Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Bozketa eta osasun-neurriak

Uztailak 12. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerakohauteskundeetan botoa emateko,Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea eta Euskadiko hautesle-erroldan agertzeabeharrezkoa da.

Dagokizun mahaia eta hauteslekua, Errolda Bulegoak bidaliko dizun errolda-txartelean kontsulta dezakezu bai eta; 012 telefonora deituz edo www.ine.es webgunean begiratuz.

Botoa emateko ordutegia goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara da, etenik gabe. Ordutegi horren barruan nahi duzun orduan bozkatu dezakezu, baina hobe duzu goiz bozkatzea edo jende gehien biltzen den orduak saihestea.

Bozketa-prozesua arintzekogomendioak:

  1. Etxetik irten aurretik:
    • Non bozkatu behar duzun; lokala, atala eta mahaia, errolda-txartelean egiaztatu.
    • Gomendagarria da gutun-azala eta botoa etxetik prest eramatea.
    • Jantzi babes-maskara.
  2. Hauteslekura iristen zarenean:
    • Sartzeko ilara balego, gorde gomendatutako gutxieneko distantzia.
    • Lokalaren barruan pilaketak saihesteko:
      • Salbuespenak salbuespen, sartubanan-banan.
      • Noiz pasa zaitezkeen esango dizute
      • Sartzeko lehentasuna hurrengo pertsona-taldeek izango dute; 65 urtetik gorakoek, desgaitasunen bat dutenek eta haurdun dauden emakumeek.
    • Hauteslekuaren sarreran eskuak garbitzeko gela aurkituko duzu. Eskuak gelarekin garbitu ondoren, seinaleak jarraituz, dagokizun mahairajoan zaitez. Zalantzarik izanez gero, antolakuntzako kideeigaldetu.
  3. Zure hauteskunde-mahaia dagoen aretoaren barruan:
    • Ez baduzu botoa etxetik prest eraman, botoa pribatutasunez prestatu ahal izateko,boto-paperak, bozkatzeko gutun-azalak eta kabina izango dituzu.
    • Ez itxi bozketarako gutun-azala itsasgarriarekin. Gainazala gutun-azalean sartzeanahikoa da.
    • Prest zaudenean hurbildu mahaira. Beste pertsonekiko distantziagordelurreko markei erreparatuz.
  4. Hauteskunde-mahaira heltzean:
    • Identifikatu zaitez. Horretarako:
      • Zure izen-abizenak esan etamahaiburuari zure argazkia duen NANa, pasaportea edo gidabaimena erakutsi.
      • Mahaiko norbaitek horrela eskatzen badizu, identifikatzen zaituen dokumentua hurbilduedo mahai gainean utzi.
    • Mahaiko norbaitek eskatzen badizu,kendu maskara aurpegitik une batez, hauteskunde-mahaiak zure nortasuna egiazta dezan.
    • Zure nortasuna eta erroldan agertzen zarela egiaztatu ondoren, mahaiburuak zure izen-abizenak esango ditu. Bozkatu  esanez, gutun-azala erakusteko eskatuko dizu, bakarra dela egiaztatzeko; ondoren, hautetsontzian sartzeko esango dizu.
    • 5.- Botoa emandakoan:
      • Irten lokaletik berehala.Irteeran, babes-materiala botatzeko edukiontziak eta eskuak desinfektatzeko gel hidro-alkoholikoa aurkituko dituzu. Garrantzi handikoa da eskuak garbitzea, bai bozkatu aurretik, bai ondoren.
Bozketa-prozesu osoan zehar, hauteslekura sartzeko, zein  gela barruan eta kanpoan zain dauden pertsonekin harremana saihestu beharko duzu. Horrela, ez da pilaketarik egongo eta bozketa-prozesua arinagoa izango da

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila.

Azken aldaketako data: