Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Irisgarritasuna.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak gaixoei edota desgaitasun fisikoren bat dutenei, lekualdatu ezin badira, garraio-zerbitzua eskaintzen die beren hauteslekura joan ahal izateko.

Zerbitzu hori erabili nahi duenak uztailaren 10a baino lehen deitu behar du telefono hauetara:

Twitter

Honako pertsona hauek erabili ahal dute: % 33 edo maila handiagoko ikusmen-desgaitasuna aitortuta dutenek eta Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) bazkideek, baldin eta Braille sistema ezagutzen badute.

Prozedura hori erabiltzea borondatezkoa da. Hortaz, nahi izanez gero, konfiantzazko pertsona baten laguntza eskatu ahal izango dute, botoa emateko; edo botoa posta bidez eman ahal izango dute.

Boto irisgarri hori eskatzeko, interesdunak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin jarri behar du harremanetan. Telefono-linea erabilgarri dauka: 012 (Zuzenean) . Horretarako, 28 eguneko epea izango du, hauteskunde-deialdia argitaratzen den egunetik zenbatuta (maiatzaren 19tik ekainaren 16ra).

Komunikazio horretan hautesleak honako datu hauek eman beharko ditu:

  • Izena.
  • Abizenak.
  • Helbidea.
  • NANa, pasaportea edo gidabaimena.
  • Harremanetarako telefono-zenbakia.
  • Braille irakurtzeko eta idazteko sistema ezagutzen duen zehaztea.
  • Aitortuta duen ikusmen-desgaitasuna maila, edo Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) kide izatea.

Segurtasun Sailak edonoiz eskatu ahal izango du datu horien egiaztapena.

2.- Honetan datza:

Prozedura horretan, paper eta gutun-azal ofizial batzuk (Braille erreferentziarik gabeak) eta agiri osagarri batzuk (Braille sistemaz idatzita) erabiltzen dira. Haien bitartez, hautesleak hautagai-zerrenda aukeratu ahal izango du, irisgarritasuna eta sufragio sekretua bermatuta.

Hautesleek bozketako mahaian jasotzen dituzte honako agiri hauek:

  • Agiriak nola erabili azaltzeko jarraibideak, Braille sistemaz idatzita eta inprimatuta.
  • Bozketako gutun-azal bat (Braille laguntzarik gabea).
  • Hautagai-zerrenda bakoitzeko gutun-azal bat, tintaz eta Braille sistemaz idatzita. Gutun-azal bakoitzaren barruan boto-paper bat (Braille laguntzarik gabea) dago, eta gutun-azalaren kanpoaldean adierazita dagoen hautagai-zerrendari dagokio.

Era berean, Braille botoa eskatu dutenek webgune honetan kontsultatu ahal izango dituzte hautagai-zerrenda aldarrikatuak eta hautagaiak; zehazki, formatu erabilgarrian egin den hautagai-zerrendei buruzko atalean. Informazio hori bozketa-eguna arte izango da eskuragarria. Horrez gain, informazioa telefono-linearen bidez eska dezakete: 012 (Zuzenean).

3.- Bozketa

Prozedura hori erabiltzeko asmoa dutela jakinarazi dutenek honako urrats hauek egin behar dituzte:

  • Botoa zer mahaitan aurkeztu behar duten, mahai horretara joatea.
  • Mahaian bere burua identifikatu behar du, eta mahaian ziurtatuko diote boto irisgarria eskatu duen. Segidan, mahaiburuak emango dizkio lehen azaldu diren agiriak, boto-papera aukera dezan.
  • Ondoren, agiri horiek pribatutasunean erabiltzeko prestatu den lekura joango da. Beharrezkoa izanez gero, mahaiko kide batek leku hori non dagoen adieraziko dio.
  • Berak erabili nahi duen boto-papera aukeratu eta hartutakoan, bozketako gutun-azalean sartuko du.
  • Berriro joango da hauteskunde-mahaira. Mahaiari dagokion erroldan inskribatuta dagoen ziurtatuko dute, eta, hala badagokio, hautesleak bozketako gutun-azala sartuko du hautestontzian.
  • Azkenik, botoa sekretua izango bada, hautesleak bildu beharko ditu erabili ez dituen gainerako boto-paperak.

ARAUDIAN INFORMAZIO GEHIAGO JASOTA DAGO. DESKARGATU: 1612/2007 DEKRETUA, ABENDUAREN 7KOA (leiho berri batean irekitzen da), IKUSMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI SUFRAGIO-ESKUBIDEA BERMATZEKO BOTO IRISGARRIA ERABILTZEKO PROZEDURA ARAUTZEKOA (ABENDUAREN 8KO BOE, 294. ZENBAKIKOA); ETA BARNE MINISTERIOKO 3817/2007 AGINDUA, ABENDUAREN 21EKOA (leiho berri batean irekitzen da), IKUSMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI SUFRAGIO-ESKUBIDEA BERMATZEKO BOTO IRISGARRIA ERABILTZEKO PROZEDURA GARATZEKOA (ABENDUAREN 27KO BOE, 310. ZK.).

Twitter

Hauteslea gaixorik badago, edo desgaitasuna duen pertsona bada (eskakizun horiek medikuaren ziurtagiri ofizial bidez egiaztatu beharko dira), hauteslearen izenean eskaera egin ahal izango du notaritzan edo kontsuletxearen bidez baimendutako beste pertsona batek, hautesle bakoitzari emango zaion dokumentuaren bidez. Dokumentuan ezin izango da hautesle bat baino gehiago baimendu, eta pertsona bakar batek ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu. (Agiri horiek doakoak dira).

Gaixorik dauden edo desgaitasuna duten pertsonek zer egin behar dute posta bidez bozkatzeko?

a) Notarioarenera joan behar dute baimendutako pertsonaren bitartez notario-ahalorde bat eskatzera (HAUTESKUNDEEN ARAUBIDE OROKORRARI BURUZKO LEGE ORGANIKOAren 72. artikulua). Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

    • Desgaitasuna duen pertsonaren NANa (fotokopia ez da onartzen).
    • Desgaitasuna duen pertsonaren ordez jardungo duen pertsonaren NANa (fotokopia ez da onartzen).
    • Medikuaren ziurtagiri ofiziala, pertsona horrek (izena eta bi abizenak) postetxeko bulegora posta bidez botoa emateko agiriak eskatzera joateko ezintasuna duen ziurtatzeko.
    • Posta bidez botoa emateko eskaera-inprimakia behar bezala beteta, hau da, desgaitasuna duen pertsonaren eta haren ordez joango den pertsonaren datu guztiak jasota. Horrez gain, desgaitasuna duen pertsonaren helbidea eskaeran adierazi behar da, posta bidez botoa emateko dokumentazioa hara bidal diezaioten. Pertsonaren izenean joango den ordezkariak sinatu behar du inprimaki hori.

Notarioak dokumentazio hori jaso ondoren, bisita egingo dio desgaitasuna duen pertsonari, egoera egiaztatzeko eta notario-ahalordea ordezkariaren izenean egiteko. Posta bidez botoa emateko izapideetan hauteslea ordezkatuko duen pertsona baimentzeko banakako notario-ahalordea doakoa da.

b) Posta bidez botoa emateko eskaera-inprimakia postetxeko bulego batean aurkeztea.

Ordezkaria postetxeko bulegora joango da, eta posta bidez botoa emateko eskaera, medikuaren ziurtagiria eta notario-ahalordea eramango ditu. Agiri horiek postetxeko funtzionarioari emango dizkio. Funtzionarioak ziurtatuko du ordezkariaren NANaren sinadura eta eskaera-inprimakian jasotakoa bat datozen.

c) Botoa posta bidez emateko eskaera egiteko epea.

Botoa posta bidez emateko eskaera abuztuaren maiatzaren 19tik uztailaren 2ra arte egin daiteke (bi egun horiek barne hartuta).

d) Botoa posta bidez ematea.

Dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritzak ekainaren 22tik uztailaren 5era arte posta ziurtatu bidez hautesleari bidaliko dizkio botoa posta bidez emateko behar dituen agiriak, posta bidez bozkatzeko eskaeran adierazitako helbidera:

  • Hauteskunde-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Botoa hartu behar duen mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • «Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2020 Elecciones al Parlamento Vasco» menbretedun gutun-azal bat, eta bertan sartu beharko da «Eusko Legebiltzarra» osatzeko bozketa-papera.
  • «Eusko Legebiltzarra» osatzeko aldarrikatu den hautagai-zerrenda bakoitzeko paper bat.
  • Jarraibideak azaltzeko orri bat

Agiri horiek jasotakoan, Espainiako egoiliarrek botoa posta bidez emateari buruzko d) atalean zehazten diren urratsak egin behar ditu hautesleak.

OVID-19k eragindako ezohiko egoera dela eta, dokumentazioa entregatzeko unean, hautesleak, nahi izanez gero, aukera izango du postariari betetako hauteskunde-gutun-azalak emateko, bere botoa gordailutu dela egiaztatzen duen frogagiri baten truke, eta, horrela, ez du postetxera joan beharrik izango. Horrek guztiak ez dio kalterik egingo hautesleak une horretan bere botoa ez emateko eta, ondoren, legezko epeen barruan, Correos-eko bulego batean emateko duen eskubideari.

e) Botoa posta bidez bidaltzea (postariari ematea aukeratu ez bada).

  • Mahaiburuari zuzendutako gutun-azala bidaltzeko azken eguna uztailaren8a (luzatutako epea uztailaren 10eko 14:00ra arte -ostirala-izango da.
  • Gutun-azala jasotzen dela ziurtatzeko, bidal ezazu ahalik eta lasterren. Gutun-azal hori ez da frankeatu behar, baina presako posta ziurtatu bidez bidali behar da

Twitter

Azken aldaketako data: