Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1983.eko Maiatzaren 9ko 93/1983 DEKRETOA, Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordearen osatze-modu, jaurpide eta ihardutze-moduari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 884
  • Xedapen-zk.: 93
  • Xedapen-data: 1983/05/09
  • Argitaratze-data: 1983/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 20ko 6/1982 Legeak, "Gizarte-Zerbitzuak"-eri buruzkoak, bere 19. atalean, Gizarte-Ongunderako Euzkal Batzordea sortzen du eta 20. eta 21. ataletan bere osatze-modu eta egitekoaren bide orokorrak finkatzen ditu. Hori dela eta, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak bere 1983.eko Maiatzaren bederatziko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko 19. atalak sortutako Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordeak bere egoitza Gasteizen edukiko du eta bere ihardutze-sailak honako hauek izango dira: a) Osoko Bilkura. b) Lan-talde Iraunkorra. c) Batzorde Bereziak. 2. Atala.- Batzordeko Osoko Bilkuraren Osatze-modua honako hau izango da. A. Herri-Arduralaritza aldetik: a) Batzarkide bat, Sailburuorde mailakoa, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ordezkoa, Batzarburu izango dena. b) Batzarkide bat, Artezkari mailakoa, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ordezkoa, Batzarburu-orde izango dena. c) Lau batzarkide, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ordezkoak. d) Hiru Foru-Diputatu, Kondaira-Lurralde bakoitzetik bat, Bakoitza bere Erakundearen ordezkoa. e) Hiru Zinegotzi, Kondaira-Lurralde bakoitzetik bat, Udalen ordezkoak. B. Baliatzaile eta lanbide-erakundeen aldetik: a) Euskal Herriko Zahar-saridun eta Bizi-saridunen Lurralde-Baterakundearen ordezko bat. b) Gogo-Ezinduen laguntzako Elkargoen Eusko Baterakundearen ordezko bat. c) Autonomia-Elkarteko Gorputz-Ezinduen Kidekatze-saailen ordezko bat. d) Euskadiko Bezeroen Baterakundearen ordezko bat. e) Autonomia-Elkarteko Gizarte-lanari buruzko Agiridunen eta Gizarte-Sorozlarien Elkargo Ofizialetako ordezko bat. f) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak izendatuko duen bat, bereziki gizarte-bazterkeriak sortutako arazoei buruz diharduten erakundeen ordezkoa. g) Gizarte-Ongunderako Lurralde-Batzordeek, beren batzordekideen artetik aukeratutako sei batzarkide, Kondaira-Lurralde bakoitzatik bi. Batzordeko batzarkide batek, Batzarburuak izendatuta, Idazkari-egitekoa beteko du. 3. Atala.- Batzarkideak izendatzea honela egingo da: a) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ordezko batzarkideak, bertako. Sailburuak izendatuko ditu. b) Foru-Diputazioen ordezko batzarkideak, Erakunde horietako ihardutze-arauen esanera izendatuko dira. c) Udaletako ordezkoak, Foru-Diputazioek horretarako finka ditzaten arauen esanera izendatutako zinegotziak. d) Gizarte-Ongunderako Lurralde-Batzordetako sei ordezkoak, dagokien Batzordeak izendatuko ditu. Nolanahi ere, izendapena, baliatzaile eta lanbidedun-erakundeen ordezkarien artekoa izan beharko du. 4. Atala.- Bigarren ataleko A idaz-zatian esaten diren ordezkoen karguaren iraupena, ordezkatzen duten erakundean daukaen karguarena bera izango da.Atal bereko B idaz-zatian esaten diren ordezkoen karguaren iraupena bi urtetakoa izango da, bi urte horien amaieran birrautatuak izan daitezkela eta baita ere, ordezkotza eman dieten erakundeek Gizarte Ongunderako Euskal Batzordeari jakin arazi ondoren, haien agintaldia bukatu baino lehen ordezkatu dozaketela. 5. Atala.- Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordearen Osoko Bilkuraren egitekoak honako hauek izango dira: a) Gizarte-zerbitzuetarako egitamuketa orokorrei buruzko saloak Jaurlaritzari ematea. b) Gizarte-zerbitzuko alorrean, diru-egitamua egiteko irizpideei buruz Jaurlaritzari eritziak eta saloak ematea. c) Gizarte-zerbitzuen iharduna ezagutu eta aztertu. d) Gizarte-Ongunderako Lurralde-Batzordeen egitekoei aholkuak eman eta elkarkidetu. e) Bere arioz nahiz Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak eskatuta erizpenak, argibideak eta ikerketak ematea. . f) Jaurlaritzari aholkuak eman, honek aztertzeko ematen dizkion gaietan. . g) Legeek edo Araudiek aitortzen dioten beste edozein. 6. Atala.- Lan-talde Iraunkorraren Osatze-modua honako hau izango da: a) Batzordearen lehendakaria, Lan-talde Iraunkorrarena ere izango da. b) Batzordeko lendakari-ordea, lehendakaria ez dagoenean, lan-talde Iraunkorraren Lehendakari gisa ihardutzen duela. c) Foru-Diputazioen ordezko batzarkide bat, Foru-Diputatu batzordekideek hautatua. d) Udalen ordezkoen batzarkide bat, haiek hautatutako ordezko gisa. e) Baliatzaile eta lanbidedun-erakundeak ordezkatzen dituztenek hautatutako lan batzordekide. 7. Atala.- Lan-talde Iraunkorrak ordezkariaren izate-modua izango du, eta horregatik, bere egitekoa eta bere ihardutze-modua Batzordearen Araudian finkatuko dira. 8. Atala.- Gutxienez, ondorengo Lan-talde berezi Iraunkor hauek eratuko dira: a) Hirugarren Adinekoen Gizarte-Zerbitzuak. b) Ezinduen Gizarte-Zerbitzuak. c) Oinarrizko edo udaletako Gizarte-Zerbitzuak: Batzordeko Osoko Bilkuraren agintepean egongo dira, Lan-talde horien osatze-modua, egitekoak eta ihardun-arauak, horrek, bere xedeak betetzeko egoki deritzon beste edozein Lan-talde Berezi, iraunkor edo ez, sor dezakela. 9. Atala.- Batzordeak bere ihardunbide-araupena finkatuko du, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak onartu beharra izango dela. 10. Atala.-1. Batzordearen Osoko Bilkura, gutxienez sei hilabetekakoan behin bilduko da, eta bere Lehendakariak dei egiten dionean. 2. Lan-talde Iraunkorra eta Lan-talde Bereziak, Lehendakariak dei egiten dienean, edo Araupideak finkatzen dituen gorabeheretan. 3. Batzordeak, bere ekintzen urteko txosten bat egin beharko du eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari Aurkeztu. 4. Aurreko atalean finkatutakoaren kaltetan izan gabe, Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordeari buruzko Dekreto honetan araupetua ez dagoen guztian, Arduralaritzabide txgeko I Izenpuruko II Atalburuan ohartemandakoa izango da erabilgarri. 11. Atala.- Batzordearen ihardupenerako gastuak, dagokion kontuaren pentzutan izango dira, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren Diru-egitamuketan sartzen direla. 12. Atala.- Batzordeko kideek, egun-sari eta kalte-ordain gisa, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak finkatzen dituen zenbatekoak jaso ahal izango dituzte, nola nahi ere, indarrean dauden legeekin bat etorriz. BEHIN-BEHINGORAKO ERABAKIA Batzordeko kideen hautapen edo izendapena, Dekreto hau argitaratua izan dadinetik hasi eta 30 egunetako epearen barruan buruturik egon behar da. Hautatutako edo izendatutako batzordekideen izenak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari jakinaraziko zaizkio. ERABAKI GEHIGARRIA Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak Dekreto hau egiteratzeari dagozkion neurriak eman edo hartuko ditu. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1983.eko Maiatzak 9. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.