Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hauteskunde-batzordeak. Galderak eta erantzunak
Hauteskunde-administrazioa
- Zein da Hauteskunde Administrazioaren xedea?
- Zer organok osatzen dute Hauteskunde Administrazioa?
- Zein batzorde dira iraunkorrak? Eta zer iraunaldi dute iraunkorrak ez direnek?
- Nork ematen dizkie baliabide materialak eta giza baliabideak hauteskunde-batzordeei?
- Nolako osaketa dute hauteskunde-batzordeek?
- Zein dira hauteskunde-batzordeen eskumenik esanguratsuenak?
- Zein dira hauteskunde-batzordeetako helbideak eta telefono-zenbakiak?
- Non argitaratzen dira Hauteskunde-batzorde zentralaren eta Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordearen akordioak eta ebazpenak? Zein dira hauteskunde hauei aplika dakizkiekeen akordiorik garrantzitsuenak?
- Zer eginkizun dute udaletako idazkariek hauteskunde-prozesuan?
Zein da Hauteskunde Administrazioaren xedea?
Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzea, bai eta berdintasun-printzipioa ere, kargu publikoetarako sarbidean.
Zer organok osatzen dute Hauteskunde Administrazioa?
Hauteskunde-batzorde zentralak, autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeak, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek eta eskualdekoek, bai eta hauteskunde-mahaiek ere.
Zein batzorde dira iraunkorrak? Eta zer iraunaldi dute iraunkorrak ez direnek?
Hauteskunde-batzorde zentrala eta autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordea iraunkorrak dira, gainerakoen agintaldia hauteskundeen egunetik 100 egunera bukatzen da.
Nork ematen dizkie baliabide materialak eta giza baliabideak hauteskunde-batzordeei?
Hauteskunde-batzorde zentralari Diputatuen Kongresuak; autonomia-erkidegoko hauteskunde- batzordeari Eusko Legebiltzarrak eta lurralde historikoko zein eskualdeko hauteskunde-batzordeei Eusko Jaurlaritzak.
Nolako osaketa dute hauteskunde-batzordeek?
Osaketa mistoa dute, langile judizialez eta hautagaitza aurkezten duten alderdi politikoetako ordezkariez osatzen baitira.
Zein dira hauteskunde-batzordeen eskumenik esanguratsuenak?
- Hauteskunde-batzorde zentralak ebazten ditu Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen akordioen aurkako errekurtsoak, eta gainerako hauteskunde-batzordeek nahitaez bete beharreko jarraibideak ezartzen ditu.
- Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeari dagokio hauteskunde-propagandarako doako espazioak banatzea irrati eta telebista publikoetan, bai eta hautagaitzek jasotzen dituzten hauteskundeetarako diru-laguntzak finkatzea ere.
- Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek hautagaitzak eta hauteskundeetako emaitzak aldarrikatzen dituzte.
- Eskualdeko hauteskunde-batzordeek hauteskunde-mahaietako kideen jakinarazpenak egin eta sinatzen dituzte, bai eta hauteskunde-mahai horietako artekariak izendatu ere.
Zein dira hauteskunde-batzordeetako helbideak eta telefono-zenbakiak?
Ikusi webgune honetako batzordeen direktorioa, Helbide interesgarriak atalean.
Non argitaratzen dira Hauteskunde-batzorde zentralaren eta Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordearen akordioak eta ebazpenak? Zein dira hauteskunde hauei aplika dakizkiekeen akordiorik garrantzitsuenak?
Hauteskunde-batzorde zentralarenak www.juntaelectoralcentral.es webgunean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen dira, eta Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordearenak www.legebiltzarra.eus webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Akordiorik garrantzitsuenak webgune honetako Hauteskunde-batzordeen Akordioak izenburuko atalean jasota daude
Zer eginkizun dute udaletako idazkariek hauteskunde-prozesuan?
Hauteskunde Legearen arabera, eskualdeko hauteskunde-batzordeen ordezkariak dira eta, hortaz, hauteskunde-batzorde horientzat lan egiten dute hauteskunde-prozesuak dirauen bitartean.
Azken aldaketako data: