Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Mahaikideak. Osasun-Jarraibideak

Mugarri kronologikoak:

HAUTESLEKUAK

Antolaketa-neurriak ezarri beharko dira boto-emaileen sarrera hauteslekuetara orde-na matenduz egin dadin.

Hauteslekuak garbitu eta desinfektatuko dira hauteskunde eguna baino lehen, bozketa egunean zehar eta bozkatu ondoren.Hauteslekuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Hauteskunde-mahaien artean gutxienez bi metroko tartea egotea.
  • Mahaikideen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izatea.
  • Bozketa-kabina hauteskunde-mahaitik behar bezala aldenduta egotea.
  • Lokala aireztatuta mantentzea.
  • Hauteslekuaren barruan pertsonak mugitzen laguntzea, segurtasun-tarteak mantenduz.
  • Lurrean jarritako marken bidez, boto-emaileen arteko distantziak manten daitezela erraztea botoa emateko itxaronaldian.

Ildo horiei jarraituz, hautesleku asko egokitu egin dira edo lekuz aldatu, edo lokalak zuen mahai kopurua murriztu egin da.

HAUTESLEAK

  1. Neurri orokorrak:
    • Hauteslekuaren barruan maskara nahitaez erabiltzea.
    • Hauteslekuaren sarreran gel hidroalkoholikoa jarriko da, eta hautesleak sarreran eta irteeran erabiliko du.
    • Hautesleek higiene- eta distantzia-arloko osasun-agintarien gomendioak bete behar dituzte, bai eta hauteslekuan sarbideei eta fluxuei buruz jasotzen dituzten argibideak ere.
  2. Bozketa-prozedurarako neurri zehatzak:
    • Hautesleak une batez kendu ahal izango du bere maskara, hauteskunde-mahaiak bere nortasuna ezagutu ahal izan dezan, eta segurtasun-tartea une oro mantenduko du.
    • Ahaleginak egingo dira dokumentazio pertsonala edo bozketako gutun-azala mahaiburuari fisikoki ez emateko, eta nahikoa izango da erakustea.

MAHAIKIDEAK

Administrazio ordezkariak mahaikide bakoitzari erabilera indibidualeko materiala emango dio, eta, gainera, beharrezkoak diren erabilera-jarraibideak azalduko dizkio.

  1. Bozketa jardunaldirako materialak eta neurriak:
    • Maskara kirurgikoak
    • Gel hidroalkoholikoa hauteskunde-mahai bakoitzeko
  2. Boto-kontaketarako materialak:
    • FFP2 maskara
    • Nitrilozko eskularruak

Gainera, plastikozko poltsa hermetikoak emango dira, babes-materiala botatzeko.

Boto-zenbaketari dagokionez:
  • Mahaiburuak zainduko du boto-kontaketara bertaratutakoen kopurua lokalaren edukiera ez gainditzea gomendatutako distantziak kontuan hartuta, betiere kontaketan parte hartu behar dutenak alde batera utzita.
  • Botoak zenbatzeko eragiketetan parte hartzen duten pertsonak gomendatutako distantzia eta higiene- eta osasun-neurriak mantentzen saiatuko dira.

Twitter

Azken aldaketako data: