Segurtasun Saila

Konpartitu

Europako Parlamenturako hauteskundeak 2024ko ekainaren 9a. Hautesleak. Nork eman dezake botoa?

2024ko ekainaren 9ko igandea egingo dira Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Nork eman dezake botoa 2024ko Europako hauteskundeetan Euskadin?

Euskadin europar hauteskundeetan botoa emateko baldintza hauek bete behar dituzu (HAOLO legearen 2.1 eta 39.1 artikuluak):

  1. Bozketa-egunean 18 urte izatea;
  2. Espainiako nazionalitatea izatea eta 2024ko otsailaren 1eko Euskadiko egoiliarren errodan (CER) egotea (Europar Batasuneko beste herrialde batean bozkatzea aukeratzen baduzu izan ezik), edo Euskadin bizi den Europar Batasuneko beste herrialde batekoa izatea eta 2024ko otsailaren 1eko Euskadiko egoiliarren erroldan (CERE) egotea, betiere aldez aurretik hauteskunde hauetan boto-eskubidea Euskadin erabiltzeko borondatea adierazi baduzu.

Nork ezin du botoa eman Euskadin 2024ko Europako hauteskundeetan?

  • Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen ez dituenak.
  • Europar Batasunekoa ez den beste herrialde bateko atzerritarrak.