Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hauteskunde-araudia

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan araudi hau aplikatu behar da:

Euskadin aplikatzeko hauteskunde-araudia

Legeak:

  • 5/1990 LEGEA, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 134 zk., uztailaren 6an), eta lege hori aldatu zituzten beste lege hauek ere: ekainaren 19ko 15/1998 Legea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 128 zk., uztailaren 9an), urriaren 4ko 6/2000 Legea (EHAA, 213 zk., azaroaren 7koa), martxoaren 28ko 1/2003 Legea (EHAA, 72 zk., apirilaren 10ekoa), otsailaren 18ko 4/2005 Legea (EHAA, 42 zk., martxoaren 2koa) eta abenduaren 23ko 11/2015 Legea (EHAA, 3 zk., 2016ko urtarrilaren 7koa eta hutsen zuzenketa 13zk.ko EHAAn, 2016ko urtarrilaren 21ekoan).
  • 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zk., abenduaren 31koa).

Garapen-arauak:

  • AGINDUA, 2020ko uztailaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoaren arloko neurri bereziak hartzen baitira Ordiziako udalerrian sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoari eusteko (EHAA, 134 zk., uztailaren 9koa).
  • 85/2020 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzen dituen Dekretua hirugarrenez aldatzen duena (EHAA, 132 zk., uztailaren 7koa).
  • EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, 2020ko uztailaren 12rako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibide sanitarioak argitaratzen dituena (EHAA, 129 zk., uztailaren 2koa).
  • 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria» (EHAA, 120 zk., ekainaren 19koa).
  • AGINDUA, 2020ko ekainaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena (EHAA, 115 zk., ekainaren 12koa).
  • AGINDUA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak. (EHAA, 108 zk., ekainaren 4koa).
  • 148/2018 DEKRETUA, urriaren 16koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituena (EHAA, 203 zk., urriaren 22koa). Uztailaren 2ko 100/2019 Dekretuak aldatua (EHAA, 128 zk., uztailaren 8koa). Indarrean dagoen testu kontsolidatua.
  • AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena (EHAA, 104 zk., maiatzaren 29koa).
  • AGINDUA, 2020ko maiatzaren 20koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa (EHAA, 101 zk., maiatzaren 26koa).
  • 11/2020 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten duena (EHAA, 94 zk., maiatzaren 19koa).

Estatuan aplikatzeko hauteskunde-araudia

Legeak:

  • Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) 1985eko ekainaren 20an argitaratu zena, eta lege horren aldaketak, EAO hauetan argitaratu zirenak: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan eta 2011ko ekainaren 16ko azken aldaketa, HAOLOren 160. artikulua aldatzen duena, eta martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidez egindako azken aldaketa, alderdi politikoen jarduera ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa (Laugarren Azken Xedapena ikusi) (EAO, 77. zk., martxoaren 31koa).
    Zehazki, hauteskunde hauei aplikagarri zaizkien artikuluak  dira HAOLOren I. Tituluan dauden artikuluetatik Lehenengo Xedapen Gehigarriaren bigarren atalean ezarritako artikuluen zerrendaren arabera oinarrizko izaera dutenak.

Garapen-arauak:

  •  PCM/207/2020 Agindua, martxoaren 9koa, 2020ko otsailaren 25eko Ministroen Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, 2020an deituko diren hauteskundeetan, zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio posta zerbitzu unibertsalaren emaileari (EAO, 62 zk., martxoaren 11koa).
  • 1079/2015 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, 2015eko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 301 zk., abenduaren 17koa).
  • 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasunen bat duten  pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte har dezaten oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.  (EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • 1621/2007 Errega Dekretua, abenduaren 7koa, atzerrian aldi baterako dauden espainiarrek boto emateko prozedura arautzen duena. (EAO, 299 zk., abenduaren 14koa).
  • 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria arautzen duena. (EAO, 294 zk., abenduaren 8koa).
  • Barne Ministerioaren 3817/2007 Agindua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria garatzen duena. (EAO, 310 zk., abenduaren 27koa).

Arlo esanguratsuenei aplikagarri zaizkien arauei buruzko aipamenak:

  • Hautesle-elkartea: Hauteskunde hauetan Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 53. artikuluak eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa den ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren (HAOLO) 44.4 artikuluak arautzen dute.
  • Hauteskunde-kanpaina: Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskunde-kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda.
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 743/2019 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, 2019ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 311 zk., abenduaren 27koa).
    • 2014ko urriaren 27ko ebazpena, Hautesle Erroldaren Bulegokoa, hautesle-erroldako inskripzio-datuak erreklamatzeari buruzkoa (EAO, 269 zk., 2014-11-6koa).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilez hil eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena. (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden edukia eta hautesle-erroldaren kopiak arautzen dituen 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa,  aldatzen duena. (EAO 33 zk., 2009ko otsailaren 7koa).
  • Hauteskunde-koalizioak eratzea: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko legearen 49.2 artikuluak eta HAOLOren 44.2 eta 3 artikuluek arautzen dute, beste hauek ahaztu gabe: irailaren 9ko HBZren 1/2010 Instrukzioan ezarritakoa eta hauteskunde-koalizioek lortutako botoak zenbatzeko metodoari buruz (HBZren erabakia, 2011-09-29) ezarritakoa.
  • Hauteskundeetarako deialdia: 11/2020 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten duena (EHAA, 94 zk., maiatzaren 19koa).
  • Hauteskunde-eztabaidak eta –elkarrizketak: ELHLren 81.6 artikulua ikusi, hauxe ezartzen baitu:
    • Eztabaidak: Eusko Jaurlaritzaren menpeko hedabide publikoetan politika orokorrari buruzko eztabaida bat egingo da, gutxienez, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, eta hartan parte hartuko dute Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten antolakunde politiko guztie­tako hautagaiak.
    • Elkarrizketak: Halaber, hedabide horietan elkarrizketa bat egingo zaio, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, gorago aipatutako antolakundeek izendatutako hautagaiari.
  • Alderdi politiko bat eratzea: Alderdi politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoaren I eta II kapituluetan ezarritakoa (EAO, 154 zk., ekainaren 28koa) kontuan hartu behar da. Lege hori alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa den martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bigarren artikuluak aldatu zuen (EAO, 77 zk., martxoaren 31koa).
  • Hauteskunde arloko arau-hausteak, hautagai-zerrendak ELHLren 147.2 artikuluak hauteskunde-gastuetarako ezartzen duen gehienezko muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOren 153.3 artikulua, alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa den martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (Laugarren Azken Xedapena) (EAO, 77 zk., martxoaren 31koa)
  • 2016ko Hauteskunde Autonomikoetan hauteskunde-gastuaren muga (%15eko murrizketa) Ikusi ELHLren Lehen Xedapen Iragankorra, hauteskunde-gastuetarako muga eguneratuaren %15eko murrizketa ezartzen duena. Murrizketa hori ezarriko da Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren bitartez, 2016ko abuztuaren 17koa, (EHAA, 158 zk., abuztuaren 22koa).
  • Hauteskunde-mahai eta Hauteslekuak: 2020ko hauteskunde autonomikoetarako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia-Ordezkaritzak hauteskunde atal, mahai eta lokalen zerrenda argitaratu du.

