Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

218/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 2581
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1990/07/30
  • Argitaratze-data: 1990/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

  1. atala.- Otsailaren 20ko 46/1990 Dekretuan ohartemanda dauden Gaikuntzaren Garapenerako Entitateak (GAGE) eta Gaikuntza eta Birziklaketa Kudeatzeko Unitateak arautzea eta antolatzea da Agindu honen xedea. 2. atala.- 1.- Agindu honen ondorioetarako, Gaikuntzaren Garapenerako Entitate (GAGE) lez hartuko dira, lege mailako nortasuna izan zein ez izan, eta euren egitura beren-berean antolatua eta berezitua izanik, Euskal Autonomi Elkartean kokatutako erakunde eta instituzioen barnean lanbidezko gaikuntza eta birziklaketa helburuak berariz garatzen eta bultzatzen dituzten plangintzarako eta gaikuntza proiektuen kudeaketarako unitateak direnak. Jarraian aipatzen dira hoiek: - Lanbide Kolejioak eta legez osatutako elkarteak. - Enpresarien antolakundeak eta Sindikatuak. - Legez osatutako enpresa elkarteak eta euren plantilen gaikuntzarako premien ezaugarriak antzerakoak direlako ekintza bateratua behar duten enpresa baterakundeak. - Eusko Jaurlaritzak onartutako Teknologi Zentruak. - Gaikuntzarako eskaintza aparta duten instituzio pribatuak, teknologia maila eta baliabide gailenak izanik. 2.- Gaikuntza eta Birziklaketa Kudeatzeko Unitate lez hartuko dira gaikuntza proiektuen plangintzarako rta kudeaketarako unitateak, Euskal Autonomi Elkartean kokatutako enpresen barnean aurreko idazatian rsandako moduan osatzen baldin badira. 3. atala.- Bai Gaikuntzaren Garapenerako Entitate·ek eta bai Gaikuntza eta Birziklaketa Kudeatzeko llnitateek honako beharkizunak egiaztatu beharko dituzte: a) Partaide diren erakunde, instituzio edo enpresetako beste zerbitzu guztiengandik berezitu behar dira bai egituraz eta bai ihardunez. Hau da, batetik, organigrama berezia izango dute eta, bestetik, aipatu erakunde edo instituzioaren sorospenaren xede diren taldeen lanbidezko gaikuntza eta birziklaketarako iharduerekin zerikusia duten arloetan eginkizun eta rgiteko propioak. b) Plantilan bi lagun finko izatea gutxieneko egitura izango da eta gainera honako eginkizun orokor hauek beteko dituzte lanordu guztietan, beste lanik hartu gabe: - Gaikuntzarako iharduera ikertzea eta urteko plangintza egitea. - Gaikuntzarako urteko planaren iharduerak antolatzea, zabaltzea eta berri ematea, erakidetzea eta kudeaketa teknikoa eta ekonomikoa burutzea. - Gaikuntzarako urteko planean sartzen diren ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea. Gaikuntzarako proiektuen plangintza eta kudeaketarako Unitate hauetako kideetariko batek, gutxienez, Goi mailako edo Erdi mailako Titulua izan beharko du bere lanbide kualifikazio lez. 150 lengiletik behera dituzten enpresetan, aipatu Unitate orretara atxikitako langileek beste eginkizun batzuk ere garatu ahal izango dituzte era berean enpresaren barnean; baina, nolanahi ere, euren lanorduetatik %60 gutxienez aipatu Unitatearen eginkizun propioak betetzeko erabiliko dituzte. c) Aurretik aipatu diren eginkizun orokorrak eta hortik sor daitezen beste lan eta egiteko guztiak egoki garatzeko nahiko izan daitezen tegiz eta baliabide materialez eta teknikoez osatutako azpiegitura beharko dute. d) Aurrekontua berezituta izan behar dute, euren gain hartutako gaikuntza ekintzak egitetik eta Unitate horri atxikitako langileengandik eta bere ihardunetik sortutako gastuak finantzatzeko zuzendua. 4. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Gaikuntza Zuzendaritzaren bidez, Izendegi bat irekiko du publizitatea emateko, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan sor daitezen Gaikuntzaren Garapenerako Entitateak eta Gaikuntza eta Birziklaketa Kudeatzeko Unitateak bertan inskribatzeko. Bigarren atalean aipatzen diren erakunde eta enpresek, 46/1990 Dekretuaren babespean urterako bere gain hartu duten Proiektuaren edo Gaikuntzarako Planaren dirulaguntzarako eskabidearekin batera Txosten bat aurkeztuko dute, non, gaikuntzarako proiektuen plarngintzarako eta kudeaketarako Unitatearen aipamena eginez, Agindu honetako 3. atalean zehaztu diren beharkizunak egiazta ditzan agiriak jasoko diren. Entitateko administrazio eta kudeaketarako Ihardute sailak izenpetuko du Txosten hori. 5. atala.- Otsailaren 20ko 46/1990 Dekretuan Etengabeko eta Lan-bidezko Gaikuntzarako eta Birziklatze Profesionalerako zehazten diren onurak jasotzeko lehentasuna izan dezakete Gaikuntzaren Garapenerako Entitateek, batez ere Dekretu horretako III., IV. eta V. Atalburuetan agertzen direnak jasotzeko. Gaikuntzarako Unitate eta Entitateetara atxikitako langileen eskabideek, baita gaikuntzarako ihardueren garapenean aldian-aldian lankidetza eman dezaten enpresako beste langileek ere, lehentasuna izango dute onartuak izateko kualifikazio mintegietara eta ikastaruetara joan nahi dutenean, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak antolotuak izanik Entitate eta Unitate horien eginkizunekin zerikusi zuzena dutenak baldin badira. Nolanahi ere, onura hoien emakida baldintzatua egongo da, kasu bakoitzean oharteman daitezkeen berarizko beharkizunak betetzearen baldintzapean. 6. atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraizen den egunean bertan jarriko da indarrean Agindu hau. Gasteiz, 1990.eko uztailak 26. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERASGizartearen barnean, pertsona, oso-osoan eta libreki garatzea xedetzat izan, gizartearen bizitzan partaide izan dadin sustatu eta marginazio kausei aurre hartzea eta hori desagertaraztea helburutzat duten eta gaurregun prestazio sozialtzak jotzen diren zerbitzu sozialak, Administrazío Publikoek eta, hauek betetzen ez zituzten arloetan, erakunde partikularrek, eskaintzen zituzten. Iniziatiba partikularrak burutu duen merezimenduzko lana kontutan hartzen baldin bada ere, gure gizartean eman diren aldakuntzek, eskabide berriak azaltzea edo zerbitzu sozialetako ekintzek helburutzat dituzten zernolakoak erabat aldatzea ekarri dute. Honek, zerbitzu horien funtzionamendua arrazionalizatu eta bateratuko duen arauteria egin beharra ekarri du. Zerbitzu sozialen erregimen publikoa ezartzea, helburu esentzial eta funtsezko bilakatzen da era honetan eta, gainera, Konstituzioaren garapenaren ondorio gisa hartzen da helburu hori. Bestalde, arauteriarik ezak, biztanlegoaren ongizatean eragozpen nabariak sortzen dituenez, ordenatu egingo du arlo hau erregimen publiko bat ezartzeak. Konstituzioari dagozkionetan, hainbat alde garatuko dira zerbitzu sozialen arauketa berezia ezarriz. Kontituzioan ezartzen denaren ondorio izan da, Zerbitzu Sozialei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legea. Lege horretako I. atalean esaten denari, honako hau dario hots, zerbitzuen sistema publikoa osatzen duten prestazio tekniko gisa hartzen direla zerbitzu sozialak eta, sistema horren barruan, iniziatiba pribatuaren partaidetza ere onartzen dela, Lebea garatzeko sor daitezen arauek ezar ditzaten modu eta baldintzen barruan. Laburbilduz esateko, zerbitzu sozialen sistema publikoa bakarra da, hau da, Legean eta honen garapen xedapenetan finkatzen dena alegia; baina kudeaketa, bai erakunde publikoek eta bai erakunde pribatuek ere burutu dezakete kudeaketa. Zerbitzu sozialak, zerbitzu publiko gisa hartzea, Euskal Autonomi Elkartearen Zerbitzu Sozialei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legean azaltzen da. Bai Europako Karta Sozialeko 13. eta 14. ataletan ere. Bai beste Elkarte Autonomo batzuk Konstituzioko aginduei buruz egin duten interpretazio armonikoan ere. Eta bai Konstituzio Auzitegiak hedatu duen dotrinan ere. Halaber, Legeko 8. atalean, honako hau ezartzen da: Zerbitzu sozialen plangintza orokorra egitea, lehentasunak ezartzea eta prestazioen gutxienezko mailak finkatzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola, lurralde mailako desorekak alboratu ahal izateko. Halaber, honako hau ere badagokio, hau da, Administrazio Publikoen ihardunak eta iniziatiba pribatuari dagozkionak koordinatzea, gizarte-politika homogeneo bat bermatu ahal izateko. Bidezko diren arauzko ahalmenez garatuko dira eskuduntza hauek. Bestalde, azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezartzen denaren arabera, Foru Aldundiei dagokie, guztientzako erakundeek asistentzia sozialari buruz eman ditzaten arauak burutzea. Dekretu honen helburuari dagozkionetan, honako. hauek jasotzen dira beste batzurekin batera maiatzaren 20ko 6/1982 Legean, printzipio gidari eta ekintzetarako lehentasundun eremu gisa: Hirugarren adinekoei laguntzea, duen inguru sozialari eustea, garapen sozio-kulturala bultzatzea. Eta hori, hala behar izan dadinean, erresidentzi-giro egoki bat ematea xedetzat duten zerbitzuak antolatuz. Argi eta garbi dagoena, zera da, hots, sentimendu, psikiko, kultura, sozial eta ekonomi aldetik gaia hartzen baldin hada, beti bizi izan direneko etxean jarrai dezatela izango litzatekeela irtenbiderik onena; baina ezinezkoa izan ohi da hainbat kasutan, ohizko etxebizitzetan jarrai dezaten pertsona horiek. Horretarako, hirugarren adinekoentzako erresidentzi zerbitzuak daude, Administrazio Publikoek eta iniziatiba partikularpekoek kudeatzen dituztela. Bestalde, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren egiteko eta eskubide bat da, zerbitzu moeta hauek sustatzea, hiritar gisa dagokien ongizatea erabiltzaileei bermatu ahal izateko beharrezkoak diren gutxienezko baldintzak ezarriz. Kolektibo houen aldeko ekintzen sakabanaketa eta arrazionalitaterik eta kontutan hartuz, honako hau nahi da lortzea Dekretu honen bidez: Lortzea nahi den helburua gauzatuko duten kalitate eta profesionalitate mailak beteko dituzten prestazioen eta zerbitzuen sistema goitik behera erautzea. Funtsean, hauxe da Dekretu honen xedea, hau da, hirugarren adinekoentzako erresidentzi-zerbitzu sozialen sistemaren guztirako definizioa ematea, Euskal Autonomi Elkarteko eta arloan agintea duten Administrazio Publikoen zerbitzuen sisteman zerbitzu horiek sartzea, zerbitzu horien eta iniziatiba pribatuak zerbitzu horiek eskaintzean parte hartzearen araukera zehatza egitea. Ildo honetan, baimen emazteko teknika administraztiboak, polizia administratiboari buruzko garai bateko nozioaren espresio modernu eta egokitua denez, Zuzenbidepeko Estatu Sozialean hartzen du oinarri, bai interes eta ordena publikoa gorde behar direlako (administratuen eskubide jakin batzuren erabilketa murriztea ekartzen baldin badu ere horrek) eta bai beste eskubide batzuk babestu behar direlako ere. Kasu honetan, zerbitzu sozialen sistemarako erabiltzaileek duten eskibidea babestu behar da hain zuzen. Dekretu honen bidez lortzea nahi dena, hauxe da: Hirugarren adinekoentzako erresidentzi-zerbitzu sozialen gutxienezkoak jartzea, bai material arloan eta bai funtzionamenduari dagozkionetan ere, erabiltzaileek dituzten eskubideak ohi den bezala erabil ditzaten bermatu ahal izateko. Era honetan bakarrik sustatu daiteke interes publikoa eta, babesketa sozialen sistemak, Zuzenbidepeko Estatu Sozialaren barruan, arautzeak bere barnean daraman azken ideian sakontzen da. Horiek horrela, Zerbitzu Sozialei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko 8. atalean ezartzen denaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren pro posamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Honako hau da Dekretu honen xedea, hots, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzia Zerbitzu Sozialak Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan arautzea. Honako administrazio ekintza hauen pean egongo dira Zerbitzu horiek: a) Aplikagarri diren arauen arabera, egoiliarrentzako zerbitzuen kalitatea eta, behar bezala, sorospena bermatzeko beharrezkoak diren eginkizun eta baldintzak ziurtatu ondoren emango den eta horiek sortzeko, handiagotzeko, eraldatzeko, aldatzeko eta ihardunean jartzeko administrazio-baimena. b) Horretan agintea duten Administrazio Publikoek, Barne Erregimen Arautegiari onarpena ematea. Honako hau azaldu nahi da Barne Arautegi hitzaz: Erresidentzia Zerbitzuaren egiteko eta ekintzen antolaera eta iharduera eratuko duen arau-multzoa. c) Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen Lurralde Historikoko Erregistroan erregistratuta eta katalogatuta egotea. d) Dekretu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen direnaren kontrola eta ikuskaritza eta, ondorioz, aplikagarri diren eta indarrean dauden arauak ez betetzea gerta dadinean, bidezko izan dadin zigorra ezartzea. 2 atala.- Honako hauek izango dira zerbitzu hauen ekintzak arautuko dituzten printzipio nagusiak, Zerbitzu Sozialei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legean ezartzen denaren arabera: 1.- Normalizazio printzipioa. Biztanlegoarentzako ohizkotzat jotzen diren jokaera eta konportamendu-erei atxikiko zaie egoiliarren bizimodua, bizitzako alde guztiei dagozkienetan. 2.- Autonomia printzipioa. Ahal den autonomia pertsonalik handiena emango zaie egoiliarrei eguneroko bizitzari dagozkionetan eta, ondórioz, fisiko edo psikiko mailako atxikimendugraduak eskatzen duen sorospena ekainiko die zerbitzuak. 3.- Partaidetza printzipioa. Erresidentzia Zerbitzuaren komunitate-bizitzan integratu ahal izateko, komunitatearen ihardun eta funtzionamenduan egoiliarrek ahal den gehien parte har dezaten bultzatuko da. 4.- Integrazio printzipioa. Familia, gizarte, politika eta kultura mailako bizitzari dagozkionetan, inguruan eman ohi denari eutsiko zaio, izan ditzaten behar sozialak hasetzeko ohizko bideak erabiliko direla ahal den neurrian. 5.- Globalitate printzipioa. Zaharrari eskainiko zaion zerbitzuak, alde guztiak hartu behar ditu, hau da, osasun eta ongizate eredu globala lortzean egingo direla ahaleginak. Honako hauek jaso beharko ditu eredu horrek, behar bezala koordinatuta: Osasun, gizarte, psikologia, ingurugiro, elkarbizitza, kultura aldeak eta bai beste antzeko batzuk ere. 6.- Profesionalizazio printzipioa. Borondatez horretan lan egiten dutenen zerbitzuaren kaltetan gabe eta lan horrek duen osatzebidezko balioa aitortzen dela, bai erresidentzia-zerbitzuen arduradunek eta bai gainontzeko langileek ere, teknika mailako kualifikazioa eta beren maila profesionalari dagokion titulazioa izan beharko dituzte. 3. atala.- Dekretu honetan ezartzen direnen ondorioetarako, honako hauek joko dira Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzu Sozialtzat, dadina dadila izena, titularitatea edo zernolakoak: 60 urte baino gehiago dituzten bost pertsona edo gehiagoren ostatu, mantenimendu eta gizarte-osasun mailako sorospen-zerbitzuak emateko den establezimendua. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzu guztiek, osasun, arkitektura eta segurtasunari buruz indarrean dauden legeek ezartzen dituztenak bete beharko dituzte eta bai zerbitzu moeta bakoitzarentzako bereziki eman daitezenak ere. 4. atala.- Autokudeaketa erregimenpeko eta familia bakar batentzako etxebizitzak, Dekretu honen aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira espreski. 5. atala.- Honako hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailari: 1. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen kreditapen eta kalifikazioari buruzko arau bereziak ezartzea eta definitzea. 2. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen Erregistro Nagusia sortzea eta arautzea. 3. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuei buruzko estatistikak lantzea, taiutzea eta ustiatzea, urriaren 6ko 7/1989 Legean ezartzen denaren kaltetan gabe. 4. Horretan agintea duten Administrazioek, arauak bete dituztenari buruzko Goi Mailako Ikuskaritza egitea. 5. Hirugarren Adinekoentzako zentru, zerbitzu eta establezimenduen plangintza eta antolaketa egitea. 6. Legozkiokeen gainontzeko egiteko guztiak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera. 6. atala.- Honako hauek dagozkie Foru Aldundiei, maiatzaren 20ko 6/1982 Legean eta azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezartzen denaren arabera: 1.1 ataleko a) apartaduan ezartzen diren baimenak ematea. 2. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuei buruzko Lurralde Rregistroa antolatzea. 3. Erresidentzi Zerbitzuen ikuskaritza egitea eta, hala behar izan dadinean, aplikagarri diren arauak ez betetzea gertatu delako, zigorrak ezartzea. 4. Erresidentzi Zerbitzuak erregistratzea eta katalogatzea, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera. 5. Erresidentzi Zerbitzuen barne erregimenari buruzko arautegiei onarpena ematea eta bai geroan eman daitezkeen aldaketei ere. 6. Zahar egoiliarrek dituzten interes eta eskubideak defendatzea, ezagutu daitezkeen legehauste guztien berri emango diela Epailaritza Organuei eta, hala behar izan dadinean, Ministeritza Fiskalari. 7. Legozkiekeen gainontzeko egiteko guztiak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera. 7. atala- 1. Erresidentzi Zerbitzuen KreditapenBatzordea sortzen da, aholkularitzarako administrazio-organua izango dela eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo dela. Hona hemen bere egitekoak: a) Erresidentzi Zerbitzuei eskatu behar zaizkien teknika eta kalitate mailako gutxienezko baldintzei buruzko berriak arauz ematea. b) Dekretu hau garatzeko arauak lantzeari buruzko txostenak ematea. c) Horretan agintea duten Administrazio Publikoen koordinazio eta homogeneizazio erizpideak proposatzea. 2. Honako hauek osatuko dute Batzorde hori: a) Lan eta Gizarte Segurantzako Saileko 3 ordezkarik, Sail horretako Sailburuak izendatuko dituela. b) Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari 1. c) II ATALBURUA BAIMEN ERREGIMENA 8. atala - 1. Zerbitzuen eta sorospen-lanen kalitatea, honako hauei dagozkienetan, bermatzeko beharrezkoak diren baldintzak Erresidentzi Zerbitzu batek betetzen dituela kreditatzeko, Administrazioak burutzen duen ekintza da baimena: a) Zerbitzuaren egiteko bereziei dagozkien fisiko material, arkitektura, osasun eta segurtasun mailako baldintzak. b) Giza baliabideak eta langilegoaren antolaketa. c) Eskaintzen den sorospena eta zerbitzuen izakera. d) Bezeroen eskubideak behar bezala bermatzea. 2. Erresidentzi Zerbitzuak, behar bezalaku baimenik izan gabe, ihardunei ekiteak, administrazio zigorrak ezartzea ekarriko du. 3. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuetan osatzebidezko osasun-zerbitzuak eskaintzea gerta dadinean, horretan agintea duen osasun-agintariaren baimena beharko da zerbitzu horiei dagozkienetan. 9. atala.- Erresidentzi Zerbitzuren bat sortzea edo ihardunean jartzea nahi izan dezan Erakundeko titularrak edo legezko ordezkariak, baimen eta erregistro eskabideak egin beharko ditu dagokion Foru Organuaren aurrean eta bai honako agiri hauek aurkeztu ere: 1. Eskegilearen nortasuna. eta, hala behar izan dadinean, hau da, pertstina juridiko baten ordezkotza egin dezanean, betetzen duen ordezkaritza kredita ditzaten agiriak. Zerbitzua sortze, handiagotze, eraldatze, tokiz aldatze edo iste akordioei buruzko egiaztapenpeko kopia bat. 2. Zerbitzuaren jabetza edo atxekimendua kredita dezaten agiriak. 3. Zerbitzua zabaltzeko eta lehenengo aldíz erabiltzeko udal lizentziaren eta lizentzia fiskalaren fotokopiak, behar bezala erkatuta. 4. Eraikinaren eta dituen instalazioen plano orokorra eta zatiz-zatizkoa. 5. Larrialdi Planaren fotokopia. 6. Etxebizitzaren eta Erantzukizun Zibilaren Aseguruen eta indarrean dagoen polizaren fotokopia. 7. Honako hauek jasoko dituen deskribapem memoria: - Erresidentzi Zerbitzua kokatuta dagoeneko lekua, helbidea eta telefonoa. - Norentzakoa. - Harmena. - Eskainiko dituen zerbitzuei buruzko zehaztasunak. - Finantzaketa iturriak eta sostengurako plan ekonomikoa jaso ditzan ekonomia eta finantzaketa mailako ikerketa. - Langilegoaren plantila, kategoria profesional ezberdinak eta eskatzen diren tituluak zehaztuz eta bai organigrama orokorra ere. - Prezioen tarifa, egoiliarren moeten arabera. - I. Eraskinean ezartzen diren eginbeharrak eta baldintzak betetzen direnaren kreditapena. 8. Programa Funtzionala, honako hauek zehaztuko direla espreski: Erresidentzi Zerbitzuaren helburu sozio-sorospenezkoak, subprograma ezberdinen ekintza arlorik nagusienak (osasun, gizarte, ... mailakoak), jarraituko zaioneko metodologia eta ebaluaketa sistemak. 9. Elkarte edo Fundazio batek horien titularitatea izan dezaneko Erresidentzi Zerbitzuen kasuan, dagokion erregistroan inskribatu denaren justufikagiria. 10. Erresidentziak, ertainak eta handiak izan daitezenean, barne-erregimeneko arautegiaren fotokopia edo proiektuaren helbururik nagusienak behintzat, hiru hilabeteko epea igaro baino lehen idatziko denaren konpromezu formala erantsiko dela, hala behar izan dadinean. 10. atala.- 1. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuak handiagotu, eraldatu edo tokiz aldatu ahal izateko baimen eta Erregistroan inskribatze eskabidea aurkeztu beharko du titularrak edo zerbitzuaren legezko ordezkariak Foru Aldundiaren aurrean, Zerbitzua handiagotu, eraldatu edo tokiz aldatzeko zergatiak eta kausak azalduko direla bertan. Aurreko atalean eskatzen diren gaurkotutako agiriak eta bai Erresidentzi Zerbitzuen Sarrera-Erregistroko fotokopia. Egoiliarra borondatez sartzen dela aditzera eman dezaneko idazkiaren kopia edo, gaisotasun edo psikiko mailako ezintasunen bat baldin badu, epailearen arauzko baimena. 2. Honako hau ulertzen da eraldaketaz: Egitura funtzionalean eta materialean egin dadin edozein eratako funtsezko aldaketa edo Erresidentzi Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta sorospen gaitasunaren gain funtsezko eragina izan dezan edozein aldaketa. 11. atala. - 9. atalean eta, hala behar izan dadinean, 10. atalean aipatzen diren agiriak eskuratu ondoren eta omisioak, egon baldin badaude, bete ondoren, Foru Aldundiko dagokion organura bidaliko dira agiriak; honek, horien ebaluaketa egingo du, Erresidentzi Zerbitzuan ikuskaketa egin dadinaren erabakia hartuko duela, bidezko bada. Agirien ikerketa egin ondoren eta, hala behar izan dadinean, ikuskaketaren ondorio izan den txostenarena, horretan agintea duen Organuari bidaliko zaio txostena, baimen-eskabideari buruzko erabaki proposamen eta guzti. 12. atala - 1. Eskatzen diren betebehar eta baldintza guztiak betetzen baldin baditu Zerbitzuak, ebazpena emango du Foru Organuak, behin-betiko edo aldibaterako baimena emango duela. Bost urtetako indarra izango du behin-betiko baimenak, baimenak indarra galduko dueneko eguna baino 2 hilabete lehenago, baimen-berriketaren eskabidea egin beharko dela. Ezezko erabakia espreski ematen ez baldin bada, beste 5 urtetarako behin-betiko baimena ematen dela ulertuko da. Baimena baldintzapean ematen deneko egokiketabaldintza eta betekizunak jasoko dira aldibaterako baimenean, erabakian ezartzen den epearen barruan bete beharko dela hori eta 2 urte baino gehiagokoa ez dela izango epe hori. 2. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen Lurralde Historikoko Erregistro Liburuan inskriba dadinaren agindua emango da erabakian. 13. atala.- Aldibaterako baimena eman dadineko kasuetan eta erabakian ezarri daitezen aldaketak gauzatu ondoren eta eskegileak horretan agintea duen Foru Organuari horren berri eman ondoren, baimenerabakian ezartzen zien baldintza eta betekizunak bete diren ala ezari buruzko ziurtapenak burutuko dira, ikuskaritza-aktaren bidez formalizatuko direla. Akta hori aztertu eta egokitzat jotako gainontzeko diligentziak bete ondoren, ebazpena emango du horretan agintea duen Foru Organuak, nahiz behinbetiko baimena ematezkoa, nahiz baimena ukatzezkoa izan beharko duela kasu honetan. 14. atala.- Baimenik ezak edo Dekretu honetan edo hori garatu dezaten arauetan ezar daitezen betekizunak ez betetzeak, honako hauek ekarriko ditu dagokion administrazio prozeduraren bidez: 1. Administrazio zigorrak ezartzea, indarrean dauden legeen arabera. 2. Erresidentzi Zerbitzuen ardura duten izaiki edo erakundeetatik kanporatzea edo Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Publikoen Aurrekontuetatiko laguntzak, dirulaguntzak edo ituneak kentzea. 3. Erregistro Liburuan ez inskribatzea, berria sor tzeko eskabideak izan dadinean edo, bestela, inskribapen hori kentzea. 15. atala.- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzua izatea galdu egingo da eta Erregistrotik kendu egingo da, ondoren aipatzen diren zioren bat ematea gerta dadinean eta administrazio prozedura burutu ondoren: 1. Zerbitzu horiek haren pean daudeneko Erakundeak nortasun juridikoa galtzea, zerbitzuak kentzea edo ihardunei utzi beharra ezartzea. 2. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzua, indarrean dauden arauetan ezartzen diren ekintzez edo helburuez besteko ekintzetarako erabiltzea. 3. Erregistroan inskribatu behar diren zirkunstantzien berri interesdunak ez ematea. Hala ere, baimena edo erregistratuta egotea epez luzatu ahal izango du dagokion Foru Organuak, interes orokorrak kontutan hartuz. 4. Gizarte Zerbitzuei buruzko arauak eta horiek ezartzen dituzten baldintzak ez betetzea. 16. atala.- Zerbitzua iste eta kentze-baimena eskatu beharko dio Foru Organuari titularrak edo legezko ordezkariak, edozein eratako Erresidentzi Zerbitzu kendu ahal izateko.III ATALBURUA IKUSKARITZA 17. atala.- Zaintza lana eta Dekretu honetan ezartzen diren arauak betetzen diren ala ez, ikuskatuko dute Foru Aldundiek, bakoitzak bere Lurralde Historikoaren eremu barruan. Ikuskaritzaren egitekorik nagusienak, Dekretu honetako xedapen ezberdinetan ematen direnak izango dira, beste Erakunde batzuk izan ditzaketenen kaltetan gabe. Eta honako hauek orohar: 1. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuetan bizi direnen eskubideak errespeta daitezen zaintzea. 2. I. Eraskinean zehazten diren kalitate-mailak betetzen diren ala ez zaintzea. 3. Foru Aldundiek Erresidentzi Zerbitzuei, dirulaguntzaz edo Itune bidez, emandako fondo publikoen zertarakoa eta erabilkera gainbegiratzea. 4. Erresidentzi Zerbitzuetan egin beharreko hobekuntza planak agintea duen Foru Organuari proposatzea eta ikuskaritza-lanaren emaitzen berri ematea. 5. Bereziki eman dakizkiokeen beste batzuk. 18. atala.- Ofizioz edo alde batek hala eskatuta egingo du lan Ikuskaritzak, eskatutako txostenak emanez eta partehartze guztiei buruzko aktak eginez. Ikuskaritza aktak agintea duen Foru Organuari bidaliko zaizkio txosten-proposamen eta guzti, legeek ezartzen dutenaren arabera bidezko izan daitekeen erabakia hartuko duela Organu horrek. IV. ATALBURUA HIRUGARREN ADINEKOENTZAKO ERRESIDEN.TZIZERBITZUEN ERREGISTROA 19. atala- 1. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen Erregistroa sortuko da Lurralde Historiko bakoitzean, dagokion baimena lortu ondoren, dagokien lurralde eremu barruan beren iharduna garatu dezatenak inskribatuko direla bertan, publizitate ondorioetarako. Erresidentzi Zerbitzuari eta barne-erregimen Arautegiari publikotasuna ematen die erregistroan inskribatzeak eta harekin harremanak dituztenentzako eta bertako kideentzako bermabide izango da. Erregistro honen egitura eta egitekoak, Foru Aldundiek arautuko dituzte. 2. Halaber, estatistika, publizitate eta Goi Mailako Ikuskaritzaren ondorioetarako sortzen da, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen Erregistro Nagusia. Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo da eta Foru Aldundiek bidali eta hauek erregistratutako Zerbitzuei buruzko datuak inskribatuko dira Erregistro horretan. 20. atala- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuak, honako era honetan sailkatzen dira, dagokion Erregistro Liburuan inskribatu ahal izateko: 1. Egoiliarren zernolakoak kontutan hartuz: a) Berez baliatzeko gai direnentzako Erresidentzi Zerbitzua. Onartze unean, berez baliatzeko gai diren egoiliarrentzako Erresidentzi Zerbitzua. b) Berez baliatzeko gai ez direnentzako Erresidentzi Zerbitzua. Eguneroko egitekoetarako laguntza behar duten egoliar ezinduentzako Erresidentzi Zerbitzua. c) Erresidentzi Zerbitzu mistoa. Gai direnentzako eta gai ez direnentzako Erresidentzi Zerbitzua. 2. Gaitasuna kontutan hartuz: a) Erresidentzi komunitarioa: Gehienera 12 pertsona hartzeko gaitasuna duen Erresidentzi Zerbitzua. b) Minierresidentzia: 13tik 29ra arteko lagunkopurua hartzeko gaitasuna duen Erresidentzi Zerbitzua. c) Erresidentzi txikia: 30etik 100era arteko lagunkopurua hartzeko gaitasuna duen Erresidentzi Zerbitzua. d) Erresidentzi ertaina: 101etik 200era arteko lagun-kopurua hartzeko gaitasuna duen Erresidentzi Zerbitzua. e) Erresidentzi handia: 200 lagun hartzeko gaitasuna duen Erresidentzi Zerbitzua. 21. atala- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuen inskribapena, behin-betiko baimena ematean egingo da automatikoki. Aldibaterako baimena eman dadineko kasuetan, inskribatuta utziko da aldibaterakotasun hori. Baimena emate-erabakian ezartzen zen epea igaro eta Erresidentzi Zerbitzuak behin-betiko baimen lortu ez baldin badu, aldibaterako inskribapena kendu egingo da beste gabe. 22. atala.- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuak automatikoki desagertu egingo dira, kreditapenpeko zerbitzua izateari utzi diezaiotenean edo indargabetu daitezenean. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENAK Lehenengoa- Dekretu hau argitaratzean ihardunean egon daitezen Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zerbitzuek, ihardunean egoteko arauz behar den baimena eskatu beharko diote dagokion Foru Aldundiari, Dekretu hau argitara dadin egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan. Dekretu honetako 9. atalean aipatzen diren agiriak, Erresidentzi Zerbitzuak dituen diru-sarrerak erregistratu izanaren kopia eta egoiliarrak borondatez sartzea nahi duela aditzera ematen deneko idazkia erantsi beharko zaizkio eskabideari edo, gaisotasun edo psikiko mailako ezintasunen bat izatea gerta dadinean, epailearen arauzko baimena. Bigarrena- Aurkeztu diren eta eska diezazkioten agiriak aztertu eta behar diren ziurtapenak burutu ondoren. baimena emango da bidezko baldin bada, beharrezko diren ekintzak buruta daitezela eskatuko zaiola establezimenduko titularrari, Erresidentzia Zerbitzuak, Dekretu honetako I. Eraskinean jasotzen diren baldintzak ez betetzea gertatuko balitz. Hirugarrena- Aurreko apartaduan ezartzen den epearen barruan, teknika edo eraikintza mailako arrazoiak direla medio, horien instalazioak egokitu ezin daitezeneko establezimenduek, epe-luzapen eskabidea aurkeztu beharko dute, epe hori betetzeko ematen diren eragozpenak ziurtatu beharko direla bertan behar hainbat. Eman dadin epe luzapena, ez da sekula izango 3 urtetatik gorakoa. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa- 1. ataleko a) apartaduan aipatzen zen zabaltze baimenak, ez du ordezkatuko Erresidentzi Zerbitzua zabaltzeko eta lehenengo aldiz erabiltzeko udal baimena, kreditazioa eman aurreko baldintza gisa eskatuko dela hori. Zabaltze eta funtzionamendu baimenak emateko, honako hauek izan beharko dituzte kontutan Udalek: Aplikagarri diren arau orokorrak, udai ordenantzak, Erresidentzi Zerbitzu hauen haldintza material eta funtzionalei buruz, osasun, barrera arkitektoniko eta segurtasun baldintzei dagozkienetan, indarrean dauden xedapenak eta bai Dekretu honetan ezartzen direnak ere. Bigarrena- Foru Aldundiak, hori justifika dezateneko eta frogatutako arrazoi sozialak, haren ustetan eman daitezenean, kreditazio baldintzaren bat betetzetik iare utzi ahal izango du Erresidentzi Zerbitzuren bat, Dekretu honetan ezartzen diren arauak, eraikintza mailako edo beste era bateko arrazoi teknikoak direla medio, oso-osoan bete ezin izan ditzanean, osasun edo segurtasun aldeen gain artezko eragina izan ez dezatenaren baldintzapean. AZKEN XEDAPENAK Lehenegoa.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezen Xedapenak emateko esku ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. Bigarrena- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. Lehendakaria. JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNAGlO ARRIETA HERAS 1. ERASKINA KALITATEA ZIURTATZEKO BALDINTZAK A.- Era guztietako zentruentzako baldintza orokorrak. 1.- Laneko Higiene eta Segurtasun Ordenantzan, ihardun higuinkor, osasunkaitz, kaltekor eta arriskutsuei buruzko Arautegian eta gai honi buruzko gainontzeko legeetan, laneko higiene eta segurtasunari buruzko arauak betetzea. 2.- Osasunari buruzko arau orokorrak, autonomikoak eta toki mailakoak betetzea. 3.- Gizarte Segurantzari buruzko arauak betetzea, arau horietan espreski zehazten diren agirien publizitatez (K.A.ren agiriak...l. 4.- Honako hauei buruzko aldian-aldiko informazioa horretan agintea duen Foru Aldundiari emango zaionaren konpromezua: - Plazen okupazio maila. - Zain daudenen zerrenda. - Bezeroei buruzko gaurkotutako zerrenda. - - Baliabide Sozialen Gidan jasotzen diren erreferentzietan eman diren aldaketak. - Zerbitzu Sozialak hobeto planitikatzeko komenigarritzat jotzen diren datu ekonomiko eta estatistikoak. 5.- Prezioen erregimena, honako gutxienezko zernolakoekin: - Tarifak ezartzea, egoiliarren moeta kontutan hartuz. - Irabazte xederik gabeko erakunde zoaialetan baldintza hori betetzea. - Foru Aldundian horretan agintea duen Departamenduari, prezioen eta horien aldaketen berri ematea. - Bezeroari ordainketa-txartela eskuratzea ordainketa egiterakoan. 6.- Zabaltzeko eta iharduteko baimena eta pre zioen erregimena erraz ikusteko leku batetan jartzea. 7.- Lan arauak (Itune Kolektiboa, Langileen Estatutua...) betetzea, bertan espreski zehazten diren puntuen behar bezalako publizitatea eginez: Lan egutegia, oporraK, ... 8.- Dekretuaren ataletan ezartzen diren printzipio operatiboak praktikoki onartzea, honako portaeramodu zehatz batzuk gutxienez jaso beharko direla: - Egoiliarrek dituzten eskubide indibidualak erabat errespetatzea, intimitate-eskubidea bereziki; jaioterria, sexua, ekonomi egoera, eritziak, ... direla medio, inor ez diskriminatzea; afekto eta sexu bizitza garatu ahal izatea; espresio askatasuna; tratu egoki batetarako eskubidea; bere historia kliniko eta sozialari buruzko datuen sekretu profesionalerako eskubidea. - Egoiliarren harahonakotarako (irteerak eta sarrerak) askatasuna. - Kontrolik gabeko bisita-erregimena, egoliarren geletara sartzeko posibilitatea barne, behar den bezalako ordenaren barruan. - Kultura, gizarte eta politika mailako bizitza indartzea, eritzi askatasuna errespetatuko dela beti. 9.- Sarrera espedienteaz aparte, administrazio, sendagile eta gizarte mailako daturik nagusienak etengabe jasoko direneko bezeroen banan-banako fitxeroa. 10.- Egoiliarren higienea banan-banan zaintzea, garbikuzketa berez egiteko gai ez direnak zainketa horretan sartuko direla eta bai gainontzeko egoiliarren dutxa eta bainuen kontrola ere. 11.- Gizarte eta osasun-zaintzarako zerbitzuak. 12.- Elikadura, sendagileek zaindutako dietak sartuko direla bertan ahal behar izan dadinean. 13.- Partaidetza sistemari buruzko honako baldintza hauek: - Egoiliar eta langile guztiek, nahi izanez gero eta behar bezalako ordenaz, erresidentziaren funtzionamenduari buruzko buzipenak egin eta egokitzat jotako murtziloak Zuzendaritzari artez aurkeztu ahal izango dizkiote. - Erresidentziaren ordutegia eta bizimodua antolatzerakoan kontutan hartuko da egoiliarren eritzia. - Langileek, sindikatu-ordezkariak izateko duten eskubidea zehatz-mehatz errepetatuko da eta bai lanarauek, kasu jakin batzutan, langileei batzarrak egiteko ematen dieten eskubidea ere. 14.- Suteen aurkako babes neurriak, Larrialdi Plana espreski jasoko dela ( 1 Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera). 15.- Kontaduritza erregimena, Asministrazio Publikoak behar bezalako kontrola eraman dezan. 16.- Aseguruei buruzko eta indarrean dagoen poliza, Erresidentzi eta Erantzukizun Zibila modalitateetan. 17.- Kutsadurarik gabeko eskualdean kokatzea eta ez ihardun higuinkor, osasunkaitz, kaltekor edo arriskutsuak garatzen direneko lekuen gertuan. 18.- Paseatu ahal izateko jardinak edo gune zabalak konpokaldean edo plaza edo jardin publikoetara erraz sartzeko moduak gutxienez. 19.- Kanpotik sartzeko bide erraza, 2. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 20.- Bertikalki ibiltzeko erraztasunak, 3. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 21.- Horizontalki ibiltzeko erraztasunak, 4. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 22.- Behar diren bezalakoak izango dira gainontzeko eraikintza-elementuak, 5. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 23.- Behar bezalako argiteria eta haizeketa, 6. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 24.- Bakoitzarentzako edo zentral erako berogailua, 7. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 25.- Elektra instalazioa, 8. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 26.- Higiene zerbitzuak, bai kantitateari eta bai kalitateari dagozkienetan ere, 9. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 27.- Jantoki eremua, 10. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 28.- Gaitasuna dutenentzako zentruetan, ohe bakarrekoak edo bi ohetakoak izango dira gelak, 9 m2ko eta 12 m2ko azaleraz hurrenez-hurren. 29.- Berez baliatzeko gai ez direnentzako zentruetan, gela bakoitzak ez ditu izango 4 ohe baino gehiago, honako hauek izango direla horien azalerak: - Ohe bakarreko gelak: 10 m2 - Ohe biko gelak: 14 m2. - Hiru oheko gelak: 17 m2. - Lau oheko gelak: 20 m2. 30.- Bai gai direnent.zako zentruetan eta bai gai ez direnekoentzakoetan ere, eskabideei arrazionalki erantzuteko hainbat izan beharko dute ohe bakarreko gelak, intimitate-eskubidea gorde ahal izateko. 31.- Gelen gainontzeko elementuak, Il. A Arau Teknikoan ezartzen denari atxikiko zaizkio. 32.- Solairu bakoitzerako telefono bat, kanpora hitz egiteko baliabideduna. 33.- Sukaldeko zerbitzua bertakoa izan dadinean, 12. Arau Teknikoan ezartzen denari atxikiko zaio. 34.- Izen handiko erakunde batek emandako 60 ordutako trebakuntza berezia beharko du Erresidentzi Zentruko zuzendariak. 35.- Langilego/egoiliarren arteko gutxienezko heina edo «ratio» delakoa, 0,25koa izango da Berez Baliatzeko gai diren Erresidentzi Zentruetan eta 0,40koa Berez Baliatzeko gai ez direnentzakoetan, 21. Arau Teknikoan definitzen den kalkuluaren arabera. Aipatu den Arau Teknikoan ezartzen denari atxikiko zaizkio Erresidentzi Mistoak. 36.- Bertako zerbitzuen bidez edo izen handiko erakunderen batekin izenpetutako itunez eta, beharrezkoa izan dadinean, beren titulu eta guztizko honako zerbitzu profesional hauek izan beharko ditu Erresidentziak: - Sendagilea. - O.T.L. edo E.D.a - Fisioterapeuta. - Podologoa. - Odontologoa. - Oftalmologoa. - Psikologoa eta psikiatra. 37.- Profesionalizazio printzipioaren arabera, erresidentziko langile guztiek behar bezalako titulazio akademiko ofiziala izan behar dute edo, hori ezean eta, hori izatea obligaziozkoa izan ez dadinean, beren maila profesionala kreditatu beharko dute behar bezala. B.- Erresidentzi txiki, ertain eta handientzako baldintza bereziak. Eraskin honetako A apartaduan lehen zehaztu direnez aparte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte erresidentzi txiki, ertain eta handiek: 1- Langilegoaren organigrama, arloen arduradunen izen-abizenak eta titulazioa espreski zehaztuko dela. 2.- Langilegoa gainbegiratzeko sistema, maila guztietan ematen diren erantzukizunak argi eta garbi zehaztu beharko direla. 3.- Zentruko Zuzendariak eta medikutza, enfermeritza eta gizarte arloetako arduradunek osatuko duten Disziplinarteko Taldea, honako hauek izango direla Talde horren egitekoak, hau da, globalitate printzipioa indartzea eta printzipio hori egoiliar bakoitzari aplikatzea. 4.- Kexa liburua. 5.- Buzipen buzoia. 6.- Eraikin bat oso-osoan hartzea edo beste eraikin edo establezimendu batetik aparteko unitate bat osatzea. 7.- Eraikinak ez ditu izango 5 solairu baino gehiago. 8.- Garraio publikoaz baliatuz hirigunera joateko eta handik etortzeko bideak izatea edo, hori ezean, erresidentzi-zentruak, hirigunerako joanetorriak egiteko beste garraiomodu bat eskaintzea egun eta ordu jakin batzutan. 9.- Gutxienezko azalera erabilgarria, 30 m2 egoiliarreko, 3,5 m2, egoteko, denborapasarako eta jangelarako erabili beharko direla gutxigorabehera. 10.- Uren instalazioa eta horiek kanporatzea, 13. Arau Teknikoan ezartzen denari atxikiko zaizkio. 11.- Zuzendaritza Arloa, 14. Arau Teknikoan definitzen den proiekzioaren arabera. 12.- Sorospen eta Gizarte Zerbitzuen Arloa, 15. Arau Teknikoan definitzen den proiekzioaren arabera. 13.- Geriatria eta Enfermeritza Sorospenetarako Arloa, 16. Arau Teknikoan definitzen den proiekzioaren arabera. 14.- Indarrean dauden legeek ezartzen dutena bete dezan biltegi arloa. 15.- Higiene eta Segurtasun arauek ezartzen dutena bete dezan aldagela, langileentzako. 16.- Janzki eta lentzeria garbiketa-zerbitzua bertakoa izan dadinean, 17. Arau Teknikoan ezartzen denari atxikiko zaio. 17.- Hondakinak kanporatzeko unitatea, 18. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 18.- Interfonia eta megafonia zerbitzua. 19.- Kultura, erligio, gizarte, ... ihardunak hurrenez-hurren emateko, areto aunizbalioduna, 15. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 20.- Hildakoentzako eremua, 19. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 21.- Administrazio eremua, 20. Arau Teknikoan definitzen den proiekzioaren arabera. 22.- Egoiliarren ordezkariak, Disziplinarteko Taldea, ... biltzeko hainbateko gaitasuna duen batzar gela. 23.- Liburutegia. 24.- Egoiliarrentzako ileapaindegia. 25.- Erresidentziko Zuzendariak erdi mailako unibertsitate titulua izan beharko du gutxienez. 26.- Eraskin honetako A. 35. apartaduan aipatzen den guztirako «ratio» delakoa betetzearen kaltetan gabe, honako baldintza hauek bete beharko dira gainera: 1. Berez baliatzeko gai ez diren egoiliarrak dituzten Erresidentzietan, guztirako langilegoaren %60a gainditu beharko du artezko sorospenak emango dituzten langileen heinak (Klinikako laguntzaileak, zerbitzari garbitzaileak, zeladoreak edo antzekoak). 2. Ordu batzutarako kreditapenaren gai izan den erakundearekin itunea egin duen sendagilea. Berez baliatzeko gai ez diren egoiliarrak izan eta 100 plazatik gora dituzten Erresidentzietan, lanordu guztiak bete beharko ditu sendagileak. 3. Behar bezalako prestakuntza izan eta, bereziki, ekintza sozialei buruzko programa garatzea xedetzat duen pertsona bat gutxienez. 4. Behar hainbateko OTL kopurua, Enfermeritza Zerbitzu on bat bermatzeko: Berez baliatzeko gai diren egoiliarrak dituzten erresidentzi handietan eta berez baliatzeko gai ez direnak dituzten guztietan, OLTa edo EDa lanordu-garai osoan bertan egotea eskatzen du enfermeritza Zerbitzuak. Osasun Zentruetara berehala eramateko moduak edukitzea bermatu beharko dute beti erresidentzi guztiek. 27.- Arautegia, behar bezalako publizitaiez eta difusioz. Honako hauek jasoko dira gutxienez bertan: - Zentruaren helburuak. - Norentzakoa. - Sartzeko bete beharko diren baldintzak. - Aukeraketarako erizpideak eta baremoa. - Egoiliarren eskubideak eta eginbeharrak. - Barne funtzionamendurako arauak. 28.- Gizarte-kultura animaziorako programa berezia helburuak, metodologia, programa burutzeko teknikak, egutegia eta ebaluaketa sistema. ll.. ERASKINA ZEHAZTASUN TEKNIKOAK 1 Arau Teknikoa: Suteen aurkako babesketa neurriak. Suteen aurkako babesketa neurriak. 1.- Hirugarren adinekoentzako erresidentzi berri izateko diren eraikinen proiektuak, apirilaren 10eko 2059/ 1981 Errege Dekreruz onartu eta Suteen aurkako babesketa neurriei buruzko NBE-CPI-81 delako Oinarrizko Araueko printzipio tekniko orokorrei egokituko zaizkie eta bai horiek osatu ditzaten gainontzeko xedapenei ere. 2.