Atal honetan Hauteskunde-mahaiko bokalen Eskuliburuaren alderdi nagusiak laburbilduta ageri dira. Halaber, mahai bateko titular edo ordezko izendatutako pertsona orok duen betebehar zibikoa ere azaltzen da. Era berean, mahaia eratzera ez agertzeko izan daitezkeen aitzakien edo eragozpenen berri ere ematen da. Azkenik, betebehar hori ez betetzea hauteskunde-delitua izan daitekeela ere azaltzen da.