  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonek hauteskunde-prozesuetan parte hartzea: 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasunen bat duten  pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte har dezaten oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.  (EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonak: Hauteskunde-prozesuetan parte hartu ahal izateko oinarrizko baldintzak. Gorrak diren edo entzuteko desgaitasunen bat daukaten pertsonek hauteskunde-mahaietako kideak izateko eskubidea onartzen da, eta horrelakoetan zeinu-hizkuntzako interprete bat jarriko zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • Publizitate instituzionala: 6/2010 euskal Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251 zk., abenduaren 31koa) eta 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EAO, 312 zk., abenduaren 30ekoa).
  • Hauteskundeetarako diru-laguntza (izoztuta): Boto kopuruaren, lortutako jarlekuen eta hauteskunde-barrutiaren arabera eman beharreko diru-laguntzen kopuruak eta 2016ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hauteskunde-bidalketetarako kopuruak ere 2013-12-31ko datarekin izoztuta geratu dira, hala ezartzen duelako ELHLren Bigarren Xedapen Iragankorrak, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazkeraren arabera. Gaur egun, diru-laguntza horien zenbatekoak ELHLren 151. artikukuan ezarrita daude, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazkeraren arabera, eta berriki, Agindu honen bitartez eguneratu dira: 2016ko abuztuaren 8ko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren Agindua, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa. (EHAA, 151 zk., abuztuaren 10ekoa).
  • Atzerrian aldi baterako (hauteskundeetan) dauden espainiarren bozketa,  hauteskundeen egunean Euskadin ez daudenena: 1621/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, herritar horientzako bozketa-prozedura berezia arautzen duena (EAO, 299 zk., abenduaren 14koa)
  • Itsuen bozketa: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, ikusteko desgaitasunen bat daukaten pertsonek Mahaian aurrez aurre bozkatzeko bi aukera izango dituzte:
    • Beren konfiantzazko pertsona batez baliatu ahal izango dira. Pertsona horrek boto-paperak aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartuko ditu, eta gero ikusteko desgaitasuna duen pertsonari hautestontziraino lagunduko dio, bertan gutun-azalak sartzeko, ELHLren 104.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.
    • Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetarako aurreikusita dagoen prozedura aplikatuko da, botoaren sekretua bermatuz, pertsonalki eta erraztasunez bozkatu ahal izateko prozedura (ELHLren 104.3. art.). Prozesua HAOLOren 87.2 artikuluan araututa dago eta abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuak (EAO, 294 zk., abenduaren 8koa) garatzen du.
  • Bizilekua beti atzerrian izaten dutenek bozkatzea (AEHE botoa): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan araututa dago eta bi hauek garatzen dute: alde batetik, otsailaren 27ko INT 358/2015 Aginduak hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den 605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duenak, eta AEHE boto-eskaera egiteko inprimaki berriak ezartzen dituenak (EAO, 54 zk., martxoaren 4koa); eta bestetik, Hautesle Erroldaren Bulegoari buruzko 2015eko martxoaren 9ko Ebazpenak, atzerrian bizi diren egoiliarrek bozkatzeko eskaera egiteko prozedura ezartzen duenak (EAO, 63 zk., martxoaren 14koa).

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, loturak indarrean dagoen hauteskunde-araudiari buruzko aldizkari ofizialekin eta beste informazio interesgarriekin

EAO

  • Hauteskunde autonomikoetarako posta zerbitzu unibertsala: PCM/207/2020 Agindua, martxoaren 9koa, 2020ko otsailaren 25eko Ministroen Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, 2020an deituko diren hauteskundeetan, zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio posta zerbitzu unibertsalaren emaileari (EAO, 62 zk., martxoaren 11koa).
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 743/2019 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, 2019ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 311 zk., abenduaren 27koa).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilez hil eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena. (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 423/2011 Errege Dekretua, martxoaren 28koa, beste Errege Dekretu hau aldatzen duena: otsailaren 2ko 157/1996 ED, hautesle-errolda hilez hil eguneratu beharra ezartzen duena eta errolda horretan inskribatzeko behar diren datuak arautzen dituena (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden edukia eta hautesle-erroldaren kopiak arautzen dituen 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa,  aldatzen duena. (EAO 33 zk., 2009ko otsailaren 7koa).

EHAA

  • Hauteskundeetarako deialdia: 11/2020 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten duena (EHAA, 94 zk., maiatzaren 19koa).
  • Hauteskunde Batzorde Zen­tralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduen argitalpena: AGINDUA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena (EHAA, 108 zk., ekainaren 4koa).
  • Hautagai-zerrenden gastu-mugaren zenbatekoak. AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena (EHAA, 104 zk., maiatzaren 29koa).
  • Hauteskundeetarako diru-laguntzaren zenbatekoak: AGINDUA, 2020ko maiatzaren 20koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa (EHAA, 101 zk., maiatzaren 26koa).

LHAO

Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza:

Twitter

Azken aldaketako data: