Segurtasun Saila

Konpartitu

Parte-hartzea 13:00etan: hautesleen % 28 bozkatu dute Euskadin

Argitalpen-data: 

  • Lurraldeka, Araban % 25,9k eman du botoa, Bizkaian % 27,4k eta Gipuzkoan % 30k.
  • Gainera, hauteskundeetako datuak kudeatzeko sistema informatiko berriari esker, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak partaidetza-datuak eskaintzen ditu, gaur egun, udalerrika

Hauteskunde-egun honetako bigarren agerraldian, Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak 13:00etan bildutako parte-hartzeari buruzko datuak eman ditu. Ordu horretan, Euskadi osoan, hautesleen % 28k eman zuen botoa.

HautesData hauteskundeetako datuak kudeatzeko sistema informatiko berriari esker, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak udalerrika zehaztutako datuak ere eskain ditzake. Adibidez, lurralde historikoetan eta hiriburuetan honako hauek bozkatu dute:

  • Bizkaia: % 27,4
  • Bilbo: % 25,7

 

  • Gipuzkoa: % 30
  • Donostia: % 29,5

 

  • Araba: % 25,9
  • Vitoria-Gasteiz: % 25,3

Parte-hartzeari buruzko informazio osoa eta zehaztua dago partaidetzaren jarraipenari eta boto-zenbaketari buruzko webgunean: www.euskadielecciones.eus.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)