aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
25. atala.- Fitxategiak geldiaraztea
Inork beste inoren datu pertsonalak legez kanpo erabiltzen edo uzten baditu, oso arau-hauste larria egiteko moduan, eta, horrenbestez, jokaera horrek traba eta eragozpen larriak badakartza herritarren eskubideen erabilerarako eta nortasuna askatasunez garatzeko -bai Konstituzioan bai legeetan bermaturik daude erabilera eta garapen horiek-, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak datu pertsonalen fitxategien erantzuleei eska diezaieke aurrerantzean daturik ez erabiltzeko edo uzteko legez kanpo. Ez baldin badiote errekerimenduari kasu egiten, fitxategi horiek geldirazi egin ditzake ebazpen arrazoitu bidez, tartean direnen eskubideak atzera ezartzeko, eta horretarako bakarrik.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|