- Hirugarren adinekoentzako erresidentzi-establezimendu guztiek, gutxienezkotzat jotzen diren hunako arau hauek bete beharko dituzte: a) Udaleko Zerbitzu Teknikoekin batera, Suteen aurkako Larrialdi Plana lanrzea eta ihardunean jartzea. Honako hauek jaso beharko dira bertan: - Sua sor ez dadin, beharrezkoak diren aurrehartze neurriak. - Langileek eta bezeroek batabesrearen ondoren burutu beharreko ekintzen definizioa. - Eraikinaren aldeak edo, beharrezkoa izango balitz, osoa husteko bideak eta modeak zehaztea. - Bezero eta langileek Plan hori ezagutu dezatela idatziz eta, sutea gertatuko balitz, berehala burutu beharko liratekeen ekintzen laburpena erraz ikusteko moduko lekuetan jarri, hau da, Zentruko langileek erabili ohi dituzten tegietan, arrisku handiko guneetan, gaisoen geletan, itxaron geletan, pasiloetan eta harrera-lekuetan jartzea. b) Suari aurrehartze eta suaz ohartze aldeei dagozkienetan, hots, sua denean eta, Suteetarako Larrialdi Planaren arabera, eraikina husteko ekitzei buruzko arauei dagozkienetan, langilegoa trebatzea. 3.- Erresidentzia kokatuta dagoeneko arloko Suteak Itzaltzeko Zerbitzura eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaliko da aipatu den Plan hori. 4.- Suteak Itzaltzeko Zerbitzuko ibilgailuek libreki zirkulatzeko eta sarrerako ate, kanpokaldeko eskailera eta ur-ahoen gertuan gelditzeko beharrezkoak diren aginduak emango ditu berehala erresidentziko Z'uzendaritzak. 5.- Eraikinaren gaurkotutako planoen kopia bat emango dio establezimenduak Suteak Itzaltzeko Zerbitzuari, honako hauek jasoko direla bertan: Sute Planean aurrikusita dauden husketa bideak, suhilgailu ekipo finko edo higikorrak non dauden eta bizia galtzeko edo sutarako arrisku handiko guneak. Agiri horien kopia bat giltzapean gordeta egongo da, suhiltzaileek bakarrik erabiliko dutela eta eraikinaren sarreran egon behar duela. Urtero edo tegien eraketan funtsezko aldaketak ekar ditzaketen obrak egiterakoan, berritu egin beharko dira planoen kolekzio horiek. 6.- Suteak Itzaltzeko Zerbitzuek bakarrik erabiliko duten eta ura artez hartzPko leku bat izan beharko dute erresidentzi guztiek, teknikoki posible izan dadinean. 7.- Erakundeko komunikazio Zentruari sutearen berri berehalaxe emango dion barne alarma sistema bat (alarma sakagailua, telefonoa, interkomunikagailua edo irratia) izan beharko dute erresidentzi guztiek, Suteen Plana betetzeari ekingo zaiola berehalaxe Zentru horretatiko aginduen pean. 8.- Husketarako bide guztiak eta horietan sartzeko ateak, behar den bezala seinalatuta egongo dira eta ez dute inolako eragozpen-modurik izango. Husketarako erabili behar ez diren ateek, «ez du aterabideriko oharra izan beharko dute. Larrialditarako irtenbide-ateek, erraz erabiltzeko moduko zabalketagailuz hornituta egon behar dute, zurezko barnepasagailuak jarri daitezkeela eta kantuzko edo zerradurazko pasagailu-sistemak debekatuta gelditzen direla. Erabil dadin isteka-sistemak ez du izan behar beroaren ondoriozko funtzionamendu akatsik. 9.- Eskuzko suhitzalgailu bat izan behar du Erakundeak 200 m2ko eta ez bi baino gutxiago solairuko. Edozein puntutatik hasi eta suhiltzalgailuetara egongo den aldeak ez ditu gaindituko 25 metro eta, produktu erregarriak gordetzeko aldeak izan daitezenean, 15 m-ko aldea. Baldintza hauek, gune bakoitzeko behar bereziei, arrisku mailari eta sor daitekeen sute moetei egokituko zaizkie. 10.- Erresidentziko Zuzendaritzak antolatuko ditu suteen aurkako segurtasun mekanismoen sistemen mantenimendua, bai aurrehartze, bai ohartze, itzaltze eta bai husketari dagozkienetan ere, horien ardura ere berak izango du. Horiek kontrolatzeko, burutu diren ikuskaketen erregistroa eramango du. 11.- Sutea izateko arrisku handia dagoen guneetan, pertsonen biziaren gain suak ondorio larriak izan ditzakeenetan eta sorospen eremuetan, erretzea debekatu egingo da. 12.- Gerta dadin edozein sute moetari buruzko erregistroa eramango du erresidentziko Zuzendaritzak, bere zernolakoak difinituko direla bertan. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako Sailera bidali beharko dira berehalaxe istripuari buruzko datuak. 13.- Sutea eman deneko guneetatik kanpo, kea banatu rz dadineko neurriak hartuko ditu erresidentziko Zuzendaritzak. Dekretu hau indarrean jarri dadinean, hemen ematen diren sute-aurkako neurriak izan ez ditzaten Hirugarren Adinekoentzako Erresidentziek, hamabi hilabeteko epearen barruan bete beharko dituzte, honako salbuespen hauek kontutan hartuz: - Berehalaxe ekingo zaio seinalizazioa jartzeari eta bi hilabeteko gehienezko epearen barruan jarrita egon beharko du. - Suhilgailu mugikorrez hornitzea, lau hilabeteko gehienezko epearen barruan bukatu beharko da. 2. Arau Teknikoa: Kanpotikako sarbideak. A.- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentru guztiek, «Barrera arkitektonikoak kentzeari buruzko Arauteria» delakoari buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuan (84.01.19ko EHAA) jasotzen diren kanpotikako sarbideei buruzko arauak bete beharko dituzte derrigorrez, izan ere, Dekretu horren aplikazio eremu barruan, espreski sartzen bait dira Hirugarren Adinekoentzako Erresidentziak, 1.3. atalean hain zuzen. Zehazki eta kanpotikako sarbideei dagozkienetan berrziki, honako arau hauek bete beharko dira: - Aparkalekuak (4. ataia). -- Kanpotikako sarbideak (5. atala). B.- Lehen aipatu diren obligaziozko arauekin bateragarri izan daitezenaren baldinezapean, paradigma moduan Inserso-ren 40/86 Dekumentu Teknikoan jasotzen diren honako kontzeptu eta zernolako tekniko hauek hartuko dira kontutan: TAULA 3 Arau Teknikoa: Sarbide bertikalak. A.- 2.A. Arau Teknikoan esaten denaren arabera, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentru guztiek bete beharko dituzte Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuan aipatzen diren arauak. Zehazki eta sarbide bertikalei bereziki dagozkienetan, honako arau hauek bete beharko dira: - Rampak (8. atala). - Eskailerak ( 7. atala). - Barandilak eta eskudelak ( 10. atala). - Igongailuak (11. atala). B.- 2.B Arau Teknikoan aipatzen diren izakera eta nondikakoa betez, honako zehaztasun hauek betetzerantz joko da: SARBIDE BERTIKALAK Honako zehaztasun hauek bete beharko dira: TAULA 4 Arau Teknikoa: Sarbide horizontalak A.- 2.A. Arau Teknikoan esaten denaren arabera, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentru guztiek bete beharko dituzte Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuan aipatzen diren arauak: - Ataria eta barne sarbideak (5. atala). - Barneko ateak (9. atala). - Barandilak eta eskubelak (10. atala). - Pasiloak eta barneko komunikabideak (6. atala). B.- 2.B Arau Teknikoan aipatzen diren izakera eta nondikakoa betez, honako zehaztasun hauek betetzerantz joko da: SARBIDE HORIZONTALAL Honako zehaztasun hauek bete beharko dira: 5. Arau teknikoa: Eraikineko gainontzeko elementuak Aurreko zehaztasun teknikoetan aipatu ez diren gainontzeko eraikin-elementuei dagozkienetan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuan aipatzen diren aipamenak bete beharko dira. Aipamen horiek, laburrak izan arren, betebeharrekoak dira. 2.B Arau Teknikoan aipatzen diren izakera eta nondikakoa betez, honako zehaztasun hauek betetzerantz joko da: TAULA 6. Arau Teknikoa: Argiteria eta Haizeketa Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi guztietako argiteria eta haizeketa, naturalak eta artezkoak izan daitezen egin behar dira ahaleginak, egoiliarrek gehien erabiltzen dituzten lekuetan batipat (logelak, egongelak). Honako zehaztasun hauek bete beharko dira beti: 1.- Logela guztierako argiteriak eta haizeketak, artezkoak izan behar dute, kanporantzko leihoz eta logelaren azaleraren 1/10koa izango dela gutxienez eta, haizeketa, logelaren azaleraren 1/20koa izango dela gutxienez. 2.- Egoiliarrek edu langileek sarritan erabili ohi dituzten gela eta dependentziek, haizeketa eta haizeberriketa izan behar dituzte. 3.- Jende asko hara joaten deneko guneetan horretarako izan eta higiene eta haizeketa-baldintzak bere ditzaten tegietan bakarrik erre ahal izango da. 4.- Lurraren nibela baino beherago dauden gelerako haizeketa, mekanikoa izango da. 5.- Barneko sarlekuek eta ibilbideek, haizeketa izan beharko dute eta, solairu batetan baino gehiagotan baldin badaude, beheko eta goiko solairuen artean m2 1eko gutxienezko haizeketa-zuloa jarri beharko da. Horietaz aparte, argiketarako sistema elektrikoa izan behar dute, era honetan, igarotzerakoan, argitan egon daitezen, beharrezkoa baldin bada. 7. Arau Teknikoa Berogailua. Tegiek berogailu elementuz hornituta egon behar dute, behar bezalako segurtasun neurriz eta, inguruko tenperaturak hala eska dezanean, funtzionatu egingo dutela. Besogailuek, beharrezko diren babesgailuak izango dituzte erredurarik gerta ez dadin, artez edo Iuzaroan ukituta. Behar bezala hazetuta dauden eta 16 m2 baino gehiago dituzten tegietan egongo dira berogailu-galdarak, saietan, logeletan eta bainugeletan ez dirrla jarriko. Berogailu galdaren potentzia, 50 kW-tik gorakoa izan dadinean, horretarako bakarrik, errekaitzak. behar bezala haizetuta eta salekin edu tegirik nagusienekin komunikaziorik ez duten tegietan jarriko dira. Eta dadina dadila erabili dadin berogailu sistema, zentrala edo banan-banakoa, 20.º Zko tenperatura egunez eta 11º Zkoa. gauez izatea bermatu beharko da. 8. Arau Teknikoa: Elektra instalazioa. A.- Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentru guztietako elektra instalazioak, indarrean dauden legeek ezartzen dutena bete beharko dute eta, zehazki, volt maila apaleko Elektroteknia Arautegian ezartzen dena. Horietaz aparte, zentru hauetako egoiliarrek dituzten zernolakoek era, sua izatea gerratuko balitz, zentrua husteko eragozpen bereziak sortzen dituztenez, Segurtasun neurririk handienak hartu beharko dira elektra-instalazioari dagozkionetaa. Horretarako, sen sibilitate handia duten diferentzialak jarri beharko dira geletan eta argiketa zirkuito guztiek, egoera enean eguteaz aparte, kalibratutako argigiltza eta kortozirkuitoak izan behar dituzte, hairen sekzioari dagozkionetan. B.- Lehen ezarri direnez aparte, honako zehaztasun hauek bete beharko dituzte erresidentzi txiki, ertain eta handiek: - Larrialditarako argiteria eta seinalizazioa. Aipatu den Elektroteknia Arautegian eta CPI-82 Arauean ezartzen dena bete beharko dute. - Loalditarako argia. Egoiliarrentzako gela guztiek, potentzia txikiko eta argi-lanpara motel bat izan behar dute, duten mekanismoa horman sartuta egungo dela, lurretik 30 zmtara eta argidun eta zutabean jarritako argigiltzaz eragingo zaiola. - Deiketetarako tinbreak. Pulsagailudunak izan behar dute eta kateitxoa izango dute ikuzgeletan. Berez Baliatzeko gai direnentzako Erresidentzietan, konserjerian, ofizioan asintentziadun solairuetan eta OLT-aren kontrolekuan errepikatuko duela, enfermeritzan. Larrialditarako tinbre bat sakatzean, piloto bat piztuko da gelako atearen goialdean eta oheadarrean jarrita egongo den errearme-argigiltzar itzaliko da. Kolore nabari-nabaria izango dute argigiltzek argi eta guzti eta errearme-giltzarena, berriz, hormarena bezalakoa. - Talde elektrogenoa. Generatzaile gailu hau izango dute Erresidentzi guztiek larrialditan energia emateko. Argindarra ez egotea gerta dadinean, honako elementu hauei emango die energia generagailu horrek: * Zentruko argiteria. * lgongailu bat. * Muntakamila bat (berez baliatzeko gai direnetan, guztiak). * Hozgailu guztiak. * Makina gela. 9. Arau Teknikoa: Higiene Zerbitzuak. A.- Dekretuaren aplikapen eremu barruan sartzen diren eraikinetako (hirugarren adinekoentzako erresidentziak hemen sartzen dira) ikuzgela, aldagela eta dutxei buruz arau zehatzak ematen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren l9ko 291/1983 Dekretuko 13. eta 14. ataletan ezartzen dena bete beharko da higiene zerbitzuei dagozkienetan. Arau hauek baiestapen indarra dute eta ez da dena jasotzen horietan. Eta horiek horrela, Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentruek, daitezenak daitezela beroien harmena eta zernolakoak, honako baldintza hauek bete beharko dituzte Dekretu honetan jasotzen denaz aparte: 1.- Honako hauek izango dira gutxienezko zerbitzuak: - Komun 1, 4 plazako. - Konketa bat, 3 plazako. - Dutxa 1, 5 plazako. - Bide 1, 10 plazako. - Bainu 1, 20 plazako. Abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuko 18. eta 14. ataletan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte guztiek. 2.- Dutxa batek behintzat ez du inotako arkitektura barrerarik izango, solairu bakoitzeko. Telefono erako iturriteria izango du, sifoi erako husbide handia behealdean, era honetan, gurpildun jezarlekua erabili behar duten egoiliarrek beren higiene-lanak «ad hoc» gertatutako jezarlekuetan egin ditzaien. 3.- Dutxak, bainalekuak eta komunak, izenik gabeko ikuzgela batetan egongo dira, areto, jangela edo sukaldeetatik horietara artez sartzeko moduak jarriko direla. 4.- Erraz heltzeko modukoa izango da iturriteria. 5.- Higiene zerbitzuen eta logelen arteko komunikabideak, eraikinaren barrutik egingo dira eta bidea horizontala izango da. 6.- Zerbitzuek artez hartuko dute haizea kanpotik edo haizeketa mekanikoki egingo da, hodi baten bidez. Hodia, bertikala baldin bada, estatikoki egin ahal izango da haizeketa. 7.- Abisu, dei edo larrialdi sistema izango dute zerbitzuek. 8.- Argi ugari izango dute zerbitzuek eta, argiketarako gailuak, finkoak izango dira. B.- 2.B Arau Teknikoan aipatzen diren izakera eta nodikakoaz, egokia izango litzateke honako hauek izatea: 1.- Bainu geriatriko asistentziaduna solairu bakoitzean, honako honetarako eta honako ezaugarri hauek izango dituela: Egoiliarrak berak egin ezin duen gorputz-garbiketa inmersio bidez egitea, bainuak gorputzari dakarzkion ondorio positiboak ematen dituela. Honako zehaztasun tekniko hauek izango diru: - Bi atal dituen sarbide-atea, ohe bat sartzeko modukoa. - 20 m2koa izango da gutxigorabehera bainu gelaren azalera, lau aldeak gardenak izango dituen bainua jartzeko, komun bai eta konketa bat. - Honako zernolako hauek izango ditu bainerak: - 0,80 m-ko altuera gutxigorabehera. - Kanpokaldeko luzera, 2 m-koa. - Barnekaldeko luzera, 1,70 m-koa. - Zabalera, 0,85 m-koa. - Baineraren sakontasuna, 0,45 m-koa. - Baseko hutsunearen altuera, 0,20 m-koa (gruamoeta ezberdinak erabili ahal izateko). - Gailuak (iturriteria eta telefono erako dutxa) baineraren barruan egongo dira. - Altzairu oxidakaitzezkoa, plastikozkoa, erretxinezkoa izango da edo fabrikan egindakoa, azulejoz estalita. 2.- Baino gerontologiko bat 15 logelako, ondoren ematen diren zehaztasun teknikoen arabera: - 12 m2ko azalera, gutxigorabehera. - Bainera egokia, hau da: Ohizko bainera, mutur batetan jezarlekua duela, bezeroa jarrita sartzeko moduan. Lan aldeak libre dituen bainera, ohizkoak baino altuera txikiagoa duena, zoruari lotutakoa, sartzea eta irtetzea erraztuko duen barra eta eusgailuz hornitutakoa barnekaldetik, baineran bertan iturriteria duela. 10. Arau Teknikoa: Jangela eremua. 1.- Indarrean dauden legeek ezartzen dutena bete beharko dute zentru guztiek eta, bereziki, Jangela Kolektiboei buruzko urriaren 13ko 2817/1988 Errege Dekretuan ematen den Teknika-Osasunketa Arautegian ezartzen dena. 2.- 1. Eraskineko B puntuko 9. apartaduan ezartzen denaren kaltetan gabe, 2,5 m2ko azalera izan behar du gutxienez jangelak, egoiliarreko. 3.- Gurpildun jezarlekuetan jarrita daudela erabiltzeko modukoak izan behar dute mahaiek. 2. atalean aipatzen diren ekintza printzipio orokorrak betetzea ahal den gehien indartu ahal izateko, erresidentzi ertaín eta handietan, jangela txiki bat baino gehiago izatea hobe da, jangela handi bat bakarra izatea baino. Azken aukera hau onartu beharra gerta dadin lekuetan, honako zehaztasun hauek bete beharko lirateke: 1.- Kortina bidez itxitako guneak sortuz (bionboak, enrejatuak, ...), moduloen antzekoak diren, 20 mahaikide edo hartzeko gaitasuna duten konpartimendu txikiak sortzen egingo dira ahaleginak, era honetan, masifikazio sensazioa alboratu ahal izateko. 2.- Beheko solairuan kokatuko da jangela eta harremanetarako guneetatik (kafetegia, jolaslekua edo bisitalekua, e.a.) gertu. Dadina dadila kopurua eta harmena, argiteria eta haizeketa ugaria, helgoalderantz orientatuta gehienbat, kolore argidun horma eta sabaiak izan behar dituzte jangelek orohar. Agiango gonbidatuak (familiakideak, lagunak, ...) hartu ahal izateko, egoiliarren kopuruaren %120koa izan beharko luke fangelen guztirako harmenak. 11. Arau Teknikoa: Logelak. A.- I. Eraskineko A puntuko 28. eta 30. apartaduetan ezartzen denaz aparte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte zentru guztietako logelek: 1.- Toki berezian kokatuta egoeta, hau da, ez dadila izan beste gela batetara joateko igarobide. 2.- 6. Arau Teknikoan ezartzen denari egokituko zaio instalazioa. 3.- 6. Arau Teknikoan aipatzen direnak betetzeaz aparte, irakurtzeko eta lanerako erraztasunak eskainiko ditu argiteriak. 4.- Logela bakoitzeko sarreran kokatuta egongo den giltza magnetotermiko batek babestuko duen instalazio elektrikoa izango du gela bakoitzak. Volt maila apaleko elektra-indarrari buruzko arautegían ezartzen denaz aparte, argia hartzeko eta toki egokian jarriko den puntu bat izan behar du ohe bakoitzak, deia egiteko pulsagailua eta entxufe elektrikoa. Berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzi zentruetan eta gaitasuna dutenak hartzeko erresidentzi ertain eta handietan, kontrol-leku batetan hartuko dira deiak, piloto seinalizatzaile bat izango duela erraz ikusteko moduko lekuan eta erreposizio-relé bat logelaren barnekaldean. 5.- Honako altzari hauek izango ditu Iogelan egoiliar bakoitzak: 1. Gutxienez 0,90 m. dituen ohe bat. 2. Gutxienez 1 m3ko harmena duen giltzadun armairu bat. 3. Kaxoidun mesanotxea, 0,40m x 0,40m-ko dimentsioak izango dituela gutxienez. 4. Siloi txiki bat. 5. Pertsona batentzako mahaitxo bat edo tamainu ertainekoa, bi oheko logela izan eta bi pertsonek erabiltzekoa baldin bada. 6. Egoiliarra berez baliatzeko gai ez baldin bada, ohe artikulatu bat izango du. 6.- Ohe bakoitzak, alde batean eta behealdean gune iarea izango du, pertsona bat pasatzeko modukoa. Berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako zentruetan, 0,80 m izan beharko ditu gutxienez gune iare horrek. B.- 2.B Arau Teknikoan aipatzen diren izakera eta nondikakoaz, egokia izango litzateke honako hauek izatea: 1.- Logelak, berez baliatzeko gai diren pertsonentzako zentruetan. Hiru logela moeta sartuko dira proiektua egiterakoan: Bi ohekoak bikote ezkonduarentzako, familiakideentzako edo lagunentzako; bi ohekoak, bakoitzak lo egiteko gunea duela eta banan-banakoak. Erresidentzi bateko logeletatik, %25, bi ohekoak izango da, ezkondutako bikoteentzakoak; %25, bi ohekoak, banan-banan lo egiteko gunedunak; gainontzekoak, hau da, %50 logela indibidualak. Gutxigorabeherakoak dira portzentaia hauek; hala ere, intimitate pertsonalak duen garrantzia kontutan hartuz, bakoitzarentzako logelak jartzeko ahaleginik handienak egitea gomendatzen da. Logela guztiek izango dute megafonia sistema, konserjerian zentralizatuko dela. Logela moeta horien deskribapena egiten da ondoren: A) Bi oheko logelak bikote ezkonduarentzako, familiakideentzako edo lagunentzako: - 25 m2ko azalera, gutxigorabehera. - Honako era honetako banaketa izango dutela: Denborapasarako gunea: Bezeroak bere bizimodu partikularra egiteko hainbateko guneduna (irakurri, beste ihardun batzuk burutu, e.a.). Lotarako gunea: 0,90 m-ko zabalera duten bi ohe, elkartutakoak edo banandutakoak, hartzeko gai dena; bi mesanotxe eta enpotratutako bi armairu. Aholkagarri da, gune hau eta bestea ate tolestagarriz edo kortinaz bananduta egon daitezen. Modu honetan, hobeto bermatzen da intimitate pertsonala. Bainu gela: Konketa, komuna, bidea eta dutxa izango ditu, 9. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. B) Bi ohekoak, bakoitzak lo egiteko gunea duela: - 25 eta 30 m2ren arteko azalera izango dute: - Honako era honetan eratuko dira: Denborapasarako gunea: Bezeroak bere bizimodu partikularra egiteko hainbateko guneduna (irakurri, beste iharduna batzuk burutu, e.a.). Lo egiteko, bi gune independiente: 0,90 m-ko ohea, mesonetxea eta enpotratutako armairu bat hartzeko hainbateko gunea izan behar du bakoitzak. Lo egiteko diren bi gune hauek, bananduta egon behar dute elkarren artean eta egongelatik aparte, ate tolestagarriz edo kortinaz. Era honetan, hobeto berrnatzen da intimitate pertsonala eta elkarbizitza nahasten duten agiango minemate eta haserreak alboratu egiten dira. Bainu gela: Konketa, komuna, bidea eta dutxa izango ditu, eta a) apartaduan zehazten denaren arabera proiektatuko dira. C) Bakoitzarentzako logela: - 20 m2ko azalera izan beharko du gutxigorabehera. - Honako era honetan eratuko dira: Denborapasarako gunea: Bezeroak bere bizimodu partikularra egiteko hainbateko guneduna (irakurri, beste iharduna batzuk burutu, e.a.). 0,90 m-ko ohea, mesanotxea eta enpotratutako armairu bat hartzeko hainbateko gunea izan behar du. Aholkagarri da, gune hau eta bestea ate tolestagarriz, korritzailez edo kortinaz bananduta egon daitezen. Bainu gela: Konketa, komuna, bidea eta dutxa izango ditu, 9. Arau Teknikoan ezartzen denaren arabera. 2. Logelak, berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako zentruetan. . Berez baliatzeko gai diren pertsonentzako logeletarako eman den deskribapenaren antzekoa izango da hauen taiuketa, honako bereiztasun hauek izango dituztela: A. Lo egiteko gunea. - Gurpildun jezarlekuetan eta maniobra zailik egin gabe ibiltzeko moduan taiututa egon behar dute logela guztiek. - Egoiliarrek izan ditzaketen bakoizkeria eta mugapenen barruan, intimitate eta independentziarik handiena izan dezaten, egin behar dira ahaleginak. - Giroa, humanoa, alaia eta patxarazkoa izan dadin egingo dira ahaleginak, ospital itxura ahal den gehien kenduz. - Erraz garbitzeko moduko materiale labankaitza izango du zoladurak. - Ohe eta hormaren arteko aldea ez da izango 50 zm. baino txikiagoa eta beste aldeko gunearekiko aldeak m. 1 baino gehiago izango du. Alde hau egongo da ohe baten eta bestearen artean. - Gauerako argia izan beharko dute. B. Ikuzgela gunea. - Ahotkagarri da logela bakoitzak bere ikuzgela izan dezan; hala ere, 2 edo 3 logeletarako bat egon dadin sar daiteke proiektupean, logelaren barnekal detik bertara sartzeko eta guztientzako gunetik bertaratzeko bidea egon dadinaren baldintzapean, konketak erabili ahal izateko.- Kateitxo bat izango du instalatuta ikuzgelak, larrialdi deiak egin ahal izateko. Kontrol lekuan jasoko dira deiak. - Konketa, komun, bidé eta dutxaz hornituta egon beharko du ikuzgela bakoitzak. - Zoruan bertan egingo da dutxa. Horretarako, PV.C. delako laminaz inpermeabilizatuko da ikuzgela osoa. Lamina honek, 30 zm-tako altuera izango du ikuzgela osoan zehar eta metro batekoa dutxa eremuan. Dutxaren taiuketa eta zoruaren aldatza, bereiki zaindu beharko dira, urak logeletara jo ez dezan. - Sifoi erako, altzairu oxidakaitzezko husbidez hornítuko da dutxa eremua eta, tapa, bisagraduna edo erraz erregistratzeko modukoa eta xurgatzeko gaitasun handia duena izango da. - Erraz erabiltzeko moduko iturriterriz, rotula bikoitzezko eta telefono erako kordoidun urgailuz hornituta egongo da dutxa eremua. Rotula bat ohizkoa izango da eta besteea behean jarriko da. - Bai dutxak. bai komunak eta bai bidéak ere, helgailuak eta barrak izango dituzte. - 9. Arau Teknikoan ezartzen direnei atxikiko zaizkie gainontzeko osasun gailuak. C. Arau zirukunstantziala. «Zahartzaroko zorotasundunak» izenaz ezagutu ohi diren eta zentruko ohizko elkarbizitza alda dezaketen eragozpen psikikoak dituzten eta zainketa bereziak behar dituzten egoiliarren kasu konkretu eta berezian, zati batetan aldatu ahal izango dira logelak, A eta B apartaduetan definitu direnei dagozkienetan. Funtsezkoak izango ez diren eta lehen deskribatu den zirkunstantziaren barruan dauden egoiliarren gain bakar-bakarrik eragina izango duten aldaketa horiek, funtzionalitate eta zerbitzurik hoberena eskaintze erizpideak oinarritzat hartuz onartuko dira eta ez ekonomia edo erosotasun handiagoa emate-erizpideak kontutan hartuz. Gisa honetako egoiliarrentzako diren logela eta guneetan, honako bereiztasun hauek bete beharko dira beti: - Pertsona bakarrarentzakoak izango dira. - Ez dute ikuzgelarik izango, aparte egongo da eta aipatu diren elementuz hornitutako eta lau oheko ikuzgela bat antola dadila gomendatzen da. - Mesanotxea horma bati lotuta egongo da, borobildutako ertzak edo babesgailuak izango dituela. - Akoltxatutako materiale bereziz estalita egongo dira hormak, era honetan, norberak edo beste batek min hartzeko arriskuak ahal den gehien alboratuko direla. - Blokeo sistema izango dute leihoek eta, kristalak, apurkaitzak izango dira. - Kolore argiak eta bistarako atseginak direnak erabiliko dira, lasaitasun eta atsedenarako bide izango direnak. 12. Arau Teknikoa: Sukaldea. Sukaldeko zerbitzua, propioa edo kontratupekoa izan daiteke, indarrean dauden legeetan eta, bereziki, urriaren 13ko 2817/1983 Errege Dekretuan (83.11.11ko EBO) jasotzen den Jaugela Kolektiboen Osasunerako Arautegi Teknikoan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira bi kasuetan. Honi dagozkionetan, honako hau jarri behar da nabarmen, hau da, Dekretu horretan, lege indarra izateaz aparte, sukalde eredu oso zehatza eta funtzionala definitzen da, eredutzat har daitekeena, teknika ikuspegitik hartzen baldin bada. Lehenengo kasuan, hots, sukalde zerbitzu propioa zentruak izan dezanean, Dekretuan ezartzen den guztia bete beharko da. Bigarren kasuan, hots, kontratupeko zerbitzua denean, zentruko arduradun izateak, artez aplikagarri diren ataletan (3., 6. eta 7. atalak) ezartzen dena hartzeaz aparte, kontratua egin duen enpresak, zentrurako otorduak gertatzean, horretaz indarrean dauden legeak betetzen dituen ala ez zaintzea ere hartzen du. Errege Dekretuan ezartzen diren baldintzez aparte eta horietakoren bat zehaztu nahiez, honako hau definitzen da Dekretu honetan: Sukaldeko Zerbitzuari bakarrik dagozkion honako baldintza hauek, obligaziozkoak direla eta jangela eremuari buruzko 10. Arau Teknikoan definitzen direnaz osatu behar direla: 1.- Honako gune hauek bereiztu beharko dira sukaldean: 1) Janari biltegia, 2) Janariak manipulatzeko eta tratatzeko lekua eta 3) Garbiketa eta sukaldeko tresneriarentzako tegia. 2.- 0,5 m2 egoiliarren zenbatekoaz biderkatzeak eman dezana izango da sukaldearen guztirako azalera eta 10 m2koa gutxienera. 3.- Botikintxo bat egongo da, bertakoek izan ditzaketen gorabeheratxoak berehala zaindu ahal izateku. 4.- Berehala jango diren janariak konserbatzeari, jakiak gordetzeari, hoztutako, hizoztutako edo ultrahizoztutako jakiak konserbatu eta desizozteari dagozkienetan, indarrean dauden legeek ezartzen dutena eta, zehazki, horri buruz Osakidetzak emandako arauak bete beharko dira. 13. Arau Teknikoa: Ubideak instalatzea eta urak kanporatzea. 1.- Uraren hornidura publikotik artez hartutako edateko ura izango dute Hirugarren Adinekoentzako erresidentzi zentruek. Hori ezinezkoa izango balitz eta horniketa, propioa edo aforozkoa izatea gerta dadinean, ekainaren 18ko 1423/1982 Errege Dekretuan ezarri eta Kontsumo Publikorako Edateko Uren Zerbitzeko eta Kontrolatzeko Teknika-Osasun mailako Arautegian ezartzen denaren arabera, ura hornitzeko sistemak izan beharko ditu zentruak. 2.- Erresidentzi txiki, ertain eta handiek, egun baterako hainbat gordetzeko hainbateko tegi bat izango dute. 3.- Kontsumorako hainbateko, 40.º z-tako tenperaturako eta minutuko 10 litro ur bero zerbitzeko instalazioak izango dituzte bainerek eta dutxek. 4.- Hirugarren Adinekoentzako erresidentzi zentru guztiek, udal estolderian edo potzu septikoan amaiera izango duen hondakin-urak botatzeko siste ma izan beharko dute. Sekula ez potzu beltzean. 5.- Instalazio eta husketa sistemek egoera onean eta beharrezko diren ekipoekin estekatuta egon behar dute, indarrean dauden arauez kanpoko subsistemak jartzea debekatuta gelditzen dela ondarioz. 14. Arau Teknikoa: Zuzendaritza arloa. Hala nahi izan dezaten egoiliarrak, langileak eta egoiliarren familiakideak, behar bezalako erosotasunez eta intimitatez, hartuko ditueneko bulegoa izango du Zuzendariak, erresidentzi txiki, ertain eta handietan. Bulegoaren azalera, 10 m2 izango da gutxienera. 1. Eraskineko A puntuko 22. aparraduan aipatzen den batzar gelak, 16 m2ko azalera izango du gutxienera, era honetako erresidentzietan, Zuzendariaren bulegoarekin barnetiko sarbidea izan dezala komeni dela. 15. Arau Teknikoa: Sorospen eta Zerbitzu Sozialen eremua. Erresidentzi txiki, ertain eta handiek, Sorospen eta Zerbitzu Sozialen eremu berezi bat izan beharko dute, borondatezkoa izango dela miniresidentzietan. Honako 2 eskakizun-maila hauen erabera antolatuko da: A.- Lehen aipatu diren erako erresidentzi zentruetan, sozial arloaren ardura izango duenarentzako bulego bat eta lan-ihardunetarako gela bat antolatu beharko da: - Gizarte arloaren arduradunaren bulegoak, 4 pertsonako talde txikiak, behar bezalako erosotasunez eta intimitatez hartzeko hainbatekoa izan beharko du. Halaber, argi naturala eta telefonoa izan behar ditu. - Lan ihardunetarako gelak, 2 n/5 m2ko azalera izan behar du gutxienez, n-ak egoiliarren kopurua esan nahi duela eta 30 m2 baino txikiagoa ez dela izango sekula. I. Eraskineko B puntuko 9. apartaduan aipatzen den azalera kalkulatzeko kontabilizatu ahal izango da azalera hau. Argi eta haizeketa naturalak izango ditu gelak eta konketa batez hornituta egongo da eta zerbitzu higienikoa izango du gertuan. - Aurreko apartaduan definitzen den lan-ihardun gelaz aparte, beste hainbat ihardunetarako, adibidez, kultura, politika, gizarte, erligio edo denborapasarako, erabil daitekeen areto bat izan beharko dute erresidentzi ertain eta handiek. Hainbat ekintzetarako erabil daitekeen areto hau, aipatu diren ihardunak bertan antolatu ez daitezenean, egongelatarako erabili ahal izango da hala nahi baldin bada, ondorioz, I. Eraskineko B puntuko 9. apartaduan jasotzen den kalkuluaren barruan kontabilizatu ahal izango dela azalera hori. Arau teknikoei dagozkienetan, lan-ihardunetarako Gelarako definitu direnei atxikiko zaizkie, konketa izatea ez dela belrarrezko izango. B.- Duela gutxi sortu diren erresidentzietan ohizkoa den praktika jasotzen da maila honetan: Hainbat ekintzetarako aretoa, ekintza berezietarako, adibidez, beste zenbait ihardunetarako, kapera izateko, T.B.ko, joku eta abarretarako gela izateko erabili ohi da hain zuzen. Dibersifikazio hori ez da obligaziozkoa, definitu diren bulegoak, lan-ihardunetarako gelak eta hainbat ekintzetarako aretoak, behar hainbateko duintasundun zerbitzu sozial eremua osatzen dutela. Ondorioz, kultura, gizarte, politika, erligio eta denborapasa ekintzetarako gela ezberdinek beren berezitasun teknikoak bete beharko dituzte taiuketari dagozkionetan eta definitu direnekin bat etorri behar dute orohar. 16. Arau Teknikoa: Geriatria eta Enfermeritza Sorospenetarako eremua. Geriatria eta enfermeritza sorospenetarako zerbitzuei dagozkienetan, nahiz langile propioz egin, nahiz itunepekoez baliatu, geriatria eta enfermeritza sorospenetarako eremu bat izan beharko dute erresidentzi txiki, ertain eta handiek, Dekretu honetako I. Eraskineko A puntuko 36. atalean ezartzen diren baldintzak behar bezala bete ahal izateko. Honako bulego hauek izan beharko ditu eremu horrek, elkarren gertuan eta batetik bestera pasatzeko bideak izan beharko dituztela: 1 ) Sendagilearentzako bulegoa: - Erresidentziaren harmen eta tipologiaren arabera, bat edo gehiago egon daitezke, I. Eraskineko B puntuko 26. apartaduan ezartzen dena hartuko dela kontutan horretarako. - Elkarrekin hitz egiteko eta egoiliarra arakatzeko hainbateko azalera izan behar du bulego bakoitzak. - Konketaz hornituta egongo da, ur bero, hotz eta guzti. - Telefono puntu bat izango du eta eremuko gainontzeko geletara barnetik bertaratzeko bideak izango ditu. 2) Enfermeritza gelak: - Instalatutako ohe kopurua, %5ekoa izango da berez baliatzeko gai diren pertsonentzako zentruetan eta %10ekoa gaieztasuna duten pertsonak hartzen dituztenentzako. - 2 ohe izango dituzte gelek gehienera, behar hainbat gela indibidual egon behar dutela. - Oheek, artikulatual. izan behar dute, 11.au Teknikoan zehazten denari atxikiko zaizkiela gainontzeko elementuak. - Kanporantz izango due irekibidea ateek, ez da egongo mugiezinezkorik eta m 1ko gutxienezko zabalera duen pasiloetara joko dute - Labankaitzak izango dir zoruak. 3) Kuretarako gea eta kontrol lekua: - Ahal baldin bda bananduta; bi unitateak beteratuta baldin badaude, 14 m2 izan beharko dituzte gutxienez. - Kuretarako gelak konketak izango ditu, ur berohotz eta guzti. - Kontrol lekuan, enfermeritza-geletatiko deiak hartzeko panel bat jarriko da toki egoki batetan. Berez baliatzeko pertsonak dituzten erresidentzietan, zentru osoko gau-deiak hartuko ditu panel horrek. - Telefonozko komunikazioa izango du edo sendagilearen bulegoarekiko sarbide eroso eta erraza. 4) Ikuzgelak: - Bainu, dutxa eta ikuztokiak egongo dira egoiliarrentzako enfermeritza eremuan, 9. Arau Teknikoan deskribatzen direnak hainbat izango direla eta antzeko zernolakoak izango dituztela. - Egoiliarrentzako ikuzgelak izateaz aparte, behar hainbat ikuzgela txiki egongo dira langileentzako, dutxa, konketa eta komuna izango dituztela. 5) Berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzietan, fisioterapia eta birrabilketa gela bat egongo da, mantenimendu eta errekuperaziorako ariketa fisikoak egiteko erabiliko direla eta honako zernolako hauek izango dituztela: - Gutxienezko azalera, 50 m2koa. - Argia eta haizeketa, artezkoa. - Erraz garbitzeko moduko zorua eta hotz eta hezetasunetik ahal den gehien babestutakoa. - Sendagile zerbitzuekiko sarbideak eta erosoak gainera. - Higiene zerbitzuekiko gertutasuna. 6) Ihardun-terapiarako gela: Ihardun-terapiarako gelak, 15. Arau Teknikoan detinitzen den lan-ihardunetarako gelak dituen bezalako azalera eta zernolako teknikoak izan ahal izango ditu materialki. Formalki, ezberdintasunak nabariak dira teknika kontutan hartzen baldin bada. Gizarte arloko profesional ezberdinek (gizarte soroslea, labidezko monitoreak, gizarte-kultura mailako animatzaileak, e.a.) eman ahal izango dituzte lan-ihardunetarako gelako lanak. Behar bezalako titulua duen okupazio-terapeuta batek, nahiz plantilakoa denak, nahiz itunepekoa denak, hartuko du bere gain okupazio-terapia lana, sendagile zerbitzuekiko harreman estuak izango dituela. Okupazio terapia, ariketa eta eskuzko aktibitateak burutuz bezeroen errekuperazio funtzionala lortzea helburutzat duenez, sendagile-departamenduaren barruko zerbitzu berezi bat baitlitzan hartu behar da. Honako hauek dira, berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzi batetako okupazio-terapia gelarako kontutan hartu behar diren zernolako teknikoak: - Sarbidea, bi ataldun atetik. - Zoru garbia, 80 m2koa guttigorabehera. - Labankaitza eta garbigarria izan behar du zoruak, hezetasun eta hotzetik ahal den onduen babestutakoa. - Material garbigarriz estaliko dira hormak, 1,50 m-taraino gutxigorabehera. - Artezko haizeketa, leihoteria handi batzuren bidez. - Elektra indarra hartzeko 6 harleku gutxienez, hormetan bananduko direla. - Argiteria artifizial ona. - Konketa, ur hotz-bero eta guzti. - Harrera-kuadrora dei egiteko puntua. - Biltegi txiki bat. - Okupazio-terapeutarentzako bulegoa. 7) Podologoarentzako kabinetea: Podologoaren zerbitzua, nahiz propioa izan, nahiz itunepekoa, derrigorrezkoa da, I. Eraskineko A puntuko 36. atalean ezartzen denaren arabera. Berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzietan, horretarako bereziki den gela bat jarri beharko da. Honako hauek izango dira horren zernolakoak: - Lan besaulkia eta osagarrizko altzariak jartzeko hainbateko espazioa izan behar du. - Konketaz hornituta egon behar du, ur bero eta hotzez eta bai oin garbilekuz ere. Gomendagarriak dira honako gela hauek ere, obligaziozkoak ez izan arren: 1) Analisi klinikoetarako laborategi eta radiologia gelak. Berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako izan eta ertain eta handi mailako harmena duten erresidentzietan, komendagarri da, analisi klinikoetarako laborategi gela eta radiologia gela izatea. Ekipamendua, xumea izan daiteke, erabateko bermea eskaintzen duena eta gisa honetako zentruetan eman ohi diren eskabide gehienei erantzuteko gai dena. 2) Psikogeriatria-sorospenetarako eremua.I. Eraskineko A puntuko 36. apartaduan deskribatzen denaren arabera, psikologia eta psikiatria mailako sorospen egoki bat eskaini behar diete bezeroei Hirugarren Aadinekoentzako erresidentzi zentruek. Sorospen moeta hau ituenepeko zerbitzuez baliatuz egin ohi bada ere eta ez zerbitzu propioz, gomendagarri da, eremu berezi bat horretarako izatea berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzi handietan. Honako bi gela hauek izango ditu: Profesionalarentzako bulegoa (psikologoa, sofrologoa, psikiatra, e.a.) eta psikoterapia gela, 20 m2koa gutxigorabehera, ahal den zaratarik gutxien duena eta artezko haizeketa duena. 17. Arau Teknikoa: Erropa garbilekua eta lentzeria. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentruek ez dute erropa garbilekua izateko obligaziorik; baina izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko ditu: 1.- Honako gutxienezko Pspazio hau hartuko du: - m2 1/oheko, 20 ohe arte. - m2 0,7/oheko, 100 ohe arte. - m2 0,5/oheko, 100dik 200 ohe arte. - m2 0,4/oheko, 200dik 400 ohe arte. - m2 0,3/oheko, 400 ohetik gora. 2.- Espazio honen barruan, honako alde hauek bereiztuko dira argi eta garbi: - Erropa zikina hartzeko eta sailkatzeko gunea. - Garbiketa gunea. - Plantxaketa gunea. - Konponketa gunea. -- Lentzeria eta erropa zikinaren irteera kontrolatzeko gunea. 3.- Erropa garbiketarako ekipoak, artezko haizeketa izan beharko du, mekanikoki indarra emango zaiola, kanpotik edo hoditeria bidez. Hodia, bertikala baldin bada, estatikoki bultzatu ahal izango zaio haizeari. 4.- Garbiketa ekipoek, 5 kilo erropa/estantzia/24 ordu erako gutxienezko gaitasuna izan beharko dute. 5.- Erropa garbiarentzako eta erropa zikinaren tzako erabiliko diren ontziak, ezberdinak izango dira. Itxitako ontzietan garraiatuko da beti erropa zikina. 6.- Kutsaduradun erropa agian egon badaiteke zentruan, argi eta garbi identifikatu beharko litzateke eta garbiketa egin aurreko esterílízaziorako sekzio bat antolatu beharko da. 18. Arau Teknikoa: Hondakinak kanporatzeko unitatea. Erresidentzi txiki, ertain eta handiek, zentruko hondakinak eta ezertarako balio ez duten elementuak gordetzea eta kanporatzea xedetzat izango duen hondakin-unitate bat izan behar dute. Udal arauek ezar dezatenari atxikiko zaio unitate hau. Hauek onartuta ez egotea gertatuko balitz, honako gutxienezko hauek bete beharko dira: 1.- Horretarako bakarrik den tegi bat izango da hondakinak kanporatzeko unitatea. 2.- 8 m2koa izango da unitate horren espazioa gutxienera, gehi 2 m2/50 oheko, 100 ohetik gora. 3.- Husbide bat izango du lurrean, garbiketarako. 4.- Artezko haizeketa iraunkorra, errejilazko sistema baten bidez egingo dela. 5.- Artez kaleratuko da edo zerbitzu nagusietarako eremutik zehar behintzat; eta ez, diagnosis, tratamendu edo internamendu eremuetatik. 6.- Behar bezala seinalizatuta egongo diren eta itxitako ontziez baliatuz egingo da beti hondakinen garraioa zentruan zehar, hondakinak kanporatze-unitatean aldibaterako geldi daudenean ere itxita egon beharko dutela. 7.- Tegiaren desinsektazioa eta desratizazioa egingo dira aldian-aldian. 19. Arau Teknikoa: Hildakoentzako eremua. Erresidentzi txiki, ertain eta handi guztietan, hildakoentzako eremu bat egongo da, honako zernolako hauek izango dituela eta arau hauek bete beharko dituela: 1.- Tumulu-gela: - Horretarako bakarrik erabiliko da. - 12 m2ko azalera izango du gutxigorabehera. - Tumulu bat, 200 plaza edo horren frakzioko. - Artezko haizeketa eta tenperatura egokia. 2.- Hildakoentzako eremua, erresidentziko gainontzeko guneekin komunikatuta egongo da. Kanpotikako sarbide bat ere izango du, pertsonak eta autoak sar daitezen. Zentrurako sarbideez bestekoa izango da hau. 3.- Hildakoak garraiatzeko ohetxo bat egongo da, barnetík helduko dela hildakoen eremuraino; horretarako, gorpuen manipulazio eta garraioari buruzko arau higienikoak ezagutu beharko dituzte horren ardura duten langileek. 20. Arau Teknikoa: Administrazin eremua. 14. Arau Teknikoan detmtzen den zuzendantza eremuaz aparte administrazio eremua egongo da erresidentzi txiki, ertain eta handietan. Honi dagozkionetan, administrazio-lana ez da hartu behar teknika edo funtzional erizpidepean, egoiliarraren aldeko zerbitzu bat gisa baizik, Dekretu honetako 2. atalean aipatzen diren subsidiarietate eta autonomia printzipioen arabera garatu behar dela. Ondorioz, komendagarri da, administrazio eremuari, dagokion maila ematea, honako zehaztasun hauen arabera: 1.- Administrazio bulegoa: - 8 m2ko gutxienezko azalera. - Argi eta haizeketa naturala baldin badago hobe. - Egoiliarrak ibili ohi diren gunetik artez eta erraz sartzeko bidea. - Telefonoa hartzeko puntu bat. 2.- Administrazioa. Administrazioko langileen lanlekua; edukiko duen azalera, langile kopurua eta erabili edo artxibatu behar den administrazioko eta bulegoko materiale multzoak proportzionalak izango dira. Horregatik bada, ondo legoke administrazioku biltegi txikitxoren bat izatea. 21. Arau teknikoa: Langileak/egoiliarrak proportzioa edo «ratio»a. A.- Kalkulua. Langilego kopurua/egoiliar kopurua proportzioa edo aratio»a kalkulatzeko, kontutan izan beharko da: 1) Zenbakitzaile 1ez, langileak lanean egindako ordu guztiak, duen lan-egoera zein den (betirakoa, aldibaterako edo ordezkoa; egun osoan edo ordu batzutan diharduela: zerbitzu profesionalengatikako kontraprestazioa edo borondatezkoa izan eta egoera iraunkorrean dagoena, eta abar..) berdin diola, eta sektoreko hitzarmenak edo, horren ezean, Langileen Estatutuak ezartzen dituen orduekin zatitu. 2) Izendatzaile 1ez, erresidentzi zentruko plaza kopurua. B.- Arauzko kuantifikazioa. Hunako arau hauek betez: 1) Erresidentzi txikiak, erdi-mailakoak eta handiak. A) Berez baliatzen diren eta sorospendunen Erresidentzietan, I. eraskineko A puntuko 35 idazatian ezarritakoan finkatutakoa joko da gutxienezko ratio Iez. B) Erresidentzi mistoen ratioa kuantifikatzeko, jo dezagun b: berez balitzen diren egoiliarrak, s: sorospendunak, eta Br: berez baliatzen direnen ratioa, Sr: sorospendunen ratioa eta Mr: mistoen ratioa, honen ondoren ematen diren erlazioak egiaztatu beharko dira batera: I) Mr = (s.b) 2) Br < Mr < Sr F erlazio funtzionala berdinketa matematiko bidez formulatzearen kaltetan gabe, ondorio praktikoetarako, honako hau hartuko da kontutan: Mr, kasu bakoitzean ateratzen dena izango da, hau da, erresidentzi misto bateko langile kopurua, horrek adina plaza dituen eta berez baliatzen direnen erresidentziakoa bestekoa izango da, gutxinez, beti ere 6 unitatetan gehituta (OLT 1 eta 5 Klinikako laguntzaile edo antzeko) 25 plazako unitate bakoitzeko. 2) Etxebizitza komunitarioak eta minierresidentziak A) Berez baliatzen direnen eta sorospendunen etxebizitza komunitarioek eta minierresidentziek, honen ondoren adierazten diren langileak izango dituzte, gutxienez: Hirugarren Adineko sorospendunen erresidentzi zentruetarako, I. eraskineko B puntuko 26 idazatian adierazitako langileak, zuzeneko laguntza eskeintzen dutenak alegia, hartuko dira kontutan. B) Etxebizitza komunitarioak eta minierresidentziak direnean, zentru bakoitzean berez baliatzen diren/baliatzen ez diren egoiliarren proportzioa eta arau honetako B.1.B) idazatian adierazitako erizpideak kontutan izanik, kreditazio Kontseiluak, erresidentzi zentruak derrigorrez izan behar duen langile kopurua finkatuko du. C) Zernolakoen araberako kuantifikazioa Sukaldeko edo garbiketako zerbitzuak hitzarmenpean emanda dituzten Hirugarren Adineko erresidentzi zentruek, edo arautegi honetan jaso gabeko beste hainbat kasutan, zentru horietako egoerak aztertu ondoren, kreditazio kontseiluak, eta egoera berdin-antzeko zentruekin erkatu ondoren, egokitzat jotzen dituen zuzenketak sar ditzake aurreko «ratio»etan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.