Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 16ko 220/1985 DEKRETOA, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiko Lehendakariari agintepide berriak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 1509
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 1985/07/16
  • Argitaratze-data: 1985/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusia araupetzen duen Azaroaren 15eko 207/1982 Dekretoak, bere 10 atalean, Kontseiluko Lehendakariari aitortzen dio beste egitekoen artean, Kontseilu horren ohorezko ordezkotza edukitzea. «Euskadiren Ondarea» deituari buruzko Uztailaren 27ko 14/ 1983 Legean eta «Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauak» deituari buruzko Ekainaren 20ko 12/1983 Legean berezikijartzen diren aginte-aldiak bete ahal izateko eta ordezkotza hori arduralaritza akurapena, ogasun mugikorrak diru-trukez norberetzakotzea, ogasun mugikorren zuzkiketa eta, orohar, gainontzekoen aurrean eraginak sortarazi ditzan beste ezein ekintza egin ahal izateko aski ez denez gero, bidezko gertatzen da Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusia araupetzen duen Azaroaren 15eko 207/1982 Dekreto horretan jartzen dena eraldatzea. Hori dela eta, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz, «Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauak» deituari buruzko Ekainaren 20ko 12/1983 Legeko 17. atalean aitortutako agintepideaz baliatuz, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiak 1985.eko Uztailaren 9an egindako Osoko Bilkuran emandako aldezko erizpena jaso eta Eusko Jaurlaritzak 1985.eko Uztailaren 10ean egindako bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Euskadiko Koperatiben Kontseiluko Lehendakariak, Kontseilu horren legezko ordezkotza izango du, Legean ohartematen diren ekintzak eta bere diruegitamukoak egiteratzeko. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Uztailak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GA RRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sai(burua, JON IMANOL AZUA MENDIA.