LEADER programa 2024 - Ekintzailetzarako laguntzak

[LEADER ekintzailetza]

Deskribapena


Xedea

LEADER eremuan finkatuta dauden enpresa eta negozio-lerro berriak sortzea, abian jartzea eta hasieran funtzionatzea, eta nekazaritza-enpresak dibertsifikatzea, edozein dela ere haien forma juridikoa eta nekazaritza-jarduerak ez direnak.

Neurri horrek bi proiektu-tipologia babestea aurreikusten du. Eskatzaileak 1. lerroa edo 2. lerroa aukeratu beharko du, kontuan hartuta 2. lerroak lehenengoa barne hartzen duela:

1. Enpresa berria edo negozio-lerro berria sortzeko laguntza, oroharreko zenbateko finko batekin.

• Enpresa berria: edozein pertsona fisiko edo juridikok jarduera ekonomiko berri bat sortzea, jarduera ekonomikoetan alta berri bat (ogasunean alta eta Gizarte Segurantzan alta). Jarduera ekonomiko berri bat sortzeagatik zenbateko finko bat ematen da.

2. Ekintzailetza-proiektua garatzen laguntzea: enpresa berria edo negozio-lerro berria sortzea, 1. lerroan deskribatutako irismenetik harago, oroharreko zenbatekoaz gain laguntzaren ehuneko batekin finantzatuko diren bestelako gastuak dituena. Horrekin, proiektua abian jarri bitartean ekintzailetza-ibilbidea babestu nahi da. 1. lerroko zenbateko finkoaz gain, egindako gastuengatiko edo inbertsio txikiengatiko laguntzaren ehuneko bat ematen da.

Nekazaritza-dibertsifikazioari dagokionez, 2. lerroan diruz lagun daitezkeen gastuetan jasotako gastuak bakarrik finantzatuko dira, eta zenbateko finkoa ez da oroharreko prezioan emango.

Ekintzailetza-neurritik kanpo geratzen dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak, erabilera turistikoko etxebizitza partikularreko logelak, ikastetxe arautuak eta energia ekoizten duten enpresak, tokiko energia-komunitateak izan ezik, betiere mikroenpresak badira, eta horiek lagundu ahal izango dira. Kasu horretan, ez dira diruz lagunduko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) diruz lagundu ditzakeen kontzeptuak.

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

582.500 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen zati bat Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da ( % 80), eta beste zati bat, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ( % 20), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, argitara ematen da 2024ko ekitaldirako deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa, LEADER eremuan sartutako landa-udalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzera bideratutako laguntzena, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PEPAC) 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.

Nori dago zuzenduta


Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzeko LEADER laguntzen onuradunak

• Beren jarduerak LEADER eremuan nekazaritzakoak ez diren eremuetan dibertsifikatzen dituzten nekazariak (fisikoak edo juridikoak), baldin eta nagusiki nekazariak badira (ATP).

• Mikro eta enpresa txikiak.

• 1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.

• Bestelako pertsona juridikoak: ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak...

• Pertsona fisikoak: banakako enpresaburua.

Betekizunak

  • Beren jarduerak Leader eremuan nekazaritzakoak ez diren eremuetan dibertsifikatzen dituzten nekazariak (fisikoak edo juridikoak), baldin eta nagusiki nekazariak badira (ATP).
  • Nekazaritzakoak ez diren mikroenpresek eta enpresa txikiek edozein eremutan izan ahal izango dute egoitza soziala, baita hiri-eremuan ere, betiere beren negozioa Leader guneko espazio fisiko batean garatzen bada.
  • Nekazaritzakoak ez diren enpresa ertainek edozein eremutan izan ahal izango dute egoitza soziala, baldin eta diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago Leaderreko V1 eremuan.
  • Pertsona fisikoak edozein eremutan egon ahal izango dira erroldatuta, betiere diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago Leader eremuan.
  • Leader eremuan diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisikorik ez badago, pertsona fisikoek Leader eremuan erroldatuta egon beharko dute, ustiategiek eta enpresek Leader eremuan izan beharko dute egoitza soziala, eta enpresa ertainek Leader eremuko V1 eremuan izan beharko dute egoitza soziala.
  • Erakunde eskatzaileak, onuradun izanez gero, jarduera ekonomikoa kudeatzen duen erakundea izan behar du, neurriaren betebeharrak betez.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.eus

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako  landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050933

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk