Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Herriogasun-Sailordetzaren 1985.eko Martxoaren 27ko ERABAKIA, Kondaira-Lurraldeetako Legearen ondorioz Euskadiko Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak hartutako ondasun eta eskubide-multzoa Euskal Osasun Zerbitzuari-Osakidetzari izendatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 738
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/03/27
  • Argitaratze-data: 1985/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren betebehar eta ekintza-eremuak zehazten dituen Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak, Jaurlaritzako Sailen ekonomia-alorreko politikabideak, horien ekintzak eta Diruegitamu Nagusiak egiteratzea elkarri egokitze-egitekoak, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari izendatzen dizkionez, Lehendakariordetzaren artezko agintaritzapeko Idazkaritza Nagusi bat sortaraztea, bidezko bilakatzen da. Hori horrela, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordearen salaz, Lehendakaritzak onarpena aman ondoren eta Jaurlaritzak 1985.eko Martxoaren 26an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala.- Lehendakariordearen laguntzarako ihardutze-sail gisa eta bere artezko agintaritzapean, Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusia sortarazten da. 2.Atala.- Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusiari, honako egiteko hauek dagozkio: a) Lehendakariordeak behar izan ditzan argibideak ematea. b) Eskatutako gaiei buruzko aholkuak ematea. c) Lehendakariordetzaren aurrediruegitamuzk gertatzea eta horien guztizko arduralaritza eRitea. d) Lehendakariordeak eska diezazkion txosten, ikerketa edo ekintzapideak egitea. 3 Atala.- Ekonomia-Gaietarako Lehendakatiordetzaren Idazkaritza Nagusiaren arduraduna, Jaurlaritzaren Legearen ondorioetarako, Sailburuordetzat hartuko da eta Lehendakariordearen agintaritzapean egongo da artez. 4. Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA.Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetako Osasunketa-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratzen zitzaizkiela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 1985.eko Martxoaren 6ko 51.Aleko I, II eta III Alezatietako 539, 547 eta 558 idazpurupean argitaratu zela ikusi ondoren. Foru-Diputazio Txit Gorenaren eta Bitariko Batzordeen arteko erabakien arauera, Euskadiko AutonomiaElkarteko Arduralaritzak hartutako eraikintzak, ondasunak eta eskubideak Euskal Osasun Zerbitzuari-OSAKIDETZAri eskuratzea eskatzen dueneko Lan; Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Sailburu Jn. T. Gorenaren 1985.eko Martxoaren 15eko idazkia ikusi ondoren. Hori horrela, Euskadiko Ondareari buruzko 1985.eko Uztailaren 27ko 14/ 1983 Legeko 24. Ataleko 1 lerroaldiak dioenaren arauera eta Ekonomia eta HerriogasunSailaren Ihardupide-Araudia onartzen duen Ekainaren 12ko 197/1983 Dekretoko 15 a) eta 29,3 Atalek diotenaren arauera eta dagokion zehaztapidetza aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1.- Kondaira-Lurraldeetako Legearen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritza honek Osasunketa-arloan hartutako, eta erabaki honen azalpen-zatian aipatu eta Zerrenda-Eraskinetan jasotzen diren eraikintzak, ondasunak eta eskubideak Euskal Osasun ZerbitzuariOSAKIDETZAri eskuratzea. Hemen jasotakotzat jotzen dira zerrenda horiek dagozkien zatietan. 2.- Eraikintzak, ondasunak eta eskubideak, Arduralaritzak beretzat hartu zitueneko egun beretik izango du indarra eskuraketak. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari eta Erakunde Burujabea den Euskal Osasun ZerbitzuariOSAKIDETZAri Erabaki honen berri eman bekie. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 27. Herriogasun-Sailburuordea, PEDRO LARREA ANGULO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.