Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautagaiak. Galderak eta erantzunak
UDALAK
- Udalek lekuak gorde behar al dituzte alderdiek propaganda jar dezaten?
- Udalek lokalak gorde behar al dituzte hauteskunde-kanpainan mitinak egiteko?
- Alderdi politikoek jarritako propaganda kentzeko beharra al dute udalek? Nork ordaintzen ditu gastu horiek? Eskubidea al dute udalek baimendu gabeko tokietan propaganda jartzen duten alderdiak zigortzeko?
HAUTESKUNDE-KANPAINAURREA ETA -KANPAINA
HAUTESKUNDE-KANPAINARAKO EPEA
AGINTE PUBLIKOEK KANPAINAN ETA KANPAINA AURRETIK DEBEKATUTA DAUZKATEN JARDUKETAK
- Eusko Jaurlaritzak erakunde-kanpaina egin al dezake gogoeta- eta botazio-egunei buruzko informazioa emateko?
- Eusko Jaurlaritzaren erakunde-kanpaina hautesleria sustatzera zuzen al daiteke?
- Eusko Jaurlaritzak erakunde-kanpaina heda dezake titulartasun publikoko hedabideetan botoa sustatze aldera?
- Zer helburu eta muga dituzte erakunde-kanpainek hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketaren egunera arte?
- Aginte publikoen zer publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzional onesten ditu legeak?
- Legezkoa al da aginte publikoek antolatutako edo finantzatutako edozein jarduera edo ospakizunetan legegintzaldian egindako aipamenen bat egitea, edo horietan erabiltzen diren irudiak, adierazpenak edo logotipoak hauteskundeetan parte hartuko duen alderdiren batek erabiltzen dituenak edo antzekoak izatea?
- Legezkoa da hauteskunde garaian obrak, zerbitzu publikoak edo horien proiektuak inauguratzeko ekitaldiak, aurkezpenak edo erakusketak egitea, edo horren berri ematea; nahiz eta posible izan obra edo zerbitzu horiek aldi horretan martxan jartzea?
- Hauteskundeen deialdia egiten denetik hauteskundeak benetan izan arteko denbora-tartean, aginte publikoek ELHLren 68 bis. artikuluak publizitate-kanpainei eta komunikazio instituzionalari jarritako mugak eta debekuak urratzen badituzte, isuna jarri ahal izango zaie?
HAUTAGAITZEN HAUTESKUNDE-PROPAGANDARAKO EKINTZAK
- Alderdi politikoek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko publizitate-jarduera eta -ekintzak egin al ditzakete, botoa espresuki eskatzen ez badute, hauteskundeak deitzen diren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten den egunera arteko aldian (abuztuaren 2tik irailaren 8ra)?
- Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek publizitate-hesiak erabili al ditzakete beren hautagaiak ezagutarazteko, baldin eta botoa eskatzen ez badute?
- Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek esloganak plazaratu al ditzakete Internet bidez hauteskundeak egingo direla aldarrikatzeko?
- Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek autobusa edo kotxea erabili dezakete kanpainako jardueretara joateko, horietan hautagairen baten irudia edo hautagaitzaren logotipoa dutela?
- Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek hautagaien argazkiak dituzten kartelak balia al ditzakete mitinak iragartzeko?
- Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek hautagaitzako kideen argazkiak jarri al ditzakete hautagaiak edo hauteskunde-programa ezagutarazteko ekintzen berri emateko baliabideetan?
- Gogoeta- eta bozketa-egunetan ospatutako hauteskunde-kanpainako ekintzei buruzko berriak eman al daitezke hedabideetan?
- Bozketa-egunean hauteskunde-propaganda egin al daiteke hauteslekuetatik kanpo? Eta hauteslekuetan, propaganda-kartelak egon al daitezke lurrean itsatsita edo hormetan eskegita?
- Legezkoa al da hautesleriari beren botoari buruz galdetzea edo horri buruzko inkesta egitea hauteslekuan barruan edo pertsonak beren botoa emateko joan diren hauteslekuko gainerako espazioetan?
- Legezkoa al da gogoeta- eta bozketa-egunetan manifestazioak, martxak, mobilizazioak, protesta-ekintzak edo sinadurak biltzeko mahaiak antolatzea hauteskunde-kanpainarekin eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeekin zerikusirik ez duten gaiei buruzkoak badira?
- Hautagaitzaren baten aldeko hauteskunde-kanpaina egin al dezakete politikarekin loturarik ez duten elkarte, profesional-talde edo pertsonek?
- Alderdi politikoek mugatuta al dute hedabide pribatuetan egin dezaketen hauteskunde-gastua?
- Non daude jasota hautagaiek EAEko titulartasun publikoko telebistan egiten dituzten eztabaidei eta elkarrizketei buruzko arauak?
- Hautagaitzek hauteskunde-propaganda jarri al dezakete telebista pribatuetan edo tokiko telebistetan?
- Hautagaitzek hauteskundez kanpoko politika-publizitatea kontrata al dezakete telebista-kate pribatuetan hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean?
- Zer irizpide daude jokoan informazioaren eta komunikazio elektronikoaren teknologia berriak hauteskunde-propagandarako baliatzeari dagokionez?
UDALETAN JARTZEKO PROPAGANDARI BURUZKO ARAUAK
- Hauteskunde-kanpainan, hautagaitzek hauteskunde-propagandadun hesirik edo kartelik jarri al dezakete udalek horretarako gordetako doaneko espazioetatik kanpo?
- Hauteskunde kanpainan, hautagaitzek hauteskunde-propagandako banderatxoak, kartelak edo pankartak jarri al ditzakete herriko zutoin, farola, kabina eta abarretan, hau da, horretarako gordetako doaneko espazioetatik kanpo?
- Legezkoa al da hauteskunde-kanpainan zehar Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan propaganda-karabana mugikorrak egitea? Ibilgailuetatik publizitate-objektuak bota al daitezke (gozokiak, puxikak, propaganda, etab.)?
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalek zigorrak ezar al ditzakete baimendu gabeko tokietan hautagaitzen propaganda jarri edo margotzeagatik?
HAUTESKUNDE-GALDEKETA ETA -INKESTAK
- Noiz plazara daitezke hauteskunde-egunean egindako galdeketen eta inkesten emaitzak?
- Zer denbora-tartetan dago debekatuta hauteskunde-galdeketa eta -inkestak hedatu, argitaratu edo erreproduzitzea?
- Nola eta non arautzen da hautagaiek eta hautagaitzek zuzenketak egiteko duten eskubidea, hedabideetan beren iritziz zehaztasun gabeak edo kaltegarriak diren gertaerak zabaltzen direnetan?
HAUTESKUNDEETAKO INFORMAZIOA TELEBISTETAN
- Zer irizpideren arabera arautzen da titulartasun publikoko telebistek (Euskal Autonomia Erkidegoko TVE eta EiTB) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ematen duten hauteskunde-informazioa?
- Zer irizpideren arabera arautzen da titulartasun pribatuko telebistek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ematen duten hauteskunde-informazioa?
- Nola arautzen da hautagaitzen arteko eztabaida publikoak egitea eta zabaltzea EAEko titulartasun publikoko telebistetan?
HAUTAGAITZAK
- Zenbat alderdi eta hautagaitza aurkezten dira hauteskundeetara? Nor dira hautagaiak?
- Zenbat hautagai aukera daitezke hauteskunde-barruti edo lurralde historiko bakoitzean?
- Zenbat ordezko aurkez daitezke hautagaitza batean?
- Noiz emango da hautatutako hautagaien berri, ofizialki?
- Zein dira hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen helbideak eta telefono-zenbakiak?
- Zer ezberdintasun dago Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako zerrenden eta Senatuko zerrenden artean?
- Zein dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautagai izateko eskakizunak?
- Zer gertatzen da hauteskunde-garaian, bozketa-eguna baino lehen, alderdi politiko bateko hautagai bat hiltzen bada edo hautagaitzari uko egiten badio?
- Beharrezkoa al da Euskal Autonomia Erkidegoko erroldan izena emanda egotea hautagai izateko?
- Sestaoko herritar bat naiz eta etxean jaso ditudan boto-txartelen artean ez dut lehendakariaren izena aurkitu; nik horri eman nahi diot botoa, ordea. Zergatik ez da boto-txarteletan ageri? Nola eman diezaioket botoa?
- Dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak ez badu hautagaitza edo hautagai bat izendatu, zer eskubide ditu?
- Zer ondorio ditu hauteskunde-prozesuan hautagaitzak izendatzearen aurkako errekurtso bat egoteak?
- Hautagaitzak gizon eta emakumeen kopuru berdinaz osatuta egon behar al du? Irizpide hori ordezkoei ere aplikatzen al zaie?
- Zein dira hautagaitza bat aldarrikatzea galarazten duten akatsak?
- Jar daiteke hautagaiaren ezizena bere izen-abizenen ondoan?
HAUTAGAITZETAKO AHALDUNAK ETA ARTEKARIAK
AHALDUNAK
IZENDAPENA
- Nahitaezkoa al da ahaldunaren kargua?
- Zer epetan izendatu behar dira ahaldunak?
- Ahaldunak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslea izan behar al du nahitaez?
- Sevillako hautesle bat ahalduna izan daiteke?
- Atzerritar bat ahalduna izan daiteke?
- Ahalduna izendatzeko beharrezkoa al da proposatutako pertsonaren NANaren fotokopia hauteskunde-batzordean aurkeztea?
- Gipuzkoako hautesle batek ahaldun gisa jardun al dezake Bizkaian edo Araban?
- Zer erakunderen aurrean egin behar da ahaldunen izendapena?
- Hautagaitza bereko zenbat ahaldun egon daitezke hauteskunde-mahai bakarrean?
LAN-ESKUBIDEAK
- Ahalduna naiz, eta bozketa-igandean lan egin behar dut (eguneko zein gaueko txandan). Zer eskubide ditut?
- Ahalduna naiz, eta gogoeta-eguneko gaueko txandan lan egin behar dut. Gaueko txanda aldatzeko eska al diezaioket enpresari?
- Ahalduna naiz, hauteskundeen hurrengo egunean lanaldia nolabait murrizteko eskubidea al dut?
- Zer agirik balio du enpresaren aurrean bozketa-egunean hautagaitzaren bateko ahalduna naizela egiaztatzeko?
EGINKIZUNAK
- Ahaldunak ikuskarien eginkizun berberak al dituzte hauteskunde-mahaietan?
- Zer ahalmen dituzte ahaldunek?
- Hautagaitza bateko ahaldun batek nahi dituen hauteskunde-mahaietako hauteskunde-aktak eska ditzake?
- Non eman dezake botoa ahaldunak?
- Poliziak ahaldunak atxilotu al ditzake hauteskunde-egunean?
- Ahaldunek beren hautagaitzaren ikurrak edo hautagaitzaren izena, siglak edo sinboloak erakusten dituzten pegatinak soinean eraman al ditzakete hauteskunde-egunean?
- Bozketaren egunean, ahaldunek eraman al dezakete hauteskunde-propaganda izan daitekeen ikurrik, legendarik, enblemarik edo ikurritzik, beren identifikazio-eranskailuaz gain?
- Hautagaitza bateko ahaldunek bata bestea ordezka al dezakete?
- Hautagaitza bateko ahaldunek hautagaitza bereko artekariak ordezka al ditzakete?
- Hauteskunde-egunean hautagaitzetako ahaldunek beren alderdiko boto-txartelak bana al ditzakete hauteslekuetan hautesleek eskatuz gero?
ARTEKARIAK
IZENDAPENA
- Nahitaezkoa al da artekariaren kargua?
- Zer epetan izendatu behar dira artekariak?
- Zer eskakizun bete behar dira artekari izateko?
- Hautagaitza bateko artekaria izan daiteke Logroñon hautesle den pertsona bat?
- Atzerritarrak artekari izan al daitezke?
- Araban erroldatutako pertsona batek hautagaitza bateko artekari gisa jardun al dezake Bizkaian? Eta alderantziz?
- Zer erakunderen aurrean egin behar da artekarien izendapena?
- Zenbat artekari egon daitezke hautagaitza bakoitzeko hauteskunde-mahai batean?
- Hautagaitza bereko bi artekarik elkar ordezka al dezakete hauteskunde-mahai berean?
- Hautagaitza bereko bi artekarik elkar ordezka al dezakete hauteskunde-mahai ezberdinetan?
- Artekari batek hautagaitza bereko ahaldun bat ordezka al dezake hauteslekuko hauteskunde-mahai guztietan hauteskunde-aktak eskatzeko?
ARTEKARIAREN EGIAZTAPENA HAUTESKUNDE-MAHAIAREN AURREAN
- Noiz aurkeztu behar da artekaria hauteskunde-mahaian egiaztapena jasotzeko?
- Nola egiaztatzen da artekaria hauteskunde-mahaian?
- Zer gertatzen da artekaria hauteskunde-eguneko 8:30 baino geroago joaten bada hauteskunde-mahaira egiaztapena ematera?
- Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak artekariaren egiaztagiria ez datorrenean bat hauteskunde-mahaiak duen taloi-orriarekin?
- Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak artekariaren izendapeneko taloi-orria jaso ez badu eta pertsona bat hauteskunde-mahai horretara badoa artekari-egiaztapena eskuan duela?
- Zer gertatzen da hautagaitza bateko artekari bat egiaztagiri gabe badoa hauteskunde-mahaira, baina hauteskunde-mahai horrek bere izendapena jasotzen duen taloi-orria badu?
- Zer gertatzen da artekariak izendapenaren egiaztagiria ez badu, eta hauteskunde-mahaiak taloi-orria ez badu?
- Zertarako balio dute hauteskunde-mahaiek jasotzen dituzten artekarien izendapenaren taloi-orriek?
- Nik botoa ematen dudan Errenteriako hauteskunde-mahaian jakin al dezakete Andoainen zer alderdi politikotako artekaria naizen?
LAN-ESKUBIDEAK
- Hautagaitza bateko artekaria naiz, eta bozketa-igandean lan egin behar dut (eguneko zein gaueko txandan). Zer eskubide ditut?
- Artekaria naiz, hauteskundeen hurrengo egunean nolabaiteko lanaldi-murrizketa izateko eskubidea al dut?
- Artekaria naiz eta gaueko txandan lan egin behar dut bozketaren aurreko egunean. Txanda aldatzeko eska al diezaioket enpresari?
- Zer agirik balio du enpresaren aurrean bozketa-egunean hautagaitzaren bateko artekaria naizela ziurtatzeko?
BOZKETA-EGUNEKO EGINKIZUNAK
- Zer ahalmen dute artekariek hauteskunde-mahaietan? Non betetzen dituzte beren eginkizunak?
- Artekarien eta ahaldunen ahalmenak berberak al dira?
- Non bozka dezake artekariak?
- Hautagaitza bateko artekari batek bereak ez diren beste hauteskunde-mahai batzuetako hauteskunde-akten kopiak eska al ditzake?
- Hauteskunde-mahaiko hauteskunde-akten zenbat kopia eska ditzake artekariak?
- Poliziak artekariak atxilotu al ditzake hauteskunde-egunean?
- Artekariek beren hautagaitzaren ikurrak edo hautagaitzaren izena, siglak edo sinboloak erakusten dituzten pegatinak soinean eraman al ditzakete hauteskunde-egunean?
- Hauteskunde-egunean hautagaitzetako artekariek beren alderdiko boto-txartelak bana al ditzakete hauteslekuetan hautesleek eskatuz gero?
- Hautagaitza bereko zenbat artekari eta ahaldun egon daitezke hauteskunde-mahai bakarrean?
- Zer gertatzen da artekari batek postaz bozkatzen badu erroldatuta dagoen hauteskunde-mahaian?
- Bozketaren egunean, artekariek eraman al dezakete hauteskunde-propaganda izan daitekeen ikurrik, legendarik, enblemarik edo ikurritzik, beren identifikazio-eranskailuaz gain?
UDALAK
Udalek lekuak gorde behar al dituzte alderdiek propaganda jar dezaten?
Bai. Hala ere, alderdi politikoek ez badute eskualdeko hauteskunde-batzordeak egindako banaketa errespetatzen, udalak propaganda jartzeko tokietatik kanpora ditzake; gainera, higiezinetan eragindako kalteen ardura zibila hartu beharko dute beren gain (ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.1 b), 75., 77. eta 78. artikuluak eta Hauteskunde Egutegia).
Udalek lokalak gorde behar al dituzte hauteskunde-kanpainan mitinak egiteko?
Bai. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.1 a), 76., 77. eta 78. artikuluen arabera eta webgune honetako Egutegiak atalean aurki daitekeen Hauteskunde Egutegi Orokorraren arabera.
Alderdi politikoek jarritako propaganda kentzeko beharra al dute udalek? Nork ordaintzen ditu gastu horiek? Eskubidea al dute udalek baimendu gabeko tokietan propaganda jartzen duten alderdiak zigortzeko?
- Propaganda jarri duen azken alderdi politikoaren propaganda kenduta ez badago, udalek 15 egun izango dituzte, hauteskundeen eguna igaro ondoren, propaganda hori kentzeko. Gainerako galderei dagokienez, ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 80.2 eta 80.3 artikuluak.
- Bai, 6.000 euroko isunarekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 79. artikulua).
HAUTESKUNDE-KANPAINAURREA ETA -KANPAINA
HAUTESKUNDE-KANPAINARAKO EPEA
Zenbat irauten du hauteskunde-kanpainak?
15 egun (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 68.2 artikulua).
AGINTE PUBLIKOEK KANPAINAN ETA KANPAINA AURRETIK DEBEKATUTA DAUZKATEN JARDUKETAK
Eusko Jaurlaritzak erakunde-kanpaina egin al dezake gogoeta- eta botazio-egunei buruzko informazioa emateko?
Ez, Hauteskunde-batzorde zentralak 1989ko ekainaren 15eko akordioaren bidez agindutakoren arabera.
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-kanpaina hautesleria sustatzera zuzen al daiteke?
Ez, debekatu egiten baitu ELHLren 68.3 artikuluak. Horren arabera, erakunde-kanpainetan hauteskunde-prozesuaren zenbait alderdiri buruzko informazioa eman besterik ezin da egin.
Eusko Jaurlaritzak erakunde-kanpaina heda dezake titulartasun publikoko hedabideetan botoa sustatze aldera?
Ez, debekatu egiten baitu ELHLren 68.3 artikuluak.
Zer helburu eta muga dituzte erakunde-kanpainek hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketaren egunera arte?
Gai hau ELHLren 68 bis 1 artikuluan eta Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 2/2011 Instrukzioan dago araututa.
Aginte publikoen zer publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzional onesten ditu legeak?
ELHLren 68 bis 1 artikuluaren arabera, interes publikoa zaintzeko edo zerbitzu publikoak behar bezala emateko nahitaezkoak diren kanpainak bakarrik egin ditzakete.
Legezkoa al da aginte publikoek antolatutako edo finantzatutako edozein jarduera edo ospakizunetan legegintzaldian egindako aipamenen bat egitea, edo horietan erabiltzen diren irudiak, adierazpenak edo logotipoak hauteskundeetan parte hartuko duen alderdiren batek erabiltzen dituenak edo antzekoak izatea?
Ez, ELHLren 68 bis 1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Legezkoa da hauteskunde garaian obrak, zerbitzu publikoak edo horien proiektuak inauguratzeko ekitaldiak, aurkezpenak edo erakusketak egitea, edo horren berri ematea; nahiz eta posible izan obra edo zerbitzu horiek aldi horretan martxan jartzea?
Ez, ELHLren 68 bis 2 artikuluak debekatzen baitu.
Hauteskundeen deialdia egiten denetik hauteskundeak benetan izan arteko denbora-tartean, aginte publikoek ELHLren 68 bis. artikuluak publizitate-kanpainei eta komunikazio instituzionalari jarritako mugak eta debekuak urratzen badituzte, isuna jarri ahal izango zaie?
Bai, ELHLren 68 bis 3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeak jartzen badu 2.700 eurokoa izango da isun hori, eta lurralde historiko hauteskunde-batzordea bada, berriz, 1.200 eurokoa.
HAUTAGAITZEN HAUTESKUNDE-PROPAGANDARAKO EKINTZAK
Alderdi politikoek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko publizitate-jarduera eta -ekintzak egin al ditzakete, botoa espresuki eskatzen ez badute, hauteskundeak deitzen diren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten den egunera arteko aldian (abuztuaren 2tik irailaren 8ra)?
Euskal Hauteskundeen Legearen 71.2.a artikuluaren 5. eta 7. puntuek ezartzen dituzte hautagaiek debekatuta dituzten jarduketak, eta aipatutako 71. artikuluko 6. puntuak, berriz, baimenduta dituztenak. Hori guztia Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 3/2011 Instrukzioan ere araututa dago.
Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek publizitate-hesiak erabili al ditzakete beren hautagaiak ezagutarazteko, baldin eta botoa eskatzen ez badute?
Ez, Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011ko apirilaren 7ko akordioaren arabera.
Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek esloganak plazaratu al ditzakete Internet bidez hauteskundeak egingo direla aldarrikatzeko?
Ez, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011-04-07ko akordioa.
Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek autobusa edo kotxea erabili dezakete kanpainako jardueretara joateko, horietan hautagairen baten irudia edo hautagaitzaren logotipoa dutela?
Bai, baldin eta horretarako ez badute kontrataziorik egin behar eta botoa espresuki eskatzen ez bada, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011-04-07ko akordioa.
Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek hautagaien argazkiak dituzten kartelak balia al ditzakete mitinak iragartzeko?
Bai, baldin eta horretarako hautagaitzak ez baldin badu kontrataziorik egin behar, eta kartel horiek mitina bukatutakoan kentzen badira, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011-04-07ko akordioa.
Hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean, alderdi politikoek hautagaitzako kideen argazkiak jarri al ditzakete hautagaiak edo hauteskunde-programa ezagutarazteko ekintzen berri emateko baliabideetan?
Bai, baldin eta legeak debekatutako hauteskunde-propagandatzat jotzen ez bada eta argazki horiek ekintzari buruzko informazioaren osagarriak besterik ez badira, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011-04-07ko akordioa.
Gogoeta- eta bozketa-egunetan ospatutako hauteskunde-kanpainako ekintzei buruzko berriak eman al daitezke hedabideetan?
Bai, baldin eta hauteskunde-kanpainatzat jo daitekeen erreferentziarik barne hartzen ez badute (Hauteskunde-batzorde zentralaren 1989ko urriaren 26ko akordioa).
Bozketa-egunean hauteskunde-propaganda egin al daiteke hauteslekuetatik kanpo? Eta hauteslekuetan, propaganda-kartelak egon al daitezke lurrean itsatsita edo hormetan eskegita?
Ez, ez hauteslekuen barruan ezta kanpoan ere. Hauteskunde-propagandako kartelei dagokienez, ezin da halakorik aurkitu bozketaren egunean hauteslekuaren barruan, eta poliziak kendu beharko ditu hauteskunde-mahaiko lehendakariaren aginduz edo eskualdeko hauteskunde-batzordearen aginduz (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 111. artikulua).
Legezkoa al da hautesleriari beren botoari buruz galdetzea edo horri buruzko inkesta egitea hauteslekuan barruan edo pertsonak beren botoa emateko joan diren hauteslekuko gainerako espazioetan?
Legezkoa da baldin eta hautesleak botoa eman ondoren galdetzen bada, eta hauteslekutik kanpo badago (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 111. artikulua).
Legezkoa al da gogoeta- eta bozketa-egunetan manifestazioak, martxak, mobilizazioak, protesta-ekintzak edo sinadurak biltzeko mahaiak antolatzea hauteskunde-kanpainarekin eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeekin zerikusirik ez duten gaiei buruzkoak badira?
Bai, baldin eta hauteskunde-kanpainatzat edo hautagaitzaren aldeko hauteskunde-propagandatzat jo daitekeen erreferentziarik edo ekintzarik barne hartzen ez badute.
Hautagaitzaren baten aldeko hauteskunde-kanpaina egin al dezakete politikarekin loturarik ez duten elkarte, profesional-talde edo pertsonek?
Bai, hauteskunde-kanpainak dirauen bitartean, Auzitegi Gorenaren 1982/07/12ko eta 1982/12/09ko epaietan oinarrituta; azken horiek Espainiako Konstituzioan herritarren adierazpen askatasuna babesten duen 20. artikuluan oinarritzen dira.
Alderdi politikoek mugatuta al dute hedabide pribatuetan egin dezaketen hauteskunde-gastua?
Bai. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 72.1 artikuluaren arabera kontzeptu horren peko gastuek ezin dute gainditu hauteskunde-gastuak mugatzeko zenbatekoak finkatzeari buruzko Barne Arazoetako sailburuaren Aginduko 1. 2., 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako gastuen mugaren % 20.
Non daude jasota hautagaiek EAEko titulartasun publikoko telebistan egiten dituzten eztabaidei eta elkarrizketei buruzko arauak?
Indarreko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legeak, 81.6 artikuluank, gutxienez eztabaida elebidun bat eta elkarrizketa elebidun bat ezartzen ditu, Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten hautagaiekin.
