Borondatezko eszedentzia
DESKRIBAPENA
Lan-egoera horretan, lan-kontratua etenda geratzen da langileak hala eskatuta. Horrek esan nahi du indarrean dagoen bitartean ez dela zerbitzuak emateko eta soldatak ordaintzeko betebeharrik egongo.
FUNTZIONAMENDUA
- Langileen eskubide indibiduala da, sexu-bereizketarik egin gabe.
- Eszedentziak 5 urte iraungo du gehienez, eta 4 hilabete gutxienez.
- Eszedentzia berritu egin daiteke, baita iraupena aldatu ere, berritze bakoitzeko.
- Pertsonak ez du inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik, eta aldi hori ez da zenbatuko antzinatasunaren, kotizazioen edo gizarte-prestazioen ondorioetarako.
- Langileak lehentasuna izango du lanera itzultzeko, baldin eta enpresan lanpostu hutsik badago lanbide-talde bereko edo kategoria baliokideko lanpostu batean.
- Lanera itzultzeko lehentasunezko eskubidea baliatu ahal izateko, beharrezkoa da eszedentzia emateko epea amaitu izana eta langileak berariaz eskatu izana lanera itzultzea. Eskaera epea amaitu baino lehen egiten ez bada, lanera itzultzeko eskubidea azkendu egingo da, ez erabiltzeagatik, eta gero ezin izango du eskatu enpresara itzultzea.
ONURADUNAK
Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen edozein langile.
LAN SINDIKALAK EGITEKO BORONDATEZKO ESZEDENTZIA
Probintzia-mailako edo goragoko sindikatu-eginkizunak betetzen dituzten langileek eszedentzia mota hori eska dezakete karguaren indarraldian.
Azken aldaketako data: