Datuak Babesteko Euskal Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

15. artikulua.- Zuzendaria

1.- Zuzendariak zuzentzen eta ordezkatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa. Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez izendatuko dute, lau urterako. 

2.- Inolako loturarik gabe eta objektibotasunez beteko ditu bere zereginak, eta ez du inolako jarraibiderik bete beharrik izango. Baina Kontseilu Aholkuemaileak, bere zereginak betetzean, ezer proposatzen badio, zuzendariak entzun egin beharko dio. 

3.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak kargua epea amaitu baino lehenago uztekotan, honako arrazoi hauetakoren batengatik utziko du: 

  1. Berak eskaturik. 
  2. Gobernu Kontseiluak kargutik kentzea erabakita, arrazoi hauetakoren bat dela eta: betebehar larriak bete ez dituelako, bere lana egin ezina etorri zaiolako, bateraezintasunen bat dela-eta edo dolozko delituren batengatik epaia jaso duelako. Halakoetan, espedientea egin beharko da aurretiaz, eta Kontseilu Aholku-emaileari entzun beharko zaio, derrigor, espediente horretan. 

4.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria goi-kargua izango da, aurretik eginkizun publikoren bat betetzen bazuen zerbitzu berezietan geratuko da, eta Autonomia Erkidegoko administrazioko goikarguen bateraezintasun-sistemaren pean egongo da. 

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26