aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
23. artikulua.- Zigor-motak
1.- 601,01 eta 60.101,21 euro bitarteko isuna arau-hauste arinengatik.
2.- 60.101,21 eta 300.506,05 euro bitarteko isuna arau-hauste larriengatik.
3.- 300.506,05 eta 601.012,1 euro bitarteko isuna oso arau-hauste larriengatik.
4.- Zigorren zenbatekoa zehazteko, honako gauza hauek hartuko dira kontuan: erasandako eskubide pertsonalak nolakoak diren, tratamenduen zenbatekoa, lortutako irabaziak, arau-hausteak zenbateraino diren nahita egindakoak, behin baino gehiagotan egin ote diren, interesdunei eta beste batzuei (hirugarrenei) eragindako kalte-galerak eta dena delako arau-haustea zenbateraino den legez kanpokoa zehazteko eta zenbaterainoko erruduntasuna dagoen zehazteko garrantzitsua den beste edozein gorabehera.
5.- Tartean diren gorabeherak gogoan harturik, ikusten bada inputatuaren errua uste baino dezente txikiagoa dela edo arau-hausteak dezente gutxiago urratzen dituela legeak, berez legokiokeen arau-hauste motako eskala baino justu arau-hauste arinagoen motako eskala aplikatuz zehaztuko du zigorraren zenbatekoa erakunde zigortzaileak.
6.- Ezin da, inola ere ez, zigortu nahi den arauhauste motari legez dagokion zigorra baino larriagorik jarri.
7.- Eusko Jaurlaritzak, aldika-aldika, zigorren zenbatekoa eguneratu egingo du, prezioen indizeen aldaketen arabera.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|