Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hauteskunde-batzordeak. Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak arautzen ditu Hauteskunde-batzordeak, eta honako hau xedatzen du:
Honako hauek osatuko dute euskal hauteskunde-Administraritza: Autonomi Elkarteko, Lurralde historikoko eta Eskualdeko Hauteskunde-batzordeek eta bai hauteskunde-mahaiek ere (13.3 artikulua).
Egituraz, Hauteskunde-batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatuko dute hauteskunde-erakuntza (14.1 artilulua).
Hauteskunde-batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoa izango da (17.1 artikulua).
Hauteskunde-batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina izango da. Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dadin horretan (17.2 eta 3 artikulua).
Hauteskunde-batzordeetako kideek ez dute artekari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatuak izaterik izango (17.4 artikulua).
Lurralde historikoko hauteskunde-batzordea honela osatuko da (21.1 artikulua):
- a) Dagokion Probintzia-Auzitegiko Auzimaisu izan eta Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiak zozketa-bidez hautatutako Hiru Batzordekide. Dagokion Auzitegian aski Auzimaisu ez egonez gero, probintziako hiriburuko norbere-mailako aginte-sailetako buruak izendatuko dira.
- b) Estatuko Hauteskunde Batzordeak izendatutako bi batzordekide, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuta, lurralde historikoan bizi diren katedradun, Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako irakasle titularren, edo aitortutako itzaleko legelari direnen artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena.
Atal honetako aipatzen diren Batzordekideek euren artetik aukeratuko dute Batzordeko Lehendakaria (21.2 artikulua).
Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako lehendakariek dagokien hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan jardungo dute bakarrik, hauteskundeen deialdia egiten denetik hautatutakoak aukeratu artean, eta, hala egokitzen bada, baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen orokorrean aurreikusitako babes-errekurtsoa, hauteskundeak direla-eta halakorik aurkezten bada kasuan kasuko barrutian (21.3 artikulua).
Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordeko Idazkaria bera izango da dagokion Auzitegiko Idazkari, eta bat baino gehiego egonez gero, zaharrena (21.4 artikulua).
Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordeek lurraldeetako hiriburuetan izango dute beren egoitza (23.1 artikulua).
Hauteskunde-batzordeetako Idazkariek bilkuretan hizpidea izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez. Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan Administraritza-Bideari buruzko Legeak izendatzen dizkien egitekoak egokituko zaizkie. Batipat, Batzordearen agiriak gorde eta zaindu beharko dituzte, baita Batzordea deuseztatu ondoren ere, agiri horiek Batzordeak bere egoitza dueneko tegietan gordeta geratzen direla (25.1 eta 2 artikulua).
Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordeen eratzea
- Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen eratzea (ALHAO, 59 zk., maiatzaren 27koa).
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen eratzea (BAO, 97 zk., maiatzaren 25ekoa).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen eratzea (GAO, 98 zk., maiatzaren 27koa).
Azken aldaketako data: