Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautagaiak. Hauteskunde-batzordeen erabakiak eta jarraibideak
HAUTESKUNDE-BATZORDE ZENTRALA (HBZ)
Hautesle-elkarteak:
- HBZren 7/2011 Jarraibidea, 2011ko irailaren 15ekoa, sinadurak ziurtatzeko prozedurari buruzkoa.
Ahaldunak:
- Ahaldunak izendatzeko ordutegia zehazteko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-22koa).
- Ahaldunak izendatzeko behar den dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
Kanpaina instituzionalak hauteskunde-aldian:
a. Irizpide orokorra:
- Galicia en Común-Anova mareas hauteskunde-koalizioak Galiziako Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Galiziako Xuntako "Galicia Volve" kanpaina instituzionalagatiko salaketa ebatzi zen (HBZren Erabakia, 2020-07-01ekoa).
- Galicia en Común-Anova mareas hauteskunde-koalizioak Galiziako Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Galiziako Xuntako "cheque Autónomas Seguimos Adiante" eta "bono Solidario" erakundeen kanpaina dela-eta jarritako salaketa ebazten da (HBZren Erabakia, 2020-07-01ekoa).
- Espainiako Alderdi Sozialistak Kanarietako Hauteskunde-batzordearen 2019ko maiatzaren 23ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, Kanarietako Gobernuko Osasun Sailaren lorpen-kanpainari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2019-05-26koa).
- Consell Valencià de la Joventutek gazteen botoa sustatzeko jardunaldiak martxoan eta apirilean egiteari buruzko kontsulta, 2019ko maiatzaren 26rako deitutako Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta (HBZren Erabakia, 2019-03-04koa).
- Murtziako Eskualde Gobernuak botoa emateko eskubidea sustatzeko kanpaina instituzional bat egiteko aukerari buruzko kontsulta, arlo horretako araudi autonomikoak ezarritakoaren arabera, Legebiltzar Autonomikoko hauteskundeak direla eta (HBZren Erabakia, 2019-03-04koa).
- 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak direla-eta egiten diren publizitate instituzionaleko kanpainak zabaltzeko egutegia, Hauteskunde-batzorde Zentralaren irizpidea eskatuz, apirilaren 27an eta 28an maiatzeko hauteskundeei dagozkien kanpaina instituzionalak egiteko aukerari buruz (gogoeta-eguna eta hauteskunde orokorrak bozkatzeko eguna) (HBZren erabakia, 2019-03-04koa).
- Unidos Podemosen errekurtsoa Zaragozako PHBren 2016-06-22ko erabakiaren aurka, Unidos Podemosek Aragoiko Presidentearen aurka hauteskunde-garaian ekintza instituzionalak egiteagatik jarritako salaketa ezesten baitzuen (HBZren erabakia, 2016-06-26koa).
- Printzipioz, Udalaren eta haren menpeko enpresa eta erakunde autonomoen kontratazio-jarduera guztia aztertzeko Udal Ikerketa-Batzorde bat sortzeak ez du HAOLOk 50. artikuluan ezarritako debeku hau urratzen: botere publikoek egindakoen edo lortutako lorpenen gaineko kanpaina egiteko debekua (HBZren erabakia, 2016-05-12koa).
- Kanarietako Gobernuak Kanarietako Hauteskunde-batzordearen 2011ko maiatzaren 5eko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, Espainiako Alderdi Sozialistak gobernu horren lorpen-kanpainagatik jarritako salaketari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-05-10ekoa).
- Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioak jarritako errekurtsoa, "Quatre anys..." kanpaina instituzionalaren inguruan Alderdi Popularrak aurkeztutako kexaren gainean Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordeak apirilaren 20an hartutako erabakiaren aurka. Hala ere, errekurtsoaren xede den kanpainaren debekuak ez du esan nahi interes orokorreko informazioa ematera mugatzen diren edukiak mantendu ezin direnik (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
- Carlos Fabra Castellóko Aireportuko Sozietate Publikoko Administrazio Kontseiluko presidenteak jarritako errekurtsoa. Probintziako Hauteskunde-batzordeak Castellóko aireportura bisita gidatuak eteteko apirilaren 20ko Erabakiaren aurka. "Botere publikoak" terminoaren irismena kanpaina instituzionalen arloan (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
- Sustapen idazkariordearen eskaera, Hauteskunde-batzorde Zentralaren 2/2011 Instrukzioa argitzeko: gauzatzen ari diren obra publikoetarako bisitei, lankidetza-protokolo eta -hitzarmenei eta Ministerioaren jabetzako lurzoruen salmenta sustatzeko publizitate-kanpainei dagokie (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- Hauteskunde-batzordeek ez daukate kanpainak, inaugurazioak edo beste ekintza instituzional batzuk aldez aurretik baimentzeko eskumenik (HBZren erabakia, 2011-04-07koa, 3. atala).
b. Obrak zein zerbitzu publikoak inauguratzeko ekitaldiak (HAOLOren 50.3 art.) edo izaera instituzionala daukatenak:
- Kantabriako PHBren apirilaren 5eko erabakiaren aurkako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Autonomia Erkidegoko presidenteari eta Obra Publikoen Kontseilariari Comillasko portuko obren proiektua aurkezteagatik isun bat jarri zitzaien. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- PSOEk eta Coalición por Melillak errekurtso bat aurkeztu dute Melillako Hauteskunde-batzordearen martxoaren 29ko erabakiaren aurka; horren bidez Melilla hiriko Gobernuari Merkatu Zentralean erabilera anitzeko gela bat inauguratzeagatik irekitako zehapen-espedientea artxibatzen zen eta. Batzordeak Melillako Batzordeak egindako jarduerak deuseztzat jo ditu eta jarduerak atzera eramateko agindu du, salaketa aurkeztu zeneko mementora (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Tenerifeko Kabildoko presidentearen errekurtsoa, Santa Cruz de Tenerifeko PHBren 2016-10-19ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez 800 €ko zehapena ezarri zitzaion hauteskunde-arloko arau-hauste batengatik, HAOLOren 153.artikuluaren eta 50.2 artikuluaren arabera (HBZren erabakia, 2016-10-11koa).
- CCa-PNCk eta Santa Cruz de Tenerifeko alkateak Santa Cruz de Tenerifeko PHBren 2016-06-20ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoak. Erabakia, ekainaren 10ean San Andres auzoan, alkateak eta Portu Agintaritzako presidenteak parte hartu zuten ekitaldi bati buruzkoa da (HBZren erabakia, 2016-06-24koa).
- Hauteskunde-kanpainaren garai berean, Cervantes hil zelako IV. ehunurteurrenerako programatutako hainbat ekitaldiren legezkotasunari buruzko kontsula (HBZren erabakia, 2016-06-15ekoa).
- PPren errekurtsoa, Las Palmasko PHBren 2016-06-08ko erabaki honen aurka: PPk antolatutako eta jarduneko Sustapeneko ministroak parte hartu zuen ekitaldi baten aurka, Unidos Podemosek aurkeztutako salaketari buruzko erabakia. (HBZren erabakia, 2016-06-15ekoa).
- PPren errekurtsoa Arabako PHBren 2016-05-23ko erabakiaren aurka. PHBko erabaki hori Vitoria-Gasteizko Alkateak Europa Jauregiko instalazioak inauguratzeko egin zuen ekitaldiaren aurkako salaketari buruzkoa zen. (HBZren erabakia, 2016-06-02koa).
- Gran Canariako Uharteko Kabildoaren errekurtsoa Las Palmasko PHBren 2016-05-17ko erabakiaren aurka. PHBren erabaki hori CCk eta PPk Kabildo horren eta Las Palmasko Udalaren aurka, 15M eguna oroitzeko antolatu zituzten ekitaldiengatik, aurkeztutako salaketari buruzkoa zen. (HBZren erabakia, 2016-06-02koa).
- PPren salaketa, Vitoria-Gasteizko alkateak maiatzaren 4an Europa Jauregiko instalazioak inauguratu zituelako (HBZren erabakia, 2016-05-12koa).
- Natura-parke bateko interpretazio zentroa martxan jartzeko ekitaldi publiko bat debekatzea (HBZren erabakia, 2011-06-16koa).
- Sustapen idazkariordearen eskaera, Hauteskunde-batzorde Zentralaren 2/2011 Instrukzioa argitzeko: gauzatzen ari diren obra publikoetarako bisitei, lankidetza-protokolo eta -hitzarmenei eta Ministerioaren jabetzako lurzoruen salmenta sustatzeko publizitate-kanpainei dagokie (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- Obrak inauguratzeko debekua: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.1 atala (BOE, 2011-03-28koa).
- Baimenduta dauden inaugurazioak: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.2 atala (BOE, 2011-03-28koa).
c. Obra edo leku publikoak edo pribatuak bisitatzea:
- PSOEk eta Coalición por Melillak errekurtso bat aurkeztu dute Melillako Hauteskunde-batzordearen martxoaren 29ko erabakiaren aurka; horren bidez, Ingurumeneko Kontseilariak Melillako haur-parke berriaren obretara egindako bisitagatik irekitako zehapen-espedientea artxibatzen baitzen. Batzordeak Melillako Batzordeak egindako jarduerak deuseztzat jo ditu eta jarduerak atzera eramateko agindu du, salaketa aurkeztu zeneko mementora (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk Melillako hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du; izan ere, erabaki horren bidez hiriko presidenteari eta Koordinazioko eta Ingurumeneko kontseilariari zehapena jarri zitzaien Oro Ibaiaren bokaleko obran egindako bisitagatik. Errekurtsoa ezetsi da eta Melillako hauteskunde-batzordearen Erabakia berretsi da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PSOEren helegitea Ourenseko Probintziako Hauteskunde-batzordeak (PHB) 2016ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, hauteskunde-batzordeak Fátima Bañez ministroaren aurka jarritako salaketaren ondorioz irekitako eginbide informatiboak artxibatzea ebatzi zuen. Salaketa Báñez andreak ekainaren 13an La Molinera izeneko lokalean egin zuen ekitaldiarengatik jarri zuten (HBZren erabakia, 2016-07-20koa).
- PPren errekurtsoa Arabako PHBren 2016-05-31ko erabakiaren aurka. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi sailburuak Arasur trenbide-plataforma eraikitzeko lanetara egin zuten bisita dela eta, egindako salaketaren ingurukoa zen erabakia. (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko presidenteak eraikitzen ari zen lantegi batera egindako bisitari buruzkoa (HBZren erabakia, 2014-05-22koa).
- Errioxako Probintziako Hauteskunde-batzordearen Erabakiaren aurkako errekurtsoa arrazoi hauengatik: “Adarraga” kirol zentroko instalazio berrietan ateak zabaltzeko eguna eta Logroñon trena lurperatzeko egiten dabiltzan obretara Herri-lanen sailburuaren bisita (HBZren erabakia, 2011-10-11koa).
d. Hitzarmenak sinatzeko, diru-laguntzak emateko eta kondekorazio publikoak emateko ekitaldi publikoak:
- Baliabide publikoak eta Estatuko erakundeak erabiliz, hainbat herrialdetan atzerrian bizi diren Espainiako pertsonalitateei dominak emateko programatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea (HBZren erabakia 2011-10-27koa).
- Sustapen idazkariordearen eskaera, Hauteskunde-batzorde Zentralaren 2/2011 Instrukzioa argitzeko: gauzatzen ari diren obra publikoetarako bisitei, lankidetza-protokolo eta -hitzarmenei eta Ministerioaren jabetzako lurzoruen salmenta sustatzeko publizitate-kanpainei dagokie (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
e. Gutunak edo mezuak bidaltzea, edo iragarkiak jartzea leku publiko edo komunikabideetan:
- "Sí Podemos Canarias" alderdi politikoak jarritako errekurtsoa, Transportes Interurbano de Tenerife, S.A. enpresak alderdi politiko horren hauteskunde-publizitateari buruzko Kanarietako Hauteskunde-batzordearen 2019ko maiatzaren 7ko Erabakiaren aurka. (TITSA) (HBZren Erabakia, 2019-05-16koa).
- Las Palmasko Udalak jarritako errekurtsoa, Las Palmaseko Hauteskunde-batzorde Probintzialaren 2019ko martxoaren 19ko erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez Coalicion Canaria-Partido Nacionalista Canarioren salaketa ebazten da, Metroguaguaren ezarpenari buruzko irrati eta telebistako iragarkiengatik (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- La Rioja egunkarian “El Gobierno de La Rioja invierte en seguridad vial. Ensanche y mejora LR-255 (Alberite-Albelda-Nalda)” eslogana zeraman iragarki bat argitaratzeagatik PSOEk jarritako salaketa dela eta, abenduaren 3an Errioxako PHBk hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- Etxebizitza sozialak alokatzeko eskaera aurkezteko epea ireki dela prentsan iragartzea onargarria da (HBZren erabakia, 2015-04-30ekoa).
- Sustapen Ministerioak autobidearen inaugurazioari buruz komunikabide batean jarritako iragarki baten aurkako salaketa (HBZren erabakia, 2011-11-16koa).
- Errioxako Gobernuak Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen apirilaren 14ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, metropoli-garraioaren geltokietako multimedia-pantailetan erakutsitako informazioari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
- Herritarrei gutunak edo mezuak zuzenean bidaltzea eta leku publikoetan edo hedabideetan iragarkiak jartzea onartuta dago, baldin eta horiek interes orokorreko informazioa ematera mugatzen badira, lorpenei buruzko aipamenik egin gabe eta hauteskunde-kutsurik gabe (HBZren erabakia, 2011-04-07koa, 4.atala).
f. Erakunde publiko baten webgunean, interneten bidez zabaldutako informazioak edo sare sozialetan zabaldutakoa (twitter, facebook, etab.)
- Alderdi Popularrak Galiziako Hauteskunde-batzordearen 2020ko martxoaren 9ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, alderdi horren salaketa ebatzi zen, ustez Facebooken bi Sozialista de Galicia-PSOE Alderdiaren hauteskunde-propagandari buruzko bideo baten argitalpena kontratatzeagatik (HBZren erabakia, 2020-05-28koa)
- Partido dos Socialistas de Galicia-PSOE alderdiak Galiziako Hauteskunde-batzordearen 2020ko martxoaren 9ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, "Praza" egunkari digitalean publizitate-gune bat kontratatzeari buruzko salaketa ebatzi zen (HBZren erabakia, 2020-05-28koa).
- Alderdi Popularrak Galiziako Hauteskunde-batzordearen 2020ko martxoaren 9ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Bloke Nazionalista Galiziarrak Facebook sare sozialean hainbat iragarki eta mezu kontratatzeari buruzko salaketa ebazten da (HBZren erabakia, 2020-05-28koa).
- PPk Kataluniako Generalitatearen Gobernuaren aurkako salaketa jarri du, twitter sare sozialaren bidez hauteskunde-balorazio eta balorazio-politikoak ematen dituzten mezuak zabaltzeagatik. Batzordeak salaketa baiestea erabaki du eta mezu horiek berehala kentzeko agindu du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak galdetu du hauteskunde garaian, hauteskundeak deitzen direnetik kanpaina hasten den arte, hautagaitzek eta hautagaiek sare sozialetan dituzten edukiak publizitatzerik dagoen. Batzordeak adierazi du hedabide digitaletan hauteskunde-publizitatea edo –propaganda egitea debekatuta dagoela (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- En Mareak Galiziako Xuntako Ogasun kontseilariaren aurkako salaketa jarri du, erakundeko webgunearen eta sare sozialen bitartez Gobernuko lorpenei buruzko adierazpenak zabaltzeagatik. Erreklamazioa zati batean onetsi da eta, zehapen-neurririk ezarri gabe, bideoa berehala kentzeko agindu da. (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PPk Justiziako ministroaren aurkako erreklamazio bat aurkeztu du, sare sozialetan bideo bat zabaltzeagatik; izan ere, bideoan Gobernuko presidentea agertzen da, PSOEk apirilaren 2an egindako hauteskunde-kanpainaren aurkezpenean. Salaketa zati batean onetsi da HAOLOren 50.2 artikulua urratzeagatik, baina ez da zehapen-neurririk hartu, bideo hori berehala kendu delako (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Valentziako Generalitateak Valentziako PHBren martxoaren 27ko Erabakiaren aurkako errekurtso bat aurkeztu du; izan ere, Generalitateko profil sozialetan HAOLO urratzen duten edukiak argitaratzeagatik Ciudadanosek salaketa aurkeztu zuen eta erabaki horren bidez salaketa hori zati batean onetsi zen. Errekurtsoa ezetsi da eta Valentziako PHBren Erabakia berretsi da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- PPk Gobernuko presidentearen aurkako erreklamazioa aurkeztu du, presidenteak martxoaren 28an egindako ekitaldi batean egindakoak eta lorpenak aipatzeagatik eta Presidentetzako webgune ofizialean eta twitterreko profil instituzionalean argitaratzeagatik. Erreklamazioa zati batean onetsi da eta argitalpen horiek berehala kentzeko agindu da (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Alderdi Popularrak aurkeztutako erreklamazioa, horren bidez eskatzen da erretiratzeko Gaztela-Mantxako Erkidegoen Gobernuko web-orritik enpresa-talde bati egindako bisitaren ondorioz enpresa-jarduera sustatzeko inbertsiorako laguntzak onartzeari buruzko albistea (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- Geroa Bai koalizioak Nafarroako PHBren martxoaren 18ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa jarri du, erabaki horren bidez koalizio horrek UPNren aurka, Facebooken bidezko hauteskunde-publizitatea kontratatzeagatik, aurkeztutako salaketa ezetsi baitzen. Errekurtsoa baietsi eta Nafarroako PHBren Erabakia errebokatu da (HBZren Erabakia, 2019-03-27koa).
- PPk Estatuko Gobernuko presidenteordearen aurkako salaketa jarri du, twitterreko profil instituzionalean, berdintasunaren aldeko borroka dela eta, hauteskundeekin lotutako kritika alderdikoi bat argitaratzeagatik. Salaketa baietsi da, Gobernuko presidenteordeari zehapen-espedientea irekitzeko aukerari buruzko ohartarazpena egin zaio. (HBZren Erabakia 2019-03-21).
- PPk Extremadurako Autonomia Erkidegoaren presidentea salatu du, 2019ko hauteskunde orokorrak deitu ondoren, erakundeko webgunetik lorpen eta proiektuei buruzko kanpaina bat zabaltzeagatik. Erreklamazioa zati batean baietsi da eta salatutako publizitate-ekitaldi zehatz batzuk bertan behera uzteko agindu da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- PPk Gaztela-Mantxako Gobernua salatu du, 2019ko hauteskunde orokorrak deitu ondoren, erakundeko webgunetik lorpenak eta proiektuak zabaltzeagatik. Salaketa zati batean onartu da eta webgune horretatik prentsa-ohar zehatz batzuk kentzeko agindu da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- Kontsulta, Badalonako alkateak 2019ko maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako deialdia egin ondoren abian jarritako "alkatearen WhatsApp" izeneko komunikazio-kanalak funtzionatzen jarrai dezakeen jakiteko (HBZren Erabakia, 2018-11-15ekoa).
- PSOEren salaketa Barne Ministerioaren aurka, bozketa-egunean Ministerio horren twitterreko kontu ofizialean bi irudiz osatutako beste irudi bat zabaltzeagatik. Horretan, Adolfo Suárez boto ematen agertzen zen, eta irudi horren ondoan beste bat koloretan, Mariano Rajoyrena eta testu honekin “bi irudi hauen artean Espainian historia demokratikoko 38 urte iragan dira” (HBZren erabakia, 2016-07-20koa).
- PSOEk Lehendakaritza Ministerioaren aurka aurkeztutako salaketa, Gobernuak kudeatzen zituen webgune, hedabide instituzional eta sare sozialen bitartez, kudeaketa-lana eta lorpenak iragartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
- Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurkako salaketa, bere web-orrian, komunikabide instituzionaletan eta berak kudeatzen dituen sare sozialetan, bere lorpenak eta egindako kudeaketa goresten dituelako (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
- Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren “una reforma para el empleo” kanpainaren aurkako salaketa. Kanpaina Ministerio horren web-orrian eta youtuben zabaldu zen (HBZren erabakia, 2012-03-22koa). Akordio hau Auzitegi Gorenaren 2014ko azaroaren 19ko epaiak berretsi zuen.
- Alderdi Sozialistak Madrilgo Hauteskunde-batzordearen maiatzaren 11ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, Madrilgo Erkidegoaren web orriaren bidez zabaldutako Batxilergo bikainari buruzko informazioari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-05-17koa).
g. Agintari publikoek egindako ekitaldiak, kargu hartzeko, prentsaurrekoak egiteko eta informazioa emateko:
- Hauteskunde-batzorde Zentralak irekitako zehapen-espedientea, jarduneko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroaren aurka, Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egindako adierazpenengatik (Espedientea: 293/1140) (HBZren Erabakia, 2020-01-23koa).
- Hauteskunde-batzorde Zentralak irekitako zehapen-espedientea, Gobernuko presidentearen aurka, Francisco Franco jauna hilobitik ateratzeagatik egindako adierazpen instituzionalagatik eta "Al Rojo Vivo" saioan egindako elkarrizketagatik (Espedientea: 293/1140) (HBZren Erabakia, 2020-01-23koa).
- Zigorra Kataluniako presidenteari, Sant Jordi egunean egindako komunikazio instituzionalagatik, HAOLO, 50.2 artikulua eta informazio-neutraltasunaren printzipioari buruz. (HBZren Erabakia, 2019-07-22koa; Auzitegi Gorenaren 2021eko martxoaren 11ko 854/2021 epaia).
- Kantabriako Gobernuko Ekonomia sailburuak jarritako errekurtsoa, Kantabriako Hauteskunde-batzorde Probintzialaren Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, isuna ezarri zitzaion HAOLOren 50. artikuluan xedatutakoa urratzeagatik (HBZren Erabakia, 2019-07-22koa).
- Espainiako Alderdi Sozialistak jarritako errekurtsoa, Sevillako Probintziako Hauteskunde-batzordearen 2019ko apirilaren 26ko Erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez, ezetsi egiten da Andaluziako Juntako presidentearen eta presidenteordearen aurka jarritako salaketa, gobernu-kontseilu baten bileraren ondoren hedabideen aurrean egindako agerraldiaren ondorioz esandakoagatik (HBZren Erabakia, 2019-05-09koa).
- Alderdi Popularrak Badajozeko Probintziako Hauteskunde-batzordearen Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Extremadurako Batzarreko presidentearen aurka jarritako salaketa ezetsi zen, gobernu-kontseilu bat egin aurretik egindako prentsaurrekoan zuzeneko aipamenak eta lorpenen balantzea egiteagatik (HBZren Erabakia, 2019-04-11koa).
- PPren erreklamazioa CISeko presidentearen aurka, eldiario.es-ek argitaratutako elkarrizketa batengatik. HBZk ezetsi egiten du, ez baita jotzen HAOLO, 50.2; izan ere, debekua botere publikoek zuzenean edo zeharka antolatu edo finantzatu ditzaketen egintzei dagokie, eta hori ez da gertatzen. Adierazpen-askatasunaren barruan egindako elkarrizketa da, eta haren bulego ofizialean egindakoak ez du 50.2 betetzen (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- PPk Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarreko Gizarte Ongizateko kontseilaria salatu du, martxoaren 5eko prentsaurrekoan lorpenei buruzko kanpaina bat egiteagatik. Salaketa artxibatu da. (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
- PPk Extremadurako Juntako Gobernu Kontseiluaren aurkako salaketa jarri du, Kontseilu horren ondoren eduki sozial eta politiko nabarmena daukaten neurriak zabaltzeko prentsaurrekoak bertan behera utz ditzan. Erreklamazioa ezetsi da. (HBZren erabakia, 2019-03-11koa).
- Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek salatu dituzte Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoak, Gobernuaren lorpenei edo ekintzei buruzko aipamenak dituztenak edo eduki politiko eta sozial nabarmeneko neurriei buruzko publizitatea daukatenak. Erreklamazio horiek ezetsi dira (HBZren 2019-03-11ko eta 2019-03-11ko erabakiak).
- Mediterraneoko Etxearen Partzuergoko zuzendari nagusiak Alacanteko PHBren 2016-06-06ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, PSOEren salaketa baten ondorioz, Mesias izeneko txostena aurkezteko ekitaldia bertan behera geratu zen (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Melillako Hauteskunde-Batzordearen erabaki aurkaratutakoa berrestea. Melillako Gobernuko ordekari berriak kargu hartu zueneko ekitaldian Gobernuko ordezkari ohiak eta Lurralde Politikako Estatuko idazkariak izandako parte hartzeari buruzko erabakia (HBZren erabakiaren 2. Atala, 2011-04-28koa).
h. Argitalpenak eta liburuxkak argitaratzea eta zabaltzea:
- Galiziako Xuntak Galiziako Hauteskunde-Batzordearen 2020ko otsailaren 26ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, PSdeG-PSOEren ordezkari orokorrak Galiziako egunkarietan "Galicia Elixe Galicia" leloa zuen aldizkari bat argitaratzeari buruz egindako salaketa ebatzi zen. Galiziako Xuntaren turismo-programa bat iragarri zen, eta Galiziako Legebiltzarrerako 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeetarako deialdia egin zen (HBZren erabakia, 2020-03-11ekoa).
- Zallako Udalak jarritako errekurtsoa, Bizkaiko Hauteskunde-batzorde Probintzialak 2019ko maiatzaren 21ean hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Balmasedako Eskualdeko Hauteskunde-batzordeak "ZallaInfo" udal-aldizkariko argitalpen jakin batzuei buruz hartutako erabakia ezeztatu zen (HBZren Erabakia, 2019/05/26koa).
- Praviako alkateak Asturiasko PHBren apirilaren 8ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, Ciudadanoseko salaketan zerrendatzen diren publikazio guztiak, sare sozialetako profiletan agertutakoak, kentzeko agintzen da. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Asturiasko PHBren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- Perales de Tajuñako (Madril) Udalak udal aldizkariaren, erakundeko orriaren eta sare sozialen bidez egindako informazio-kanpaina instituzionala dela eta, Madrileko PHBk martxoaren 22an hartutako Erabakiaren aurka errekurtso bat jarri du Udal horrek. Udalaren errekurtsoa ezetsi da eta udal aldizkaria kentzeko agindu da (HBZren Erabakia, 2109-03-27koa).
- Madrileko Probintziako Hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa, Madrileko Autonomia Erkidegoak “Diario del Sol" Buletina zabaltzeagatik (HBZren erabakia, 2011-05-22koa).
- Andaluziako Alderdi Sozialistak Granadako Hauteskunde-batzorde Probintzialak apirilaren 23an hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horrek ezetsi egin zuen indar politiko horrek Granadako Eskualdeko Hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, alderdi politikoek editatu eta finantzatutako informazio-buletinen zabalkundea etetea erabaki zen, Armillako Udalak lortutako lorpenak zerrendatzen zituelako (HBZren Erabakia, 2011/05/10).
Hautagaitzak:
a. Hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa:
- HBZren Jarraibidea, 2000-01-20koa: Behar den dokumentazioa.
- Hautagaitzak onartzeari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Senaturako hautagai titular baten ukoari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
b. Hautagaitzen izena, ikurra edo enblema eta siglak:
- Ciudadanosek Alacanteko PHBren apirilaren 3ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, alderdi horri dagozkion boto-paperetan agertu behar den logoa dela eta. Errekurtsoa ezestea erabaki da PHBk onartutako logoa Alderdi Politikoen Erregistroan agertzen dena baita (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Erreklamazioa, hauteskunde-koalizio bati eragozteko bere izenean “los Verdes” zatia ager dadin (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
- Erreklamazioa beste hauteskunde-koalizio bati eragozteko “UP” edo “Up” siglak erabil ditzan (HBZren Erabakia, 2015-11-15ekoa).
- Kontsulta, ea alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehi dakiokeen, hauteskundeetarako (HBZren erabakia 2000-01-20koa).
- Kontsulta, ea alderdi politiko batek hauteskunde-barruti jakin batean barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta ikurra erabil ditzakeen (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
- Kontsulta, Alderdi Politikoen Erregistroan badirela hiru alderdi politiko, sinboloetan hainbat antzekotasun dituztenak, eta ezberdintasun gutxi, kolore-ñabarduretan oinarrituak (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
- Kontsulta, ea hautagai-zerrenda batek ordeztu dezakeen aurkeztu duen ikurra beste berri batekin (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).
c. Hautagaitzetako ordezkariak izendatzea:
- Hautagaitzaren ordezkaria epez kanpo izendatuz gero, konpondu al daiteke egoera hori? (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa)
d. Hautagaien zerrenda:
- HBZren Erregistroan hautagaitzak aurkezteko ordenari buruzko erreklamazioak. Batzorde horrek ez du ontzat eman hautagaitza posta elektronikoz aurkeztea (HBZren Erabakia, 2014-04-21ekoa).
- Hautagaiak ez-izenekin boto-paperetan agertzeko aukera (HBZren Erabakia, 2007-01-25koa)
- Hautagaien izenak katalanez agertzeko aukera, NANean gaztelaniaz ageri badira ere (HBZren Erabakia, 1999-09-27koa).
e. Hautagaitzak aldarrikatzea:
- Hautagaitzak aldarrikatzearen kontrako errekurtsorako epeen zenbaketa (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- Hautetsitzat aldarrikatu al daiteke hautagai bat, baldin eta hauteskunde-egunean hautaezintasun-egoeran badago baina egoera hori ez bada aurretik hauteman. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa)
- Hautagaitz bat sinbolorik eta siglarik gabe aurkezten bada, sigla edo sinbolo horiek Alderdi Politikoen Erregistroan ez daudelako, hautagaitz horren aldarrikapenaren balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2008-02-07koa).
- Hautagaitz bat osorik aurkeztu ez bada, irregulartasun hori zuzentzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
Hautesle-errolda:
- Unidos Podemosek Bizkaiko PHBren 2016-06-16ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, HEBri ez zaio baimentzen hautagai-zerrenda horrek epez kanpo eskatutako hautesle-erroldaren kopia bat ematea (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, hautagaitzei erroldaren kopiak entregatzeari buruzkoa (BOE, 2010-01-06).
Hauteskunde-koalizioak:
a. Nola sortu koalizio bat?
- Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetara aurkezteko hauteskunde-koalizioak eratzea (HBZren Erabakia, 2020-06-03koa)
- Koalizioak eratzean akatsak eginez gero, ba al da eperik akats horiek konpontzeko? (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Zer dokumentazio behar da koalizio bat eratzeko ? (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- 1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, koalizioen eraketari buruzkoa (BOE, 2010-09-17).
b. Hauteskunde-koalizioen izena:
- “Recortes Cero-Los Verdes” hauteskunde-koalizioaren izen desegokia. “Recortes Cero-Grupo Verde” izenak ordezkatu du (HBZren erabakia, 2016-05-19koa).
- Hauteskunde-koalizioen izena ordena publikoaren kontua da, hautesleen gainean eragina daukana, eta HBZk ofizioz jartzen dio arreta (HBZren erabakia, 2008-02-04koa).
c. Hauteskunde-koalizioak eratzeko idazkiaren eredu ofiziala:
- 1/2016 instrukzioa, apirilaren 13koa, HBZrena (I. eranskina) (BOE, 95 zk., apirilaren 20koa).
d. Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak?:
- Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak? (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
e. Balio osoz eratutako hauteskunde-koalizioak HBZri eta AEHBri argitaratzearen komunikazioa:
- 1/2016 instrukzioa, apirilaren 13koa, HBZrena (I. eranskina) (BOE, 95 zk., apirilaren 20koa).
Hauteskundeekin batera herri-galdeketa egitea:
- Kontsulta galdetzeko hiri-hondakin solidoak biltzeko sistemari buruzko udal mailako galdeketa egiteko, hauteskunde orokorretako azpiegitura aprobetxatu eta hauteskunde orokorrekin batera egin daitekeen (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
- Herri-galdeketak egin daitezke, baldin galdeketak Toki Araubidearen Oinarrien Legean ezarritako legezko betekizunak betetzen baditu eta hauteskundeen bozketa oztopatzen ez badu. Bozketako eta botoak zenbatzeko eragiketa guztiak bereizita egin behar dira. Gainera, ezingo da hautesle-errolda erabili, eta ezingo da galdeketa egin hauteskunde-mahaietan, ez eta hauteslekutzat erabilitako lokaletan ere (HBZren erabakiak, 2014-02-06koa eta 2014-04-10koa).
Hauteskunde-debateak:
- Junts koalizioak Atresmedia korporazioaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, bosten arteko hauteskunde-eztabaida bat apirilaren 23an telebista pribatuan eman nahi izateagatik. Batzordeak errekurtsoa baiestea erabaki du eta, HAOLOren 66.2 artikuluaren arabera, bosten arteko eztabaida proportzionaltasun-printzipioaren aurkakotzat jo du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- VOXek RTVEren estaldura informatiborako planaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du, haren hautagaiari apirilaren 22an egingo den lauren arteko eztabaidan parte hartzen ez uzteagatik. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 66 artikulua urratzen ez baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Alderdi Animalistak Atresmediaren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, apirilaren 23rako iragarrita dagoen eztabaidan parte hartuko ez duelako. Erreklamazioa ezetsi da (HBZren erabakia, 2019-03-18koa).
Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan:
- Zamorako Animalien Defentsarako Elkarteak Zamorako PHBren 2016-06-15eko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horretan ez da baimentzen elkarte horrek gogoeta-egunean egin nahi duen kontzentrazioa (HBZren erabakia, 2016-06-22koa).
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, erabaki horrek ez zuelako hauteskunde-ekitaldiak egiteko baimenik ematen udalak alderdi politikoei ezarritako eremuetatik kanpo (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako oraindik esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
- Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- 2011ko udal-hauteskundeen hauteskunde-garaian egindako elkarretaratzeei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa eta Auzitegi Gorenaren Autoa, 2011-05-20koa).
- 2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako, partikularrek sustaturiko elkarretaratze, bilera eta manifestazioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-19koa).
Propagandarako doako tarteak komunikabide publikoetan:
- Cero-Los Verdes-Municipalistas errektore-koalizioak eta Por un Mundo más Justo eta Partido Animalista contra el Maltrato animal alderdiek (PACMA) Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 18ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, RTVE.TVE-RNE-Baliabide digitalak Korporazioaren Informazio Estalduraren Planari dagokionez (HBZren erabakia, 2020-07-09koa).
- Ongi Etorri andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 24ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, aipatutako alderdiari Espainiako Irrati eta Telebistan (RTVE) dagokion hauteskunde-propagandarako doako tarteei buruzkoa (HBZren erabakia, 2020-07-01ekoa).
- Unión cristiano Demócrata Españolak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 24ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeen harira titulartasun publikoko hedabideetan doako tarteak banatzea onartu zen (HBZren Erabakia, 2020-07-01ekoa).
- Vox enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen 2020ko ekainaren 18ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, EITBk 2020ko uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetarako proposatutako doako publizitate-denboren banaketari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2020-06-26koa).
- PSOEk errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, HAOLOren 64.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PUM+J-k errekurtsoa aurkeztu du HBZk apirilaren 4an, RTVEn hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruz, hartutako erabakiaren aurka eta RTVEren estaldura informatiborako planaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea erabaki du, 4/2011 Instrukzioaren arabera (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen komunikazioa, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetarako EiTBren hauteskunde-kanpainaren informazio-estaldurari buruz. (BAO 69 zk., 2019-04-09).
- Eremu nazionaleko titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa (HBZren erabakia, 2019-04-04koa; BOE 83 zk., 2019-04-06koa).
- PSOEk erreklamazioa aurkeztu du hauteskunde-propagandarako doako tarteei buruz RTVEk egindako proposamenaren aurka. Batzordeak RTVEren irizpidea berrestea erabakia du (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- A Coruñako PHBk galdetu du Irrati-Telebistako Batzordearen parte izateko eskubidea daukaten alderdiei buruz (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- 6/2019 Instrukzioa, martxoaren 18koa, 2019ko apirilaren 28an egitekoak diren hauteskundeak direla eta, hedabide publikoetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusten diren eskumenak PHBei eskuordetzan emateari buruzkoa (HBZren instrukzioa, 2019-03-18koa).
Boto-zenbaketa orokorra:
- Madrileko PHBren abenduaren 29ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa; horren bidez, Batzorde horrek egindako boto-kontaketa orokorraren aurkako erreklamazio-idazkia ez onartzea erabaki baitzen (HBZren Erabakia, 2016-01-04koa).
- Mahaiko boto-zenbaketan hautagaitzaren ezein ordezkarik protesta egin ez duenean boto baliogabeak berrikusteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna:
- 8/2007 Jarraibidea, 2007ko abenduaren 17koa, aipatu berdintasuna ez betetzearen irregulartasunak konpontzeari buruzkoa (BOE, 2007-04-20).
- 5/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, HAOLOko 44.bis eta 187.2 artikuluak aplikatzeari buruzkoa, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunari dagokionez (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
Artekariak:
- Hauteskunde-batzorde Zentralaren urtarrilaren 23ko 1/2019 Jarraibidea, hainbat hauteskunde-prozesu batera gertatzen direnean kontu-hartzaileek eman beharreko botoari buruzkoa (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 79.1 artikulua). (BOE, 26. zk., urtarrilaren 30ekoa).
- Ahaldunen eta artekarien identifikazioa ehunezko euskarrian jartzeari buruzko kontsulta, zehazki, 2016ko Hauteskunde Orokorren egunean kamiseta batean inprimatuta jartzeari buruz (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Hautagaitzetako artekariek bozketarekin lotutako hainbat kontu, boto eman duten hautesleen zerrenda, hain zuzen, ezagutu dezaketelako jarritako kexa bati buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa).
- Kontsulta, ea, mahaiko boto-zenbaketaren akta bukatutakoan, boto-eskubidea erabili duten pertsonak idatzita alderdietako artekariek egin dituzten zerrendak suntsitu behar diren, ala, aitzitik, artekariek eraman ditzaketen (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
- 2/2007 Jarraibidea, 2007ko martxoaren 22koa (BOE, 2007-03-29), artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa.
- Mossos d’Esquadrakoek hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzko kontsulta, alderdi politiko bateko artekari, ahaldun edo hauteskunde mahaietako kide gisa. (HBZren erabakia, 2000-03-20koa).
Titulartasun publikoko hedabideak:
- Recortes Cero-Grupo Verde koalizioak erreklamazioa aurkeztu du TVEko la 1k estaldura informatiborako plana bete ez duelako. Batzordeak erreklamazioa onartzea erabaki du eta RTVEri eman gabeko saioagatik koalizio hori konpentsatzeko agindu dio (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- Ciudadanosek errekurtsoa jarri dio Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko (CCMA) hedabideek Madrilgo martxoaren 16ko manifestazioari emandako estaldura dela eta, Bartzelonako PHBk martxoaren 21ean hartutako Erabakiari. Errekurtsoa baietsi da eta Bartzelonako PHBri agindu dio CCMAko arduradunei zehapen-espedientea irekitzeko (HBZren erabakia, 2019-03-27koa).
- Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, EITBk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
- Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, RTVEk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
- 1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, hedabide horiek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
Titulartasun pribatuko hedabideak:
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (BOE, 74. zenbakia, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
Bozketarako edo sinadura-bilketarako informazio-mahaiak, gogoeta- eta bozketa-egunekin batera:
- Hauteslekuetatik hurbil hautesleei galderak egitearren, erakunde politiko nahiz sozialen bozketa-mahaia instalatzeko baimena ukatzea (HBZren erabakiak: 2005-03-10ekoa eta 2014-05-19koa). (Azken akordio hau berretsi zuen STSk, 2015-06-16koa).
Hauteskundeetarako baimenak hautagaientzat:
- Administrazio Publikoetako lan-itunpeko langileei hauteskunde-baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2007-01-25ekoa).
- Hautagaiak diren funtzionarioei hauteskunde-kanpainan zehar baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
- Kontsulta, ea hautagaitz batekoa hautagai aldarrikatua izan ostean, horri enpresak hamabost eguneko baimen ordaindua nahitaez eman behar dion (HBZren erabakia, 2000-02-21ekoa).
Hauteskunde-kanpainaurrea:
- EN MAREAk A Coruñako PHBren apirilaren 8ko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Erabaki horren bidez, hauteskunde-kanpaina hasi aurretik leku publikoetan jarritako hauteskunde-kartel guztiak kentzeko agintzen zen. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta PHB horren erabakia berrestea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- Mitjans Audiovisuals Korporazio Katalanak errekurtsoa aurkeztu du, Bartzelonako PHBk, TV3ko programa batean “prisispilitics” etiketaren erabilerari buruz, apirilaren 4an hartutako erabakiaren aurka. Batzordeak errekurtsoa ezestea eta Bartzelonako PHBren erabakia berrestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen baita (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPk RTVEren aurkako erreklamazioa aurkeztu du, 7an La 1ko telediarioan eta 24 horas kanalean hauteskunde aurrekanpainari buruzko informazioa emateagatik. Batzordeak erreklamazioa ezestea erabaki du, HAOLOren 66. artikulua urratzen ez delako (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- PPren errekurtsoa, Badajozeko PHBren 2015-11-23ko erabakiaren aurka. Horren bidez ebatzi zen PSOEk erabaki honen aurka jarritako errekurtsoa: PPk “100 días de Gobierno” “Gobernando con hechos” izeneko ekitaldi publikoaren aurka jarritako salaketa zela eta, Llerenako EHBk 2015-11-17an hartutako erabakia. (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
- Kontsulta, hautagaien argazkiak alderdiaren hauteskunde-programa aurkezteko ekitaldiak iragartzeko hedabideetan erabiltzeari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- 3/2011 Jarraibidea, 2011ko matxoaren 24koa, kanpainaurrean hauteskunde-propagandako ekintzen debekuei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Kanpainaurrean propaganda edo publizitatea egiteko debekuari buruzko kontsultak (HBZren Erabakia, 2011-02-17koa).
Preso prebentiboak eta hauteskunde-kanpainan parte hartzeko eskubidea:
- Junts koalizioak eskatu du Madrilgo espetxe batean dagoen hautagaiak apirilaren 21ean 17:00etan egingo den hauteskunde-ekitaldian telematikoki parte hartzeko aukera izan dezala. Batzordeak eskabide hori onartzea erabaki du, baina nabarmendu du 17:30ak baino lehen amaitu beharko duela (HBZren erabakia, 2019/04/22koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du espetxean dauden bi hautagaik espetxetik bertatik apirilaren 26ko hauteskunde-ekitaldietan telematikoki parte hartzeko aukera izan dezatela. Batzordeak erabaki du apirilaren 26ko goizean egingo den ekitaldirako eskabidea ukatzea, baina onartzea bideokonferentzia bidez parte hartzea 19:00etatik aurrera (HBZren erabakia, 2019-04-22koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide publikoetako eztabaida publikoetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik, apirilaren 18an, 19an, 24an eta 25ean. Batzordeak eskabidea ezestea erabaki du; izan ere, espetxeko bideokonferentzia-gela ezin da erabili erreserbatuta dagoelako. Horrez gain, Espetxetako idazkari nagusiaren txostenetan agertzen diren aurkako irizpideak kontuan hartu dira (HBZren erabakia, 2019-04-16koa).
- ERC-Sobiranistes koalizioak eskatu du hautagai batek hedabide eta eztabaida publiko zehatz batzuetan parte hartzeko, eztabaidak egiten diren lekuan bertan edo espetxetik bertatik. Batzordeak eskaera ezestea erabaki du preso prebentiboak espetxetik ateratzeko eskumenik ez daukalako. Eztabaidetan espetxetik bertatik parte hartzeari dagokionez, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorraren txostena eskatzea erabaki du (HBZren erabakia, 2019-04-11koa).
- JUNTS koalizioak eskatu du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan Bartzelonarako hautagaia denarekin Madrilgo espetxe batean hauteskunde-debate bat egiteko baimena. Batzordeak adierazi du eskatutakoa ebazteko eskumenik ez daukala eta eskaera hori Auzitegi Goreneko Arlo Penaleko Salara bideratu behar dela, organo horrek daukalako eskatutakoa hautagaia atxilotuta egotearekin bateragarria den erabakitzeko eskumena (HBZren Erabakia, 2019-04-04koa).
- Esquerra Republicanak eskatu du Madrilgo bi espetxetan apirilaren 13an hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko baimena. Batzordeak erabaki du eskaera arlo horren gaineko eskumena daukaten probintziako hauteskunde-batzordeetara bideratzea (HBZren erabakia, 2019-04-04koa).
Hautagaitzen hauteskunde-propaganda:
- Illes Balears-eko AEHB-k hartutako erabakia atzera botatzea. Horren ondorioz, ikus-entzunezko ekoiztetxe bati, hauteskunde garaian, hedabide publiko baten bidez, hautagai-zerrenda baten aldeko botoa berariaz eskatzeko adierazpen batzuk egiteagatik jarri zitzaion isuna bertan behera geratzen da. (HBZren erabakia, 2016-04-13koa).
- PSOEk “Hazteoir.org” elkartearen aurka jarritako salaketa, hauteskunde kanpainan zehar "Hazte Oir" eta "Vota Valores" plataformen bidez botoak erakartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa)
- Espainiako bandera erabiltzen dutelako, VOX alderdiko hauteskunde-propagandarako 900.000 gutun-azalen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren erabakiak, 2015-12-09koa eta 2015-12-17koa). Abenduaren 9ko erabakiaren bidez gutun-azal horiek banatzea debekatu zen, baina erabaki horri errekurtsoa jarri zaio Auzitegi Goreneko Administrazioareki Auzietarako Salako 7. Sekzioan eta horrek, 2015-12-15eko Autoaren bidez, HBZren erabaki hori kautelaz etetea erabaki du.
Teknologia berrien erabilera:
- 4/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE-BATZORDEA (AEHB)
- Alderdi politikoen titulartasuneko banku-kontu ezeztatuei buruzko akordioa (AEHBren erabakia, 2020-10-16 (PDF, 36 KB)).
- Erabakia, 2020ko apirilaren 5eko hauteskundeetan hauteskunde-bidalketengatik diru-laguntza publiko gisa jaso daitekeen gehieneko diru-laguntzari buruzkoa (AEHBren erabakia, 2020-10-16 (PDF, 49 KB)).
- Idazkia. Jakinarazten du Irrati eta Telebistako Batzordea eratu dela eta doako tarteak banatzeko proposamena egiten du (AEHBren erabakia, 2020-03-17).
- Erabakia. Irrati eta Telebistako Batzordea izendatzea eta hautagai-zerrendei dagozkien doako denbora globalak banatzea (AEHBren erabakia, 2020-03-11).
- Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEko hauteskunde-propagandako tarteak banatzeko proposamenari buruz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEk Estaldura Informatiborako Planerako egindako proposamenaz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Ciudadanosek EITBko Estaldura Informatiborako Planerako proposamenaren aurka jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Bozketa-egunaren aurreko egunetan Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-informaziorako web-orrian inkestak mantentzeari buruzko kontsulta (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa, bilera-aktaren 7. atala).
- Salaketa PSE-EE (PSOE)-k Arabako etxebizitzetan banatutako liburuxka bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa)
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuaren aurkako salaketa, proiektu bat aurkezteko egindako ekitaldi publiko bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-04koa)
- Hauteskunde-kanpainaurrean EH Bilduk postontzietan banatutako publizitate-liburuxka (AEHBren erabakia, 2012-09-20koa)
- EiTBko zuzendariak egindako kontsulta, hedabide horretan EB-B-k eta Ezker Anitza-IU-k hauteskunde-propagandarako doako tarteetarako zeuzkaten eskubideei buruz (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Ezker Batua- Berdeak – La Izquierda hautagai-zerrendaren izendapena aurkaratzea, nahasketa eragin dezakeelako (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Bilboko Udalak egindako inaugurazioak direla eta, HAOLOren 50.2 eta 3 artikuluen interpretazioa (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa)
- Lehendakari izateko hautagaiei egindako elkarrizketak EiTBn ematea (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa)
- Boto-kontaketa orokorrari buruzko erreklamazioetarako epea.
- Boto-kontateka orokorraren aurkako erreklamazioak jartzeko epeari buruzko ebazpena. (EHAA, 203 zk., 1994ko urriaren 25ekoa).
- Hautagai-zerrendetan gizon eta emakumeen berdintasuna.
- Hautagaitzen osaerari dagokionez gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko erabakia (EHAA, 54 zk., 2005eko martxoaren 18koa).
- Hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasunen erregimena
- Ziurtagiria, instituzioen partaidetza duten sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako kide diren hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasun-araubideari buruzkoa. (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
- Hautaezintasunak:
- Hautagaienak:
- Koadrila bakoitzaren menpeko Uren Partzuergoko lehendakaria eta bokala hautaezintasun-zioen barruan egoteari buruzko erabakia. (EHAA, 54 zk., 2005eko martxoaren 18koa)
- Hauteskundeei buruzko Legearen 4. artikulua:
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusten diren hautaezintasun-kausei dagokienez, Euskadiko Alderdi Sozialista /Euskadiko Ezkerraren ordezkari nagusiak egindako kontsultaren gaineko erabakia. (EHAA, 49. zk., 2005eko martxoaren 11koa).
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atala:
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e)atalean jasota dagoen hautaezintasun-kausaren zentzua eta irismena argitzeko ziurtagiria (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
- Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atalean jasota dagoen hautaezintasunaren irismenari buruzko ebazpena (EHAA, 178 zk., 1994ko irailaren 19koa).
- Udaletako idazkariak:
- Udaletako Idazkariak hauteskundeetako hautagai-zerrendetan sartzeari buruzko ebazpena. (EHAA, 189 zk., 1990eko irailaren 20koa).
- Hautagaienak:
- Boto baliogabeak
- Deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko boto baliogabeen izaera:
- Partido Popularreko ordezkari nagusiak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).
- Deuseztatutako boto-paperei dagozkien boto baliogabeen kontaketa:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).
- Deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko boto baliogabeen izaera:
Azken aldaketako data: