Aurreko hauteskunde-lanak amaitu eta gero, hauteskunde-mahaiko lehendakariak bozketa amaitu dela adieraziko du eta botoak zenbatzen hasiko da. Hori egin bitartean, nahi duen pertsona guztiak egon daitezke, betiere hauteskunde-aretoan sartzen badira.
Hauteskunde-mahaiko lehendakariaren ustez, aretoko giroa aztoratu bada eta botoak ezin badira zenbatu, jendea bertatik ateratzeko agindu dezake. Hori gertatuz gero, hauek bakarrik geratuko dira:
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak banaka aterako ditu gutun-azalak hautestontzitik eta zenbatzen hasiko da. Ireki eta gero, ozen irakurriko du bozkatu den hautagai-zerrendaren izena eta boto-txartela erakutsiko die hauteskunde-mahaiko bokalei, ikuskatzaileei eta han dauden ahaldunei. Gainera, boto baliogabeak eta boto zuriak bereiziko ditu.
Hauek izango dira BOTO BALIOGABEAK:
EZ DIRA BOTO BALIOGABEAK hautagai-zerrendako izenen baten ondoan seinale edo gurutze bat duten boto-txartelak, betiere boto-txartelaren konfigurazioa aldatzeko modukoak ez badira edo hautagai-zerrendako kideren bati edo haien talde politikoari gaitzespena agertzeko ez badira (Konstituzio Auzitegiaren 123/2011 epaia, uztailaren 14koa, eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren 1/2012 instrukzioa, martxoaren 15ekoa)
Hauek izango dira BOTO ZURIAK:
Zenbaketa amaitzean:
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak boto-zenbaketaren inguruko datuak ozen emango ditu:
Mahaiak hauxe egiaztatuko du:
Zerrenda Zenbakituan jasotako boto-emaileen kopurua = Boto baliogabeak + Boto baliodunak
Era berean:
Boto baliodunak = Boto zuriak + Hautagai-zerrendek lortutako botoak
Mahaiko boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena betetzea eta euskal administrazioko ordezkariari eta eskatzen duten ikuskatzaileei eta ahaldunei ematea.
Behin zenbaketa amaituta, hauteskunde-mahaiko lehendakariak Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena bete eta eman beharko dio Euskal Administrazioak izendatutako pertsonari, aurrez ordezkaritza egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzak behin-behineko emaitzen berri ematearren.
Horretaz gain, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, okerrik egin gabe, behin-behineko jakinarazpen hauek egin beharko ditu.
Mahaian emandako botoak zenbatu eta Boto-zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena egin eta gero, bilkura-akta idatzi behar da, hauek zehaztuko dituena:
Halaber, aktan hauek jasoko dira: gertaerak, protestak eta erreklamazioak, hain zuen, zerrenden ordezkariek, hautagai-zerrendetako kideek, bere ahaldunek eta ikuskatzaileek eta hautesleek bozketaren eta zenbaketaren inguruan egingo dituztenak; baita ere, mahaiak horien gainean hartutako erabakiak eta boto partikularrak, egonez gero
Hautestontzitik ateratako gutun-azalen kopurua eta Mahaiko Zerrenda zenbakidunean erregistratutako boto-emaileen kopurua bat ez badatoz, bilkura-aktako gertaeren atalean adieraziko da.
Era berean, bilkura-aktarekin batera gordeko dira ikuskatzaileak izendatzearen inguruko taloi-orriak edo izendapenaren kopia, eta, halakorik ezean, hauteskunde-mahaiko lehendakariari emandako izendapen-agiriak.
Bilkura-akta bete eta gero, hautagai-zerrendetako ordezkariek eta kideek zein haien ahaldunek eta ikuskatzaileak aktaren kopia jasotzeko eskubidea izango dute.
Azkenik, boto-txartelak hautsi egingo dira edonola, baina ez honako hauek:
Hautsi gabeko boto-txartelekin hauxe egingo da: