Ikus-eremuak eta orrialdeak aldatzea
Gure atariko orrialde bat, ikus-eremu bat edo gure atariaren konfigurazio orokorra sortzeko edo aldatzeko, bi fitxa aurkituko ditugu beti:
Editore, web garatzaile eta/edo atariko administratzaile profila duten erabiltzaileek alda dezakete “Konfiguratzea” fitxa. Bertan, aldaketa errazak egin daitezke atariaren ikus-eremuetan eta orrialdeetan, interfaze grafikoaren bidez.
Ikus-eremuei dagokienez, ekintza posibleak aldatzen dira ikus-eremu motaren arabera (ikus-eremuen katalogoa):
- Estekak txertatzea
- Irudiak txertatzea
- Goiburu edo testu bat txertatzea
- Eta abar.
Ikus-eremu guztiek esparru bat dute “izen” eta "deskribapen" bat sartzeko aplikazioaren barne-erabilerako; gainerako eremuak Ikusgai egongo dira Interneten.
Ikus-eremu guztietan, aukerako goiburu bat sar daiteke ("Titulua" eta "Azpititulua") eta, geroago, ikus-eremuaren parametroak (estekak, irudiak, etab.).
Web garatzaile profila duten erabiltzaileek eta/edo atariko administratzaileek alda dezakete “Editatzea” fitxa. Ikus-eremua edo orria sortzen dituen HTML, CSS eta javaScript kodeak aldatzeko aukera ematen du.
Ikus-eremuei dagokienez, hainbat arazo hartu behar dira kontuan:
- HTML eremuak Handlebars-eko adierazpen txertatuak sartzen ditu. Handlebars JS erabiltzen da JSON datuen egituran biltegiratutako balioak sartzeko ikus-eremuko HTML lengoaian.
- Gehitutako CSS-ek gauden ikus-eremuari bakarrik eragiten diote, ikus-eremuan lehenetsita sartzen den "class"-ari esker.
<div class="va5CEa734F"><div>
- JSON eremuan, “Konfiguratzea” fitxatik datozen datuak aurreikus daitezke. Ezin da aldatu JSON hori, hau da, bertan egingo dugun edozein aldaketa ez da aplikatuko eta "Konfiguratzea” fitxaren interfazean egin beharko da.