Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Bozketa-prozedura

Uztailak 12. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Euskadiko hautesle-erroldan agertzea beharrezkoa da botoa emateko.

Dagokizun mahaia eta hauteslekua, errolda-txartelean, 012 telefonoan edo www.ine.es webgunean kontsultatu ditzakezu.

Bozkatzeko ordutegia goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara izango da.

Etxetik irten aurretik saiatu zure botoa prestatzen eta ez ahaztu babes-maskara.

Hauteslekura heltzean noiz sartu esango dizute. Lehentasuna edukiko dute 65 urtetik gorakoek, desgaitasunen bat dutenek eta haurdun dauden emakumeek.

Sarreran eskuak garbitzeko gela edukiko duzu.

Botoa ez baduzu etxetik eraman,boto-paperak, bozkatzeko gutun-azalak eta kabina hauteslekuan izango dituzu.

Ondoren, mahaira hurbildu. Distantziak mantendu eta lurreko markak errespetatu.

NANa, pasaportea edo gidabaimena erakutsi. Mahaikideren batek eskatuz gero, identifikazio-agiria hurbildu eta beharrezkoa bada, maskara kendu zure nortasuna egiaztatzeko.

Mahaiburuak zure izen-abizenak eta “bozkatu” esango du. Gutun-azala erakutsi eta hautestontziansartu.

Irteeran, babes-materiala botatzeko edukiontziak eta gela egongo dira. Garrantzitsua da eskuak garbitzea, bai bozkatu aurretik, bai ondoren.

Sarreran eta irteeran, jende-pilaketak saihestu.

Uztailak 12. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila.

Azken aldaketako data: