Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2024ko 3. deialdiko azterketen emaitzak

[Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketak]

Deskribapena


Xedea

Aisialdirako itsas titulazioak lortzeko azterketen 3. deialdiaren EMAITZAK (2024ko azaroaren 6an egindako azterketak)

Azterketak erreklamatzeko epea irekita egongo da 2024ko azaroaren 20ra arte. Azterketa berrikustea nahi izanez gero, berrikusteko eskaera posta elektronikoz bidali behar da hurrengo helbidera: deportibak@euskadi.eus

Jolas Ontziko Patroia (JOP) gainditu gabe dutenek baina Oinarrizko Nabigazioko Patroia (ONP) gainditua

Jolas ontziko patroiaren titulua lortzeko azterketara aurkezten diren pertsonek, proba gainditzea lortzen ez badute, baina oinarrizko nabigaziorako patroiaren eskakizunen arabera gainditzen badute, oinarrizko nabigaziorako patroia gainditu dutela aitortuko zaie, Administrazio berean antolatutako hurrengo deialdietarako, eta oinarrizko nabigaziorako patroi-titulua emateko. Gainditua, administrazioak jolas ontziko patroiaren titulua ateratzeko bi deialdi jarraian gordeko du gehienez ere.

* Yateko Patroia

Modulua gainditzen denean, administrazio eskudunak yateko patroiaren azterketak egiten dituen hurrengo bi deialdietan mantenduko da. Modulua gainditzeak eskumena duen administrazio bakoitzaren eremu esklusiboan baino ez du balioko.

* Yateko Kapitaina

Modulua gainditzen denean, administrazio eskudunak yateko kapitainaren azterketak egiten dituen hurrengo bi deialdietan mantenduko da. Moduluka gainditzeak eskumena duen administrazio bakoitzaren eremu esklusiboan baino ez du balioko.

Erantzun zuzenak

Azteketa ereduak


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Azterketa teorikoak:

1. deialdia, 2024ko martxoan: 2024ko urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra arte.

2. deialdia, 2024ko ekainean: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 10era arte.

3. deialdia, 2024ko azaroan: 2024ko irailaren 23tik urriaren 11ra arte.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2024ko ekainean: 2024ko ekainaren 3tik 7ra artekoa izango da.


2024ko TASAK:

Azterketa teorikoak

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Azterketa praktikoak

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Bela: 35,37 €

Irismen motzeko irrati-operadores: 43,24 €

Kirol arloko tituluak ematea

Yateko Kapitaina: 47,16 €

Yateko Patroia: 31,44 €

Jolas Ontziko Patroia: 23,60 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 19,68 €

Kirol arloko tituluak berritzea: 3,95 €

Tituluaren kopia bakoitzeko: 3,95 €

Ziurtagiri bakoitzeko: 3,95 €

Kopia autentikoak, kautotuak eta konpultsatuak emateagatik, kopia bakoitzeko: 4,75 €

Nori dago zuzenduta


Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko izangaiak

Betekizunak

  • Adindunak edo 16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Pasaiako Itsas Arrantza - Blas de Lezo BHI

Telefonoa: 943 40 41 68

E-maila: deportibak@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua 

Teléfono: 944 03 14 65 / 944 03 14 60

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua

Telefonoa: 943 02 25 75

Azterketa egiteko eskabidea


OHARRA:

Azterketa egiteko eskabidea betetzeaz gain, dagokion tasa ordaindu beharko duzu esteka honen bidez: www.nasdap.net/gesdocpas, aukeratu "Laketontziak: azterketarako eskabidea".

Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.

Dokumentazioa eta ordainagiriak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: deportibak@euskadi.eus

On line egindako eskaerak deialdi bakar baterako baino ez du balioko. Geroko deialdi batean parte hartzeko beste eskaera bat egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak ematea


Xedea

Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak lortzeko azterketak gainditu ondoren titulua eskatzea.

Nori Zuzendua

Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak lortzeko azterketak gainditu dituzten pertsona fisikoak.

Dagokion tasa

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 19,68 €

Jolas Ontziko Patroia: 23,60 €

Yateko Patroia: 31,44 €

Yateko Kapitaina: 47,16 €

Eskabideak Aurkezteko Epea

24 hilabete azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta gainditzen direnetik, edo oinarrizko praktikak gainditzen direnetik.

Praktikak gainditutzat emango dira bukatzen diren egunetik.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

- Eskabidea elektronikoa bete eta dagokion tasa ordaindu

- Indarreango nortasun-agiriaren, pasaportearen edo bizileku-txartelaren kopia

- Praktikaldien jatorrizko egiaztagiriak

- Aurreko tituluaren fotokopia (Yateko Patroia eta Kapitaina bakarrik)

- Medikuaren egiaztagiria, 2014ko urriaren 10eko 875/2014ko Errege Dekruaren, 2. artikuluak ezartzen duen araberakoa.

Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulurako ematea titulazio profesionalaren baliozkotze kasuan


Xedea

Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulua titulazio profesionalarekin eskatzea (I ERANSKINAren arabera - 875/2014 Errege Dekretuaren baliozkotzeak)

Nori Zuzendua

Titulazio profesionala duten pertsona fisikoak (I ERANSKINAren arabera - 875/2014 Errege Dekretuaren baliozkotzeak)

Dagokion tasa

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 19,68 €

Jolas Ontziko Patroia: 23,60 €

Yateko Patroia: 31,44 €

Yateko Kapitaina: 47,16 €

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar

Erantsi beharreko dokumentuak

- Eskabidea elektronikoa bete eta dagokion tasa ordaindu

- Indarreango NANaren, pasaportearen edo bizileku-txartelaren kopia

- Lanbide-titulazioa baliokidetuz gero, titulazio horren fotokopia konpultsatua

- Medikuaren egiaztagiria, 2014ko urriaren 10eko 875/2014ko Errege Dekruaren 22. Artikuluak ezartzen duen araberakoa.

Aisialdirako ontzietarako titulazioak berritzea


Xedea

Kirol edo jolas-ontzietarako titulazioak berritzea.


Nori Zuzendua

Eskatzen dituzten titulazioen jabe direlaegiaztaturik, tituluei iraungitze-data heldu zaielako berritu nahi dituztenak.


Dagokion tasa

3,95 euro


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.

Erantsi beharreko dokumentuak

- Dagokion eskabide elektronikoa bete eta dagokion tasa ordaindu.

- NANaren fotokopia.

- Berritu beharreko titulua (originala edo kopia)

- Medikuaren egiaztagiria, 2014ko urriaren 10eko 875/2014ko Errege Dekruaren 22. Artikuluak ezartzen duen araberakoa.

Aisialdirako ontzietarako titulazioen kopiak eskatzea


Xedea

Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioen kopiak eskabidea.


Nori Zuzendua

Eskatzen duten titulazioaren jabe direla egiaztatzen duten pertsona fisikoak.


Dagokion tasa

3,95 euro


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aisialdirako ontzietarako titulazioen ziurtagiriak eta kopiak konpultsatutak eskatzea


Xedea

Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioen ziurtagiri eta kopia konpultsatuen eskabidea.


Nori Zuzendua

Eskatzen duten titulazioaren jabe direla egiaztatzen duten pertsona fisikoak.


Dagokion tasa

4,75 euro kopia bakoitzeko


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.