Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Mahaikideak. Hauteskunde-batzordeen erabakiak eta jarraibideak
HAUTESKUNDE-BATZORDE ZENTRALA (HBZ)
Udalak:
- Udal batek egindakok kontsulta, Udalek hauteskunde-mahaietako kideen izendapenak jakinarazteko daukaten betebeharrari buruz (HBZren erabakia, 1996-02-14koa).
- Kontsulta, ea hauteskundeetako boto-paperak, kartelak eta materiala biltegian gordetzea eta banatzea udalen eskumena den (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
Hauteslekuak:
- Titulartasun publikoko hedabide baten eskabidea hauteskunde-kolegio batean konexio-puntu bat instalatzeko, abenduaren 20ko hauteskunde-egunean egiten diren informatibo eta programa bereziekin zuzenean konektatu ahal izateko. (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa).
- HBZri publikoak eta akonfesionalak diren lokalak hautatzeko eskaera; eta, ezinezkoa izanez gero, lokal horietan jendaurrean sinbolo edo ikur politiko edota konfesionalik ez agertzea (HBZren Erabakia, 2014-04-10ekoa).
Hauteskunde-mahaiak:
a. Hauteskunde-mahaiko kideen zozketa:
- HBZren 2014-04-23ko Erabakiari jarraituz, zozketa Udalbatzak egingo du, jendaurreko saio batean. Dena den, toki-araubideari buruzko legediak hala onartzen badu, zozketa tokiko gobernu-batzordearen aurrean egin ahal izango da jendaurreko saio batean, baldin eta udalaren osoko bilkurak eskumen hori eskuordetu badu.
b. Mahaiko kidea ez izateko desenkusak:
- 3/2016 Jarraibidea, irailaren 14koa, 6/2011 Jarraibidea aldatzen duena, HAOLOren 27.3 artikulua interpretatzeari buruzkoa. Jarraibideak hautesmahaietako lehendakari eta bokal karguak betetzeko deituak izan direnek aurkez ditzaketen desenkusei buruzko zenbait alderdi jorratzen du (2016ko irailaren 9ko BOE, 224. zk.).
- 6/2011 Jarraibidea, 2011ko apirilaren 28koa, mahaiko karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzkoa (BOE, 2011-05-30), mahaiko kargudunentzako desenkusa pertsonal berriari buruzko 2014ko abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatua (BOE, 307. zenbakia, 2014-12-20) eta 3/2016 Instrukzioa, irailaren 14koa, desgaitasunen bat daukaten pertsonak hauteskunde-mahaiko kide izendatuak diren kasuetarako, HAOLOren 27.3. artikuluaren interpretazioari buruzkoa (BOE, 224. zk., 2016-09-16) eta hutsen zuzenketa (HBZren erabakia, 2016-10-11koa).
c. Mahaiak osatzea eta ezgaitasunen bat duten pertsonek mahaiko kide gisa parte hartzea:
- Hauteskunde-mahaiko lehendakariak ezintasun fisikoren batengatik lokalean sartu ezin ziren pertsonen botoak jasotzera lokaleko ateetara mugitu zirelako kexa aurkeztu zen (1999-07-15eko erabakia).
- Mahaiak eratzeko ordutegiari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-15ekoa).
- Gortasuna edota entzuteko ezintasunen bat izanik, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat eskatu dioten pertsonek hauteskunde-mahaiko kide izateko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-30ekoa).
- Ezgaitasunen bat duten pertsonek Mahaietan parte hartzeko eskaera (HBZren erabakia, 2009-06-25koa).
d. Protesta-elastikoak jantzita debekatzea eta hautesleen erreklamazioak ebaztea:
- Kontsulta, bozketa-egunean, ikuskatzaileek eta ahaldunek –baita horien boto-emaileek ere– alderdiaren logo eta sigla dituen elastiko bat eramateari buruz (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
- Hautesleek mahaietan aurkeztutako erreklamazioei buruz jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-12-01ekoa)
- Mahaiko kideek eta boto-emaile batzuek protesta adierazteko elastikoak soinean eramanez gero jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-20koa).
e. Bozketa-egunean hauteslekuetan hedabideak egotea:
- Informatzeko eta irudiak hartzeko eskubidea: mugak (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa).
f. Udaletako idazkariek hauteskunde-mahaiko kideen izendapen-agiriak sinatzeari buruz:
- Ocañako EHBk galdetu du udal idazkariei sinatzeko eskumena eskuordetzan eman ahal zaien (HBZren erabakia, 2019-03-21ekoa).
g. Hauteskunde-aktak eta jarraibideen eskuliburua:
- Hauteskunde-akten ereduak eta Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetarako Hauteskunde-Mahaien jarraibideen eskuliburuaren zirriborroa. Jakinarazi behar da horien edukia joan den apirilerako deitu ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen berbera dela (HBZren Erabakia, 2020-05-28koa).
Boto baliogabea:
- PPk HBZren apirilaren 25ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, boto bat baliogabetzat jo zen gutun-azalaren barruan 2016ko boto-paper bat baino ez zegoelako. HBZk errekurtsoa ezestea erabaki du ulertzen duelako arrazoizko zalantzak daudela hautesleak, indarrean zegoen hauteskunde-prozesuko boto-paper bat ez aukeratzean, zeukan asmoari buruz (HBZren erabakia, 2019-04-28koa).
- 1/2012 Instrukzioa, matxoaren 15ekoa, boto-paperen alterazioei buruzkoa (BOE, 2012-03-19koa) eta horren osagarria da 158/2015 KAE, 2015eko uztailaren 14koa, boto-paperetako beheko aldeko zati zuria moztuta zeukaten boto-paperen bidez emandako bi botoen balioari buruzkoa (Ikusi 4. OJ.)(BOE, 194 zk., abuztuaren 14koa).
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE-BATZORDEA (AEHB)
Aktak eta eskuliburua
- Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak ikuskatu ditzan mahaietako kideentzako akten eredua eta jarraibideen eskuliburua (HBZren Erabakia, 20-05-28koa (PDF, 115 KB))
Hautesleen identifikazioa
- Bozketa-egunean hautesleen identifikazioari buruzko kontsultarekin lotutako erabakia. (EHAA, 199 zk., 1990eko urriaren 3koa).
- Boto-emailearen identitatea agiri bidez egiaztatzeko moduei buruzko instrukzioa. (EHAA, 68 zk., 2001eko apirilaren 6koa).
Genero-identitatea
- Ikusgunek esteka bat ematen du jardunbide egokien gidarako. Gida horren xedea da hauteskunde-mahaietako bozketa-egunean, berme guztiekin, genero-identitatea dokumentazio ofizialean ageri denarekin bat ez datorren pertsonen boto-eskubidea egikaritu ahal izatea (AEHB Erabakia, 2020-05-28 (PDF, 116 KB) (PDF)).
Azken aldaketako data: