aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
24. artikulua.- Herri-administrazioek, erakundeek eta Zuzenbide publikoko korporazioek egindako arau-hausteak
1.- Dagokion prozedura-instrukzioa egin, eta aurreko artikuluko arau-hausteetakoren bat edo batzuk gertatu direla ikusiz gero ondorio modura -lege honetako 2.1 artikuluko fitxategiei dagokienez-, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, ebazpen bidez, arau-haustearen ondorioak gerarazteko edo zuzentzeko beharrezko neurriak aginduko ditu. Ebazpen hori fitxategiaren erantzuleari, hierarkiaz gainetik duen erakundeari eta -halakorik baldin badago- tartean dii) renei jakinarazi behar zaie, eta ebazpen horrek amaitzen du administrazio-bidea.
2.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, diziplinazko bidetik jotzeko ere proposa dezake, hala badagokio. Herri-administrazioetan eta lege honetako 2.1 artikuluan aipatutako erakunde eta korporazioetan lan egiten duten funtzionarioen eta langileen diziplina-araubidea zehazten duten legeetan ezarritakoak izango dira erabili beharreko prozedura eta jarri beharreko zigorrak. Ondorio horietarako, lege honetan tipifikaturiko arau-hausteak aplikatu beharreko diziplina- araubidearen osagarri izango dira.
3.- Zigor-prozedurarik behar izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean jartzen duena bete beharko da.
4.- Aurreko puntuetan aipatzen diren neurri eta jarduerak direla-eta ematen diren ebazpenak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakianarazi beharko zaizkio.
5.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak Arartekoari jakinarazi beharko dizkio aurreko puntu horietaz baliatuz egiten dituen jarduerak eta ematen dituen ebazpenak.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|