Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Enpresentzako laguntzak

AHOLKULARITZA ENPRESA BAT KONTRATATZEKO ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA-LERROA, DIAGNOSTIKOA ETA KONTZILIAZIO-PLANA EGITEKO

Abuztuaren 21ean, AGINDUA, 2024ko uztailaren 17koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat duten entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2024rako deialdia egiten baita, argitaratu zen EHAAn.

XEDEA:

Erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak...) zuzendutako laguntza ekonomikoa, baldin eta EAEn lantokiren bat badute eta kontziliazio-plan bat eta diagnostikoa egin nahi badute. Horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu beharko dituzte.

Ez da dirulaguntzarik ematen lehenengoaz bestelako diagnostikoak eta kontziliazio-planak egiteko, ez eta planean ezar daitezkeen neurriak inplementatzeko ere.

PROZEDURA:

Norgehiagoka. Dirulaguntza emateko ordena III. eranskinean aurkeztutako proiektuak lortutako puntuazioaren arabera ezarriko da, aginduan ezarritako irizpideen arabera, kreditua agortu arte.

Laguntza jasotzeko behar den gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.

AURREKONTUA:

420.000 €

ZENBATEKOA:

Dirulaguntzaren zenbatekoa diagnostikoa eta kontziliazio-plana egiteko aholkularitza-zerbitzuen kostuaren (BEZik gabe) % 70 izango da. Erakunde eskatzailea BEZa aitortzetik salbuetsita badago eta jasanarazi ezin badu, diruz lagundu beharreko zenbatekoa kostuaren gainean kalkulatuko da, BEZa barne. Gainera, gehieneko mugak ezartzen dira diruz lagun daitezkeen proiektuen zenbatekoari dagokionez, plantillako langile kopuruaren arabera (Kontsultatu Agindua).

Bi unetan ordaintzea: lehen ordainketa (aurreratua), laguntzaren % 50ekoa, ebazpenaren unean, eta % 50ekoa, lanak behar bezala justifikatu direla egiaztatu ondoren.

DEIALDI HONEN BERRITASUNAK:

Deialdi honek zenbait berrikuntza ditu aurrekoarekin alderatuta:

  • Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena jaso ondoren, laguntza ONARTU behar da 10 eguneko epean. Laguntza ez onartzea uko-egitetzat hartuko da.
  • EAEn egoitza edo establezimenduak dituzten edozein tamainatako erakunde pribatuei irekitzen zaie.
  • Ordaintzeko modua aldatu da: lehenengo ordainketan % 50 izango da, eta bigarrenean, % 50.
  • Diruz lagundu daitezkeen gehieneko mugak ezartzen ditu, erakundeko plantilla osatzen duten pertsonen kopuruari dagokionez.
  • Balorazio-irizpide batzuk aldatzen ditu, eta eskakizuna zabaltzen du azken produktuetan.

ESKAERA EGITEKO EPEA:

2024ko irailaren 30era arte.

PROIEKTUAREN AMAIERA-DATA:

2025eko maiatzaren 31 arte.

JUSTIFIKAZIOA:

2025eko ekainaren 30era arte.

ESKAERA TELEMATIKOA ETA INFORMAZIO GEHIAGO


SEME-ALABAK, MENDEKO SENIDEAK EDO OSASUN-EGOERA OSO LARRIAN DAUDEN SENITARTEKOAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA HARTU EDO LANALDIA MURRIZTU DUEN LANGILE BAT ORDEZKATZEN DUTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-LERROA

Diru-laguntza lerro hori Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasota dago. Dekretu horrek bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko zenbait laguntza-ildo arautzen ditu.

Eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen langilea ordezkatzen duen kontratatutako langilea Gizarte Segurantzan kotizatzean datza laguntza.

Kudeatzailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak esteka honetan sartu:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/lanbide_bateragarri/