Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Itsaslagunek eta gatibuek botoa ematea.

Itsasoan diren langileen posta bidez botoa ematea

1.- Nork erabili ahal duen:

Espainiako banderadunak badira, Armadako itsasontzietako langileek, merkataritzako ontzidiko langileek eta itsas zabaleko arrantzako langileek erabili ahal dute botoa posta bidez emateko prozedura.

Honako egoera hauetan erabiliko dute:

  • Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egiteko deia egiten denetik hauteskundeak egin arte, itsasontzian ari badira.
  • Aldi horretan portuetara heltzen badira, eta Espainiako lurraldean aldez aurretik ezagututako portuak badira.

2.- Eskabideak

Botoa posta bidez emateko eskaera itsasontzitik bertatik egin ahal dute:

  • Erradiotelegrafia, posta elektroniko edo fax bidez. Hautesleak inskripzioa egina duen Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari eskatu behar dio hauteskunde-erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzeko agiria, bai eta bozkatzeko agiriak ere.
  • Mezu horretan, honako datu hauek jaso behar ditu:
    1. Izen-abizenak.
    2. NANaren zenbakia.
    3. Jaioteguna.
    4. Jaiotze-probintzia eta udalerria.
    5. Hauteskunde-erroldan jaso den bizitoki-udalerria.
    6. Helbideko kalea eta zenbakia.
    7. Zein itsasontzitan ari den (izena).
    8. Itsasontzian zer portutara iristea aurreikusita duten, eta, zehatz-mehatz, zer egunetan iritsiko den.
    9. Hauteskunde-agiriak beste itsasontzi baten bidez jaso ahal badira, mezuan adierazi beharko da dokumentazioa jaso behar duen armadorea, kontsignatarioa edo itsasontzia.

Hauteskunde-deialdia argitaratzen denetik (maiatzaren 19a) bozketa egin aurretiko hamargarren eguna artekoa izango da eskaera egiteko epea (uztailaren 2a).

3.- Hauteskundeei buruzko agiriak bidaltzea

Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak, mezua jaso ondoren, hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du. Ondoren, eskaera jasotzat hartuko du, eta erroldan apuntatuko du prozedura horren bidez emango duela botoa, mahaian bertan berriro bozkatzea ezinezkoa izan dadin. Segidan, hauteslearen izenean bidaliko ditu agiriak, portura. Hautesleak aukeratu dituen armadoreari bidaliko dizkio, edo aukeratutako itsasontzira bidaliko ditu.

Hautesleei agiriak bidaltzeko epea hasiko da deialdia egin (ekainaren 22a) eta hogeita hamalaugarren egunetik aurrera, eta bozketa egin aurretiko seigarren eguna baino lehen (uztailaren 5a).

4.- Bozketa

Hautesleak agiriak jasotakoan, iritsi den estatuko edozein portutan, agiriak presako posta ziurtatuz bidali beharko dizkio hauteskunde-mahaiari (mahai horretan bozkatu behar badu).

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin baino hiru egun lehenago bidali beharko ditu; zehazki, uztailaren 9a baino lehen, luzatutako epea uztailaren 10eko 14:00ak arte -ostirala-.

ARAUDIAN INFORMAZIO GEHIAGO JASOTA DAGO. DESKARGATU ERREGE-DEKRETUA: 605/1999 ED, APIRILAREN 9KOA, HAUTESKUNDE-PROZEDURAK MODU OSAGARRIAN ARAUTZEKOA (9. ART.) (92. ZENBAKIKO BOE, APIRILAREN 17KOA (leiho berri batean irekitzen da)).

Espetxeratuta dauden pertsonek botoa posta bidez ematea

Espetxeetan gatibu dauden pertsonek, sufragio-eskubidea baldin badute, posta bidez eman ahal dute botoa.

Hauxe da bete behar duten prozedura:

  • Espetxe bakoitzeko zuzendariak edo zuzendaritzak izendatzen duen pertsonak postetxeari eskatuko dio postetxeko funtzionario bat maiatzaren 9tik uztailaren 2 ra espetxera joan dadila, eta espetxeratuta dauden pertsonek botoa posta bidez emateko bete behar dituzten eskaera-inprimakiak eraman ditzala. Behin beteta, postetxeko langileei emango dizkiete inprimakiak, espetxeratuta dagoen pertsona identifikatu ostean.
  • Espetxeratuta dauden pertsona batzuek ez badute NANa, pasaportea edo gidabaimena, nahikoa izango da espetxeratuta dauden pertsona guztiek duten nortasun-agiria, baldin eta agiri horrek titularraren argazkia badauka (HBZren erabakia, 2000-02-15ekoa (leiho berri batean irekitzen da)).
  • Hautesleen Erroldaren Bulegoak postetxeko funtzionarioari bidali behar dizkio behar beste gutun-azal eta paper, bai eta erroldan inskribatzeko ziurtagiria ere. Horrela, funtzionarioak espetxean aurrez aurre emango dizkio botoa posta bidez ematea eskatu duen hautesleari (ekainaren 22tik uztaillaren 5era).
  • Hautesleak boto-papera hautatu behar du eta bozketako gutun-azalean sartu beharko du. Gutun-azal hori, erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzeko agiriarekin batera, beste gutun-azal batean sartu behar da, eta dagokion hauteskunde-mahaiari bidaliko zaio (ekainaren 22ik uztailaren 8ra).
  • Botoa eskatu dutenek gutun-azalak eman beharko dizkiote postetxeko funtzionarioari, eta horrek eramango ditu hauteskunde-mahaietara, bozketa-egunean.

Twitter

Azken aldaketako data: