Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Mahaiko kideen gida

Agiriak prestatzea eta ematea

Hauteskunde-dokumentazioa 4 gutun-azaletan banatzea epaitegira eramateko

Zenbaketa lanak amaitu eta gero, mahaiko kideek hauteskundeen inguruko dokumentazioa lau gutun-azaletan banatuko dute, eta bakoitzean inprimaki hauek sartuko dira:

1. gutun-azala (marroi kolorekoa)

  • Hauteskunde-mahaiaren eraketa-aktaren jatorrizkoa.
  • Bilkura-aktaren jatorrizkoa.
  • Mahaiko hautesle-erroldaren zerrenda ziurtatuak.
  • Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna.
  • Balioa ukatutako edo erreklamazioren bat izandako boto-txartelak.
  • Hautesleek aurkeztutako errolda-ziurtagiri bereziak eta epai judizialak.
  • Mahaiburuak jasotako taloi-orriak edo izendapenaren kopiak, artekariak izendatzearen ingurukoak, eta horiek ezean, mahaiari emandako egiaztagutunak.

2. gutun-azala (marroi kolorekoa):

  • Hauteskunde-mahaiaren eraketa-aktaren hitzez hitzeko kopia.
  • Bilkura-aktaren hitzez hitzeko kopia, mahaiak egiaztatua eta baimendua.

3. gutun-azalak (marroi kolorekoa)

2.aren dokumentazio bera jasoko du eta, hala badagokio, atzerritik egindako posta bidezko botoaren frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, mahaian jasotakoa.

4. gutun-azalak (marroi kolorekoa)

2.aren dokumentazio bera jasoko du.

Hauteskunde-dokumentazioa epaitegira eramatea

Mahaiko lehendakariak, bokalek eta artekariek 4 gutun-azalak sinatuko dituzte ixteko zatia gurutzatuz. Jarraian, mahaiko kideak eta nahi duten artekariak, dokumentazioa hartuta, mahaiari dagokion mugapeneko Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joango dira lau gutun-azalak eramatera.

Epaileak lau gutun-azalak sinatuko ditu gutun-azala irekiko den zatia gurutzatuz.

Ondoren, epaileak aurkeztutako dokumentazioaren hartu-agiria egingo dio mahaiko lehendakariari; agiri horretan zein egun eta ordutan entregatu ziren 4 gutun-azal zenbakidunak adieraziko da.

Nabarmenduak
Eginkizunei buruzko eskuliburua Egutegi berezia Salbuespenak Inprimaki elektronikoak Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak