Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da “Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak” izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak.
- Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza.
- Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunen egiaztapenen jarraipena eta kudeaketa egitea; halaxe arautzen du 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak.
- Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).
- Informazio-hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileen arloko eskumena duten erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza.
- Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, eta prozedura honetan datuen babesari buruzko informazio gehigarrian zehaztutako gainerako eskubideak.
Tratamenduaren arduraduna:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza.
- Posta-helbidea: Donostia San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.
- Telefono zk.: 945017600; helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus
Datuak babesteko ordezkaria:
- Donostia San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.; dpd-dbo@euskadi.eus
Tratamenduaren helburua:
- Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunen egiaztapenen jarraipena eta kudeaketa egitea; halaxe arautzen du 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak.
- Deialdi arruntetan parte hartzeko eskaerak kudeatzea.
- Baliozkotzeak kudeatzea.
- Hautaketa-prozesuak kudeatzea.
- Ebaluatzaileak kudeatzea.
- Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen erregistroa sortzea.
- Eskatzaileak, historikoak, ziurtagiriak, egiaztapenak kudeatzea.
- Salbuetsitakoen erregistroa sortzea.
Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.
Datuak tratatzeko legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).
Informazio-hartzaileak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileen arloan eskumena duten erakundeak, haien mendeko diren langileei dagokienez bakarrik, eta egindako prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa emateko soilik.
- Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikaren Sailburuordetza, hizkuntza normalizatzeko planen betetze-maila ebaluatzeko txostenak egiteko xedez eta ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasotzeko xedez, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzeko urriaren 16ko 222/2012 Dekretuan zehazten den bezala.
Eskubideak: Zure datuei dagokienez, eskubide hauek dituzu
- Datuetarako irizpidea
- Datuak zuzentzea
- Datuak ezabatzea
- Datuak ematea
- Tratamendua mugatzea
- Tratamenduari aurka egitea
- Emandako adostasuna errebokatzea.
Eskubide horiek erabiltzea: “tratamenduaren arduradunaren” edo datuen babeserako ordezkariaren aurrean erabil ditzakezu eskubide horiek. Gainera, eskumena duen kontrol-agintaritzari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa http://www.avpd.euskadi.eus