Arautegia
Inprimatu"Gizarte-Zerbitzuak" Maiatzaren 20ko 6/1982 LEGEA. Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 6/1982, "Gizarte-Zerbitzuak" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 685
- Xedapen-zk.: 6
- Xedapen-data: 1982/05/20
- Argitaratze-data: 1982/06/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Deskribapenak
Testu legala
Gasteizen, 1982garreneko Maiatzaren 20an. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA 1. Oraingo egoera Gizarte-zerbitzuen oraingo egoerak arau eta barneegokitasunezko irizpideekiko ia erabateko hutsa du ezaugarri nagusi. Lehenengo eta behin, Lege-barreiapen nabarmen bat gertatzen da. Lege gehienek zatikako alorrak araupetzen dituzte, herritarrentzat berebiziko garrantzia duen beste zerbitzu pilo bat kontutan hartu gabe. Ahal dedin neurrian behintzat gizarte-zerbitzuen alorra osatzen duten sail buztiak har ditzaten batasun-arauzko eta barne-egokitasunezko legeen eza nabari da. Indarrean dauden legeek, bestalde, gizarte aurrerakoien joeren alderantziz, gizarte-zerbitzuez zerbitzn direnez baino gehiago arduratzen dira norbanako-talde berezientzako diruzko laguntzaz. Legeen barreiapena eta barne-egokitasunik eza ez da orain gizarte-ongundeaz eta, beraz, hori suztatzeko gizartezerbitzuez arduratzen diren ihardutzesailen ugariaren irudi garbia baino. Ba da, erresuma-mailan, bakoitza bere dirubideenjabe eta ministeritza baten menpeko izan, eta ezein gaurko gizartek orohar gizarte-zerbitzu deitu ohi dietenetako zerbitzu-sailak egiten dituen herri-erakunderik. LanMinisteritzak, Osasunketa eta Gizarte-Segurantzakoak, Zuzentzakoak, Kulturakoak, Hezkuntzakoak eta beste hainbat agintaritzek egiten dituzte gaur, gurean, gizarte zerbitzuak. Erakundeen barreiapen horrek, lehen esandako legeaunizkeria sortarazten gainera, zerbitzuen behar-beharrezko egitamuketa eta elkar-egokitasuna asko zailtzen ditu. Halaber, bakoitza bere diru-eskuarteen jabe den hainbeste erakunde izateak, diru-laguntzak giza-ongundea xede duten erakundeen artean bidezkotasunez banatzea ia ezinezko gertatzea dakar. Eta, horretzaz gainera, gizarte-zerbitzuak bere ihardunean bata besteagandik erabat bestelako diren bi dirubidetzajaurpideren menpeko izateak egoera nahaspilatsu hori areagotu egiten du; Gizarte-Segurantzako bazkide-sarien eta Erresumako bazkidetu gabeko gozamendunen arteko bidegabekeriazko bereizkuntza bat sortzen da, bazkide ez direnak "erruki-bidezko" laguntzapide zaharkitu baten menpe gelditzen direla. Legeen eta egituren barreiapen hori ikusita, gizartezerbitzuak egitamuketa-irizpide guztietatik kanpo sortu eta egiteratu izana ez da harrigarria. Beharrei eta eskuarteei buruzko azterlan sinesgarririk ez dago eta, horren ondorioz premiazko beharrei mailaz-maila erantzutezko arrazoiegatik ez baina politika-arizkoegatik eta halako indar batzuei men eginaz sortarazi izan dira zerbitzu batzuk. Hori dela eta hutsunez eta bikoiztasunez, lurraldeen arteko aldaroz, egindako zerbitzuen ontasun-mailari eta gosteari buruzko onartu ezinezko ezberdintasunez betetako eta, labur esateko, herriekintzak "indartsuenaren legearen" antzeko zerbaiten menpe egotearen ezinbesteko ondorio den gizarte-zerbitzuen egitura bat dugu begien aurrean. Anabasa hutsezkotzat jo daiteken egoera honi, erdikoikeriarako joera indartsu bati darizkion egokitasunik ezak gehi dakizkioke. Beti baliatzaileagandik urruti egon ohi den aginte-toki baten hartutako erabakien eraginez eratzen dira gizarte-zerbitzuak. Zerbitzu berriak jarri nahi direneko tokiko benetako egoera zehatza ia-ia ezezaguna da. Eta baliatzaileek hoietzaz baliatzea erabakitzen dutenean, dagozkien erabakiak benetan hartzen direneko tokira iritsi ahal izateko, bere buruak idazgukeria-saretan harrapatuta aurkitzen dituzte. Udalak, -heiritarrak hurbilen duen arduralaritza-sailak, alegia- ez du herri-Arduralaritzak egiten dituen zerbitzu murritzekin inolako zerikusirik. Honela, sortarazten diren edo indarrean dauden zerbitzuak baliatzaileek benetan behar dituztenekin inolako loturarik ez dute, eta hauen zaingoari erabat ihes egiten diote. Erdikoikeria honen ondorio, baliatzaileak eskaintzen zaizkion zerbitzuetan modu eginkorrez eskuhartu dezaneko bide egokiak aurkitzeko ia erabateko ezina. Beste zer batek ere ilunarazten du, azkenean, berez ere aski ilun den gizarte-zerbitzuen egoera. Erresuma osoan, baina Euskal Autonomia-Elkartean areago, egiten diren gizartezerbitzu gehienak, orduan oraindik herri-alorraren ardura bere gain hartu gabe egonarren bere gizarte-egitekoa bihotz zabalez beretzakotzen jakin zuen ekintza batek sortarazi eta ihardunean jarriak dira. Eta, aldrebeskeria bat bada ere, herriaren zati haundi baten oinarritutako eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ekintza horri Arduralaritzak ez dio gutxitan baizik gizarte-ongundearen aldeko bere egintzei zor zitzaien laguntza eman. Hoien ekintzabideak, gehienetan, herrierakundeenen alboko izan ohi dira, askotan hoien susmo txar moduko bat edo jasan izan behar duela. Gizarteario horren balioa aitortuz herri-eraginezko eta norbanako-ariozko ekintzapideen arteko lankidetasun bide bat ofizialki eratu dezan araupidetza bat noraezeko gertatzen da, beraz.II. Euskal Autonomia-Elkartearen legegintza-ahalmena Beraz iadanik nolabaiteko legegintza-ekintzaren bat aholkugarri egiten duen orotariko egoera horretzaz gainera, bere Jaurtze-Erakundeak lege-bideen aldetik egituratzezko kondaira-unean dagoeri Euskal Autonomia-Elkartearen berarizkoa dugu. Bi alde hoietatik, Eusko Lege-biltzarrak Autonomia-Estatutoak ematen dion Legegintza-ahaImena erabiltzeak komenigarri dirudi beraz. Euskal AutonomiaElkartea, gizarte-sorozpideen alorrean (Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10.12 Atala), ongintza eta sorozpide-iraskundeen eta bazkunen (10.13 Atala), gara-adinera gabekoen babeserako, zaingorako eta hoiek birgizarteratzeko erakunde eta etxeen erakuntza, jaurpide eta ihardunaren (10. 14 Atala), atseden eta jolasaldien (10.36 Atala), elkartehazkundearen, emakumearen, haurrekiko, gazteekiko eta zaharrekiko jokabideen (10.39 Atala) alorretan bakarreango agintze du. Aginte horrek, egun gizarte-zerbizuak, diogunean adierazten dugun alor osoa hartzen du, hots, norbanakoen eta taldeen elkarteango ongundea eta hezkundea suztatu, eta hoiek gizarte-inguruari egokitzeko laguntza ematen duten zerbitzuak (Ikus Gizarte-Agiri Europearra, 14garren Atala).III. Lege honen xede eta oinarri-irizpideak Gizarte-Zerbitzuen Lege honek, oraingo egoeraren alde txarrak onbideratzea du lehenengo xede. Oinarrizko, bakun eta barne-egokitasunezko dela, gizarte-zerbitzuen zati bat ez baina osorik araupetzen duen lege gisa aurkezten da, beraz. Zehaztapenak geroko araudi berezietan egiteko uzten dira. Batasunerako joera hori ongundearen alorrean gaitasuna duten ihardutze-sailen oraingo ugariari buruz ere guragarri litzatekenarren, aginte-eskuraketak egiteko aldian egon eta Euskal Autonomia-Elkartearen oraindikako behin-behingotasunezko egoerak legegintzaren alorrean zuhurki jokatzea eskatzen du, erakunde-barreiapenaren ondorio txarrak gutxitzeko, Arduralaritzak orain dauden aginte-saiI berezien bidez gizarte-zerbitzuen alorrean darabiltzan ekintzapideak erakidetzea bere gain izango duen Sailarteko batzorde bat sortaraziz. Legegintzarako zuhurtasun hori, gainera, berez guragarri litzateken bateratze-bide hori-dirubide bereziak, hots, Gizarte-Segurantza eta Erresumako Diruegitamu nagusiak dituzten ihardutze-sailei dagokiela are aholkagarriagoa gertatzen da. Euskal Autonomia-Elkarteak ez bait ditu agintepide berdinak bi alor hoietan, Legeak, horretan, ihardunaren bateratze soil bat lortu nahi luke, geroan aterapide gogobetegarriagotaruntz aurrera egitearen kaltetan gabe. Edukiari gagozkiola, gure inguruko beste erresuma batzuetan gizarte-zerbitzuak antolatzeko oso eraginkor agertu diren irizpide batzuk ditu oinarri oraingo lege honek. Horrela, legeak, hasteko, gizarte-zerbitzuak behar bezala egiteko bide izan daitezen diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak inguratzeari buruz herri-agintaritzak erantzukizuna dueneko irizpidea beretzakotu egiten du. Era berean, kidetasunezko irizpidea oinarri hartu, eta gizartetaldeek, herri-agintarien benetako laguntzarekin ezein bereizkeriari aurrea hartzen edo kentzen eskuhartzeko duten eskubidea eta egitekoa aitortzen ditu. Lege honek, beraz, herri-ariozko eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozko ekintzapideen arteko lankidetasun-modu iraunkor bat sortarazteko oinarriak jarri nahi ditu. Legeak, halaber, inolako bereizkeriarik gabe herritar guztientzako diren gizarte-zerbitzu batzuen herritasuna eta orokortasuna azpimarratzen ditu, hori egitean, aukera gutxiago izan edo baztertuta daudelako erabat gizarteratzeko gaindikako zerbitzu batzuen beharra duten taldeak ere ba direnaz ahaztu gabe. Gainera, gizarte-zerbitzuek osakuntza, hezkuntza eta horrelako zerbitzuzko zabalago baten barnean behar dutela uste du, gizakizko eta gauzazko bitasunari ihes egin eta norbanakoarekiko osoko ardura lortzeko bide eginez. Baliatzaileak zerbitzuen egitamuketan eta artan era eginkorragoz eskuhartu dezan, legeak ahalik eta erdikoikeriarik ez haundienerako bideak jartzen ditu, udala edo eskualdea zerbitzutaFako olnarrizko alor egin eta herritarra hoietara iritsi dedineko erraztasunak emanez, bidebatez egitamuketabatasun bati eutsi eta nekez baino udal-mailakotu ezingo lirateken alor-zerbitzu batzuk iraun ahal dezateneko bide eginez. Bukatzeko, legeak bi oinarrizko irizpide nagusi ditu: Eraentzaren erdikoikeriarik eza, eta egitamuketaren batasuna. Jaurlaritzak egitamuketa, antolakidetza eta arta eta udal mailako eta lurralde-mailako erakundeek, ongintzazko norba napeko-jabetzapekoekin batera zerbitzuen bertatik-bertarako eraentza daramatela. Hala ere, agintaritza nagusia eta tokiantokikoak lan hoietan nolabait lankide dira, legeakjarri ditzan eskuhartze-sailen bidez haietan dihardutela. Ongundebatzordeak dira, lege honetan, ongundearen alorrean ari diren maila ezberdinakoen arteko ezinbesteko elkartzepide.I IDAZPURUA OROTARIKO AGINTZAK Lehenengo Atala.- Zerdena Lege honek, zerbitzuen herri-araupidetza baten bidez, norbanakoaren gizarteango iareitasunezko eta osoko hazkuntzari laguntzea, gizarte-bizitzan eskuhartzearen suztapena eta bazter uztearen zio izaten direnei aurrea hartzea edo hoiek kenduko direla segurtatzea du xede. 2garren Atala.- Eskubidedunak Euskal Herrian bizi eta arrotz ez direnak eta bidariak dira lege honetan araupetutako gizarte-zerbitzuen eskubidedun, arauz jatri daitezen baldintzapean. Atzerritarrek baliatu ahal izango dute zerbitzu hoietzaz, eta bai iheslariek eta aberririk gabekoek ere, arauz jarri daitezen baldintzekin eta indarrean dauden horretzazko hazioarteko ituneetan agindutakoaren arauera. 3garren Atala.- Ekinlza-eremuak Honako hauek izango dira gizarte-zerbitzuen ekintzaeremu nagusiak: 1. Herritar guztiei, bere gizarte-eskubideei buruz ,eta hoiek egitaratzeko bideei buruz argipideak eta aholkuak ematea. 2. Familiari norabideak, aholkuak eta sendabideak ematezko berarizko zerbitzuen bidez babesa eta laguntza ematea. Haurren eta gazteen ongundearen suztapena, gizarteari erabat egokitu dakizkion, familia-giro egoki bat gabekoak badira bereziki. 4. Zartzaroarentzako laguntza, zaharrek bere gizartegiroan iraun dezateneko, bere gizarte eta kulturazko hobekuntza lortzeko, eta hala behar izanez gero egoitza-giro egoki bat eskaintzeko xedezko zerbitzuen bidez. 5. Ezinduak hezkuntzaren, lanaren eta gizartearen alorretan ahalik eta gehien bertakotzeko, edo hala egokituz gero bere gaitasunak berarizko zerbitzuen bidez hobetzeko laguntza ematea. 6. Alkoholeriadunak eta drogazaleak birgizarteratzeko laguntza. 7. Gaizkintzari aurrea hartzearekiko eta gaizkileek onbideratzearekiko laguntza, eta espetxeratuen birgizarterapena. 8. Gizon-emakumeen arteko ezein bereizkeria-moetari aurrea hartzeko eta kentzeko zerbitzuen suztapena, emakumeek gizarte-bizitzan bete-betean eta benetan eskuhar dezatela lortzeko bide. 9. Gizarte-hestualdietan horretarako gaitasuna duten erakundeen lankide izatea. 10. Gizarte-sail berezi bakoitzarentzako berarizko zerbitzuen bidez bazterkeriaren zioiei aurrea hartzea edo kentzea. 4garren Atala.- Diruzko laguntzak 1. Gizarte-zerbitzuen osagarri, herri-agintariek, arauz jarri daitezen modutan, aldizkako diru-laguntzak eman ahal izango dizkiete zaharrak direlako, edo ezinduta daudelako lanik lortu ezin eta bizi izateko beharrerazkoenei aurre egiteko beste irabazpiderik ez dutenei. 2. Halaber, eta behin-behingoagatik, aldizkotasunik gabeko dirulaguntzak eman ahal izango zaizkie larrialdi gorrian egon daitezenei. 5garren Atala.- Orotariko oinarri-irizpideak Honako oinarri-irizpide hauei atxikiko zaizkie lege honetan araupetutako gizarte-zerbitzuak: 1. Herri-agintaritzaren erantzukizuna. Norbanakoak eta taldeak gizarte-bizitzan sartzeko beharrezko izan daitezen zerbitzuen erantzukizuna herriagintaritzari dagokio; hoiek, herri-zerbitzuek modu eraginkorrez ihardun dezateneko diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak eskaini beharko dituzte, irabazte-xederik gabeko norbanakoen arioak haiek mugatutako hesparruaren barruan zerbitzu hoiek egiteko bere laguntza eman dezakeela. 2. Kidetasuna. Herri-agintariek kidetasuna suztatuko dute, bazterkeriaegoeraren iturri direnak gainditzeko norbanakoen eta gizartetaldeen arteko harremanen sorburu denez. 3. Herritarren eskuhartzea. Herri-agintariek, herritarrek, lege honetan jartzen diren bidez baliatuz gizarte-zerbitzuen egitamuketa eta zaingoa egiten demokrazia-arauz eskuhartzea suztatuko dute. 4. Gizarterapena. Gizarte-zerbitzuek, herritarrek bere familia edo gizartegiroan jarraitu dezatenera joko dute edo, hala behar izanez gero, arauzko gizarte-giroan birsartzera, horretarako, ahal dedin neurrian, gizarte-beharrei erantzuteko agizko bideez baliatuz. 5. Erdikoikeriarik eza. Gizarte-zerbitzuak egitea, hoien zernolakoa dela eta, ahal dedinean, ahalik eta irizpide erdikoikeriarik ezezkoenei atxikiz egiago da, hoien eraentzaile nagusia udala dela eta egitamuketaren oinarrizko maila eskualdea denez honen ardura izanik. 6. Egitamuketa. Herri-agintariek gizarte-zerbitzuen egiterapena egitamutuko dute, bere ekintzapideak eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozkoak antolakidetuz, eta bai herriagintaritzaren sail berezien artekoak ere, gizarte-beharrei eskabideari dagokionez eta zatikeriatan erori gabe erantzuteko. 7. Aurrea hartzea. Gizarte-zerbitzuek, egon dauden bereizkeriei aterapide bat ematera ezezik, hoien zioei aurrea hartzera erejoko dute, batipat.II IDAZPURUA AGINTEPIDE-BANAKETAI ATALBURUA OROTARIKO AGINTZA 6garren Atala Legegintza Eusko Legebiltzarrari dagokio. Gizartezerbitzuen alorreango egiterapena eta araubidezko osaketa, legeak agintzen duenaren arauera, honako hauei dagozkie: a) Jaurlaritzari. b) Foru-Erakundeei. c) Udal, Udal-elkarte edo udal-mailaz gaineko erakundeei. 7garren Atala Norbanako-jabetzapeko erakundeek Lege honek araupetzen duen gizarte-zerbitzuen herri-erapidetzan lankide izan ahal izango dute, dagokien Foru-Diputazioaren erroldean sartzea egin ondoren, eta honako baldintza hauek beteaz: 1. irabazte-xederik eza; 2. arduralaritzaren arau eta egitarauei egokitzea; 3. bere egitarau eta diruegitamuak herri-agintaritzaren zaingoaren menpe egotea; 4. bere Eraentza-sailen osatze-modua eta iharduna demokraziaren arauzkoak izango direnaren bermea.II ATALBURUA JAURLARITZAZ 8garren Atala Gai honetan bere dituen iegegintza-arioaz eta arauak emateko ahalmenaz gainera, Jaurlaritzak honako agintepide hauek beretzakotzen ditu: 1. Gizarte-zerbitzuen Euskal Autonomia-Elkartearen eremuango guztizko egitamuketa, lehentasunak zehaztu, lurraldearteko aldaroak eragotzi eta emankizunen gutxienezko maila jartzeko. 2. Alor honetan gaitasunaren jabe diren Arduralaritzako ihardutze-sail berezien ekintzapideak elkarri egoitzea, eta bai norbanako ariozkoak ere, batasun-arauzko gizarte-politika bat bermatzeko. 3. Jarritako arauak eta erakunde bereziek emanda dituzte agintepideak betetzen direnekiko arta eta zaingoa. 4. Gizarte-arazoen iturriekiko azterpena eta bai hoiek eragozteko bideekikoa ere, alor honetan ari diren erakundeei teknikazko aholkularitza eta argipideak emateko bide. 5. Gizarte-zerbitzu berezietarako lanariak gaitzea. 6. Gizarte zerbitzuen egitamuketan, antolakideketa eta hoiekiko estadistikak tajutzea, eta bai hoiek egitea eta unean unean gauzatzea ere; hori Udalek, Foru-Diputazioek eta beste Erakunde batzuk emandako xehapenak oinarri direla egin daiteke. 7. Foru-Diputazioetan errolderatutako norbanakojabetzapeko bazkunen guztizko errolde bat egiteratu, eta lurralde-mailatik goragoko erakunde eta baterakundeekiko aitorpena. 8. Ongintza-sorozpidetzako Iraskunde eta Elkarteekiko babesa. 9. Lurralde-mailatik goragoko erakunde eta baterakundeekingo harremanak, Autonomia-Elkartearen mugartean, eta bai Erresuma edo beste Autonomia-Elkartean edo elkarteez bestekoetan alor horretarako gaitasuna dutenekin ere. 10. Baliatzaileek zerbitzu batzuen gostea ordaindu dezateneko orotariko irizpideen zehaztapena. 11. Kondaira-Lurraldeen egitamuetan egon eta bere nolakoa dela eta hoietako bati baino gehiagori doazkien zerbitzuen eraentza.III ATALBURUA FORU-ERAKUNDEEZ 9garren Atala Foru-Erakundeek, lege honetan ematen zaizkien agintepideak egiteratzerakoan, indarreango legeen eta Jaurlaritzaren orotariko arau eta egitamuketaren hesparruan ihardungo dute. 10garren Atala Honako egiteko hauek izango dituzte bere ardurapeko Foru-Erakundeek: 1. Giza-zerbitzutarako araudiak jartzea, hoiek egiteratzeko maila egokiak eta modu zehatzak ezarriz. 2. Gizarte-zerbitzuentzako egitarauak, hoien ihardunerako lurralde-eremu egokienak zehaztuz, eta alor honetan eragina duten beste herri-zerbitzu batzuekin beharrezko harremanak izanaz. 5. Bere mugartean haiei erantzun beharreko beharren azterpena eta zehaztapena, eta erantzun horretarako beharrezko izan daitezen baliapideekiko mailaz-mailako egitarauak. 4. Bere mugarteango gizarte-sorozpidetzazko ekintzapideekiko zaingoa. 5. Bere nolakoa edo biztanleekiko duten eragina dela eta udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen ahalmena gainditu dezaten zerbitzuen eraentza. 6. Elkargoen errolderapena, gizarte-Zerbitzuen herrierapidetzan lankide izan daitezen. 7. Herri nahiz norbanako-jabetzapeko erakundeek lege honen bidez edo Jaurlaritzak gero eman ditzan aginduen bidez jarritako arauen ariora emandako zerbitzuekiko hitzarmenak. 8. 4.1 Atalaren gai diren aldizkako diru-ordainkinekiko biderapena eta baimena. 9. Bere mugarteango beharrei eta zerbitzuei buruzko gaurkotutako estadistikak egitea, legé honen 8.6 Atalean agintzen denez. IV ATALBURUA UDALEZ ETA UDAL-MAILATIK GORAKO ERAKUNDEEZ 11garren Atala Udalek edo udal-mailatik gorako erakundeek izango dute bere gain bakoitzari dagokion lur-eremuaren esparruan gizarte-zerbitzuen erakuntza eta eraentza, eta bai horretarako egindako egitarauketaren arauera beharrezko direla ikusitakoak sortaraztea ere. 12garren Atala Hirigune haunditan, Udalek zerbitzuak auzoka edo barrutika banatuko dituzte, eta txikietan berriz udalarteka bilduko, beti ere biztanleen beharrei eta biztanle-arauzko irizpideei atxikiz. 13garren Atala Udalei edo udal-mailatik gorako erakundeei dagokie bere lur-eremuko beharrei antz ematea, berarizko arazoak dituzten alorrei buruzko egunean-eguneango estadistikak egin eta xehapen hoiek dagozkien Foru-Diputazioen esku jarriz, edo hala behar izanez gero Jaurlaritzaren esku, 8.6 Atalean agindutakoaren arauera gizarte zerbitzuekiko egitaraua gertatzeko laguntza emateko. 14garren Atala Udal-mailan edo udal-maila baino goragokoan, gizartezerbitzuak eremu berean egin eta ongundeari eta bereziki osasunketa-zerbitzuei datxezkien beste zerbitzu batzuek bateratzera joko da, sorozpidetzarako tresnez behar ainako baliapiderik eza toki bat baino gehiagotan izatea ahal dela galeraziz. 15garren Atala Udalak edo udal-mailaz goragoko erakundeak bertako biztanle guztientzat edo batzuentzat beharrezko eritzitako zerbitzuren baten eraentza artez egin ez dezanean, horretarako gai diren erakundeekin horretzazko harremanetan jarriko da, herritarrei zerbitzu egokiena lortzeko bideak emateko. 16garren Atala Udalek egingo dituzte 4.2 Atalaren gai diren aldizkotasunik gabeko laguntzen biderapena eta hoiek ematea.III IDAZPURUA ARTEZKARITZA, AHOLKULARITZA ETA ESKUHARTZESAILAK 17garren Atala Autonomia-Elkarteango gizarte-zerbitzuekiko politikaren ardura Jaurlaritzako Sail batek izango du; honek, Artezkaritza baino maila apalagokoa izango ez den ihardutze-sail bat izango du hori egiteratzeko. 18garren Atala Sail horrek, mailaz-maila, orain Jaurlaritzako ihardutzesail berezietan barreiatuta egon eta Lege honetan Diputazioei edo Udalei ematen ez zaizkien agintepideak beretzakotuko ditu. 19garren Atala Aholku-ematezko Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordea sortarazten da; Jaurlaritzaren, Foru-Diputazioen, Udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuetako alorrean ari diren ogibidedunen erakundeak izango dira bertan. 20garren Atala Batzorde horretan, Herri-Arduralaritzako maila berezien ordezkariak eta lehen esandako gizarte-zerbitzuetako lanari eta baliatzaileenak kopuru-berdintasunez egongo dira. 21garren Atala Honako egiteko hauek izango ditu Gizarte-Ondundearen Euskal Batzordeak: a) Zerbitzuen egitamuketari buruz Jaurlaritzari aholkuak ematea eta saloak egitea. b) Gizarte-zerbitzuen alorreko diruegitamuak egiten erabili beharreko irizpideei buruz bere iritziak eman eta saloak egitea. c) Zerbitzuen eraentzaz jabetzea eta hori arakatzea. d) Bere arioz nahiz Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta erizpenak ematea. e) Lege hau arau-bidez osatzerakoan eman dakion beste edozein. 22garren Atala Kondaira-Lurralde bakoitzean Gizarte-Ongundearen Lurralde-Batzorde bat jarriko da, Diputazioen, udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuen alorrean ari diren ogibidedunen erakundeen ordezkariak bertako direla. Honen eratzemoduari buruzko irizpideak eta honen egitekoak, Lege honen 20garren eta 21garren Ataletan Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeari buruz ezartzen direnak bezalakoak izango dira, beti ere Lege honek Foru-Erakundeei izendatzen dizkien ahalmenen barruan. 23garren Atala Udal edo udal-mailatik gorako erakunde bakoitzak bere Gizarte-Ongundfaren Batzordea eratuko du, Udalak edo Udalek, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuen alorrean lan egiten duten ogibidedunen Erakundeek bertan ordezkariak dituztela. Batzorde hori bere lan-eremuko zerbitzuen eraentza eta gizarte-beharrez jabetu eta hoiek aztertuko ditu, dagokien udal-sailentzako argipide-txostenak eginaz. Hirigune haunditan, Udal-Batzordeek Gizarte-Zerbitzuen erakuntzari buruz 11garren Atalean esaten den erdikoikeriarik ezezko irizpidez arituko dira. 24garren Atala Jaurlaritzak erabakiko ditu, arau-bidez, Lege honen bidez sortarazten den Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta ihardutze-modua. 25garren Atala Halaber, Diputazioek, Udalek eta udal-mailatik gorako erakundeek erabakiko dituzte bakoitzak bere Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta ihardutze-modua. IV IDAZPURUA DIRUBIDEAK 26garren Alala Jaurlaritzak, urteoro eta bere guztizko diruegitamuen pentzutan, lege honen bidez ematen diren agintepideak egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko diru-zenbatekoak izendatuko ditu. 27garren Atala Foru-Diputazioek, bakoitzaren lur-eremuan gizartezerbitzuen antolapidetzaren arduradun direnez, urteoro, lege honek dioenaren arauera, alor honetako bere agintepideak egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko, baita, dagokion Gizarte-Ongundearen Batzordearen saloz Diputazio bakoitzak onartutako zerbitzuen edo antolapidetzen dirubideak Udalei edo udal-mailatik gorako erakundeei bermatzeko ere, beharrezko izan daitezen diruen izendapena egin beharko dute bere diruegitamuetan. Horretarako, Foru-Diputazioek bere egitarauetan, gizarte-zerbitzu ezberdinei eusteko eta hoien hazkunderako, Udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen eskuharmenheina sortuko dute. 28garren Atala Udalek, bere gizarte-zerbitzuei eusteko eta hoien hazkunderako ez bestetarako izan dedin berarizko atal bat sartuko dute bere diruegitamuetan. 29garren Atala Herri-agintaritzen berearteko eta beste Erakunde batzuekingo dirubidetza-alorreango elkarlanak, itzuli beharrik gabeko eta araurik gabeko diru-laguntzen ordez, arian-arian, alor horretako egitamuketan jarritako helburuak betetzera eraman dezaten baldintzapeko moduak ezartzea izango du oinarri. 30garren Atala Baliatzaileek jakineko gizartezerbitzu batzuen dirubidetarako eskuhartu ahal izango dute, jarri daitezen irizpideen arauera. BEHlN-BEHINGORAKO LEHENENGO ERABAKlA Lege hau indatrean jarri eta urtebeteko epearen barruan Jaurlaritzak, Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Gizarte-Zerbitzuen u.rtetako lehenengo egitamua gertatuko da. Orotariko egitamuketa egin ondoren, Diputazioek, Lurralde-Batzordeek bere argipide-txostena egin ondoren, haientzako egitaraua egingo dute. BEHIN-BEHINGORAKO BIGARREN ERABAKIA Aurreko Erabakian ohartemandakoak egiteratu daitezenerartekoan, Jaurlaritza orain bere agintepean dauden GizarteZerbitzuen eraentza egiteari jarraituko zaio. BEHIN-BEHINGORAKO HIRUGARREN ERABAKIA Karrerako edo lanbidezko herrilanari edo akuratutako lanari izan, eta Lege honen bidez Kondaira-Lurraldeei esku ratutako aginpideak dagozkion Osasunketa eta Gizarte Segurantza-Sailari atxikitakoak, horretzazko aginteeskuraketa benetan egin dedin unean bertan aginte-mailez eta ihardunez dagokien Foru-Diputazio edo Udalen menpeko izatera aldatuko dira, irabazita dauzkaten eskubideak aitortzen zaizkiela. BEHIN-BEHINGORAKO LAUGARREN ERABAKIA Jaurlaritzak 18garren Atalean esaten den arduralaritzaSailen baterapena egin dezanerarte, Lehendakaritza, Osasunketa eta Gizarte-Segurantza, Kultura, Hezkuntza eta LanSailen ordezkariz osatutako Sailarteko Batzorde bat sortaraziko da, Dekretoz; batzorde horrek izango du bere gain Arduralaritzaren ekintzapide bereziak antolakidetzea, eta horren eratze-era, jaurpideak eta iharduna Jaurlaritzak arauz jarriko ditu. ERABAKI GEHIGARRIA Autonomia-Elkarteari lege honetan araupetutako agintepide edo zerbitzuak eskuratu dakizkionean, hoiek Jaurlaritzaren Gizarte-Zerbitzuen ardura izango duen Sailari emango zaizkio, zerbitzu hoiekiko eta hoien dirubideekiko agintepidea edo eraentza orain duen Erakundea dena dela. Zerbitzu berri hoien erakuntza eta eraentza Lege honetan araupetutako Gizarte-Zerbitzuen Erapidetzan erabat sartzearen bermapide izan dedin moduan egingo dira. AZKEN ERABAKIA Lege honetan ematen diren zerbitzu eta agintepideei atxikitako ogasun eta eskubideen jabetza edo baliapena Diputazioei edo Udalei eman diezaieneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Ikus: 218/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzkoa.
- Ikus: 1983.eko Maiatzaren 9ko 93/1983 DEKRETOA, Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordearen osatze-modu, jaurpide eta ihardutze-moduari buruz.
- Ikus: Azaroaren 12ko 359/1985 DEKRETOA, Ongintza-Laguntzazko Fundazioen eta Elkarteen baita Antzeko Erakundeen Erregistroa sortuz.
- Ikus: Maiatzaren 26kn 129/ 1986 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Gizarte-Ongunderako Dirubaltzatik emango diren Adintsu eta Lanerako Ezinduentzako bizisariak araupetuz.
- Indargabetutakoa: 5/1996 LEGEA, urriaren 18koa Gizarte Zerbitzuena.
- Ikus: 1983garreneko Uztailaren 18ko 150/1983 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren Ihardutze-egitura zehaztuz.
- Ikus: ' Uztailaren 2ko 211/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizarteratze-alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: Uztailaren 2ko 207/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizartezatze-alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: Martxoaren 5eko 33/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: Uztailaren 2ko 209/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizartezatze-alorreko zerbitzuak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: 1986.eko Maiatzaren 15eko AGINDUA, Gizarte-Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Iharduketa-Araudia onartuz.