Hautagaitzek hauteskunde-propaganda jarri al dezakete telebista pribatuetan edo tokiko telebistetan?
Ez, gai hori Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak arautzen eta debekatzen baitu 81.3 artikuluan.
Hautagaitzek hauteskundez kanpoko politika-publizitatea kontrata al dezakete telebista-kate pribatuetan hauteskundeetarako deialdiaren egunetik hauteskunde-kanpaina hasten denera arteko tartean?
Ez, Hauteskunde-batzorde zentralaren 1994ko otsailaren 4ko akordioaren arabera, ezin da politika- ez eta hauteskunde-publizitaterik kontratatu deialdiaren egunetik hauteskunde-egunera arte, hauteskunde-garaitik kanpo baino ezin daiteke hori egin.
Zer irizpide daude jokoan informazioaren eta komunikazio elektronikoaren teknologia berriak hauteskunde-propagandarako baliatzeari dagokionez?
Irizpide horiek arau hauetan xedatuta daude: Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 3/2011 Instrukzioan eta Hauteskunde-batzorde zentralaren apirilaren 12ko 4/2007ko Instrukzioan.
UDALETAN JARTZEKO PROPAGANDARI BURUZKO ARAUAK
Hauteskunde-kanpainan, hautagaitzek hauteskunde-propagandadun hesirik edo kartelik jarri al dezakete udalek horretarako gordetako doaneko espazioetatik kanpo?
Bai, baina ordaindutako hauteskunde-propagandarako gordetako udaletako merkataritza-espazioetan soilik (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 75.1 artikulua).
Hauteskunde kanpainan, hautagaitzek hauteskunde-propagandako banderatxoak, kartelak edo pankartak jarri al ditzakete herriko zutoin, farola, kabina eta abarretan, hau da, horretarako gordetako doaneko espazioetatik kanpo?
Ez, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) udaletarako emandako instrukzioek eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.2 artikuluak berariaz debekatzen baitute udalek gordetako doaneko espazioetatik kanpo hauteskunde-propaganda jartzea.
Legezkoa al da hauteskunde-kanpainan zehar Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan propaganda-karabana mugikorrak egitea? Ibilgailuetatik publizitate-objektuak bota al daitezke (gozokiak, puxikak, propaganda, etab.)?
Ez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak panfletoak jaurtitzea debekatzen du 72.3 artikuluan, segurtasun-arrazoiak direla medio. Karabana mugikorrak, aldiz, legezkoak dira, oro har, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek zigorrak ezar al ditzakete baimendu gabeko tokietan hautagaitzen propaganda jarri edo margotzeagatik?
Bai, 6.000 euroko isunarekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 79. artikulua).
HAUTESKUNDE-GALDEKETA ETA -INKESTAK
Noiz plazara daitezke hauteskunde-egunean egindako galdeketen eta inkesten emaitzak?
20:00etatik aurrera, ordu horretan bukatzen baita bozketa (Hauteskunde-batzorde zentralaren 1986/06/18ko eta 1987/06/05eko akordioen arabera).
Zer denbora-tartetan dago debekatuta hauteskunde-galdeketa eta -inkestak hedatu, argitaratu edo erreproduzitzea?
Bozketa egin aurreko bost egunetan; gainera, hauteskunde-egunean bertan ere ezin dira argitaratu 20:00ak arte (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 87.7 artikulua).
Nola eta non arautzen da hautagaiek eta hautagaitzek zuzenketak egiteko duten eskubidea, hedabideetan beren iritziz zehaztasun gabeak edo kaltegarriak diren gertaerak zabaltzen direnetan?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 86. artikuluan araututa dagoen zuzenketarako eskubidea baliatuta.
HAUTESKUNDEETAKO INFORMAZIOA TELEBISTETAN
Zer irizpideren arabera arautzen da titulartasun publikoko telebistek (Euskal Autonomia Erkidegoko TVE eta EiTB) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ematen duten hauteskunde-informazioa?
Irizpideok Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 85. artikuluan ezarrita daude.
Zer irizpideren arabera arautzen da titulartasun pribatuko telebistek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ematen duten hauteskunde-informazioa?
Irizpide horiek Hauteskunde-batzorde zentralak ezarri ditu arau honen bidez: martxoaren 24ko 4/2011 Instrukzioa.
Nola arautzen da hautagaitzen arteko eztabaida publikoak egitea eta zabaltzea EAEko titulartasun publikoko telebistetan?
Irizpideak ELHLren 81.6 artikuluan eta Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 4/2011 Instrukzioan daude jasota.
HAUTAGAITZAK
Zenbat alderdi eta hautagaitza aurkezten dira hauteskundeetara? Nor dira hautagaiak?
Ikus webgune honetako hautagaitzen atala.
Zenbat hautagai aukera daitezke hauteskunde-barruti edo lurralde historiko bakoitzean?
25 pertsona lurralde historiko bakoitzeko, hau da, 75 Euskal Autonomia Erkidego osoan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 10. artikulua).
Zenbat ordezko aurkez daitezke hautagaitza batean?
3 gutxienez eta 5 gehienez (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 52. artikulua).
Noiz emango da hautatutako hautagaien berri, ofizialki?
Hautatuak aldarrikatzen diren egunean (urriaren 8tik 13ra).
Zein dira hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen helbideak eta telefono-zenbakiak?
Ikusi hautagaitzen webgunean bakoitzaren webgunerako estekak.
Zer ezberdintasun dago Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako zerrenden eta Senatuko zerrenden artean?
Eusko Legebiltzarrekoak itxita eta blokeatuta daude, eta Senatukoak, berriz, irekiak dira.
Zein dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautagai izateko eskakizunak?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen arabera (4.1 eta 4.3 artikuluak):
- Politikoki Euskal Autonomia Erkidegokoa izatea, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean bizitzea.
- Hautagai aurkezteko unean adin nagusikoa izatea.
- Nazionalitate espainiarra edukitzea.
- Eskubide zibil eta politikoak osotasunean erabili eta gozatzea, hau da, hautatua izateko gaitasungabetze-zigorrik ez izatea, zigor-aurrekaririk ez edukitzea eta judizialki ezgai ez aitortu izana, besteak beste.
Zer gertatzen da hauteskunde-garaian, bozketa-eguna baino lehen, alderdi politiko bateko hautagai bat hiltzen bada edo hautagaitzari uko egiten badio?
Hurrengo hautagaiak edo ordezkoak hartuko du haren tokia hautagaitzako zerrendan.
Beharrezkoa al da Euskal Autonomia Erkidegoko erroldan izena emanda egotea hautagai izateko?
Ez, nahiko da Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean bizi izatea egiaztatzearekin, hau da, politikoki Euskal Autonomia Erkidegokoa izatearekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 50.2 e) artikulua).
Sestaoko herritar bat naiz eta etxean jaso ditudan boto-txartelen artean ez dut lehendakariaren izena aurkitu; nik horri eman nahi diot botoa, ordea. Zergatik ez da boto-txarteletan ageri? Nola eman diezaioket botoa?
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez da lehendakaria hautatzen, baizik eta euskal legebiltzarkideak, 25 pertsonako zerrenda itxietan.
Dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak ez badu hautagaitza edo hautagai bat izendatu, zer eskubide ditu?
Izendatua ez izatearen aurkako errekurtsoa aurkez dezake eskumeneko administrazioarekiko auzien epaitegian eta, horren epaiaren aurka, babes-errekurtsoa aurkez dezake Auzitegi Konstituzionalean (Ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 67. artikulua).
Zer ondorio ditu hauteskunde-prozesuan hautagaitzak izendatzearen aurkako errekurtso bat egoteak?
Hautagaitza bat izendatzearen aurkako errekurtso bat jartzearen ondorioz, errekurtso hori ebatzi arte atzeratzen da Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak boto-paperak bidaltzea, dagokion hauteskunde-barrutian, bai egonkorki atzerrian bizi diren hautesleei bai aldi baterako atzerrian bizi direnei (ikus atal hauek: 11.B Egonkorki atzerrian bizi direnak eta 11.D Aldi baterako atzerrian bizi direnak).
Hautagaitzak gizon eta emakumeen kopuru berdinaz osatuta egon behar al du? Irizpide hori ordezkoei ere aplikatzen al zaie?
Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 50.5 artikuluan, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazketan, jasota dago hautagaitzak aldarrikatu ahal izateko zerrendako hautagaien % 50ek emakume izan behar duela, gutxienez, 6 izeneko (hautagaiak eta ordezkoak) tarteetan. Ezarritako legezko epeetan berdintasuna ez bada betetzen, hautagaitza ez da aldarrikatuko. (Ikus Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen 2005-03-17ko Akordioa).
Zein dira hautagaitza bat aldarrikatzea galarazten duten akatsak?
- Hautagaitza lurralde historikoko hauteskunde-batzordean ez aurkeztea, ELHLren 50.1 artikuluan ezarritako legezko epean.
- Hautagaitzaren izena, ikurra edo siglak ez aurkeztea Barne Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan jasota dauden bezala.
- Hautagairen bati hautagai-zerrendatik baja ematea, kaltetuak idatziz uko egin gabe.
Jar daiteke hautagaiaren ezizena bere izen-abizenen ondoan?
Bai, jar daiteke, hala jasotzen baitu berariaz ELHLren 50.2.b artikuluak.
HAUTAGAITZETAKO AHALDUNAK ETA ARTEKARIAK
AHALDUNAK
IZENDAPENA
Nahitaezkoa al da ahaldunaren kargua?
Ez, borondatezkoa da. Hauteskundeetara hautagaitzak aurkezten dituzten alderdi politikoek izendatzen dituzte.
Zer epetan izendatu behar dira ahaldunak?
Bozketa-egunera arte (hori barne) dute ahaldunak izendatzeko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 94. artikulua).
Ahaldunak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslea izan behar al du nahitaez?
Ez, ez da nahitaez hautesle izan behar ahaldun gisa izendatu ahal izateko. Ahaldun gisa jarduteko nahikoa da adinez nagusia izatea eta eskubide zibil eta politiko guztiak osotasunean erabiltzea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 94.2 artikulua).
Sevillako hautesle bat ahalduna izan daiteke?
Bai, adinez nagusia bada eta eskubide zibilak eta politikoak osotasunean erabiltzen baditu.
Atzerritar bat ahalduna izan daiteke?
Ez, nazionalitate espainiarra izan behar du, eta aurreko atalean jasotako eskakizunak bete behar ditu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 94.2 artikulua).
Ahalduna izendatzeko beharrezkoa al da proposatutako pertsonaren NANaren fotokopia Hauteskunde Batzordean aurkeztea?
Ez, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren 2011-11-16ko akordioa.
Gipuzkoako hautesle batek ahaldun gisa jardun al dezake Bizkaian edo Araban?
Bai, ez baita beharrezkoa ahalduna Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslea izatea.
Zer erakunderen aurrean egin behar da ahaldunen izendapena?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 94.3. artikuluaren arabera, eginkizunak gauzatuko dituen tokiaren araberakoa da hori:
- Eskualdeko hauteskunde-batzorde bateko lurralde-esparruko hauteskunde-mahaietako batean jardun nahi badu, hauteskunde-batzorde horretara jo beharko du.
- Probintziako hauteskunde-batzorde bateko lurralde-esparruko hauteskunde-mahaietako batean jardun nahi badu, hauteskunde-batzorde horretara jo beharko du.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-mahaietako batean jardun nahi badu, Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordera jo beharko du.
- Notarioarengana ere jo ahalko du, eta ahaldunaren jarduketa-esparrua zehaztu beharko da.
Hautagaitza bereko zenbat ahaldun egon daitezke hauteskunde-mahai bakarrean?
Hiru, gehienez ere, ahaldunak eta artekariak barne (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 96. artikulua).
LAN-ESKUBIDEAK:
Ahalduna naiz, eta bozketa-igandean lan egin behar dut (eguneko zein gaueko txandan). Zer eskubide ditut?
Bozketa-egun osoan (24 ordu) ordaindutako baimena izateko eskubidea duzu.
Ahalduna naiz, eta gogoeta-eguneko gaueko txandan lan egin behar dut. Gaueko txanda aldatzeko eska al diezaioket enpresari?
Interesatuak eskatuz gero, enpresak bozketa-egunaren aurreko gaueko txanda aldatu beharko dio, eta beste egun batera aldatu.
Ahalduna naiz, hauteskundeen hurrengo egunean lanaldia nolabait murrizteko eskubidea al dut?
Ez duzu lanaldia murrizteko eskubiderik. Hauteskunde-mahaiko kideek eta artekariek bakarrik daukate lanaldi-murrizketa horretarako eskubidea.
Zer agirik balio du enpresaren aurrean bozketa-egunean hautagaitzaren bateko ahalduna naizela egiaztatzeko?
Ahaldun-izendapenaren egiaztagiria.
EGINKIZUNAK:
Ahaldunak ikuskarien eginkizun berberak al dituzte hauteskunde-mahaietan?
Bai, artekariaren eginkizun berberak ditu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 94.4 artikulua).
Zer ahalmen dituzte ahaldunek?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 93.2 artikuluan zehaztutakoak, hau da: hauteskunde-mahaia eratzeko akten egiaztagiriak eskatzea, baita zenbaketen eta saioen aktak ere, hautesle baten identitatea galdetzea, etab.
Hautagaitza bateko ahaldun batek nahi dituen hauteskunde-mahaietako hauteskunde-aktak eska ditzake?
Bai, baldin eta hautagaitza bereko beste ahaldun batek edo artekariak hauteskunde-mahai horretako hauteskunde-aktak lehenago eskatu ez baditu, hauteskunde-mahaiko lehendakariak hautagaitza bakoitzeko akta bat besterik ezin baitu egiaztatu.
Non eman dezake botoa ahaldunak?
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslea bada, erroldatuta dagoen hauteskunde-mahaian.
Poliziak ahaldunak atxilotu al ditzake hauteskunde-egunean?
Bai, ez baitute hauteskunde-mahaiko kideen immunitatea, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 108.5 artikuluaren arabera.
Ahaldunek beren hautagaitzaren ikurrak edo hautagaitzaren izena, siglak edo sinboloak erakusten dituzten pegatinak soinean eraman al ditzakete hauteskunde-egunean?
Bai, hala baimentzen baitu Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 95. artikuluak, baina horien xedea ahalduna identifikatzea izango da soilik.
Bozketaren egunean, ahaldunek eraman al dezakete hauteskunde-propaganda izan daitekeen ikurrik, legendarik, enblemarik edo ikurritzik, beren identifikazio-eranskailuaz gain?
Ez; debekatu egiten du ELHLren 95. artikuluaren 2. zenbakiak.
Hautagaitza bateko ahaldunek bata bestea ordezka al dezakete?
Bai, ahaldunek ez baitute hauteskunde-mahai jakin batean egoteko beharrik eta, hortaz, batak bestea ordezka dezake.
Hautagaitza bateko ahaldunek hautagaitza bereko artekariak ordezka al ditzakete?
Bai, baldin eta ahaldunek beren egiaztagiriarekin frogatzen badute artekariaren hautagaitza berekoak direla.
Hauteskunde-egunean hautagaitzetako ahaldunek beren alderdiko boto-txartelak bana al ditzakete hauteslekuetan hautesleek eskatuz gero?
Ez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 89.2 artikuluak hori debekatu egiten baitu.
ARTEKARIAK
IZENDAPENA:
Nahitaezkoa al da artekariaren kargua?
Ez, hauteskunde-mahaiko lehendakaria eta mahaikideak bakarrik dira nahitaezkoak.
Zer epetan izendatu behar dira artekariak?
Hauteskundeak egin aurreko hirugarren egunera arte (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.4 artikulua).
Zer eskakizun bete behar dira artekari izateko?
Adinez nagusia izatea eta eskubide zibil eta politiko guztiak osotasunean erabiltzea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.2 artikulua, 1/2003 Legeak emandako idazkeran).
Hautagaitza bateko artekaria izan daiteke Logroñon hautesle den pertsona bat?
Bai, ez baita beharrezkoa Euskal Autonomia Erkidegoko hauteslea izatea artekari gisa jarduteko.
Atzerritarrak artekari izan al daitezke?
Ez, nazionalitate espainiarra izan behar dute.
Araban erroldatutako pertsona batek hautagaitza bateko artekari gisa jardun al dezake Bizkaian? Eta alderantziz?
Bai. Artekaria izateko nahikoa da adinez nagusia izatea eta eskubide zibil eta politiko guztiak osotasunean erabiltzea.
Zer erakunderen aurrean egin behar da artekarien izendapena?
Dagokion eskualdeko hauteskunde-batzordean (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.1 artikulua).
Zenbat artekari egon daitezke hautagaitza bakoitzeko hauteskunde-mahai batean?
Bi artekari hautagaitza eta hauteskunde-mahai bakoitzeko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.1 artikulua).
Hautagaitza bereko bi artekarik elkar ordezka al dezakete hauteskunde-mahai berean?
Bai, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak ez baitu debekatzen.
Hautagaitza bereko bi artekarik elkar ordezka al dezakete hauteskunde-mahai ezberdinetan?
Ez. Artekari bakoitzak esleitutako hauteskunde-mahaian jardun behar du (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.1 artikulua).
Artekari batek hautagaitza bereko ahaldun bat ordezka al dezake hauteslekuko hauteskunde-mahai guztietan hauteskunde-aktak eskatzeko?
Ez. Artekari bakoitzak esleitutako hauteskunde-mahaian jardun behar du (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.1 artikulua).
ARTEKARIAREN EGIAZTAPENA HAUTESKUNDE-MAHAIAREN AURREAN:
Noiz aurkeztu behar da artekaria hauteskunde-mahaian egiaztapena jasotzeko?
Hauteskunde-egunean, goizeko 8:30 baino lehen (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.4 artikulua).
Nola egiaztatzen da artekaria hauteskunde-mahaian?
Hauteskunde-egunean, goizeko 8:30 baino lehen hauteskunde-mahaiko buruari aurkeztu behar dio artekari-karguaren izendapena jasotzen duen egiaztagiria.
Zer gertatzen da artekaria hauteskunde-eguneko 8:30 baino geroago joaten bada hauteskunde-mahaira egiaztapena ematera?
Halakoetan, hauteskunde-mahaiko lehendakariak ez dio artekari-kargua emango eta ezingo du hauteskunde-mahai horretan jardun. Hala ere, botoa eman ahalko du baldin eta kreditatuta dagoen hauteskunde-mahaiari dagokion barrutiko hauteslea bada. (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.11 artikulua).
Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak artekariaren egiaztagiria ez datorrenean bat hauteskunde-mahaiak duen taloi-orriarekin?
Artekari kargua emango dio eta hauteskunde-mahai horretan jardun ahalko du, baina ezingo du hauteskunde-mahai horretan bozkatu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.9 eta 92.10 artikuluak).
Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak artekariaren izendapeneko taloi-orria jaso ez badu eta pertsona bat hauteskunde-mahai horretara badoa artekari-egiaztapena eskuan duela?
Artekari gisa jarduten utziko dio hauteskunde-mahai horretan, baina ez botoa ematen.
Zer gertatzen da hautagaitza bateko artekari bat egiaztagiri gabe badoa hauteskunde-mahaira, baina hauteskunde-mahai horrek bere izendapena jasotzen duen taloi-orria badu?
Hauteskunde-mahai horretan artekari gisa jarduten utziko dio, bai eta bozkatzen ere, baldin eta jarduten duen hauteskunde-mahai horri dagokion barrutiko hauteslea bada (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.10 artikulua).
Zer gertatzen da artekariak izendapenaren egiaztagiria ez badu, eta hauteskunde-mahaiak taloi-orria ez badu?
Hauteskunde-mahaiak artekari gisa jarduten utziko dio, baina ez dio hauteskunde-mahai horretan botoa ematen utziko.
Zertarako balio dute hauteskunde-mahaiek jasotzen dituzten artekarien izendapenaren taloi-orriek?
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak jaso ditzakeen taloi-orriek xede hauetarako balio dute:
- Hauteskunde-mahaian kreditatutako artekariari botoa ematen uzteko, hauteskunde-mahai horretako hautesle-erroldan agertzen ez bada ere, baldin eta bere jarduna betetzen duen hauteskunde-mahaiari dagokion barrutiko hauteslea bada (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.5 artikulua).
- Hauteskunde-mahai horretan erroldatuta dagoen baina beste hauteskunde-mahai batean artekari gisa esleituta dagoen pertsonari botoa ematen ez uzteko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.5 artikulua).
- Hauteskunde-mahaiak duen taloi-orriko datuak artekaria izendatzeko egiaztagiriko datuekin bat datozela ziurtatzeko.
Nik botoa ematen dudan Errenteriako hauteskunde-mahaian jakin al dezakete Andoainen zer alderdi politikotako artekaria naizen?
Errenteriako hauteskunde-mahaian artekaria zarela jakin dezakete, baina ez zer alderdi politikoren izenean.
LAN-ESKUBIDEAK:
Hautagaitza bateko artekaria naiz, eta bozketa-igandean lan egin behar dut (eguneko zein gaueko txandan). Zer eskubide ditut?
Bozketa-egun osoan (24 ordu) ordaindutako baimena izateko eskubidea duzu. Gainera, bozketaren hurrengo egunean 5 orduko lanaldi-murrizketa izateko eskubidea duzu.
Artekaria naiz, hauteskundeen hurrengo egunean nolabaiteko lanaldi-murrizketa izateko eskubidea al dut?
Bai, 5 ordukoa.
Artekaria naiz eta gaueko txandan lan egin behar dut bozketaren aurreko egunean. Txanda aldatzeko eska al diezaioket enpresari?
Bai, interesatuak eskatuz gero, enpresak bozketa-egunaren aurreko gaueko txanda aldatu beharko dio, eta beste egun batera aldatu.
Zer agirik balio du enpresaren aurrean bozketa-egunean hautagaitzaren bateko artekaria naizela ziurtatzeko?
Izendapenaren egiaztagiria.
BOZKETA-EGUNEKO EGINKIZUNAK:
Zer ahalmen dute artekariek hauteskunde-mahaietan? Non betetzen dituzte beren eginkizunak?
Ahalmenak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 93.1 eta 93.2 artikuluetan aurreikusitakoak dira. Artekariek halakotzat esleitutako hauteskunde-mahaian bakarrik bete ditzakete beren eginkizunak.
Artekarien eta ahaldunen ahalmenak berberak al dira?
Bai, baina bi ezberdintasunekin:
- Artekariek, nahi badute, eginkizunak betetzen dituzten hauteskunde-mahaian eman dezakete botoa, eta ez erroldaz dagokienean, baldin eta beren jarduna betetzen duten hauteskunde-mahaiari dagokion barrutiko hautesle badira (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 112.3 artikulua).
- Artekariek esleitutako hauteskunde-mahaian soilik bete ditzake bere eginkizunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 92.1 artikulua).
Bere eginkizunak betetzen dituen hauteskunde-mahaian, baldin eta bere jarduna betetzen duen hauteskunde-mahaiari dagokion barrutiko hauteslea bada.
Hautagaitza bateko artekari batek bereak ez diren beste hauteskunde-mahai batzuetako hauteskunde-akten kopiak eska al ditzake?
Ez, esleitutako hauteskunde-mahaian bakarrik jardun baitezake eta, hortaz, hauteskunde-mahai horretako hauteskunde-aktak eska ditzake soilik.
Hauteskunde-mahaiko hauteskunde-akten zenbat kopia eska ditzake artekariak?
Hauteskunde-mahaiko hauteskunde-aktaren kopia bakar bat hautagaitza bakoitzeko. (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 100.3 eta 119.2 artikuluak).
Poliziak artekariak atxilotu al ditzake hauteskunde-egunean?
Bai, hala baimentzen baitu Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak.
Artekariek beren hautagaitzaren ikurrak edo hautagaitzaren izena, siglak edo sinboloak erakusten dituzten pegatinak soinean eraman al ditzakete hauteskunde-egunean?
Bai, hala baimentzen baitu Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 95. artikuluak, baina horren xedea artekaria identifikatzea izango da soilik.
Hauteskunde-egunean hautagaitzetako artekariek beren alderdiko boto-txartelak bana al ditzakete hauteslekuetan hautesleek eskatuz gero?
Ez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 89.2 artikuluak hori debekatzen baitu.
Hautagaitza bereko zenbat artekari eta ahaldun egon daitezke hauteskunde-mahai bakarrean?
Hautagaitza bereko bi artekari eta ahaldun bat. Hortaz, hiru pertsona, gehienez ere, hautagaitza bakoitzeko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 96. artikulua).
Zer gertatzen da artekari batek postaz bozkatzen badu erroldatuta dagoen hauteskunde-mahaian?
Ez dago arazorik postaz bozkatzeko. Hala ere, bere eginkizunak betetzen dituen hauteskunde-mahaiari dagokion barrutiko hauteslea ez den artekariak bakarrik bozkatu ahalko du posta bidez.
Bozketaren egunean, artekariek eraman al dezakete hauteskunde-propaganda izan daitekeen ikurrik, legendarik, enblemarik edo ikurritzik, beren identifikazio-eranskailuaz gain?
Ez; debekatu egiten du ELHLren 95. artikuluaren 2. zenbakiak.
Azken aldaketako data: