Datuak Babesteko Euskal Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

16. artikulua.- Kontseilu Aholku-emailea 

1.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Kontseilu Aholku-emaile bat izango du, aholkuak emateko. Honako kide hauek izango ditu: 

  1. Eusko Legebiltzarreko ordezkari bat, Legebiltzarrak berak izendaturik. 

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkari bat, Gobernu Kontseiluak izendaturik. 

  3. Lurralde historikoen ordezkari bat, lurralde horiek batera izendaturik. 

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko tokierakundeetako ordezkari bat, lurralde horretan erakunde horien ordezkaritza handiena duen elkarteak izendaturik. 

  5. Bi aditu, bata informatikakoa eta bestea oinarrizko eskubideetakoa, Euskal Herriko Unibertsitateak izendaturik Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide publikoko korporazioei galdetu ondoren. 

2.- Kontseilu Aholku-emaileak berak onartuko ditu bere antolaketako eta funtzionamenduko arauak. Lehendakari- kargua eta idazkari-kargua egongo dira arau horietan aurreikusita, eta nola aukeratu edo izendatu behar diren ere bai. 

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26