Arautegia
InprimatuAzaroaren 12ko 359/1985 DEKRETOA, Ongintza-Laguntzazko Fundazioen eta Elkarteen baita Antzeko Erakundeen Erregistroa sortuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 2424
- Xedapen-zk.: 359
- Xedapen-data: 1985/11/12
- Argitaratze-data: 1985/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Kultura Fisiko eta Kirolari buruzko Martxoaren 31ko 13/ 1980 Legeko V. Atalburuak Kirolen Disziplina Errejimena araupetzen du, honen garapena Kirol Disziplinaren Araudiari buruzko Martxoaren 28ko 642/ 1984 Errege Dekretoak jasotzen duela. Kirolen Goi Mailako Kontseiluari atxikita egongo lizatetekeen Kirol Disziplinaren Goi Mailako Komitea sortaraztea eta honek zigor alorreko goreneko mailako aginterako duen gaitasuna aurrikusten dira aipatutako erabaki horietan. Euskal Herriko Autonomia Elkarteak kirolekiko agintepide esklusiboa duela ezartzen du Abeduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoko 10. ataleko 36. Epigrafeak. Horrela, Irailaren 26ko 69/ 1980 Errege Dekretoko Eraskineko B Apartaduko 11. Puntuak, honako hau dio: «Euskal Herriko Kultura Fisiko eta Kirol alorrarekiko aginte osoa Euskal Herriko Autonomia Elkarteak bereganatzen duela, hain zuzen.» Martxoaren 23ko 44/ 1981 Dekretoak eta Uztailaren 31ko 153/1984 Dekretoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailari atxikitzea erabakitzen dute. Bestalde, Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoak, Kirolen Euskal Federakuntzen sortarazketa araupetzen du, beroien aginte eremua Autonomia Elkarteko Lurralde Historikoa dela. Esandakoekin bat etorriz, beharrezko da Goreneko Mailako Organo hori sortzea eta araupetzea, bere aginteaz baliatuz, kirol disziplinari buruzko arazoei azken ebazpena eman diezaien Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremeu barruan. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Saileko Saulburuaren saloz eta Jaurtze Kontseiluak 1985.eko Azaroaren 12an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komitea, kirol disziplina alorrean, Goreneko Mailako Organoa da Euskal Herriko eremu barruan. Klubs, Federazio eta Erakundeekiko loturarik gabe jokatuko du. Bere agintepeko diren zigor arazoei, administrazio bideetan azken ebazpena emango die, indarrean dauden legeen arabera. 2. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteari, honako hauek dagozkio: 1.- Lehiaketa Komiteen erabakien aurka sar daitezen errekurtsoak edo, hala badagokio, Kiroletarako Lurralde eta Euskal Federazioek egindako apelazioak aztertzea eta horiei azken ebazpena ematea. 2.- Eskoletako, Unibertsitateko edo, beren arau eta erabakien arabera, bereziki araupetutako kirol aktibitateak direla-eta edo horien eraginez gauzatutako legehausteak ebazteko gai diren zigor organo ezberdinen erabakien aurka sartutako errekurtsoak aztertzea eta horiei azken ebazpena ematea. 3.- Berak berez edo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak edo agintea duten beste Erakunde batzuk hala eskatuta aztertzea erabaki dezaneko kirol arazo guztiak ikertzea eta horiei ebazpena ematea. 3. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komitea bost kidek osatuko dute, Legeetan Lizentziadunak eta kirol alorrean onartutako esperientzia dutenak izango direla. 4. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteko kideak Kultura eta Turismo Saileko Sailburuak izendatuko ditu, honako era honetan: 1.- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Legelari Kolejioen proposamenez, hiru kide, Lurralde bakoitzetik bat. 2.- Kirol Zuzendaritzaren proposamenez, bi kide. Kultura eta Turismo Sailak, Komiteko kideen artetik eta hauen proposamenez, Lehendakari bat eta Lehendakariorde bat izendatuko ditu. 5. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteak, Kultura eta Turismo Saileko Sailburuak Saileko funtzionarien artetik aukeratutako Idazkari baten laguntza izango du, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 6.Atala.- Legelarien Kolejioen proposamenez izendatuak izan diren Komiteko kideen aginte epea, bi urtekoa izango da eta Kirol Zuzendaritzaren proposamenez izendatutakoena lau urtekoa. 7. Atala.- Komiteko kideen karguak ohorezkoak izango dira eta beren kargua dela-eta sor daitezkeen egunsariak bakarrik ordainduko zaizkie. 8. Atala.- Lehendakaria edo, hau kanpotik izatea edo gaisorik egotea gerta dadinean, horren ordezkotza egin dezan Lehendakariordea eta gutxienez bi kide titular bertan daudenean, Kirol Disziplinaren Euskal Komitea eratuta geldituko da. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Komitearen jokabide eta funtzionamenduaren prozedimenduari buruz Dekreto honek zehaztasunik eman ez dezanetan, Martxoaren 28ko 642/1984 Errege Dekretoak dioenaren arabera jokatuko da. AZKEN ERABAKIA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean indarrean jarriko den Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko esku ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M.ª BANDRES UNANUE.Abenduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoz onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutoak, bere 10.13 atalean, agintepide osoa ematen dio Autonomia Elkarteari ongintza, laguntza eta antzeko izaerako Fundazio eta Elkarte alorrean, bere egitekoak, nagusiki, Euskal Herrian bete ditzatenean. Bestalde, agintepide osoak ditu honako alor hauetan: Gizarte Soroslaritzan (Autonomia Estatutoaren 10.12 atala), gazteak babestea eta zainketa eta horiek birgizarteratzea (Ibid. 10.14), astialdia eta atsedenaldia (Ibid. 10.36), elkarte-aurrerabidea, emakumetasuna eta haur, gazte eta hirugarren adinekoentzako politika (Ibid. 10.39). Agintepide horiek, ia oso osorik hartzen dute gizarte zerbitzuen egungo kontzeptua. Irailaren 26ko 2768/1980 Errege-Dekretoaren indarrez, gizarte zerbitzu alorreko aipatutako egitekoak transferitu zitzaizkion Euskal Herriko Autonomia Elkarteari, baita ongintza-laguntza izaerako Fundazioen eta Elkarteen zaingoa, Autonomia-Estatutoko 10.13 atalean azaltzen deneantxe. Agintepide hauen iharduketarako, «Gizarte Zerbitzu»-ei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak; Lege horrek, bere 7garren atalean, gizarte zerbitzuen laguntzaile den erakunde pribatuaren figura ahalezko egiten duela; 8garren ataleko 7garren idazatian, gainera, Foru Diputazioetan zerrendaratutako elkarte pribatuen Erregistro Nagusi baten iraunarazpena Eusko Jaurlaritzaren agintepidea dela erabakiz eta eremu supralurraldeko erakundeak eta federazioak onartzea; halaber, bere 8garren ataleko 8. idazatian, ongintza-laguntzazko fundazioen eta elkarteen zainketa. Horren ondorioz, beharrezko egiten da Erregistro bat sortzea, aipatutako agintepideak eraginkorki burutu ahal izateko xedez, funtsezko oinarri bilaka dadinekoa; Erregistro hori, ekonomia dela bide, orokortasunezko asmoz sortzen da; ondorioz, ongintzazko fundazio partikularrei eta bere garaian ongintza partikularrezkotzat saiIkatuak izan ziren Elkarteei eta beste erakunde batzuei eragiteaz gain ongintza-laguntzazko Elkarteei ere eragiten dielarik. Azkenik, Gizarte Zerbitzuetarako Legean agindutakoa egokiro betetzeko asmoz, zerrendaratze liburuaren hirugarren Saila sartzen da gizarte zerbitzuetako laguntzazko erakunde pribatuak eta Zuzenbide publikoko fundazioak zerrendaratzeko; kualitate hori, bere sortzezko edo elkartzezko, publikozko edo Pribatuzko oinarrizko izaerari dagokionez «aliud» bat bailitz agertuz. Ondorioz eta fundazio, elkarte eta zerbitzu alorrean Autonomia-Elkarteari dagozkien agintepideen iharduketa zuzenerako, dagokion Erregistroa sortzea bidezkoa da. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Batzordeak, 1985.eko Azaroaren 12an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- 1. Euskal Herriko ongintza-laguntzazko Fundazioen eta Elkarteen eta Antzeko Entitateen Erregistroa sortzen da, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren menpeko izanik. 2. Erregistroa, Gizarte Ongunderako Zuzendaritzari atxikita gelditzen da eta Gasteizen izango du bere egoitza. Bigarren atala.- Aurreko atalak aipatzen duen Erregistroak, indarrean dauden legeen arauera, ondorengo hauek izango ditu helburu gisa: Euskal Herriko Autonomia Estatutoak dioenez Euskal Autonomia Elkartearen konpetentzia izanik eta «Gizarte Zerbitzu»-ei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legea aplikatuz, ondorengo erakunde pribatu hauei dagozkienak: a) Izaera soileko ongintzazko Fundazio partikularrak. b) Izaera mixtoko ongintzazko Fundazio partikularrak. c) Bere garaian ongintza partikularreko establezimendu gisa sailkatuak izan zireneko Elkarte eta Erakunde pribatuak orohar. d) Ongintza-laguntzazko beste Elkarte batzuk. Hirugarren atala.- 1. Zerrendaraketa, agindu bidez egingo da; dagozkien Erregistroetan halakotzat zerren daratuak egon eta, ondorio horietarako lehenengo eraskinean agertzen diren Erakundeei dagokienez. 2. Besteetan, zerrendaraketa, horretarako legeztatutakoak eskatuz egingo da, indarrean dauden legeen arauera. Laugarren atala.- Erregistroa, publikoa da. Argitaratzea, artxibategiko liburuak eta dokumentoak agertaraztearen bidez egingo da edo Erregistroko arduradunak etnandako egiaztapenaren bidez. Egiaztapena, Erregistroko liburuen edukia zehatz-mehatz ziurtatzeko bide bakarra izango da. Bosgarren atala.- Euskal Herriko ongintza-laguntzazko Fundazio eta Elkarteen baita Antzeko Entitateen Erregistroa, honako liburu hauek osatuko dute: 1. Aurkezpen liburua 2. Zerrendaratze liburua. Liburu hau, halaber, honako sail hauetan zatikatzen da: a. Lehenengo Saila: Ongintzazko Fundazio Partikularren Liburua, soilak edo mixtoak izan. b. Bigarren Saila: Dekreto honen 2garren ataleko c) eta d) idazatiak bere barne hartutako Elkarteak eta Erakundeak zerrendaratzeko Liburua. c. Hirugarren Saila: Gizarte Zerbitzuen laguntzazko Erakunde pribatuak eta alor horretan agintepidea duen Administrazioaren artezkoak ez diren organuak zerrendaratzeko liburua. 3. Ohar liburua. 2. Aipatutako liburu guztien orrietako ereduak onartu egiten dira; eredu horiek, zerbitzuaren funtzionamendu zuzenerako beharrezko datuak biltzen dituzte, bigarren eraskinean azaltzen direlarik. Seigarren atala.- 3. ataleko lehenengoak aipatzen duen ofiziozko zerrendaratzeak eragindako Erakundeek eta Irailaren 26ko 2768/80 Errege-Dekretoko betebeharrak ez betetzearren Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Babesketaren menpe ez dutela egon behar uste dezatenek, erreklamazioa aurkez dezakete euren legezko ordezkariaren bidez, Dekreto honek indarra hartu eta 30 eguneko epearen barruan, indarrean dagoen errekurtsoen ohizko sistemaren kaltetan gabe. ALDIBA'I'ERAKO ERABAKIETATIK LEHENENGOA Dekreto honetan araupetu gabekoetan eta ongintzazko Fundazio partikularren eta ongintza Partikularrezkotzat sailkatutako establezimenduen alorrean, 1899.eko Martxoaren 14ko Errege-Dekretoan eta Manuan eta gainontzeko erabakietan agindutakoari jarraituko zaie. ALDIBATERAKO ERABAKIETATIK BIGARRENA Dekreto honetan araupetu gabekoetan eta ongintza-laguntzazko Elkarteen alorrean, 1964.eko Abenduaren 24ko Legean, 1965.eko Maiatzaren 20ko Dekretoan eta erabaki baterakorrei agindutakoari jarraituko zaie. AZKEN ERABAKIETATIK LEHENENGOA Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak, ongintza-laguntzazko Fundazioen eta Elkarteen eta Antzeko Entitateen Erregistroaren antolaketak eta funtzionamenduak behar ditzan garapen-arauak emango ditu. AZKEN ERABAKIETATIK BIGARRENA Dekreto honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.I ERASKINA TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: "Gizarte-Zerbitzuak" Maiatzaren 20ko 6/1982 LEGEA. Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 6/1982, "Gizarte-Zerbitzuak" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.
- Indargabetutakoa: 404/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta ihardunean jartzeko Arautegia onartzeko dena.