Europarako hauteskundeak 2024. Nor izan daiteke hautetsia?
Hautagai izateko baldintzak:
- Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6.1 artikuluaren arabera (HAOLO), adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsona guztiak dira hautagarriak, baldin eta HAOLOren 6. artikuluan aurreikusten diren hautaezintasunak direla eta, arazorik ez badute.
- HAOLOren 210 bis artikuluaren arabera, Espainiako nazionalitatea izan ez arren, adinez nagusiak diren eta Espainian bizi diren pertsonak ere hautagarriak dira, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Europar Batasuneko 27 estatu kideetako baten herritarrak izatea.
- HAOLOren arabera Espainiako herritarrek hautagarriak izateko bete behar dituzten betekizun berberak betetzea.
- Haien jatorria den Europar Batasuneko estatu kidean sufragio pasiborako eskubidearen jabe izatea (hautagarria izatea).