Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautagaiak. Egutegia

  1. Ordezkariak, administratzaileak, artekariak eta ahaldunak

    1. taula: Administrazio eta alderdietako kideen egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Alderdi politikoek hautagai-zerrendetako ordezkari nagusiak izendatzea AEHBan Otsailaren 28tik martxoaren 6ra ELHL, 48.4
    Ordezkari nagusiak AEHBan izendatzea hautagai-zerrendetako ordezkariak Otsailaren 28tik martxoaren 8ra ELHL, 48.5
    AEHBak bere barrutiko hautagai-zerrendetako ordezkarien izenak LHHBari jakinaraztea Otsailaren 28tik martxoaren 10era ELHL, 48.6
    Hautagai-zerrendetako ordezkariek pertsona eskudunak izendatzea EHBan Otsailaren 28tik apirilaren 14ra ELHL, 48.8
    Administratzaile orokorrak AEHBan izendatzea Otsailaren 28tik martxoaren 8ra ELHL, 139.4
    Ordezkari nagusiak edo lurraldeko ordezkariek lurraldeko administratzaileak eta ordezkoak izendatzea LHHBan Martxoaren 13tik 18ra ELHL, 139.5
    Hautagai-zerrendako ordezkariak artekarien izendapena egitea Martxoaren 26tik apirilaren 18ra ELHL, 92.4
    EHBak mahaietara bidaltzea artekarien 3. eta 4. taloi-orriak Apirilaren 21a ELHL, 92.8
    Ahaldunak izendatzea Martxoaren 26tik apirilaren 21ra ELHL, 94.1
  2. Hautagai-zerrendak

    2. taula: Hautagaientzako egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Hautagai-zerrendetan hautatu ezin diren kideen dimisioa aurkeztea LHHBan Otsailaren 28tik martxoaren 17ra ELHL, 4.4
    Koalizioen osaera AEHBari eta LHHBari jakinaraztea Otsailaren 28tik martxoaren 8ra ELHL, 49.2
    Hautagai-zerrendak LHHBan aurkeztea Martxoaren 13tik 18ra ELHL, 50.1
    LHHBak biltzea, hautagai-zerrendetako dokumentazioa aztertzeko   Martxoaren 19a ELHL, 57.2
    LHHBak hautagai-zerrendetako dokumentazioa AEHBari bidaltzea    Martxoaren 19a ELHL, 56.1
    AEHBa biltzea, hautagaien balizko bikoiztasunak ziurtatzeko eta jakinarazteko Martxoaren 19tik 22ra ELHL, 57.1
    Aurkeztutako hautagai-zerrendak EHAAn argitaratzea Martxoaren 20a ELHL, 56.2
    LHHBak ordezkariei jakinaraztea aurkitutako edo salatutako irregulartasunak Martxoaren 21etik 22ra ELHL, 57.2
    Irregulartasunak zuzentzea Martxoaren 22tik 24ra ELHL, 57.2
    LHHBak hautagai-zerrendak aldarrikatzea Martxoaren 25a ELHL, 60
    EHAAn argitaratzea hautagai-zerrenda aldarrikatuak         Martxoaren 26a ELHL, 62
    LHHBak boto-paperen ereduak ematea hautagai-zerrenda aldarrikatuei Martxoaren 26tik 27ra HAOLO, 70.4
    Errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegian aurkeztea Martxoaren 27tik 28ra ELHL, 67. 1 eta 2
    Errekurtsoaren ebazpen judiziala Martxoaren 28tik 30era ELHL, 67.3
    Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsoa aurkeztea Martxoaren 29tik apirilaren 1era ELHL, 67.4
    Babes-errekurtsoa ebaztea Martxoaren 30etik apirilaren 4ra ELHL, 67.4
  3. Hauteskunde-kanpainako propaganda eta ekitaldiak

    3. taula: Ekitaldien egutegia eta propaganda
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarri
    Udalek EHBei egitea kartelak jartzeko deia Otsailaren 28tik martxoaren 5era ELHL, 75.3
    EHBak ordezkariei jakinaraztea zer leku dituzten kartelak jartzeko Martxoaren 27a ELHL, 75.5
    Udalek EHBari jakinaraztea, eta EHBak LHHBei jakinaraztea zer lokal eta leku publiko dauden, kanpaina-ekitaldiak egiteko Otsailaren 28tik martxoaren 8ra ELHL, 76.1
    LHAOetan argitaratzea kanpainarako zer lokal eta leku dauden Otsailaren 28tik martxoaren 13ra ELHL, 76.2
    Ordezkariek EHBan eskatzea kanpainarako lokalak eta lekuak Otsailaren 29tik martxoaren 28ra ELHL, 76.2
    EHBak hautagai-zerrendei esleitzea lokal eta leku publikoak, bai eta hautagai-zerrendetako ordezkariei jakinaraztea ere Martxoaren 29a ELHL, 76.3
    Hautagai-zerrendei buruzko hauteskunde-propaganda postaz bidaltzeko paketeak postetxean uztea Martxoaren 27tik apirilaren 9ra PJC/284/2024 Agindua, apirilaren 1ekoa, posta-zerbitzuak dituen betebeharrei buruzkoa
    (12.5 art.)
  4. Hauteskunde-kanpaina

    4. taula: Hauteskunde-kanpainaren egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Aurrekanpaina: hautagaiei debekatzea hauteskunde-propagandako ekintzak egitea karteletan, merkataritza-euskarrietan edo hedabideetan. Otsailaren 27tik apirilaren 4ra ELHL, 71
    Hauteskunde-kanpaina Apirilaren 5etik 19ra ELHL, 68.2
    Hauteskunde-inkestak argitaratzeko, zabaltzeko edo birsortzeko debekua Apirilaren 16tik 21era ELHL, 87.7
    Gogoeta-eguna Apirilaren 20a ELHL, 71.3
  5. Hauteskunde-gastuetako diru-laguntzak

    5. taula: Dirulaguntzen egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Ogasun Saileko arduradunaren agindua, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legean ezarritako diru-laguntzak eta zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa Otsailaren 28tik martxoaren 5era ELHL, 4. xedapen gehigarria
    AEHBri eta LHHBi jakinaraztea administratzaile orokorrek ireki dituzten kontuen zenbakia eta hautagai-zerrendak Otsailaren 29tik martxoaren 9ra ELHL, 141.1 eta 3
    AEHBn eskatzea hauteskunde-gastuetako diru-laguntzaren % 30 aurreratzea Martxoaren 19tik 21era ELHL, 144.3

Laburdurak:

  • EHAA = Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • LHAO =  Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • EHE = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • CERA= Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEB = Hautesle Erroldaren Bulegoa
  • AEHB = Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
  • LHHB =  Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • ELHL = Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • PRE AGINDUA = Presidentziako Ministerioaren Agindua
  • ED = Errege Dekretua
  • KA = Konstituzio Auzitegia
  • EAEAN = Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia