Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1983garreneko Uztailaren 27ko 14/1983 LEGEA, "Euskadiren Ondareaz".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 1524
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 1983/07/27
  • Argitaratze-data: 1983/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak, "Euskadiren Ondarea"ri buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailak hogeita zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRlZA. ZIOEN ADIERAZPENA Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 10.T atalak, Autonomia-Elkarte honek herri-jaurgopeko eta ondare-alorreko bere ogasunak antolatzeko ahalmena duela esan ondoren, Estatuto horretxen 43.3 atalak Euskadiren ondarearen Arduralaritza, zaingoa eta horri eustea Eusko Legebiltzarraren Lege batek jarri dezan eran egingo direla zehazten du. Erakundegoaren mailako manu hori du zio ondarearen alorrean gure Autonomia-Elkartearen iharduna haiei atxiki beharreko irizpideak jartzen dituen Lege honek. Ondarea, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza jabe-izeneko bakarra izan eta herri-jaurgopeko eta norbanako jaurgopeko ogasun guztiak barne dituen zer bakarra denez ikustetik abiatzen da, eta Artezko Arduralaritza eta Erakundegorenen Arduralaritza horretarako ere batean bilduz. Erakuntza-irizpide nagusiei buruzkoetan bakarra den jaurpide horrek, hala ere, ogasunen zermugapen berezien eta izango dituzten tratu-bide berezien ondoriozko berarizko ñabardurak aitortzen ditu. Iritzi-mailan ezezik egiteratze-mailan ere nabarmen diren arrazoiek egin dute onargarri Lege honen oinarri gertatzen den funtsezko aukera hori: Aski txikia izan eta izadi-baliapidez aberatsa ez den mugarte baten, jabe-izeneko askoren artean zatixkatutako ondare batek ihardunen alperrikako barreiapen bat eta barne-egokitasunik gabeko Arduralaritza bat lekarke. Baina salbuespen banaka batzukin Ondarearekiko jabe-izenekoa bakarra denarren, horrekiko eraentza atalka erabat banatuta eta Jaurlaritzako Sail berezien eta Erakundegorenetako Ihardutze-Sail eta Izaikien eskutan uzten da, betebetean norbanako-jaurgopeko diren ogasunei buruzko agintepideaz gainera ondare osoarekiko nagusigo-ahalmena Ekonomia eta Herriogasun-Sailarengan datzala eta, hori, alde batetik, Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari dagozkienen eta, bestetik, Irrati-Telebista, etxebizitzen eta lurraren herrisuztapena eta Erakundegorenek Baltzuetan partzuer izatea bezalako gaietan legearen eta aldiaren aldetik aholkugarri gertatzen diren berarizko jaurpideen kaltetan gabe. Herri-jaurgopeko ogasun mugikonren eraentza lehen esandako Ihardutze-Sail ematen zaie, hoien zermugapenerako bermapideak eta hoiek erabiltzeko eta agian saltzeko alperrikako eta nahaspilabide liratekeen araukerien eta baten biltzen dituen jaurpidepean. Lege-sendespenetikakoak, teknolojiaren aldetikako interesgarriak, informatikazkoak edo Ibilgailusaila osatzen dutenak bezalakoentzako berarizkotasunak, ogasun-moeta hoien berarizko zernolakoen ondorio dira. Osagun edo eskubide bat herri jaurgopekoetakoa denaren zermugapena, orohar, zertarakoaren arauera egiten da: "eratxikipena" hitza, berriz Arduralaritza Nagusiko edo Erakundegoren-Arduralaritzako ihardutze-sail zehatz bati lotutako ogasunei buruzkoetarako gordetzen da. Legeak norbanako-jaurgopeko ogasunen eraentza ere araupetzen du, zertarakoa jartzen zaiela edo herri-zuduzko direlako utziaraziz Elkartearen beharrei artez zerbitzu eginaz nahiz zentzuzko ustiaketaren bidez baliagarri izatea lehen-helburu duen ogasun eta eskubide-sail bat osatzen dutenez, alperrikako ondarerik egon ez dedin. Herri-jaurgopekoen eraentzari buruz, berriz, hoientzako funtsezko arauak jartzen dira, hala egokitu dedinetarako gai berari buruzko Arduralaritza-legeepidetara jo beharra aginduz. Bestalde, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren bere Ondarearen aldezpenerako ihardunaren artezpide nagusiak jartzen dira, ogasunak birreskuratzeko, ogasun hoien egoerari buruzko ikerketa eta ikuskaketa, zedarritze-moduak, Arduralaritzaren berenezko jaurgopeko ogasunekiko hertsatze-erabakiak hartzearen edo bahitze-manuak ematearen debekuak, Ondarearen aldezpenerako guztiek bere laguntza eman beharra, eta horrekiko ebaskerien edo kalteen alorreango zigorrak eta gainontzeko erantzun-beharrak bezalakoetarako agintepideak emanaz. Autonomia Elkartearen Ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen Zerrenda Nagusia sortarazten da eta horrekin batean, eta horri hertxiki datxekola, Ondarea osatzen duten ogasun eskubideen eraentzarekiko unean-uneango jarraipena egiteko bide izango den Ondare-Kontaduritza. Egituraz, Legeak hiru Atalburu ditu, hurrenez-hurren herri-jaurgopeko eta norbanako-jaurgopeko ogasunekiko jaurpideak eta herri-jaurgopekoentzakoak gai dituztela. Legearen gun diren Atalburu hoiei, Lau Erabaki Gehigarri, Aldibaterako bat eta Azken-Erabaki bat gehitzen zaizkie. Lehenengo Atalburuak lehenengotik 37garrenerainoko atalak ditu barne, eta honako hauek gai: Euskadiren Ondarean sartzen diren ogasun eta eskubide guztiekiko orotariko irizpideak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hori aldezten eta horri eusten leuzkakeen agintepide eta eskubideak, eta horri kalte egin edo esandako aldezpen eta euste hoiek egiteko Arduralaritzari lagundu beharra bete ez dezatenei jarri dakizkiekeen erantzukizunak eta zigorrak. Bigarren Atalburua, 38garrenetik 56garrenerainoko Atalak daramatzana alegia, norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideentzako berarizko jaurpideez ari da, araurik gehienak hoientzako agizko tratu-bideen antolaketari dagozkiola. Bukatzeko, hirugarren Atalburuak, 57garrenetik 63garrenerainoko Atalei dagokienak, herri-jaurgopeko ogasunen eraentzaren alorreko oinarri-irizpideak jartzen ditu. Erabaki Gehigarriek arreta berezia eskatzen duten berarizko alderdi batzuk araupetzea edo Legean jarritako oinarri -irizpideen alderdi batzuk indargabetzea dute helburu. Horrela, Lehenengo Erabaki Gehigarriak, Legearen beraren ondoriozko gauzazko baliapideen eskuraketei buruz "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta KondairaLurraldetakoen arteko harremanak" Legeak agindu dezanera joarazten du; Bigarrenak, Lurralde-Antolaketa eta GarraioSailari ematen dizkio etxebizitzen eta lurren herrisuztapenerako Legeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari izendatzen dizkion aginpidetako asko eta hori, hain zuzen, ihardun horrek duen berarizkotasunagatik; Hirugarren Erabaki Gehigarriak beste salbuespen bat egiten dio Ogasuneki· ko jaurpide-batasunari, Irrati eta Telebistaren alorrean; eta bukatzeko, Laugarrenak, Legearen Ataletan jartzen diren diru-zenbatekoak Dekretoz aldatzeko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari, diruaren andeapena dela eta zenbateko hoiek atzeratuta gelditu ez daitezen. Aldibaterako Erabakiak, Lege honek agintzen dituenei Euskal Enerjia-Erakundeak emandako araupidetza egokitu dakiekeneko eskua ematen dio Jaurlaritzari. Azken Erabakietako Lehenengoak ohizko ahalmena ematen dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Legea osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko, Bigarren Erabaki Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari ematen zaiona eta Aldibaterako Erabakian ohartematen dena salbu.I ATALBURUA Orotariko erabakiak Lehenengo Saila.-Zerdena, Jaurpideak eta Erakuntza Lehenengo Atala Lege honek Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondarea, edo bestela esanda, Euskadiren Ondarea osatzen duten herrijaurgopeko ogasunentzako eta norbanako-jaurgopeko edo ondarezko ogasunentzako lege-jaurpideak araupetzen ditu. 2garren Atala 1. Orain edo geroan eta nolanahiko jabetzemoduz bere izan ditzan ogasun eta eskubide guztiek osatzen dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondarea edo Euskadiren Ondarea.. 2. Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta norbanakoalorreko legepeko Herri-Erakundeek euki ditzaten ogasun eta eskubide guztiak Euskadiren Ondarekotzat joko dira, bai hoiek berenez, berriz agizko tratura eramateko edo legez nahitaezko izan ditzaten emendioen bermetarako beretzakotu badituzte ere, eta hoiekiko ihardutze-jaurpideak direnak direla. 3. Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuak diren ogasun eta eskubideak ez dira Lege honetako erabakien menpe egongo eta, hori, Lege bertan Euskal Irrati-Telebista HerriErakundearenak diren Herri-Baltzuentzat aintzinohartemandakoaren kaltetan gabe. 9garren Atala Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak izango du Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideekiko jabe-izena, bai Lege honen 2.2 atalean aipatutakoena ere, 44.2 atalean ohartemandakoa salbu. 4garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sailek, Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek Lege honek aitortzen dizkien agintepideak eta eskubideak izango dituzte Ondarekoak izan eta berenez nahiz eratxikita euki ditzaten ogasun eta eskubideei buruz. 2. Ihardutze-Erakunde Burujabe eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eratxikitako ogasun eta eskubideek, Euskadiren Ondareko ogasun direnez lehendik zegokien zermugapenean iraungo dute, hori aldatzeko gai den ihardutze-sailaren berarizko erabakia izan dedinean salbu. 3. Eusko Legebiltzarrari eratxikitako ogasun eta eskubideak Autonomia-Elkartearen Ondarekoak dira Legebiltzarrak, hoiei buruz Jaurlaritzak eta Sailburuek heurei dagozkienetan dituzten agintepide eta eskubideak berak dituela, bainan Ibilgailusailarentzat, lege-sendespenez beretzakotutako ogasunentzat, informatika-ogasunentzat eta teknolojia interesgarrientzat egindako mugapenik gabe. 5garren Atala 1. Euskadiren Ondareak Lege hau eta honen egiteratze eta osapideratze-araudiak izango ditu jaurpide eta, hoien ezean, erabilgarri izan daitezen herri nahiz norbanako alorreko lege-arauak. 2. Euskadiko Ondarekoak izan eta berarizko arduralaritza-legepidekoak izan daitezen ogasun eta eskubideek bere arau bereziak izango dituzte. Hala ere, Lege honen I Atalburuko aginduak hoiekin beti erabilgarri izango dira. 6garren Atala : Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondareko ogasunak herri-jaurgopeko eta norbanako-jaurgopeko ogasunetan sailkatzen dira. 7garren Atala 1. Bereak izan eta herri-baliapidetarako edo zerbitzurako jarritako ogasunak dira Euskadiko Autonomia-Elkartearen herri-jaurgopeko ogasun, eta bai Lege batek berariz horrelakotzat jo ditzanak ere. 2. Autonomia-Elkartearenak izan eta horren ihardutze-sailen edo antolapideen egoitza izan daitezen eraikintzak, herri-baliapide edo zerbitzurakotzat joko dira beti. 8garren Atala 1. Euskadiko Autonomia-Elkartearenak izanik herri-erabilpenerako edo zerbitzurakoak diren ogasun mugikorrak ere herri-jaurgopekoak dira. 2. Dena dela, Euskadiko Elkarteko Arduralaritzarenak izan, eta ondoren zehazten diren sailetakoren batekoak izan daitezen ogasun mugikorrak herri-jaurgopeko sailekotzat joko dira: a) Informatika ogasunak. b) Ogasun teknolojia-interesgarritasundunak. c) Ibilgailusaileko ibilgailuak. d) Erabilgarri izan ez arren, merkatuko prezioan, banaka hartuz berrogeita hamar mila pesetatik goragoko balioa, eta ogasun-pilo gisa ehun mila pesetatik gorakoa izan dezatenak. 9garren Atala Honako hauek dira Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren norbanako jaurgopeko ogasun: 1. Hori jabe izan eta herri-baliapide edo zerbitzutarako jarri gabeak. 2. Alogera-eskubideak, eta inoren gauzekiko beste edozein. 3. Ikutuezinekiko eskubideak. 4. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-lzaikiek bertan eskuhartzen duteneko herri nahiz norbanako-alorreko Baltzuetako akzio, partzuer-zati eta betebeharrak. 5. Norbanako-jaurgopeko ogasunen jabe-izeneko izatean darizkion eskubideak. 6. Hoien jabe-izenekoa Autonomia-Elkarteko Arduralaritza izan, eta herri-jaurgopekotan zermugatuta egon ez daitezen beste ogasun eta eskubide guztiak. 10garren Atala 1. Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubidekiko nagusi-ahalmena egiteratzea, eta bai Epailaritzaz kanporako horren ordezkaritza ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, Ondare-Artezkaritzaren bidez, Lege honek berariz besterik agindu dezanean salbu, eta beste Ihardutze-Sail edo Izaikiek Lege honetan bertan ohartematen denez atxiki edo eutzi dakizkien herri edo norbanako-jaurgopeko ondasunei buruzkoan, hoiek izan ditzaten eginbeharren eta erantzukizunen kaltetan gabe. Autonomia-Elkarteak Euskadiko Ibilgailusaileko autoei buruz edozergatik izendatuta izan dezan eskubide-saila horren berenezko arauen ariora egitaratuko da.. 2. Jaurlaritzako Sailei, Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei dagokie, Legean ohartematen den eran, heurak hoietzaz baliatu daitezeneko ogasun eta eskubideekiko Arduralaritza. 3. Jaurlaritzaren ebazpenen eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren erabakien egiterapena, Lege honen gai direnetan, eta bertan besterik ohartematen bada salbu, Ondare-Artezkaritzari dagokio. 4. Hamaikagarren atalean araupetutako Zerrenda Nagusian sartutako ogasun eta eskubideen eraentzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo duen Ondare-Kontaduritza baten bidez arta egingo zaio. 5. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari Baltzutan partzuer izateagatik dagozkion eskubideen egiterapena, Ekainaren 30eko 7/1981 Legean agintzen denez izendatuko den Arduralaritzako ihardutze-sailari dagokio. Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta norbanakoalorreko legepeko Herri-Izakiak izan daitezenean, eskubide hoien egiterapena hoiekiko araupideek esan dezaten ihardutze-sailak egingo du, eta araupiderik ezean hoien legezko ordezkotza izan dezanak. Baltzuetako partzuerzati-agiriez jabetzea eta hoiek inorentzakotzea, Lege honek hoientzat ohartemandakoari atxikiz egingo dira. 6. Euskadiren Ondarearen auzitango ordezkotza eta aldezpena Auzibide-Sailordetzari edo agintepide hoiek bere gain dituen ihardutze-sailari dagokio. 11garren Atala 1. Euskadiren Ondarea osatzen duten Ogasun eta Eskubideen Orotariko Zerrenda Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artezkaritzak izango du bere gain. 2. Orotariko Zerrendak Euskadiren Ondarea osatzen duten ogasun eta eskubide guztiak izango ditu barne, banaka hogeita bost mila pesetatik beherako balioa izan dezaten ogasun mugikorrak salbu. 3. Jaurlaritzako Sailek, Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Autonomia-Elkarteko Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek Orotariko Zerrenda egiteko laguntza emango dute, heurek jabe-izeneko izan, erabili edo eratxikita euki ditzaten ogasun eta eskubideei buruzkoetan. 12garren Atala Ogasun eta eskubideen Lege honetan ohartemandakoetarako balioneurketa egitearen arduradun Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare-Artezkaritza izango da, horretarako Arduralaritzako beste ihardutze-sail batzuei edo norbanakoei behar dezan laguntza eskatu diezaiekeela. 2garren Saila.-Babesa eta Aldezpena 13garren Atala 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, Euskadiren Ondarekoak izan eta bidegabe galdutako herri-jaurgopeko ogasun eta eskubideen jabegoa noiznahi berenez birreskuratu ahal izango du. 2. Era .berean, Ondare horretakoxe norbanakojaurgopeko ogasunak ere birreskuratu ahal izango ditu, bidegabeko jabego-galtzea gertatu dedin egunaren biharamonetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Epe hori bukatu ondoren, ezingo du hori agizko legepidetara joaz baizik egin. . 3. Euskadiko Arduralaritza legez ezarritako ihardunbideari atxikirik badago, ez da gai horretan haren agintepideen aurkako jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik onartuko. 14garren Atala 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, ustez bere jaurgopeko izan daitezkeen ogasun eta eskubideen egoera miatzeko eta ikuskatzeko ahalmena du, Autonomia-Elkartearen hoiekiko jabegoa garbitzeko eta egiaztatzeko. 2. Norbanako nahiz herri-alorreko edo norbanako-alorreko lege-nortasundun guztiek, manu horretan esandakoetarako eta Ondare-Artezkaritzak eskatuta, bere laguntza eman beharko dute. 3. Laguntzarik eta edo ikerketa-lanerako trabak jartzea, Atalburu honen 5garren Sailak dionez zigortuko dira. 15garren Atala 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bere Ondareko ogasun mugiezinen mugak, doakienei entzun dakieneko Arduralaritza-bidez zehaztu ahal izango ditu. 2. Mugaketa hori egiteko Arduralaritza-bideak hasi ondoren ezingo da horretarakoxe Epailaritza-bideak egiterik eskatu, eta ez da muga-zehaztapenaren gai den onibarrareki ko jabetzari buruz jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik ere mugaketa bukatu arte onartuko. 3. Muga-zehaztapenaren zehaztapidetza, hori ontzat ematea eta egiteratzea, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkio; horren erabakiak eragite-indarra izango du, eta biderapen-arauak hautsi izanagatik baino ezingo zaio Arduralaritza-Auzipidetzarik jazarri, bere eskubideei kalte egin zaiela uste dezaten guztiek eskubide hoiek agizko auzibidetatik aldeztu ahal izatearen kaltetan gabe. 16garren Atala Muga-zehaztapena ontzat ematezko erabakia arduralaritza-bidean sendetsi ondoren, doakienek eskuhartzen dutela mugak jartzea egingo da. 17garren Atala Ondare-Artezkaritzak, errolderakizun izan daitezen Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak dagozkien Erroldetan erasoko ditu, herri-jaurgopekoak barne Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izenean. 18garren Atala Autonomia-Elkartearen ogasun eta eskubideak errolderatzean edo zerrendan sartzean, horretarakoxe Erresuman dauden herri-erroldaketarako, bahikuntzetarako eta arduralaritzarako arauak heurak izango dira erabilgarri. 19garren Atala Herri-jaurgoa ezin da saldu ez bahituran jarri, eta ez da aldiaz galtzen. 20garren Atala Ezein Epailarik edo Arduralaritza-Agintarik ezingo du Autonomia-Elkartearen norbanako jaurgopeko ogasun eta eskubideen aurkako bahituran hartzeko ez saldu daitezeneko manurik ematerik izango, ez horren Ondarearen errenta, emaitz eta etekinen aurkakorik ere, horri buruzkoetan erabilgarri izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntzaren araupideek agindu dezatena egin behar dela. 21garren Atala Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideak ezingo dira hoiek saltzeko jartzen diren baldintzak beteaz baizik zamapetu. 22garren Atala Norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideei buruzko tratuak, eta bai hoiei buruzko eztabaidak eta auziak ebazpen-bidez konponbideratzea ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz erabakiko dira. 3garren Saila.-Ondarearen Etekinak eta Salmentatik Ateratakoa 23garren Atala Euskadiren Ondaretikako irabazi, errenta, erabiltze-sari eta edozein moetatako eta nolanahiko diru-eskuraketak, eta norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideak saltzetik atera daitezenak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko dira, dagozkien diruegitamuetako zernolakoetarako, eta gai horretzazko berarizko legepidetan ohartemandako eran. 4garren Saila.-Zertarakotzea eta Zertakogabetzea 24garren Atala 1. Ogasunak herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzea eta hoietarako izatetik kentzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, eta bai Jaurlaritzako Sailei, Ihardutze-Sail Burujabeei eta norbanako-jaurgopeko Herri-Izaikiei eratxikitzea, eratxikipen hori kentzea eta batetik bestera aldatzea ere, Lege honek berariz besterik dioenean salbu. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Euskadiko Autonomia-Elkartearenak izanik, honek onartutako egitamu, egitasmo edo egitarautan egon daitezen banakatutako ondasun mugiezinak Dekretoz jarri ahal izango ditu herribaliapide edo zerbitzutarako. 2. Aurreko zatiak dioen eskubide hori egiteratzeko, doakien Jaurlaritzako Sailek edo Ihardutze-Sail edo Izaikiak arduralaritzaz menpeko dituztenek aurrez bere erizpena eman beharko dute, eta hoien arteko hautsi-osoak Lege honen 30garren Atalak dionez konponduko dira. 3. Ogasun edo eskubideei zertarako zehatzajartzeak, hoiek Herri Jaurgopekoetan sartzea ekarriko du. 38.1 atalean agindutakoa dena dela, Euskadiko Autonomia-Elkarteak luzaroko eta etengabeko Jaurgo-bidez beretzakotu eta herri-baliapide edo zerbitzutarako erabili daitezen ogasunak ere, inolako legebide zehatzen beharrik gabe, herri-jaurgopeko ogasuntzat joko dira, eta, hori, norbanakoalorreko legezko arauen ondorioz beste norbaitek beretzakotutako hoiekiko eskubideen kaltetan gabe. 4. Eratxikipenak, eratxikipena hari egin zaioneko Autonornia-Elkarteko Jaurlaritza-Sail edo Erakundegorenmailako lzaikiari emango dio Lege honek beste Ihardutze-Sailen batzuentzat gorde gabeko ogasun eta eskubideen eraentzarako eta arduralaritzarako ahalmena. 5. Ogasun mugiezinak, zioa dena dela, jabegoa kendutakoak bere lehengo jabeei itzultzea barne, bere zertarakotik askatzeko, eta balioz 20 miloe pesetatatik gora dutenei jakineko zertarakoa jartzeko, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera eman beharko zaio. 25garren Atala Herri-jaurgopeko baten muga-zehaztapena egin dedinean, gaindikako lurrak Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekotan sartuko dira. 26garren Atala 1 . Jaurlaritzako Sailek, bere agintepeko zerbitzuen eraentzarako Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal izango diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailari. 2. Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Arduralaritzaz haien menpeko izan daitezeneko Jaurlaritza-Sailen bidez, bere berarizko xedetarako Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal izango diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailari. 3. Hala egokituz gero, eratxikipena egin baino lehen herri-jaurgoperatzea egingo da. Gainera, Ihardutze-Sail Burujabeak edo norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiak izan daitezenean, ogasun edo eskubideen zertarakoa berariz zehaztuko da. 4. Ogasun eta eskubideei zertarakoa jartzea eta hoien eratxikipena, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz araupetuko da. 27garren Atala 1. Jaurlaritzako Sail bati eratxikitako ogasun edo eskubideak orotariko baliapideentzat edo herri-zerbitzuentzat iadanik beharrezko ez izatea gerta dedinean, Sail horrek eratxikipen hori hautsi dedinaren saloa egin beharko dio, berehala, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari. 2. Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek ere horixe bera egin beharko dute, arduralaritzaz haien menpeko direneko Jaurlaritza-Sailen bidez, heurei eratxikitako ogasun eta eskubideen eratxikipena eginzenean jarri zitzaien helburu zehatzerako erabiltzetik kendu ditzatenean. 3. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Ondare-Artezkaritzaren bidez eratxikipena hautsi edo hala dagokionetan zertarakoa kendu, eta ogasun edo eskubidea Euskadiko Norbanako Jaurgopekoetan sartuko da. 4. Lege honen 48.1 atalean araupetzen den JaurlaritzaSailei eratxikitako gauzazko ogasun mugikorren salmenta aurreko zatietan esandakotik kanpo gelditzen da, eta bai Lege honetakoxe 29.2 ataleari Ihardutze-Sail Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei horretarako baimena ematen zaienekoa ere. Hoietan, saltzeko erabakiak berebaitan izango du ogasun eta eskubideen eratxikipena haustea, eta hala dagokionean zertarakoa kentzea. 5. Erratxikipena haustea eta zertarakoa kentzea berebaitan izango dituen nahitaezko jabego-kentzez hartutako ogasun eta eskubideen itzulpena, horretarako berarizko araupideei atxikiz egingo da. 28garren Atala Zertarakoa kendu zaien ogasunak Autonomia-Elkartearen norbanako jaurgopekoetan sartzea ez da Ekonomia eta Herriogasun-Saila ogasun hoietzaz behar bezala jabetu arte egindakotzat joko, eta hori egin ez dedin artean ogasun hoiek herrijaurgopeko izaten jarraituko dute. 29garren Atala 1. Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek berenez erosi eta Lege honen laugarren atalaren gai diren eta haien helburuak lortzeko artez beharrezko izan ez daitezen ogasunak, Autonomia-Elkartearen Norbanako Jaurgopekoetan sartuko dira, hala behar izanez gero jarrita zeukaten zertarakoa kendu ondoren. 2. Honako hauek aurreko zatian agindutakotik kanpo gelditzen dira eta, beraz, lhardutze-Sail Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko herri-Izaikiek inorentzakotu egin ahal izango dituzte: Hoiek erositakoak izan eta bere dituzten egitekoak egiteratuz berriz agizko tratubideratzen dituzten ogasunak, eta bai jaurpide dituzten aginduak beteaz sortarazi beharreko emendio-baltzuen emankortasuna bermatzeko erositakoak, eta banaka hogeita bost mila pesetatik beherako balioa izan dezaten gauzazko ogasun mugikorrak ere. Horrelakotan, saltzeko erabakiak ogasunei bere zartarakoa kentzea barne daramala joko da. 30garren Atala Ihardutze-Sail Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Jaurlaritzako Sailak Euskadiren Ondareko ogasun bati edo batzuei zertarakoa jartzeari edo kentzeari, hoien eratxikipenari, eratxikipena hausteari edo zertarakoa aldatzeari buruz artean edo Ekonomia eta Herriogasun Sailarekin bat etorri ez daitezenean, ebazpena Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, doakien Sailek edo Ihardutze-Sail edo Izakiek hoiei atxikita daudenekoek bere erizpenak eman ondoren. 31 garren Atala. 1. Lege honen laugarren Atalean aipatutako Izaikietakoren bati edozergatik Euskadiren Ondarearen Zerrenda Nagusian nahitaez sartu beharreko ogasun edo eskubideren bat eman eta emate horretan Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskuhartu ez badu, hori Ondare-Artezkaritzari berehal jakinaraziko zaio. Horixe bera egin beharko da Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskuhartzeke egindako zertarakokentze, eratxikipen-hauste edo inoretzakotzeetan ere. 2. Halaber, Eusdadiren Ondareko ogasun eta eskubideren bat gai dezan Epailaritza nahiz Arduralaritza-bidetikako ezein jazarpen ere, esandako Artezkaritza horri jakinaraziko zaio, legez egin beharreko beste adierazpen batzuen kaltetan gabe. 32.garren Atala 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Jaurlaritzako Sailek, Ihardutze-Sail Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Erakundeek eta herri nahiz norbanako-alorreko legepeko nortasundunek hoietzaz baliatzeko ezein modutan eman zaizkien Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak nola darabiltzatenaren ikuskaketa egiteko gaitasuna du. 2. Bere eskubideaz baliatuz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek egin ahal izango ditu: a) Ogasun eta eskubide hoien erabilkerari buruz interesgarri eritzitako xehapen guztiak eskatzea. b) Ogasun eta eskubideen eratxikipena hausteko eta hoiei bere zertarakoa kentzeko arioa, eta hala egokituz gero horretzako erabaki hartzea. 3. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bere ordezkariak izango ditu Atal honen lehenengo zatian aipatutako ihardutze-sail eta erakunde guztietan, zati horretan ohartemandakoetarako. 5garren Saila.- Erantzunbeharrak eta Zigorrak 33garren Atala Lege honetan aipatzen diren ogasun edo eskubideen ardura izan dezaten norbanakoak edo legezko nortasundunak hoiek, bakoitzean behar dedinaren arauera, zaintzera, hoiei iraunaraztera eta hoiek arrazoiz erabiltzera, eta hoiek agian egin ditzaketan oker eta kalteek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren aurrean erantzun behar izatera behartuta daude. 34garren Atala 1. Maltzurkeriaz nahiz axolagabekeriaz Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako-jaurgopeko ogasunetan kalteak egin edo hoiek nolanahi ebatsi ditzan nornahiri, egindako kaltearen bi halakoaren isuna jarriko zaio. 2.Aurreko zatian esandako horrek, edozein modutan, ogasun hoiekiko jabegoa, eraentza edo arduralaritza bere gain izango balu, isuna egindako kalteen hiru halakoa izango da. 3. Horrelakoetan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, horren Ihardutze-Sail Burujabeei, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eta Herri-Baltzuei herrilanaritzazko, lanezko, lanaritzazko edo zerbitzuzko harremanez atxikia egon, eta Lege honen gai diren ogasun edo eskubideen eraentza bere gain izan dezatenei, egindako kalteen lau halakoaren isuna jarriko zaie, herrilanarigoari buruzko legepideen arauera bidezko izan daitezen gainontzeko zigorren kaltetan gabe. 4. Zigor hoietzaz gainera, kalte-egile edo ebasleek kalte-saria ordaindu edo ebatsitakoa itzuli egin beharko dute. 35garren Atala Lege honen hamabigarren atalak jartzen duen laguntza eman beharra ez bete izanagatikako zigorra herrilanaria bada hamar mila eta berrehun eta berrogeita hamar mila peseten arteko isuna izango da, eta herritar soila baldin bada, hamar mila eta ehun milaren artekoa. 36garren Atala Kalteen zenbatekoa zehaztea, zigorra jartzea eta erantzunbeharrak eskatzea arduralaritza-bidetatik egingo da, doakionari entzunaz dagozkion zehaztapideak egin ondoren. 37garren Atala Aurreko ataletan esandako egintza hoiek legehauspen edo hutsegite izan daitezkeenean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Zigor-Epailaritzari jakinaraziko dio, horrek errugabetasuna aitortu edo epaia sendetsi arte, une horretan gai diren arduralaritza-zehaztapidetzak geldi eta erabaki gabe utziz.II ATALBURUA Norbanako jaurgopeko ogasunentzako lege jaurpideak I Saila.-Norberetzakotzea 38garren Atala 1. Ogasun eta eskubide guztiak Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopekotarako hartzen direla ulertzen da eta, hori; gero herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzearen, eta Autonomia-Estatutoan eta Autonomia-Elkarte osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeen harremanen Legean ohartemandako ogasunak izendatzeko jaurpideen kaltetan gabe. 2. Ogasun eta eskubideak nahitaezko jabegokentzez hartzea horretarako berarizko araupideei atxikiz egingo da, eta hoiek herriaren onerako edo gizarte-zuduzko direla aldarrikatzera eraman zituzten xedeetarako jartzea eta hoiek eratxikitzea berebaitan izango ditu. 39garren Atala 1. Ogasun eta eskubideak ondarez, ondarez gainetikako emaitzen bidez edo emari-bidez norberetzakotzeko, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz Dekretoz ontzat ematea beharrezkoa izango da. 2. Emaileak gozamendun izateko Lege honen 4garren atalean esandakoetako ihardutze-sail zehatz bat jarri dezanarren, Jaurlaritzak ogasun eta eskubideak Autonomia -Elkarteko Ondareari izendatuko dizkio, eratxikipena egiterakoan gogo hori kontutan izatearen kaltetan gabe. 3. Hil ondarea, beti ere, kontu-garbitasuna aldezkoa izatearen baldintzapean onartzen dela ulertuko da. 40garren Atala 1. Autonomia-Elkarteari edonolako ogasunak izendatu diezaizkion ezein epailaritza nahiz arduralaritza-agintarik, hartutako erabakia Ondare-Artezkaritzari ezagutaraziko dio. 2. Artezkaritza horrek, eman zaizkion ogasunen zehaztapena eta aituen bidezko balio-neurketa egin ondoren, Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekoetan sartuko ditu. 3. Emate hori Autonomia-Elkartearekin euki eta ematen den ogasun horren balioa baino txikiagoa duen zor baten ondoriozkoa izatea gertatzen bada, ogasunaren gabe izandako zordunak ogasun horren balioaren eta zorraren zenbateko soilak, lakatze-gehigarriak, gastuek eta eskuratze-bideen gosteek, eta zorra ordaindu behar zenetik eta erabat ordaindu arte erabilgarri den lege-araupidetzan jarritako ehunekoko korrituek guztira jotzen dutenaren arteko aldea itzuli dakioneko eskubidea izango du. 41garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, horren Ihardutze-Sail Burujabeek edo Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek bere helburuak lortzeko beharrezko izan ditzaten eraikintzen erosketa Ekonomia eta HerriogasunSailburuak erabakikodu, doakion Sailburuaren edo esandako Ihardutze-Erakunde eta Herri-Izaikiak arduralaritzaz haren menpeko izan daitezenekoen arioz. 2. Erosketa agiriko lehiaketaren bidez egingo da. 3. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren eta artez doakionaren bateango saloz, lehiaketa-bideak alde batera utzi eta artezko akurapena egin dedineko baimena eman ahal izango du, hauetakoren bat gerta dedinean: a) Erosketaren presa nabarmena. b) Erantzun behar zaioneko beharraren berarizkoa. c) Eraikintza-merkatuango eskaintzaren urria. 4. Aurreko zatian ohartemandakoak gerta daitezenean, ahal dedin guztietan gutxienez hiru salo eskatuko dira. 5. Erosketak arduralaritza eta ogasun-akuraketarako ohartemandako araupideen ariora egingo dira. Erosketa hauen zertzeladarik nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. 42garren Atala 1. Gauzazko ogasun mugikorrak diru-truke norberetzakotzea dagokien Sailburuak edo Ihardutze-Sail Burujabeen edo norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien legezko ordezkariek erabakiko dute, ondoren esaten direnetan salbu, hoietan Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arauera esan dedin ihardutze-sailak egin beharko bait-du: a) Erosketa, legez suzkiketatzat jo dedinean. b) Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz sendespena egindako ogasunak izan daitezenean. c) Autoak izan daitezenean. 2. Ogasun hoiek erosteko modua agiriko lehiaketaren bidezkoa izango da, honako hauetan artezko itune-bidez egin daitekeela: a) Legez nahiz egitez bakarreango, salmentapeko izan daitezen ogasunak direlako, eskeintzen arteko lehia sortzeko biderik ez dagoenean. b) Berarizko arrazoiegatik edo luza ezineko beharren hestuaren ondoriozko presa nabarmena egoteagatik, eta hori guzti hori zehaztapidetzan egiaztatu ondoren, Jaurlaritzak doakion Sailburuaren edo esandako Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaiki hoiek haren menpe egon daitezenekoaren saloz horrela erabaki dezanean. c) Hitzarmenaren guztizko diruegitamuak bost miloe pesetatik gora jo ez dezanean. d) Jaurlaritzak, gai honi buruzkoan indarrean dauden legeetan babestuz, doakion Sailburuaren edo Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaikiak hari eratxikitako Saileko Sailburuaren saloz hartutako erabakiz, zehaztapidetza isilpekoa dela adierazi dezanean. e) Eskaintza-egilerik egon ez delako, saloak onartu ez direlako edo saltzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiegatik itunea sendesteko biderik izan ez denean. Horrelakoetan, Arduralaritzak lehiaketa berri baterako deia egin ahal izango du, erabaki daitezen oinarri-arauak jarrita edo, bestela; erosketa artez egin ahal izango du, bainan iragarritako lehiaketan zeuden baldintzekin heurekin. 3. Artezko itunea bidezko izan dedin guztietan, ahal dedin guztietan gutxienez hiru eskaintza eskatuko dira, erabilgarri izan dedin zatian, akurapeneango agiritasunari eta bertan eskuhartzeari buruzko araupidetza ere betez. Erosketa arauz erabaki dedin eran iragarriko da. 4. Teknolojia-interesduntzat edo informatika-ogasuntzat aldarrikatutako ogasunak erosteko, gaiari buruzko berarizko araupideek agindu dezatena egingo da eta, hori, arduralaritza eta ogasun-akuraperiari buruzko arauak betetzearen kaltetan gabe. 43garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eraikintzak alogeran uztea Ekonomia eta Herriogasun-Sailak erabakiko du, artez doakion Sailburuaren edo Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Izaikiak haren menpeko izan daitezenekoaren arioz. 2. Ogasun mugikorrak alogeran uztea Sail bakoitzeko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde Burujabeen eta norbanako-alorreko legepeko herri-Izaikien legezko ordezkariek erabakiko dute, honako hauek gai izan ditzatenean salbu: a) Ibilgailusaileko autoak. b) Legezko sendespena duten ogasun mugikorrak. c) Teknolojiazko interesduntzat aldarrikatutako ogasunak. d) Informatika-ogasunak. Norrelakoetan, agintepidea Ekainaren 30eko 1981 Legearen arauera emango da. 3. Alogeratze guztiak agiriko lehiaketaz egingo dira. Artezko itunea, ogasun-moeta bakoitzarentzat, 41garren eta 42garren Ataletan zehaztutakoetarako bidezkoa izango da, han bezala hemen ere, ahal dedin guztietan, gutxienez hiru eskaintza eskatu behar direla. 42-2, c) atalean jarritako diru-zenbatekoa, ogasun mugikorrak artezko itunez alogeran emateko urteko bostehun mila pesetakoa izango da. 44garren Atala 1. Nolanahiko Baltzuak sortarazteko baimena, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza hoietako partzuer-zatiak hartzekoa ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta enpresa arduralaritzaz haren menpeko izango deneko Saileko Sailburuaren bateango saloz emandako Dekretoz egingo da, dirua eta norbanako-jaurgopeko ogasunak eramatea erabaki dezakeela, hoien balioa dena dela. 2. Halaber, Jaurlaritzak Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei bakoitzak bere diruegitamuen pentzutan aurreko zatian esandako baltzuak sortzeko edo hoietako partzuer-zatiak hartzeko baimena eman ahal izango die, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Erakundegoren-Izaiki hoiek haren menpeko izan daitezen Saileko Sailburuaren saloz emandako Dekretoz. Baltzu hoien domuarekiko eskubideen jabe-izendun Erakundegoren-Izaikiak izango dira. 3. Nolanahi ere, domuarekiko eskubide hoiek Euskadiko norbanako-jaurgopekoetakoak izango dira, Lege honen 9.4 atalean agintzen denez. 4. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaruauen Legeak Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Erakundegoren-Izaikiak Baltzuetan sartzeko Baltzuen zermugapenerako, hoiek sortarazteko edo hoietan partzuer izateko atal honetan jartzen diren baldintzez beste batzuk eskatu ditzanean, Lege horrek agintzen duena egingo da. 45garren Atala Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Sail berezien saloz nahiz norbere arioz, gauzazkoez besteko ogasunak diru-truke erostea erabaki ahal izango du. 2garren Saila.-Inorentzakotzea, Uztea eta Trukea 46garren Atala Eraikintzak inorentzakotzeko, hala badagokio, doakion Sailak emandako erizpenaren ondorioz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak inorentzakotzeko gai direnen adierazpena egitea beharrezkoa egingo da. 47garren Atala 1. Inorentzakotu dedin eraikintzak, aituen balio-neurketez jarrita, hogei miloetatik gora gabeko balioa izan dezanean inorentzakotzeko erabakia hartzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio; balioa hortik gorakoa izan baino ehun miloe peseta gainditzen ez baditu, erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du, Ekonomia eta HerriogasunSailburuaren saloz, eta azkeneko esandako zenbatekotik gorakoa baldin bada, Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidezko baimena beharko da. 2. Inorentzako modua. agiriko erremate-bidezkoa izango da; balioz hamar miloe pesetatik beherakoa baldin bada, horren ordez artezko salmenta egin ahal izango da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz, eta bestetan, Jaurlaritzak horren saloz hartutako erabakiz. 48garren Atala 1. Gauzazko ogasun mugikorrak inorentzakotzea, hoiek erabiltzen ari zen edo hari eratxikita zeudeneko Saileko Sailburuak erabakiko du, Ihardutze-Burujabeentzat eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikientzat Lege honetan agindutakoaren kaltetan gabe. Inorentzakotzea agiriko erremate-bidez egingo da. 2, Errematea egin eta han hartzailerik ez egotea gertatu edo hautsiko balitz, artez inorentzakotzea erabaki ahal izango da. Horrelakoetan, akurapenaren zernolakorik nabarmenenak, araupidez erabaki dedin eran aldarrikatuko dira. 3. Legez teknolojia-interesduntzat zermugatutako ogasunentzat eta informatika-ogasunentzat, hoiei buruzko berarizko araupidetan agintzen dena egingo da eta hori, arduralaritza edo ogasun-akuraketari buruzko legeek ohartematen dutena betetzearen kaltetan gabe. 49garren Atala 1. Gauzazkoez bestekoak inorentzakotzeko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz. 2. Baltzuetako domuekiko jabe-agiriak edo haien zor-agiriak inorentzakotzeko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz. 3. Inorentzakotze-modua, ondare eta arduralaritza-ituneekiko araupideetan agintzen denez, agiriko errematea izango da, Jaurlaritzak, behar bezala egiaztatutako herri-zuduzko zioegatik eta Ekonomia eta HerriogasunSailburuaren saloz, artez egin behar dela eritzi diezaionean salbu. 50garren Atala 1. Norbanako jaurgopeko ogasun mugiezinak beste batzuegatik trukatu ahal izango dira, inorentzakotzeko gai direnaren adierazpena egin eta zehaztapidetzan trukearen komenigarritasuna zuritu ondoren. Bi ogasunen balioen artean aldea balego, diruz berdintzea bidezkoa izango da. 2. Trukea egiteko baimena emateko gaitasuna, eraikintzak saltzeko izan dezanaren arauerako izango da, Autonomia-Elkarteak trukerako emandakoaren balioaren arauera. 3. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, norbanako jabetzapeko nolako zehatzezko ogasun mugikor batzuk inoren beste batzuekin trukatu ahal izatea Dekretoz jarri ahal izango da. Halaber Jaurlaritzak, dagokion Sailburuaren edo doakion Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri-Izaikia hari atxikita egon dedinekoaren saloz, aurreko lerroaldian esandako nolakoan bestelako jakineko ogasun mugikor batzuk trukatu daitezeneko baimena eman ahal izango du bakoitzean. Nolanahi ere, indarrean dauden araupideek jartzen dituzten gainontzeko baldintza eta legebideak bete beharko dira, trukatutako ogasunen balioak ezberdinak gertatuz gero eskudiruz berdinduz. 51garren Atala 1. Ogasunak eta eskubideak dohan inorentzakotzeko baimena Eusko Legebiltzarrak eman beharko du, Lege-mailako arau baten berariz oharteman dedina salbu. 2. Aurreko Atalak dioen baimenak, Eusko Legebiltzarrak egoki eritzitako baldintza, mugapen eta bermapide guztiak izan ahal izango ditu, eta batipat honako hauek: a) Gozamenduna ogasunaz edo eskubideaz bete-beteari baliatzeko epe bat jartzea. b) Ogasuna edo eskubidea hartarako eskatu zeneko ekintzapide edo baliatze-moduari eustea. c) Inorentzakotzeari epe-muga bat jartzea. d) Ogasuna edo eskubidea beste inorentzakotzeko debekua. 3. Jarritako baldintzak, mugapenak edo bermapideak hautsi edo jarritako aldia bukatu dedinean, ogasun eta eskubideak, legez erabat Euskadiren Ondarera itzuliko dira, inorentzakotu zireneko jaurgotasun-moetarekin berarekin. 52garren Atala 1. Hoien ustiaketa edo zertarakoari aurrez ezin antz eman dakiokeela uste dedineko norbanako-jaurgopeko ogasun mugiezinez baliatzea Jaurlaritzak dohan utzi ahal izango du, herri-zuduzko xedetarako eta gehienezko hamar urteko aldi baterako, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.Atal honen ondoriotarako, honako hauei dohan ustea joko da herri-zuduzkotzat: a) Herri-Arduralaritzei eta hoietako Erakundegorenmailako Izaikiei. b) Irabazte-xederik gabeko Erakundeei. Uste hoiek eta hoien luzapenak, hala egokituz gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio. 2. Era berean, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuak ogasun mugikorrak aurreko zatian jarritako baldintzekin heurekin utzi ahal izango ditu, gehienezko bost urteko aldi baterako. 3. Uzte-hitzarmen bakoitzean jarritako aldiak, hartzaileak eskatuta, hasierakoa bezalako batabestearen ondorengo alditarako luzatu ahal izango era, isiltasun bidezko luzapenik onartzen ez dela. Hala ere ogasun mugiezinak uzteen bigarren luzapena eta ondorengoak egiteko Eusko Legebiltzarraren baimena behar . ko da. 53garren Atala 1. Beti ere, aurreko atalean araupetutako uztea egiteko baimena ematezko erabakiek, uzte hoien zertarako zehatza adieraziko dute. 2. Utzitako ogasunen jaurgoa honako hauetan Autonomia-Elkarteari atzera itzuliko zaio: a) Hitzarmenean jarritako aldiaren barruan, izendatu zitzaienetarako erabili ez daitezenean, edo gero horretarako erabiltzeari utzi dakionean. b) Uzteari jarritako epe-muga, edo hala egokituz gero luzapena bukatu dedinean. 3garren Saila: Aldiaz Galtzea 54garren Atala Norbanako-jabetzapeko ogasunekiko eskubideak, Autonomia-Elkartearen aldeko eta aurkako indarra herri eta merkataritza-alorretako legepideetan agindutakoaren arauera aldiaz galdu egiten dute. 4garren Saila.-Baliapideak eta Ustiaketa 55garren Atala 1. Diru-irabazpide izan daitezkeen norbanako jaurgopeko ogasunen ustiaketa, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakiz artez erakundegoren-mailako izaiki baten bidez nahiz norbanakoek egin dezakete. 2. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, ustiaketaren eta horretarako itunearen oinarri-irizpideek zehaztuko ditu, hitzarmen hori lege-erapidetzan ohartemandakoetako ezein modutakoa izan daitekeela. 3. Itunea emateko gaitasuna Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du, agiiriko lehiaketaren bidez. Artezko itunea honako hauetan onartuko da: a) Zehaztapidetzan egiaztatutako horretarako herri-zuduzko zioak egon daitezenean. b) Euskadiko Autonomia-Elkarteek ogasuna uzteagatik eskuratu dezan diruzko ordainsaria miloe bat pesetatik beherakoa izan dedinean. c) Ustiaketa modu arrazoitsuz egiteko gai den norbanako edo Izaiki bakar bat baizik ez dagoenean, hori zehaztapidetzan eraso beharko da. d) Eraentza eta ustiaketa Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko, Erakundegoren edo Toki-Arduralaritzako Izaikiren baten esku utzi dedinean. Nolanahi ere, ondare eta arduralaritza-ituneei buruz indarrean dauden araupideak beteko dira. Uztearen edo ustiaketaren alderdirik nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. 56garren Atala Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, ustiaketa-aldia lehenengo epearen erdia halako aldi baterako luzatzeko baimena eman ahal izango du. Gehiagoko luzapen-aldirako Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da.III ATALBURUA Herri Jaurgopeko ogasunentzako jaurpideak 57garren Atala 1. Herri-jaurgopeko ogasunei buruzko baimenek, ustiatze-baimenek, eskubide-emate eta baliatzeko uzteek Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta doakion Saileko Sailburuaren edo haien gai ogasuna edo eskubidea atxikia daukan Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri -Izaiki haren menpeko deneko Sailekoaren saloz jarri ditzan baldintzak izango dituzte jaurpide hoiek, hala egokituz gero, baliatze-saria barne izan behar dutela. 2. Baimenentzako eta gaitasun-aitorpenentzako gehienezko aldia hogeita hamar urtekoa izango da, eta esku-emateentzakoa berrogeitahamar urtekoa. 3. Epea bukatzeak edo baliatzaileek jarritako baldintzak ez bete izateak, eskubidea bukatzea ekarriko du. 58garren Atala Herri-jaurgopeko ogasunez berariz batean baliatzeko, ogasuna hari eratxikita egon eta erabiltzen ari deneko Sailaren, Ihardutze-Erakunde Burujabearen edoinorbanako-jaurgopeko Herri-Izaikiaren baimena edo ustiatze-baimena beharrezkoa izango da. 59garren Atala Herri-jaurgopeko ogasunez bakarrik baliatzea herri-zerbitzuen eraentzarako arduralaritza-akurapideei buruzko legebideek jarri ditzaten oinarri-irizpideen, baldintzen era bideen arauera egingo den eskubide ematez egiteratuko da. 60garren Atala Baimen baten, eskubide-emate baten edo esku-emate baten gai izan daitezen herri-jaurgopeko ogasunek hoietakoak izatea galdu eta Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopeko ogasun bilakatu daitezenean, honako arau hauek kontuan izango dira: a) Jarritako epeak diraueno, gozamendunen eskubide eta eginbeharrak berebaitan iraungo dute. b) Epeak beteala, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak hurrenez-hurren, esku-emateen eta baimenen indargabetzeak aldarrikatuko ditu. Hori bera egingo da, inolako eperik bukatzearen zain egon beharrik gabe, Autonomia-Elkarteak noiznahi eta nahi bezala birreskuratzeko eskubidea berariz gorde duenean ere. c) Ekonomia eta Herriogasun-Sailak emandako eskubideei jarritako aldi osoan eustea ogasunen geroko zertarakoaren kaltetangoa izan, edo inorentzakotzea egin ondoren erabakiz gero hoiek asko andeatuko liratekeela erizten badio, emandako eskubideekiko jabegoa nahitaez kentzeko erabakia hartu ahal izango da. 61garren Atala 1. Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopeko ogasunak inorentzakotu daitezen guztietan, hoiei buruz indarrean egon eta herri-jaurgopeko zirenean egindako eskubide-emateen ondoriozko eskubide-jaurgodunek, bere aldeko legez sendetsitako atzera-indarrezko jabetze-eskubidea izan ez dezan nornahiren aurretikako erabateko lehentasun eskubidea izango dute. 2. Atal honen lehenengo zatian esandako eskubideen gai diren ogasunak hartutako Erakundeek, bere berenezko Diru-Baltzen pentzutan iare utzi ahal izango dituzte, Autonomia-Elkarteak bezalakoxe modu eta baldintzekin. Ogasunak berriz Arduralaritzaren jaurgopera itzuli daitezenean, Erakunde hoiek ez dute horren eretzean ordaindu zutena birreskuratzeko eskubiderik izango. 62garren Atala 1. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, bere nagusitzapeko ogasunak zehaztapidetzan egiaztatutako herri-baliagarritasunaren zurrean Herri-Arduralaritzako ezein Ihardutze-Erakundeei berrogei ta hamar urtetarako gehienera hoietzaz dohan baliatu dedin eman dakizkioneko baimena eman ahal izango du. 2. Gozamendunak jarritako baldintzak ez betetzeak, edo epea luzatu izanak, baliatze-aldia bukatzea ekarriko du. 3. Aurreko bi zatietan agindutakoaren arauera egindako ogasun mugiezinak uzte guztiak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio. 4. Uzte-aldia luzatzeko, Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da. 63garren Atala 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, Ihardutze-Erakunde Burujabeei edo Lege honen Laugarren Atalean aipatzen diren Izaikiei egindako herri-jaurgopeko ogasun-utzierak onartzea, uzte hori hari egiten zaioneko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde edo Izaiki gozamendunak hari eratxikita daudeneko Sailekoak egingo du. 2. Uzte horrek baldintzaren bat edo berarizko baliatze-modu bati eutsi beharren bat berebaitan badarama, Jaurlaritzak eman beharko du ontzat, doakion Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz. 3. Beti ere, Jaurlaritzak doakion Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakia beharko da honako hauetarako: a) Zenbatekoz ogasuna utzi zenean aituek egindako balio-neurketako balioaren ehuneko hogeita bostekotik gorakoak izan daitezen eraikintzetango diru-ezarketetarako baimenak emateko. b) Uzte aldiaren bigarren erdian, eta nolanahi ere azkeneko bi urtetan, bere onean eustekoez bestelako gastuak egiteko. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA Autonomia-Elkarteko Ondarearen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Diputazioen artean hark edo hauek "Autonomia-Elkarte osorako Erakunde-gorenen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanei" buruzko Legearen ondorioz beretzakotu ditzaten agintepide eta zerbitzuak direla eta egindako gauzazko baliapideen eskaraketak, Lege horrek agindu dezanaren arauera egingo dira. Eskuratutako edo hala gertatuz geio itzulitako baliapideak, hoietzaz baliatzen ari zenak zituen legezko zermugapen eta gozamen-kariekin heurekin itzuliko dira. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRlA 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteak etxebizitzen eta lurren herri-suztapenaren alorrean dituen agintepideen hesparruan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere dituenez gainera, eraikintzei eta eraikintzekiko jabego-aldakuntzegatikako zergei buruzkoetan Ekonomia eta Herriogasun-Sailari honako hauetan izendatutako eskubideak egiteratzen ditu: a) Lege honen II eta III Atalburuetan ordain-truke eta eraentzarako, arduralaritzarako eta baliatzeko uzteko erosteari, zermugatzeari eta saltzeari buruzkoak. b) Lege honen I Atalburuan,, aurreko a) zatian ohartemandakoari darizkion zertarakoa jartzeari, kentzeari, eratxikipenari, eratxikipena hausteari eta inorentzakotze-gaitasunari buruzko adierazpenetarako. Adierazpen hoiek, dagozkien Arduralaritza-erabakiak berebaitan daramatzatela ulertuko da. 2. Jaurlaritzak Dekretoz araupetuko ditu, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Manu honen lehenengo a) zatian esandako agintepideak egiteratzeko bideak. Arau hoiek eman ez daitezen artean, etxebizitzak emateari buruzko jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoak indarrean iraungo du. HIRUGARREN ERABAKI GEHIGARRIA 1. Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren menpeko Baltzuen baltzu-domua, eta bai haren edo hauen zerbitzutango ogasun eta eskubide guztiak ere, Izaiki horren herri-jaurgopekoak izango dira. 2. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren salozko Dekretoz, irrati eta telebistazko herri-zerbitzurako Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideen jabetza Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiari edo hemen eraentzarako Herri-Baltzuari eman dakiela erabaki ehal izango du, eta bai Arduralaritzak horretarako egindako arduralaritza nahiz ondare-itunetan Izaikiak eta bere Baltzuak Arduralaritzaren eginbeharrak beretzakotzea ere hala behar izanez gero beste itunebideek eta bermatzaileek bere baiezkoa eman ondoren. 3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideak ere eratxiki ahal izango zaizkie Izaikiari eta bere Herri-Baltzuei, bere berarizko helburuak bete ditzaten. 4. Izaikiaren eta bere Baltzuen ondareen zentzu diren ogasun eta eskubideek norberetzakotzeko, erabiltzeko hoien arduralaritza egiteko eta inorentzakotzeko jaurpideak, Lege honetako oinarri-irizpideak erabiliz, Jaurlaritzak zehaztuko ditu, Dekretoz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz. 5. Aurrean esandakoa, nolanahi ere, Herri-Izaikiarentzat eta bere Baltzuentzat Maiatzaren 20ko 5/1982 Legez jarritako berarizko jaurpideen kaltetan gabe dela ulertuko da. LAUGARREN ERABAKI GEHlGARRIA 1. Jaurlaritzari Dekretoz, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lege honen 8.d), 11.2, 24.5, 29.2 42.2 c) 43.3, 47,1, 47.2 eta 55.3 b) Ataletan jarritako zenbatekoak diruaren balioaren aldakuntzei egokitzeko aldatu ditzaneko baimena ematen zaio. Lehenengo aldakuntza ezingo da Lege hau indarrean jarri eta hiru urte bete baino lehen egin. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, noiznahi, Lege honen 11.2 Atalaren arauera Euskadiren Ondarearen Zerrenda Nagusitik kanpo gelditzen diren ogasunak Zerrenda horretan sartzea erabaki ahal izango du. ALDIBATERAKO ERABAKI BAKARRA 1. Azaroaren 24ko 9/1982 Legez sortutako Enerjiaren Euskal Erakundearen ondarea araupetzen duten arau guztiak Lege honi Dekretoz egokitzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari. 2. Dekreto hau, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Industria eta Enerjia-Sailburuaren bateango saloz emango da. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio Jaurlaritzari Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen araudi-bidezko manuen saloa egitea, Lege honetxen Bigarren Erabaki Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari ematen zaion agintepidea eta Aldibaterako Erabaki Bakarrean ohartemandakoa salbu.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (24)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.