaion isuna bertan behera geratzen da. (HBZren erabakia, 2016-04-13koa).
  • PSOEk “Hazteoir.org” elkartearen aurka jarritako salaketa, hauteskunde kanpainan zehar "Hazte Oir" eta "Vota Valores" plataformen bidez botoak erakartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa)
  • Espainiako bandera erabiltzen dutelako, VOX alderdiko hauteskunde-propagandarako 900.000 gutun-azalen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren erabakiak, 2015-12-09koa eta 2015-12-17koa). Abenduaren 9ko erabakiaren bidez gutun-azal horiek banatzea debekatu zen, baina erabaki horri errekurtsoa jarri zaio  Auzitegi Goreneko Administrazioareki Auzietarako Salako 7. Sekzioan eta horrek, 2015-12-15eko Autoaren bidez, HBZren erabaki hori kautelaz etetea erabaki du.

Teknologia berrien erabilera:

  • 4/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).

Autonomia-erkidegoko Hauteskunde-batzordea (AEHB)

  • Alderdi politikoen titulartasuneko banku-kontu ezeztatuei buruzko akordioa (AEHBren erabakia, 2020-10-16 (PDF, 36 KB)).
  • Erabakia, 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeetan hauteskunde-bidalketengatik diru-laguntza publiko gisa jaso daitekeen gehieneko diru-laguntzari buruzkoa (AEHBren erabakia, 2020-10-16 (PDF, 49 KB)).
  • Idazkia. Jakinarazten du Irrati eta Telebistako Batzordea eratu dela eta doako tarteak banatzeko proposamena egiten du (AEHBren erabakia, 2020-03-17).
  • Erabakia. Irrati eta Telebistako Batzordea izendatzea eta hautagai-zerrendei dagozkien doako denbora globalak banatzea (AEHBren erabakia, 2020-03-11).
  • Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEko hauteskunde-propagandako tarteak banatzeko proposamenari buruz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
  • Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEk Estaldura Informatiborako Planerako egindako proposamenaz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
  • Ciudadanosek EITBko Estaldura Informatiborako Planerako proposamenaren aurka jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
  • Bozketa-egunaren aurreko egunetan Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-informaziorako web-orrian inkestak mantentzeari buruzko kontsulta (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa, bilera-aktaren 7. atala).
  • Salaketa PSE-EE (PSOE)-k Arabako etxebizitzetan banatutako liburuxka bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa)
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuaren aurkako salaketa, proiektu bat aurkezteko egindako ekitaldi publiko bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-04koa)
  • Hauteskunde-kanpainaurrean EH Bilduk postontzietan banatutako publizitate-liburuxka (AEHBren erabakia, 2012-09-20koa)
  • EiTBko zuzendariak egindako kontsulta, hedabide horretan EB-B-k eta Ezker Anitza-IU-k hauteskunde-propagandarako doako tarteetarako zeuzkaten eskubideei buruz (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
  • Ezker Batua- Berdeak – La Izquierda hautagai-zerrendaren izendapena aurkaratzea, nahasketa eragin dezakeelako (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
  • Bilboko Udalak egindako inaugurazioak direla eta, HAOLOren 50.2 eta 3 artikuluen interpretazioa (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa)
  • Lehendakari izateko hautagaiei egindako elkarrizketak EiTBn ematea (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa)
  • Boto-kontaketa orokorrari buruzko erreklamazioetarako epea.
  • Hautagai-zerrendetan gizon eta emakumeen berdintasuna.
  • Hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasunen erregimena
      • Ziurtagiria, instituzioen partaidetza duten sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako kide diren hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasun-araubideari buruzkoa. (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
  • Hautaezintasunak:
    • Hautagaienak:
    • Hauteskundeei buruzko Legearen 4. artikulua:
      • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusten diren hautaezintasun-kausei dagokienez, Euskadiko Alderdi Sozialista /Euskadiko Ezkerraren ordezkari nagusiak egindako kontsultaren gaineko erabakia. (EHAA, 49. zk., 2005eko martxoaren 11koa).
    • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atala:
      • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e)atalean jasota dagoen hautaezintasun-kausaren zentzua eta irismena argitzeko ziurtagiria (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
    • Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atalean jasota dagoen hautaezintasunaren irismenari buruzko ebazpena (EHAA, 178 zk., 1994ko irailaren 19koa).
    • Udaletako idazkariak:
  • Boto baliogabeak
    • Deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko boto baliogabeen izaera:
      • Partido Popularreko ordezkari nagusiak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).
    • Deuseztatutako boto-paperei dagozkien boto baliogabeen kontaketa:
      • Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).