Hauteskunde-sail bakoitzean mahai bat egongo da, mahaia zuzendu eta bozketa arautzeaz gain, botoak zenbatzeaz eta Hauteskunde Legea betetzea ziurtatzeaz arduratuko dena.
Hauek izango dira hauteskunde-mahaia osatuko dutenak:
Hauteskunde-mahaiko lehendakari titularraren, hauteskunde-mahaiko bokalen eta horien ordezkoen karguak nahitaezkoak dira, eta, hauteskunde-egunean agertzen ez badira, hauteskunde-delitupean eroriko dira, eta espetxealdi- edo isun-zehapena eragin dezake horrek.
Hauteskunde-mahaiko bokalaren batek, titularra zein ordezkoa izanik, istripu bat izaten badu lanaldia izan bitartean, Gizarte Segurantzaren Sistemaren babesa izango du Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzetik ondoriozta daitezkeen lan-istripuen aurrean.
Osasun-laguntza behar izanez gero, datu hauek eman beharko dizkio Eusko Jaurlaritzari, 94 607 56 35 telefonora deituta:
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak eta bokalek Euskadiko Administrazioko ordezkaria egongo dela jakin behar dute, zeina hauteslekuan hauteskundeetarako materiala izateaz, dietak ordaintzeaz eta hauteskunde-mahaian falta diren hauteskundeetarako dokumentuak jartzeaz arduratzen baita.
Hauteskunde-agiriren bat izan ezean, hauteskunde-mahaiko lehendakariak eta bokalek horren berri eman beharko diote haien mahaiari dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, falta diren agiriak banatu ditzan. (Ikusi Eskualdeko Udaletako eta Hauteskunde Batzordeetako telefono-zerrenda webgune honetako "Helbide interesgarriak" atalean).
Goizeko 8:00etan, hauteskunde-mahaiko lehendakari titularrak, haren bi ordezkoek, bi hauteskunde-mahaiko bokalek eta hauteskunde-mahaiko bokalen bi ordezkoek joan beharko dute izendatutako tokira, hauteskunde-mahaia eratzeko eta zuzentzeko.
Gutxienez izendatutako hiru hautesle ez badaude, ikuskatzaileek eta bertan dauden pertsonek, goizeko 8:30ak baino lehen, dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordera deitu beharko dute, Hauteskunde Sailera joan beharko duen ordezkaria izenda dezan, bertaratutakoen artean mahai berria hautatzeko (Ikus Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen telefono-zerrenda webgune honetako "Helbide interesgarriak" atalean).
Hala eta guztiz ere, 10:00ak baino lehen ezin bada mahaia eratu, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek izendatutako ordezkariak horren berri emango dio Hauteskunde Batzordeari, eta azken horrek bozketa berria egiteko deialdia egingo du, hauteskunde-mahaian hurrengo bi egunen barruan.
Goizeko 8:00etatik 8:30etara, hautagai-zerrendetako ikuskatzaileek aurkeztutako izendapen-agiriak jaso behar ditu Mahaiak (aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzeko soilik bi ikuskatzaile egongo dira).
Izendapen-agiriak hautagai-zerrendetako ordezkariek hautagai zerrenda horren ikuskatzaile izendatzeko erabilitako dokumentuak dira.
Baliozkotzat jotzen dira kopia-paperean egindako izendapen-agirien liburuxkak nahiz banako agiri berdinetan egindakoak, sistema informatikoen bidez eginak eta Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek zigilatuta.
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak ordena kronologikoaren arabera jarriko ditu aurkeztutako izendapen-agiriak; ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak eta hauteskunde-mahaiko bokalek izendapen-agiriak taloi-orriarekin edo izendapenaren kopiarekin bat datozela egiaztatuko dute.
Goizeko 8:30etik 9:00etara hauek egiaztatu beharko dira:
Aipatutako elementuren bat ez balego, hauteskunde-mahaiko lehendakariak Euskadiko Administrazioko ordezkariari jakinaraziko dio, hauteslekuetan hauteskundeetarako materiala izateaz arduratzen baita, edo dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari. (Ikusi Eskualdeko Udaletako eta Hauteskunde Batzordeetako telefono-zerrenda webgune honetako "Helbide interesgarriak" atalean).
Goizeko 8:30etik 9:00etara, hauteskunde-mahaiko lehendakariak Mahaia Eratzeko Akta bete behar du, zeinean adieraziko baitu zeinek osatuko duten Mahaia behin betiko. Eta hauteskunde-mahaiko lehendakariak, hauteskunde-mahaiko bokalek eta izendapen-agiria aurkeztu duten hautagai-zerrendetako ikuskatzaileek sinatuko dute.
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak Mahaia Eratzeko Aktaren kopia bat emango die eskatu duten ikuskatzaileei eta ahaldunei.
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak kopia ematea ukatzen edo atzeratzen badu, kaltetuak protesta egin dezake idazki bikoiztuaren bidez.