Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 19ko 365/1985 DEKRETOA, sustapen publikozko etxebizitzak Udalei lagatzeari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 2495
  • Xedapen-zk.: 365
  • Xedapen-data: 1985/11/19
  • Argitaratze-data: 1985/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren ekintzak, Udalek etxebizitza gaietan egin ditzaketen osagarrizko ekintzekin ondo joatearen egokitasunak eta ekonomiazko egoera larriagatik sustapen publikozko etxebizitzen merkatura ere ezin heldu diren familiak egoteak ere zera eskatzen dute, ekonomia baliabiderik ez duten herritar guztiei etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunaren behar sozialari erantzuteko baliabideak Udalen eskutan jartzea. Gorabehera horren barruan, Azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretoko 43. artikuluak eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Maiatzaren 31ko 6/1982 Aginduko 1. idazatiko 4-3. artikuluak jasotzen dute Udalen ahalmena, etxebizitzaren gaietan agintebidea duen organoarekin hitzarmenak izenpetuz, sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzekoa. Aurreko lerroaldian esandako posibilitateekin batera, Jaurlaritzak sustatutako etxebizitzak, alogeran emateko, Udalei lagatzeko posibilitatea ere jasotzen du Elkarte Autonomoaren 1985.erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Maiatzaren 28ko 4/1985 Legeak. Horrela, beren hurbiltasuna eta udalerriko beharren ezagutza eta gizarte asistentzirako beren baliabideak kontutan hartuta, Udalek, etxebizitza horien erabilpena zorroztasun gehiagoz eta eginkortasunez gestionatu dezakete, bilatzen den zudu publikoa etxebizitza horiek bete dezaten beti, hots, herritar guztiek, erabateko txirotasun egoeran izan da ere, etxebizitza bat eduki dezatela alegia. Halaber, Udalen bidez, etxebizitza horiek, hartzai1earen gizarte eta ekonomia behar eta gorabeheren arauera, hartzearen fiskalizapen hobe bat posible da, epe mugatutako edo aldika berrikusteko kontratuak jarriz, bai bere luzapenean bai alogeren zenbatekoan ere momentuko egoerari edo alderantziz beren edadeagatik Sustapen Publikoko etxebizitza bat erostea astun egiten zaien baliabide gutxi dituzten jubilatuen beharrei erantzuteko epe luzeagokoak jarriz. Hori horrela, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Kontseilu Plenoak bere 1985.eko Azaroaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua. Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak, Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren Administrazioarenak, beren kokapen lekuko Udalei eskuratuak izan daitezke, indarrean dauden legeen arauera alogatuak izateko edo hurrengo artikuluko azken lerroaldian adierazitako baldintzez eskuz aldatuak izateko. Bigarren Artiknlua.- Lagatzeko baldintzak. Jabe bezala egingo da aurreko artikuluan aipatutako etxebizitzen eskuraketa, ondorengo baldintza hauen arauera: a) Hormaz barruko luzezabalaren metro kuadroaren salmentako prezioa, salmentako kontratoa egiteko unean indarrean zegoen modulo erabilgarriaren 100eko 20arena izango da. b) Prezioaren ordainketa hipotekaren bidez bermatu ahal izango da eta urte bakoitzeko lehenengo urtelaurdenaren barruan beti berdin iraungo duten 20 urtekuotaren bidez egingo da. Lehenengo epemugaren eguna, salmentaren Eskritura Publikoa emateko urtearen hurrengo urte kuotarena izango da. Salmentako Eskritura Publikoak gauzatu arte ezingo da etxebizitzaz jabetu. c) Dekreto honen laugarren artikuluan adierazitako eskakizunak bete ditzaten onuradunek errentamentuz hartu beharko dituzte inorenganatzearen xede diren etxebizitza horiek. Behar bezala frogatuta eta geroratutako diruzenbateko guztiak ordainduta egonez gero, onuradunik ez egote egiaztatua edo antzeko beste zirkustantzi bereziak daudenean, Etxebizitzen Zuzendariak, eskuratuak izan diren etxebizitzen eskuz aldatzeari baimena eman diezaioke. Hirugarren Artikulua. Dekreto honetan araupetutako etxebizitzen hormaz barruko luzezabalaren metro kuadroaren urteko hasierako gehienezko errenta, errentamendu kontratua egiteko unean indarrean dagoen Moduluaren 100eko 3a izango da. Laugarren Artikulua.- Lagatako etxebizitzen onuradunak edo hartzaileak.. Ondorengo honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsonak izango dira Udalei eskuratutako sustapen publikoko etxebiziten hartzaile: a) Gutxienez hiru urtez etxebizitzak kokatzen diren udaleko auzotar izatea. b) Profesionalarteko gutxienezko alokairua baino 1,8 bider gutxiagoko famili-sarrera gordinak edukitzea. c) 1. Jabe, maizter edo usufruktudunen gisako etxebizitzarik ez izatea edo bere familiaren konposaketari ez dagokion luzezabala duen etxebizitzan bizitzea, edo 2. interesatuari egozgarri ez zaion desjabetzapen expediente bati, utzerazpen judizial edo administraziozkoari loturik dagoen etxebizitza batetan egotea, ekonomia kaudimengabeziarengatik denean salbu, eta azken hau gertatuz gero, edo 3 etxebizitza batetan maizter gisa egotea bere errenta eskegilearen dirusarreren 100eko 25a edo gehiagokoa denean. Bosgarren Artikulua: Onuradun hartzaileak aukeratzeko eta izendatzeko prozedura. Lagatako etxebizitzak hartuko dituzten onuradunak aukeratu eta izendatzeko prozedura, hartzen duen Udalak finkatutako araudiari atxikiz egingo da edo, hori ezean, bateragarri gerta daitezen neurrian, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Maiatzaren 31ko 6/1982 Aginduan dauden aginduei atxikiz. Seigarren Artikulua. 1. Etxebizitzen behar justifikatuak egiazta ditzaten Udalek, lehenengo artikuluan esandakoetatik etxebizitzak erostea Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari eskatu ahal izango diote, erosteko etxebizitzen zenbatekoa, kokapena eta beraien luzezabala zehazturik daukalaren eta etxebizitza horien erosketa Udalak Onartzen duelaren ziurtapen agiria eskabidearekin batera bidaliz. 2. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak, aurkeztu den eskea eta dokumentazioa ikusita ebazpena emango du eta, hala gertatuz gero, etxebizitza horien inorenganatzea onartuz, salmentaren prezioa eta inorentzakotze baldintzak adieraziz eta, hala gertatuz gero, Uztailaren 27ko Euskadiko Ondarearen 14/ 1983 Legeko 47. artikuluko aurretik eman beharreko baimenaren kaltetan izan gabe. 3. Aurreko ebazpen hori jakin erazi ondoren, horretan aginpidea duen organoak salmenta horri dagokion eskritura publikoa egingo du. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Maiatzaren 31ko 6/1982 Aginduaren 4. artikuluko 5. zki.-ko 2 apartadua indargabeturik gelditzen da. Bigarrena: Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak, bere agintebide esparruaren barruan, Dekreto hau gauzatzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen agindu guztiak eman ahal izango ditu. Hirugarrena: Dekreto honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.